{"id":40210,"date":"2018-08-03T15:13:36","date_gmt":"2018-08-03T14:13:36","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=40210"},"modified":"2018-08-03T15:13:36","modified_gmt":"2018-08-03T14:13:36","slug":"euskal-kulturaren-aktibista","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-kulturaren-aktibista\/","title":{"rendered":"Euskal kulturaren aktibista"},"content":{"rendered":"<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-40211\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/AKTIBISTA.jpg\" alt=\"\" width=\"539\" height=\"322\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/AKTIBISTA.jpg 539w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/AKTIBISTA-300x179.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 539px) 100vw, 539px\" \/><\/p>\n<p>LANDER FERNANDEZ ARROIABE \/ FOKU<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Herenegun zendu zen euskal idazle eta militante ezaguna. Hainbat kultur aldizkariren sortzaile izan zen. Historiako irakasle aritu izan zen azken urteetan unibertsitatean.<\/p>\n<p>Euskalduna zen beste edozeren gainetik Txema Larrea (Basauri, Bizkaia, 1954-Bilbo, 2018). Euskara eta Euskal Herria zituen ardatz une oro, eta \u00abeuskal kulturaren aktibistatzat\u00bb zuten askok. Kazetari, idazle, unibertsitateko irakasle eta militante izan zena, erreferente izan da euskal literaturan egindako ekarpenarengatik. Klandestinitatean hasi zuen jarduna, eta azken hatsera arte aritu da lan horretan, hizkuntza eta herria oinarri hartuta. Herenegun zendu zen, Bilbon.<\/p>\n<p>\u00abEuskararen abertzale bat zen; <em>euskaragaixo<\/em> bat, Ruper Ordorikak aipatzen duen moduan\u00bb, gogoratu du Pello Elzaburu Pamiela argitaletxeko editoreak. Euskararen inguruan bizi zen Larrea, eta bere ibilbide guztian horren bueltan aritu zen: euskarari buruz idatzi zuen batez ere, herriaren eta hizkuntzaren arteko deskonexioaz, euskararen egoeraz edota euskal idazleez. Kezka horiek zituen; \u00abmin horrekin bizi zen\u00bb.<\/p>\n<p><em>Euskaldunagoa erroizturik<\/em> saiakera da, hain zuzen ere, haren lanik esanguratsuenetariko bat. Doktoretza tesia izan zena liburu gisara argitaratu zuen Pamielak 1994an. Euskararen historia sozialaren kontakizuna da, kritika zorrotz eta hausnarketa sakonetan oinarritua. XIX. eta XX. mendeetan euskararen erabileran izandako galera aztertu zuen. Orduan plazaratutako ideiak erreferentziatzat hartu izan dituzte askok gerora ere. Gai horren bueltako beste hainbat liburu ere idatzi zituen. <em>Ele neumatikoak<\/em> (Pamiela, 1994) antologia, besteak beste. \u00abIrakurle asegabea zen, <em>liburugaixo<\/em> bat. Euskal gaiez eta literaturaz ezagutza entziklopediko bat zuen\u00bb, Elzabururen esanetan.<\/p>\n<p>Hizkuntzaz gaindi, euskal idazleak ere pasio zituen Larreak: Axular eta Jon Mirande, beste askoren artean. Haien prosa klasikoa miresten zuen, eta bere idatzietan islatu zuen hori, nafar-lapurteran idazten baitzuen sarri. Miranderen olerkien inguruko bi liburu kaleratu zituen, hain zuzen: Miranderi buruzko <em>Poemak<\/em> 1984an, Erein argitaletxearekin; eta <em>Miranderen lan kritikoak<\/em> 1985ean, Pamielarekin. Ez ziren euskal idazleei lotutako lan bakarrak izan, hala ere, Elzaburuk nabarmendu duenez, XX.mendeko euskal idazleen inguruko beste bi liburu ere argitaratu baitzituen: <em>Nafarroako euskal idazleak<\/em> (1987), eta <em>Nafarroako euskal idazleak II<\/em> (1995). \u00abFrankismotik ateratzen ari ginen garai hartan, loraldi kultural berri bat ematen ari zen, eta bera izan zen euskal idazleen inguruko memoria berreskuratu zutenetako bat\u00bb. Pamielarekin sei liburu ditu argitaratuak, baina beste hainbat lanen edizioan ere parte hartu zuen.<\/p>\n<p><strong>Frankismo garaia<\/strong><\/p>\n<p>Klandestinitatean eman zituen Larreak euskarari eta Euskal Herriari lotutako lehen urratsak. ETAko militantea izan zen frankismo garaian. Atxilotu, eta preso sartu zuten, baina aske geratu zen 1977an, orduko Espainiako presidente Adolfo Suarezek agindutako amnistiari esker. Horren aurretik, halere, larri zauritu zuten tiroketa batean, eta hilzorian izan zen horren ondorioz. Elzaburu: \u00abInoiz ez zuen horren inguruan harrotasunez hitz egiten. Ez zeramatzan zauriak bistan, zentzu horretan, distantzia jartzen zuen\u00bb.<\/p>\n<p>1980ko hamarkadan eman zituen lehen urratsak prentsaren munduan: <em>Zeruko Argia<\/em> aldizkarian. Lau urte eman zituen Iru\u00f1eko berriemaile gisa lanean. Beste hainbat hedabiderentzat ere lan egin zuen gerora, hala nola <em>Xaguxarra<\/em>, <em>Jakin<\/em> eta <em>A Nosa Terra<\/em>.<\/p>\n<p>Urte batzuk geroago, beste zenbait literatur aldizkariren sortzaile ere izan zen Larrea: Pamiela argitaletxeak kaleratu zuen <em>Mazantini<\/em> aldizkaria sortu zutenetako bat izan zen. Aingeru Epaltza, Luigi Anselmi, Aurelia Arkotxa, Jesus Etxezarraga, Jose Enrique Urrutia eta Dario de Zaurieta izan zituen, besteak beste, kide aldizkarian. \u00abApartekoa zen jendea harremanetan jarri eta sareak eratzen, ideiak berriak sortzen, egitasmo berriak bultzatzen&#8230; Pamielan gakoa izan zen guretzat euskal kulturako sortzaileekin zubi lanak egiteko\u00bb, adierazi du Elzaburuk.<\/p>\n<p>Hori bera berretsi du Jose Julian Bakedano lagunak ere. \u00abGizon konprometitua zen euskararekin, Euskal Herriarekin eta lagunekin\u00bb. Ostiralero elkartzen ziren Bilbon, Alde Zaharrean, elkarrekin bazkaldu eta kontu-kontari aritzeko: literatura, euskara eta politika ziren Larrearen hizketaldi gustukoenak, lagunaren hitzetan. Haren umore fina eta ironia nabarmendu ditu, batez ere. \u00abHizlari fina zen, baina batez ere, lagunen laguna zen\u00bb.