{"id":46545,"date":"2020-04-30T08:50:05","date_gmt":"2020-04-30T07:50:05","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=46545"},"modified":"2020-04-30T08:50:05","modified_gmt":"2020-04-30T07:50:05","slug":"noranahiko-artearen-pintorea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/noranahiko-artearen-pintorea\/","title":{"rendered":"Noranahiko artearen pintorea"},"content":{"rendered":"<p>Abstrakziotik eta pultsu bitalistaz sortu zuen bere irudizko mundua Jose Luis Zumetak. Adituek aitortzen diote arteari espazio berriak ireki izana, artista berriek zeharka ditzaketenak orain.<\/p>\n<p>Diskretua zen. Eta kuriosoa da nola joan den, isiltasunaren diskrezio horretan, umiltasun horretan, eta pinturaren lan bokazionalari emanda, beti bezain sortzaile, beti margotzen. Irudipena dut joan dela agurtu gabe, isil eta apal, pandemiaren testuinguru itogarri honetan\u00bb. Jose Luis Zumetaren heriotzaren biharamunean, hala margotu du hitzez Fernando Golvano arte kritikari eta EHUko irakasleak pintorearen figura. \u00abDiskretua, isila eta apala\u00bb, errepikatu ditu, haren obra deskribatzeko erabilitako hitzetatik urrun: \u00abLan bizi-bizia, espresiboa, kolorearen esperientzia handikoa\u00bb.<\/p>\n<p>14 urterekin, Graficas Valverden aprendiz modura nola hasi zen, eta, nola 20 urterekin Parisera egin zuen, bi mugimendu horiek ditu Zumetaren lehen urrats aipagarritzat Golvanok. Dioenez, han lotu zen margolaria arte modernora, eta, itzuli zenerako, Gaur taldea eratzen hasterako, bere lanek bazekarten jada gerora bere obra ezaugarrituko zuen \u00abespresionismo erabat bital hori\u00bb, hain koloretsua eta hain berritzailea garai hartarako. \u00abZumetak bere pinturarekin ekarri zuen irekidura bat, askatasun bat, begia informalismo europarrean eta espresionismo abstraktuan jarri zuenean. Cobra mugimendua, [Asger] Jorn, Paul Kle&#8230; artista multzo handi baten eragina bere egin zuen, eta oso nabaria da 1960ko urteetako bere lehen lanetan\u00bb.<\/p>\n<p>Euskal artearen historian ezinbesteko atal bat idatzi duen belaunaldi bateko kide bat izan da Zumeta, eta horrek azaltzen ditu haren obrako puntu asko, Juan Pablo Huercanos Oteiza museoko zuzendariordearentzat. \u00abArtea berritzeaz arduratu zen belaunaldi bat da harena, ikaragarrizko ahalegina egin zuena artea ikusgarri egiteko eta artea orduko eraikuntza sozial, kultural eta identitarioaren erdigunera eramateko\u00bb. Testuinguru hartan euren jardun artistikoa \u00aberabat kontrakulturala\u00bb izan zela nabarmendu du, aurre egin ziotelako artearentzat oso leku murritza gordea zuen giro bati. \u00abEuren lekua aldarrikatu zuten, eta esan: &#8216;Hemen gaude, artistak gara, eta uste dugu arteak une honen eta gure kulturaren parte izan behar duela&#8217;\u00bb.<\/p>\n<p>Artista libre bat ikusi du beti Zumetarengan, iruditeria berriak sortzeko dohain piktorikoa izan duena. \u00abBere ibilbide artistikoa askatasun erabatekoz garatu zuen, loturarik gabe. Inoiz ez zituen jarri bere pasiotik at egon diren interesak lehentasunen artean. Eta uste dut asmatu zuela\u00bb. Antzera Golvano ere: \u00abDisidentziaren formak ziren harenak, kanon kontserbadoreari aurre egitea disidentzia egiteko modu bat baitzen. Pintura zerbait bizia zen harentzat, aurretiazko ideiarik gabea. Horrek guztiak pintatzen jarraitzearen aldeko neurrigabeko pasio bat ekarri zion\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Saloietako artetik urrun<\/strong><\/p>\n<p>Figuraziotik ere nabigatu zuen arren, abstrakzioan mantendu izanak are sendoago bihurtu du Zumetaren obra, Huercanosen ustetan. \u00abBere apustu artistikoa beti izan zen komunikazio erradikal hori, eta interesgarria da nola lortu zuen, abstrakzioaren erradikaltasunetik, bere imajinarioa gizartean oso presente egotea\u00bb. Arte plastikoen eremutik kanpoko kulturgileekin egindako kolaborazioak \u2014Ez Dok Amairuren ingurukoak, batik bat\u2014 ikusten ditu lorpen horren atzean, bai eta horretarako bilatutako forma ere. \u00abArte adierazpen bitalistago bat bilatu zuen, museoetako edo saloietako artetik urrun\u00bb. Estetika eta etika oso lotuta ikusten ditu horregatik Zumetaren obran. \u00abImajinario propio bat sortzeko nahi horrekin batera zegoen imajinario hori gizartetik oso hurbil egoteko nahia. Gertutasun hori baloratzen zuela uste dut\u00bb.