{"id":39769,"date":"2018-06-15T16:38:35","date_gmt":"2018-06-15T15:38:35","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/?p=39769"},"modified":"2018-06-15T16:38:35","modified_gmt":"2018-06-15T15:38:35","slug":"aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/","title":{"rendered":"Aurpegi ezagunak Iru\u00f1a-Veleiako auzia behingoz argitzearen alde"},"content":{"rendered":"<p>Iru\u00f1a-Veleia Argitu ekimenak egindako manifestuan azaltzen denez, \u00abezin da denbora gehiago egon auzia argitu gabe; batetik, begi bistako arrazoi humanitarioengatik, eta bestetik, garrantzi ikaragarrikoa delako grafitoak benetakoak ala faltsuak diren jakitea\u00bb. Izan ere, \u00abgure herrian irekita dagoen auzi judizial zaharrena da\u00bb. Piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea eskatzen dute testuaren sinatzaileek.<\/p>\n<p>Iru\u00f1a-Veleiako auzia argitzea, hauxe da Iru\u00f1a-Veleia Argitu ekimenaren helburua. \u00abEzin da denbora gehiago egon auzia argitu gabe; batetik, begi bistako arrazoi humanitarioengatik, eta bestetik, garrantzi ikaragarrikoa delako grafitoak benetakoak ala faltsuak diren jakitea. Eta ez bakarrik euskararen historiarentzat, baita beste ezagutza arlo askorentzat ere\u00bb, azaltzen da ekimenak atzo Gasteizen aurkeztu zuen manifestuan. Gontzal Mendibil musikariak eta Nekane Jurado ekonomistak irakurri zuten testua, hainbat sinatzailerekin batera egindako prentsaurrekoan.<\/p>\n<p>Izan ere, izen handiko hainbat lagunen atxikimendua lortu du manifestuak, hala nola: Benito Lertxundi, Alex Sardui, Fermin Muguruza nahiz E\u00f1aut Elorrieta musikariak; Andoni Ega\u00f1a, Amets Arzalluz eta Xabier Amuriza bertsolariak; Pako Aristi, Toti Martinez de Lezea eta Patxi Zubizarreta idazleak; Eduard C. Harris arkeologoa, Garbi\u00f1e Biurrun epailea, Patxi Zabaleta euskaltzain oso eta abokatua, Xabier Orue-Etxebarria geologoa, Pablo Gorostiaga Laudioko alkate ohia, Maider Unda kirolaria eta Jabier Salutregi \u201cEgin\u201d-eko zuzendaria.<\/p>\n<p>Eskaera zehatza plazaratu dute: \u00abBadakigu erraza dela egia aurkitzea datazio teknika modernoak erabiliz, ohikoak egungo arkeologian, eta horregatik azpian sinatzen dugunok eskatzen diegu dagokien erakundeei ondorengoa egitea agindu dezatela: piezen lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea. Gure ustez, hiru laborategi ezberdinetan egin beharko lirateke analisiak, kasu berezietako protokolo zorrotzak ezarriz. Eta parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela Lurmenek grafien agerlekutzat seinalaturiko lekuen inguruetan\u00bb.<\/p>\n<p>Bederatzi urte instrukzioan<\/p>\n<p>Manifestuak dioenari jarraituz, Arabako Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, \u00abofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iru\u00f1a-Veleiako aztarnategian aurkitutako \u2018ezohiko grafitoak\u2019\u00bb, eta horren ondorioz, Lurmen S.L. enpresari indusketa baimena kentzea erabaki zuen. Gaineratzen duenez, handik gutxira, zigor espedientea ireki eta auzibidean jarri zituen \u00abenpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile\u00bb.<\/p>\n<p>Ohartarazten duenez, \u00abEHUko irakaslez ia guztiz osaturiko Batzorde Zientifiko Aholkulariaren zenbait txostenetan oinarrituta hartu zuen erabakia Foru erakundeak; piezak faltsuak zirela eta Lurmenen arkeologia jarduna txarra izan zela esaten zuten txostenok. Geroago, 2009 eta 2013 artean, Lurmenen defentsak hogei bat txosten aurkeztu zituen epaitegian guztiz kontrakoa esaten zutenak, hau da, piezak benetakoak izan daitezkeela eta Lurmenen arkeologia jarduna egokia izan zela. Hainbat naziotakoak dira txostenon egileak eta horietako gehienak izen handiko adituak grafitoetan agertzen diren gaietan\u00bb.<\/p>\n<p>Auzia bederatzi urte instrukzio fasean egon izana ere gogor salatu dute manifestuak: \u00abGure herrian irekita dagoen auzi judizial zaharrena [&#8230;], horrek Eliseo Gil Zubillaga eta Oscar Escribano Sanz auzipetuei ekartzen dien guztiarekin. Azkenik, 2018ko maiatzaren hasieran jaso dute auzipetuek akusazio idatzia: Eliseo Gilentzat Arabako Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra eta 285.000 euroko isuna eskatzen du eta Estatuko Fiskaltzak bost urte eta erdiko kartzela eta ia 300.000 euroko isuna. Oskar Escribanorentzat, bost urte eta erdiko kartzela eta antzeko isunak\u00bb.