<\/p>\n<p>Lagun minak zituen Federico Krutwig eta Joseba Sarrionandia idazleak, eta \u00abliteratur konplizitate handia\u00bb zuten elkarrekin. 1984an Sarrionandiarekin batera argitaratu zuen <em>Alkohola poemak<\/em> (Pamiela) olerki bilduma. \u00abLarreak idatzi zuen Sarrionandiaren <em>Ni ez naiz hemengoa<\/em> berrargitaratuaren hitzaurrea ere\u00bb, erantsi du Elzaburuk.<\/p>\n<p>1980eko hamarkadaren erdialdean Euskal Herriko Unibertsitatera egin zuen jauzi, eta Historiako irakasle lanetan aritu izan zen azken urteetan. Haren jakinduria azpimarratu dute haren lagun eta ingurukoek. Elzabururen hitzetan \u00abezohiko\u00bb irakaslea zen, eta izaera berezia zuen: \u00abEskuzabala zen intelektualki. Lasai asko partekatzen zuen bere ezagutza. Belaunaldi asko euskararekin eta literaturarekin pozoitu zituen unibertsitatean\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Berria<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>LANDER FERNANDEZ ARROIABE \/ FOKU &nbsp; Herenegun zendu zen euskal idazle eta militante ezaguna. Hainbat kultur aldizkariren sortzaile izan zen. Historiako irakasle aritu izan zen azken urteetan unibertsitatean. Euskalduna zen beste edozeren gainetik Txema Larrea (Basauri, Bizkaia, 1954-Bilbo, 2018). Euskara eta Euskal Herria zituen ardatz une oro, eta \u00abeuskal kulturaren aktibistatzat\u00bb zuten askok. Kazetari, idazle, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":40211,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-40210","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskal kulturaren aktibista - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskal kulturaren aktibista - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"LANDER FERNANDEZ ARROIABE \/ FOKU &nbsp; Herenegun zendu zen euskal idazle eta militante ezaguna. Hainbat kultur aldizkariren sortzaile izan zen. Historiako irakasle aritu izan zen azken urteetan unibertsitatean. Euskalduna zen beste edozeren gainetik Txema Larrea (Basauri, Bizkaia, 1954-Bilbo, 2018). Euskara eta Euskal Herria zituen ardatz une oro, eta \u00abeuskal kulturaren aktibistatzat\u00bb zuten askok. Kazetari, idazle, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2018-08-03T14:13:36+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/AKTIBISTA.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"539\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"322\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Aitor Biain\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Euskal kulturaren aktibista\",\"datePublished\":\"2018-08-03T14:13:36+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/\"},\"wordCount\":673,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/08\\\/AKTIBISTA.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/\",\"name\":\"Euskal kulturaren aktibista - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/08\\\/AKTIBISTA.jpg\",\"datePublished\":\"2018-08-03T14:13:36+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/08\\\/AKTIBISTA.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/08\\\/AKTIBISTA.jpg\",\"width\":539,\"height\":322},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskal-kulturaren-aktibista\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskal kulturaren aktibista\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskal kulturaren aktibista - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Euskal kulturaren aktibista - Nabarralde","og_description":"LANDER FERNANDEZ ARROIABE \/ FOKU &nbsp; Herenegun zendu zen euskal idazle eta militante ezaguna. Hainbat kultur aldizkariren sortzaile izan zen. Historiako irakasle aritu izan zen azken urteetan unibertsitatean. Euskalduna zen beste edozeren gainetik Txema Larrea (Basauri, Bizkaia, 1954-Bilbo, 2018). Euskara eta Euskal Herria zituen ardatz une oro, eta \u00abeuskal kulturaren aktibistatzat\u00bb zuten askok. Kazetari, idazle, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2018-08-03T14:13:36+00:00","og_image":[{"width":539,"height":322,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/AKTIBISTA.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Aitor Biain","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Euskal kulturaren aktibista","datePublished":"2018-08-03T14:13:36+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/"},"wordCount":673,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/AKTIBISTA.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/","name":"Euskal kulturaren aktibista - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/AKTIBISTA.jpg","datePublished":"2018-08-03T14:13:36+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/AKTIBISTA.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/08\/AKTIBISTA.jpg","width":539,"height":322},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-kulturaren-aktibista\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskal kulturaren aktibista"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40210","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=40210"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40210\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":40212,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40210\/revisions\/40212"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/40211"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=40210"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=40210"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=40210"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}