{"id":36870,"date":"2017-05-14T18:06:29","date_gmt":"2017-05-14T16:06:29","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/"},"modified":"2017-05-14T18:06:29","modified_gmt":"2017-05-14T16:06:29","slug":"iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/","title":{"rendered":"IRU\u00d1A-VELEIA AUZIA: Epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p style=\"text-align: justify;\">Zortzi urte eta erdi iraun duen instrukzioa azkenean amaitutzat eman ondoren, Gasteizko 1. Epaitegiko Susana Junquera Bajo epaileak autoa argitaratu du. Hemen eta hemen notiziak prentsan izan dituen bi agerpen. Guztiz bidegabea iruditu eta puntuz puntu aztertzen saiatu naiz. (Nire blogean argitaratu dut aurrez). Goiena Telebistan egin zidaten elkarrizketa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">1.- Grafologia. Letrina.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gaizki hasten gara. Lehenengo gauza: ez dira \u201cgraf\u00edas similares\u201d inondik inora, Lotura honetan ikus daitekeen bezala. Eta Ertzaintzak berak bere txostenean esana du grafologiak ez duela balio horrelako kasu batean. Hemen pasarte batzuk:<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">\u201cEl soporte sobre el que se encuentran las evidencias dubitadas no se trata de papel u otro material similar, sino que se trata de un soporte de tipo, cer\u00e1mico; as\u00ed como en el caso de la evidencia atribuida, letrina romana de madera lacada. En los dos tipos de soporte se puede ejercer diferente resistencia al ser: perforado por el \u00fatil, pudiendo producirse divergencias entre los caracteres motivadas por la diferente composici\u00f3n de los soportes.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">\u2013 El \u00fatil empleado en la confecci\u00f3n de los grafitos difiere de los habitualmente empleados hoy en d\u00eda; no se trata de un elemento difusor de tinta como los bol\u00edgrafos actuales, ni de un spray o una brocha de pintura, sino que se utiliza el instrumento ^para-perfarax^el soporte.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Adem\u00e1s de lo expuesto en los dos p\u00e1rrafos anteriores, el alfabeto utilizado difiere morfol\u00f3gicamente del utilizado actualmente, por lo que ser\u00eda necesario un conocimiento muy completo de la morfolog\u00eda de los alfabetos que se utilizaban en la \u00e9poca en cuesti\u00f3n.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">El hecho de utilizar un \u00fatil perforando sobre diferentes soportes (cer\u00e1mica y madera lacada) hace que no sea posible estudiar aspectos b\u00e1sicos de un estudio pericial graf\u00edstico, como son la velocidad, la presi\u00f3n, gestos tipo y el estudio de ataques y escapes.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">As\u00ed mismo, hay que tener en cuenta que la ausencia de estudios de. este tipo redunda en la falta de validaci\u00f3n del m\u00e9todo cient\u00edfico empleado, ya que, por todo lo anteriormente expuesto, no son de aplicaci\u00f3n algunas de las leyes fundamentales de la pericia caligr\u00e1fica, por lo que se cuestiona si estar\u00edamos ante una solicitud de estudio caligr\u00e1fico o ser\u00eda un nuevo tipo de estudio, con lo cual habr\u00eda que desarrollar nuevas t\u00e9cnicas y validar el m\u00e9todo para que tuviera una m\u00ednima fiabilidad\u201d.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">2.- Oskar Escribanoren broma<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Oskar Eskribano Lurmeneko paleontologoak indusketetan oso ohikoa den broma bat egin zuen 2005eko abuztuan (ordurako hainbat ostraka berezi zeuden agertuak, hemen ikusi daitekeen bezala); VELEIA idatzi zuen zeramika pusketa batean, eta atzean bere ezizena atzekoaz aurrera, sinadura gisa (LEPAXT, hau da, \u2018Txapel\u2019). Gusto txarreko broma, baina broma gaitzik gabea azken batean. Handik ordubetera berak deskubritu zuen broma. Anekdota xume bat. Zaila da ulertzea nola auziperatu daitekeen inor horrelako huskeria bategatik. Ba auzipetuta dago, eta gainera autoan ematen du beste grafitoen egiletzat ere hartzen duela epaileak, Eliseorekin batera (!!!).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36853\" alt=\"epaileauto01\" height=\"47\" width=\"538\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto01.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto01.png 538w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto01-300x26.png 300w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto01-533x47.png 533w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto01-534x47.png 534w\" sizes=\"auto, (max-width: 538px) 100vw, 538px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36854\" alt=\"epaileauto02\" height=\"77\" width=\"405\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto02.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto02.png 405w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto02-300x57.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 405px) 100vw, 405px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">3.- Zortzi urte ondoren, DESCARTES<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36855\" alt=\"epaileauto03\" height=\"44\" width=\"407\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto03.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto03.png 407w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto03-300x32.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 407px) 100vw, 407px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36856\" alt=\"epaileauto04\" height=\"69\" width=\"227\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto04.png\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hamaika ikusteko jaio ginen. Zortzi urtez jardun dugu itsuak ere ikusiko lukeena argitu nahirik, hau da, ez duela DESCART jartzen, NISCART edo MISCART baizik. Alferrik. Honek, nonbait, argudio izarra izaten jarraitzen du, besterik ezean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">4.