<\/p>\n<p>Naiz<\/p>\n<p><strong>MANIFESTUA<\/strong><\/p>\n<p><strong>Kafka Iru\u00f1a-Veleian<\/strong><\/p>\n<p>Harriduraz hartu dugu notizia: Arabako Foru Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiarentzat eta hiru urte eta bederatzi hilabetekoa Oskar Escribano Lurmeneko langile ohiarentzat, eta horrez gain ia 300.000 euroko isuna bakoitzarentzat. Fiskaltzaren eskaerak ere bide beretik doaz. Eta hori bederatzi urteko \u201caulki-zigorra\u201d jasan ondoren, iraupen hori izan baitu inolako arrazoirik gabe luzatu den instrukzio faseak.<\/p>\n<p>Injustizia ikaragarri baten aurrean gaudela uste dugu, azkenaldian hizpide ditugun beste batzuen inbidiarik gabekoa, ondoren azalduko ditugun arrazoiengatik:<\/p>\n<p>1) Ez dago frogatuta inondik ere grafitoen faltsutasuna. Are gehiago, benetakoak izan daitezkeela dioten txostenak askoz gehiago dira faltsutasunaren aldekoak baino eta euren egileak besteenak bezain kualifikatuak edo areago. Diputazioaren akusazio-idatziak, esaterako, \u201cfroga\u201d ezin gezurtiago bat ateratzen du berriro mahaira: grafito batean Descartes irakurtzen dela, argazkia ikusi duten guztiek dakitenean ez duela hori jartzen. Beste hainbeste esan daiteke Grafologiaz, berriro aipatzen baitute, nahiz eta Ertzaintzak bere txostenean garbi adierazi diziplina horrek ez duela balio honelako kasu baterako.<\/p>\n<p>2) Lurmenek lehen unetik eskatu zuen piezen lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea, eta indusketa kontrolatuak egitea grafitoen agerlekutzat seinalaturiko lekuen inguruetan. Eskaerak ezetz borobila jaso du Aldundiaren eta Epaitegiaren aldetik, entzungor eginez kasua argitzeko jarduera horiek ezinbestekoak direla dioten ahots ugariei.<\/p>\n<p>3) Ez dute aurkitu akusatuak inplika ditzakeen inolako zantzu edo frogarik. Balizko faltsuketa egindako lantegirik, tresnarik, zirriborrorik\u2026 , ezta eposta edo telefono-dei ziztrin bat ere. Eta zein ote ustezko eragilea, \u201cmobila\u201d? Akusazioak egotzi nahi dien \u201cfamatua izateko irrika\u201d, agian? Hamaika ikusteko jaio ginen.<\/p>\n<p>Hau guztia ikusita, berriro ere eskatzen dugu ez emateko beste pausorik epai bidean, laborategi espezializatuek eta indusketa kontrolatuek auzia erabaki arte. Aldi berean, gure haserrea azaldu nahi diogu Arabako Foru Aldundiari gaia irteerarik gabeko bide batera eraman dutelako, hots, bide judizialera, jakinik arazoa guztiz zientifikoa dela eta ondorioz bide zientifikoak erabiliz soilik argitu daitekeena. Bereziki zuzentzen diegu haserrea Ramiro Gonzalez egungo Ahaldun Nagusiari eta Igone Martinez de Luna Euskara eta Kultura diputatuari, eta aldi berean Javier Agirre orduko Ahaldun Nagusiari eta Lorena L\u00f3pez de Lacalle Euskara eta Kultura diputatuari. Era berean gure gaitzespena azaldu nahi diogu auziaren instrukzioa era tamalgarrian eraman duen Susana Junquera Bajo epaileari.<\/p>\n<p>Gure elkartasuna adierazi nahi diegu auzipetuei, eta aldi berean jendea animatu nahi dugu gaian sakontzera eta bidegabekeria ikaragarri hau salatzeko antolatzen diren ekintzetan parte hartzera. <strong>Iru\u00f1a-Veleia Argitu <\/strong>ekimena sortu dela ere jakinarazten dugu, SOS Iru\u00f1a-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia eta Lurmen elkarteetako kidez osatua, independenteekin batera. Sinadura-bilketa handi bat izango da lehen ekimena. Manifestua prest dago eta laster emango dugu horren berri prentsaurreko bidez.<\/p>\n<p><strong>Iru\u00f1a-Veleia Argitu ekimena<\/strong><\/p>\n<p>Gasteizen 2018ko maiatzaren 15ean<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.goiena.eus\/elexpuru\/\">Iru\u00f1a-Veleia, egia ala gezurra?<\/a> \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0 Juan Martin Elexpururen bloga<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-39770\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/KAFKA.jpg\" alt=\"\" width=\"539\" height=\"304\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/KAFKA.jpg 539w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/KAFKA-300x169.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 539px) 100vw, 539px\" \/><\/p>\n<p><strong><span lang=\"ES\" style=\"font-family: Times;\">Kafka en Iru\u00f1a-Veleia<\/span><\/strong><\/p>\n<p><span lang=\"ES\">Hemos recibido con estupefacci\u00f3n la noticia de que el caso Iru\u00f1a-Veleia va a juicio y de que la Diputaci\u00f3n Foral de \u00c1lava pide siete a\u00f1os y medio de c\u00e1rcel para Eliseo Gil, el anterior director, y tres a\u00f1os y nueve meses para Oskar Escribano, ex trabajador de Lurmen, adem\u00e1s de multas de casi 300.000 euros para cada uno. Las peticiones de la Fiscal\u00eda van en la misma l\u00ednea. Todo ello despu\u00e9s de que los acusados hayan tenido que sufrir nueve a\u00f1os de \u201cpena de banquillo\u201d, habi\u00e9ndose dilatado la fase de instrucci\u00f3n sin ning\u00fan motivo real.