<\/p>\n<p>Ez museo batean, ez inongo galeriatan. Hain zuen, Zumetaren irudi bat estreinakoz Mikel Laboaren disko baten azalean ikusi zuela oroitu du Beatriz Herraezek, Artium museoko zuzendariak. Hortik azaldu du Zumetaren obrak beretzat zer munta: \u00abHainbat alor zeharkatzeko gai izan zen, diziplinak konektatzeko, eta garai baten irudi bat proiektatzeko, artetik eta kulturatik; definizio horrek azaltzen du zergatik izan den hain garrantzitsua belaunaldi oso batentzat, eta, ziur asko, baita ondorengoentzat ere\u00bb. Artista bezala ekoitzi duen guztian \u00ablengoaia singular bat\u00bb agerikoa dela dio, hainbat alditan eraldatzen jakin zuen lengoaia bat. \u00abAbstrakziorik erradikalenari lotutako garaitik, kolorearekin egindako lanera eta figurazio espresibora, bere obra beti izan da sortua izan den testuinguru sozialarekiko eta politikoarekiko tentsioa mantentzeko gai\u00bb.<\/p>\n<p>Garai historikoagatik, artearentzako espazio berriak \u00abinauguratzea\u00bb egokitu zitzaiola aipatu du Huercanosek, eta ondorengo artistak espazio horiek \u00abibiltzen\u00bb ikusi dituela. \u00abEgun oso normala iruditzen zaigu, baina garai hartan abangoardiako artista batek eta musikari batek elkarrekin lan egitea artea beste leku batzuetan erakutsi ahal izateko bide bat urratzea zen\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Eremu libreago bat orain<\/strong><\/p>\n<p>Zumeta zen Gaur taldeko gazteena, eta, Sistiagarekin batera, bizirik zen bakarra. Ziburutik (Lapurdi) hartu dio telefonoa BERRIAri Sistiagak, hitz jario atsegin baina neurtu batekin. Zumetaren heriotzak Gaur-en garaia gogora ekarri diola dio, sasoi harekin lotzen duela pintorea. Tratu gehien urte haietan izan zuten, eta ordutik aurrera \u00abelkarrenganako afektibitate bat\u00bb geratu zitzaiela adierazi du. \u00abOso noizean behin ikusten genuen elkar, erakusketetan batez ere, beti beste artista bat tarteko\u00bb. Zumetaren margolanetatik ere urte haietakoak ditu maiteen artistak. \u00abInteres handiz jarraitu nion 1960ko urteetan margotu zuenari. Obra berriagoa tarteka bisitatu dut, baina ordukoa uste dut oso ona dela, abstrakzio apurtzaile harekin\u00bb. Artearen gaineko begirada oso partikular baten jabe zela oroitu du: \u00abOso berea zen begirada bat zuen\u00bb.<\/p>\n<p>Belaunaldi hura \u00aberreferente\u00bb izan da. Hala dio Golvanok, eta ez testuinguru hertsi batean euskal artea berritu zutelako soilik, baita belaunaldi berriak artera hurbildu zituztelako ere. Zumetaren kasuan, pintura mihiseaz haraindi eraman, eta artistaren definizioa ireki izana aitortzen dio Huercanosek: \u00abArtistek 1950eko eta 1960ko hamarkadetan oso leku txikia betetzen zuten, eta berak ekarpen handia egin zuen espazio hori askoz askeagoa izan zedin. Ez zuen mugarik horretan. Horri esker dago orain espazio zabalago bat lanerako, eta ideia bat presente: beti daudela modu berriak artista izateko\u00bb. Garaiak aldatu, eta gaur egungo artea beste koordenatu batzuetan mugitzen dela aipatu du, baina badela beti aurrera doan hari bat. \u00abArtearen ekintza bera, pintatzea, garairik gabeko zerbait da, zentzua duena beti\u00bb.<\/p>\n<p>Zumetarena bezalako ondare bat gordetzearen eta hedatzearen garrantzia azpimarratu du Herraezek, hori geratzen dela. \u00abGure ardura da artisten lanak kontserbatu, transmititu, eta haien gaineko irakurketak aberastea, beste belaunaldi batzuek ere sarbidea izan dezaten gizarte egiten gaituen horretara\u00bb.