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"ES\">Creemos que nos hallamos ante una enorme injusticia, que nada tiene que envidiar a otras recientes que est\u00e1n en todas las conversaciones, por las razones que exponemos una vez m\u00e1s:<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"ES\">1) No est\u00e1 demostrada ni mucho menos la falsedad de los grafitos. Es m\u00e1s, los informes en favor de la autenticidad son m\u00e1s numerosos y sus autores tan cualificados o m\u00e1s que los firmantes de los informes pro falsedad. En el escrito de acusaci\u00f3n de la diputaci\u00f3n se recurre a argumentos tan burdos como la existencia de la palabra Descartes en un grafito, cuando todo el mundo ha podido ver en las fotos que no pone eso. Otro tanto se puede decir del recurso a la grafolog\u00eda, cuando la misma Ertzaintza en su informe ha rechazado expresamente esa disciplina para el caso que nos ocupa.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"ES\">2) Lurmen ha pedido desde el primer momento que se datara una muestra de los grafitos en laboratorios europeos especializados en Arqueometria, y que se hicieran excavaciones controladas en el yacimiento en lugares pr\u00f3ximos a los se\u00f1alados como puntos de aparici\u00f3n de las piezas. Juzgado y Diputaci\u00f3n se han negado en redondo a ello, desoyendo todas las voces que consideran imprescindible este procedimiento para resolver el caso.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"ES\">3) No existe ning\u00fan indicio o prueba que implique a los acusados en una presunta falsificaci\u00f3n. No han encontrado ni taller, ni instrumentos, ni bocetos, ni siquiera un email o una llamada telef\u00f3nica a la que aferrarse para formular una acusaci\u00f3n cre\u00edble. \u00bfY cu\u00e1l es el supuesto \u201cm\u00f3vil\u201d? \u00bfAcaso \u201cel af\u00e1n de notoriedad\u201d como pretende la acusaci\u00f3n? Parece un chiste.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"ES\">En vista de todo ello, exigimos de nuevo que no se den m\u00e1s pasos en la v\u00eda judicial hasta que los laboratorios especializados y las excavaciones controladas diluciden la cuesti\u00f3n. A su vez, queremos expresar nuestra m\u00e1s profunda indignaci\u00f3n hacia la Diputaci\u00f3n Foral de Alava por haber llevado a un callej\u00f3n sin salida, a la v\u00eda judicial, un asunto estrictamente cient\u00edfico, que solo puede resolverse por medios cient\u00edficos. Dirigimos especialmente nuestra indignaci\u00f3n hacia los actuales rectores del ente, el Diputado General Ramiro Gonz\u00e1lez y la diputada de Euskera y Cultura Igone Mart\u00ednez de Luna, as\u00ed como hacia el entonces Diputado General Javier Agirre y la diputada de Euskera y Cultura Lorena L\u00f3pez de Lacalle. Hacemos extensiva nuestra reprobaci\u00f3n a la jueza Susana Junquera Bajo por su desastrosa instrucci\u00f3n del caso.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"ES\">Mostramos nuestra solidaridad con los encausados y animamos a la ciudadan\u00eda a que se informe bien y se implique en las acciones de denuncia de este monumental atropello. Informamos de la creaci\u00f3n de la plataforma <strong><span style=\"font-family: Times;\">Iru\u00f1a-Veleia Argitu,<\/span><\/strong> integrada por miembros de las asociaciones SOS Iru\u00f1a-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia y Lurmen adem\u00e1s de independientes. Una de sus primeras acciones ser\u00e1 la recogida masiva de firmas en base a un manifiesto que se har\u00e1 p\u00fablico en rueda de prensa dentro de poco tiempo.<\/span><\/p>\n<p><strong><span lang=\"ES\" style=\"font-family: Times;\">Iru\u00f1a-Veleia Argitu ekimena<\/span><\/strong><\/p>\n<p><span lang=\"ES\">Vitoria-Gasteiz a 15 de mayo de 2018<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iru\u00f1a-Veleia Argitu ekimenak egindako manifestuan azaltzen denez, \u00abezin da denbora gehiago egon auzia argitu gabe; batetik, begi bistako arrazoi humanitarioengatik, eta bestetik, garrantzi ikaragarrikoa delako grafitoak benetakoak ala faltsuak diren jakitea\u00bb. Izan ere, \u00abgure herrian irekita dagoen auzi judizial zaharrena da\u00bb. Piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea eskatzen dute testuaren sinatzaileek. Iru\u00f1a-Veleiako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":39046,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-39769","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Aurpegi ezagunak Iru\u00f1a-Veleiako