<\/p>\n<p>Berria<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Abstrakziotik eta pultsu bitalistaz sortu zuen bere irudizko mundua Jose Luis Zumetak. Adituek aitortzen diote arteari espazio berriak ireki izana, artista berriek zeharka ditzaketenak orain. Diskretua zen. Eta kuriosoa da nola joan den, isiltasunaren diskrezio horretan, umiltasun horretan, eta pinturaren lan bokazionalari emanda, beti bezain sortzaile, beti margotzen. Irudipena dut joan dela agurtu gabe, isil [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":46546,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-46545","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Noranahiko artearen pintorea - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Noranahiko artearen pintorea - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Abstrakziotik eta pultsu bitalistaz sortu zuen bere irudizko mundua Jose Luis Zumetak. Adituek aitortzen diote arteari espazio berriak ireki izana, artista berriek zeharka ditzaketenak orain. Diskretua zen. Eta kuriosoa da nola joan den, isiltasunaren diskrezio horretan, umiltasun horretan, eta pinturaren lan bokazionalari emanda, beti bezain sortzaile, beti margotzen. Irudipena dut joan dela agurtu gabe, isil [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2020-04-30T07:50:05+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"536\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"452\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Itziar Ugarte Irizar\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Noranahiko artearen pintorea\",\"datePublished\":\"2020-04-30T07:50:05+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/\"},\"wordCount\":907,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/ITZIARUGARTE.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/\",\"name\":\"Noranahiko artearen pintorea - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/ITZIARUGARTE.jpg\",\"datePublished\":\"2020-04-30T07:50:05+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/ITZIARUGARTE.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2020\\\/04\\\/ITZIARUGARTE.jpg\",\"width\":536,\"height\":452},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/noranahiko-artearen-pintorea\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Noranahiko artearen pintorea\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Noranahiko artearen pintorea - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Noranahiko artearen pintorea - Nabarralde","og_description":"Abstrakziotik eta pultsu bitalistaz sortu zuen bere irudizko mundua Jose Luis Zumetak. Adituek aitortzen diote arteari espazio berriak ireki izana, artista berriek zeharka ditzaketenak orain. Diskretua zen. Eta kuriosoa da nola joan den, isiltasunaren diskrezio horretan, umiltasun horretan, eta pinturaren lan bokazionalari emanda, beti bezain sortzaile, beti margotzen. Irudipena dut joan dela agurtu gabe, isil [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2020-04-30T07:50:05+00:00","og_image":[{"width":536,"height":452,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Itziar Ugarte Irizar","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Noranahiko artearen pintorea","datePublished":"2020-04-30T07:50:05+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/"},"wordCount":907,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/","name":"Noranahiko artearen pintorea - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg","datePublished":"2020-04-30T07:50:05+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/ITZIARUGARTE.jpg","width":536,"height":452},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/noranahiko-artearen-pintorea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Noranahiko artearen pintorea"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/46545","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=46545"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/46545\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":46548,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/46545\/revisions\/46548"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/46546"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=46545"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=46545"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=46545"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}