auzia behingoz argitzearen alde - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Aurpegi ezagunak Iru\u00f1a-Veleiako auzia behingoz argitzearen alde - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Iru\u00f1a-Veleia Argitu ekimenak egindako manifestuan azaltzen denez, \u00abezin da denbora gehiago egon auzia argitu gabe; batetik, begi bistako arrazoi humanitarioengatik, eta bestetik, garrantzi ikaragarrikoa delako grafitoak benetakoak ala faltsuak diren jakitea\u00bb. Izan ere, \u00abgure herrian irekita dagoen auzi judizial zaharrena da\u00bb. Piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea eskatzen dute testuaren sinatzaileek. Iru\u00f1a-Veleiako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2018-06-15T15:38:35+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/Juan-Martin-Elexpuru.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"536\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"452\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Juan Martin Elexpuru\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Aurpegi ezagunak Iru\u00f1a-Veleiako auzia behingoz argitzearen alde\",\"datePublished\":\"2018-06-15T15:38:35+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/\"},\"wordCount\":1550,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/04\\\/Juan-Martin-Elexpuru.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/\",\"name\":\"Aurpegi ezagunak Iru\u00f1a-Veleiako auzia behingoz argitzearen alde - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/04\\\/Juan-Martin-Elexpuru.jpg\",\"datePublished\":\"2018-06-15T15:38:35+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/04\\\/Juan-Martin-Elexpuru.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2018\\\/04\\\/Juan-Martin-Elexpuru.jpg\",\"width\":536,\"height\":452},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Aurpegi ezagunak Iru\u00f1a-Veleiako auzia behingoz argitzearen alde\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Aurpegi ezagunak Iru\u00f1a-Veleiako auzia behingoz argitzearen alde - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Aurpegi ezagunak Iru\u00f1a-Veleiako auzia behingoz argitzearen alde - Nabarralde","og_description":"Iru\u00f1a-Veleia Argitu ekimenak egindako manifestuan azaltzen denez, \u00abezin da denbora gehiago egon auzia argitu gabe; batetik, begi bistako arrazoi humanitarioengatik, eta bestetik, garrantzi ikaragarrikoa delako grafitoak benetakoak ala faltsuak diren jakitea\u00bb. Izan ere, \u00abgure herrian irekita dagoen auzi judizial zaharrena da\u00bb. Piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea eskatzen dute testuaren sinatzaileek. Iru\u00f1a-Veleiako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2018-06-15T15:38:35+00:00","og_image":[{"width":536,"height":452,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/Juan-Martin-Elexpuru.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Juan Martin Elexpuru","Tiempo de lectura":"8 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Aurpegi ezagunak Iru\u00f1a-Veleiako auzia behingoz argitzearen alde","datePublished":"2018-06-15T15:38:35+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/"},"wordCount":1550,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/Juan-Martin-Elexpuru.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/","name":"Aurpegi ezagunak Iru\u00f1a-Veleiako auzia behingoz argitzearen alde - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/Juan-Martin-Elexpuru.jpg","datePublished":"2018-06-15T15:38:35+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/Juan-Martin-Elexpuru.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2018\/04\/Juan-Martin-Elexpuru.jpg","width":536,"height":452},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aurpegi-ezagunak-iruna-veleiako-auzia-behingoz-argitzearen-alde\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Aurpegi ezagunak Iru\u00f1a-Veleiako auzia behingoz argitzearen alde"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39769","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=39769"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39769\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":39771,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39769\/revisions\/39771"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/39046"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=39769"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=39769"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=39769"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}