- Eliseo Gilek eta Oskar Escribanok egin zituzten grafitoak, dirua egiteko eta onarpena eta prestigioa lortzeko. Frogak? Zertarako&#8230;<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36857\" alt=\"epaileauto05\" height=\"53\" width=\"406\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto05.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto05.png 406w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto05-300x39.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 406px) 100vw, 406px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Zer froga du epaileak Eliseo Gil akusatzeko? Aurkitu du grafitoak egin zituen lantegia? Erabili zituen lanabesak? Zahar itxura emateko produktuak? Idazkun eta marrazkien zirriborroak edo planoak? Apunteak, mezuak edo grabazioak? Badaki noiz egin zituen? Arrastorik ez autoan, eta ezta Ertzaintzaren txostenean ere. Hala ere ez du zalantzarik. A ze nolako papeleta utzi dien epaileak akusazio partikularrari (Arabako Diputazioa, atzera egiten ez badu behintzat) eta fiskaltzari. Harritzen gaituen beste gauza bat, Oskar Escribano akusatzen du epaileak, haren kontrako kereilak aipaturiko \u201cbroma\u201d besterik hartzen ez duenean (?).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">\u201cNo solo un beneficio econ\u00f3mico, sino tambi\u00e9n un prestigio y reconocimiento profesional\u201d. Eta Eliseo Gilek eta Oskar Escribanok beren prestigioa handitzeko DESCART idatzi zuten ostraka batean, pentsaturik Descartes erromatarra zela. Ja-ja-ja!, kaf-kaf-kaf! Kafka, egoera puruan!!!<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Geroago mintzatuko gara \u201cbeneficio economico\u201daz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">5.- IPCE (Instituto del Patrimonio Cultural de Espa\u00f1a), Espainiako Kultura Ministerioaren laborategiko analisiak: iruzur hutsa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">1) Jose Vicente Navarro Gasc\u00f3n funtzionarioaren txostena<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gure ustez, erakunde honek iruzur galanta egin zuen: a) piezak jasotzerakoan: ez zituen eraman hezurrezko eta adreiluzko piezak, datatzeko errazenak eta zehatzenak, nahiz eta bi parteek (Lurmen eta Arabako Diputazioa) hori adostuta izan. Gainera, ez zioten deitu Lurmeni piezak aukeratu eta eramateko orduan. b) Pertsona bakar batek sinatzen du txostena, Jose Vicente Navarro Gasc\u00f3n funtzionarioak. Ez zaio ezagutzen esperientziarik eta titulaziorik gisa honetako lanetarako c) Mikroskopio elektronikoa izan zen bere lanabes bakarra. Ez zituen kimikoki aztertu letra-ildoen gainean dauden geruzak. Zeramikazko piezen gaineko metalak bilatzera mugatu zen. Gutxienez 25 metal ezberdin aurkitu zituen, gehienak kantitate barregarrietan, tartean grabatzeko balio ez dutenak: beruna, latoia, zinka&#8230; Metal horien presentzia normala da, esku askotatik pasatu direlako: garbiketa eta errestaurazio prozesuan, Batzordekideen eta grafologoen behaketetan, eta abar. Gainera ez da ahaztu behar piezen kustodia kereila jarri zutenen esku egon dela. Geruzen azpiak ez zituen aztertu ere egin. d) Ondorioa: itxura guztien arabera, funtzionario hau \u201cbehartu\u201d egin zuten horrelako txosten txapuza bat egin eta \u201cfaltsutasun frogak\u201d aurkitu zituela deklaratzera.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hona hemen txostenari SOS I-Vak eman zion erantzuna eta Koenraad Van den Driescheren geokimikiaren kritikak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hala ere proposamen zentzuzko bat behintzat egin zuen:<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36858\" alt=\"epaileauto06\" height=\"280\" width=\"467\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto06.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto06.png 467w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto06-300x180.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 467px) 100vw, 467px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Pieza honetaz ari zen<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36859\" alt=\"epaileauto07\" height=\"171\" width=\"227\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto07.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto07.png 227w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto07-80x60.png 80w\" sizes=\"auto, (max-width: 227px) 100vw, 227px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hala ere, epaileak ez du agindu geruza kentzea ikusi ahal izateko azpian letrak dauden ala ez. Zergatik ote? Aipatzen dituen beste bi piezei ere ez zaie azterketarik egin<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">2) Antelo txostena. Autoak ez du esaten IPCEk bigarren txosten bat ere egin zuela: Tom\u00e1s Antelo, \u2018Informe de examen por imagen\u2019. Informe del Archivo General del IPCE, Ministerio de Educaci\u00f3n, Cultura y Deporte; Madrid, 2014.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hemen honi buruzko informazioa. Laburtuz, argazki ultrabioleta bidezko analisia egin zuen Tom\u00e1s Antelo ikerleak zuzentzen zuen taldeak, eta txostenean ez du inon esaten faltsutasun zantzurik aurkitu dutenik. Esanguratsuak dira Arabako Kultura Diputatuaren hitzak: \u201cNo he entendido nada de esas que le he dicho que llegaron el 14 de mayo, pero no yo, ni la Secretar\u00eda T\u00e9cnica ni mi jefe de servicio, por muy Jefe del Servicio de Arqueolog\u00eda que sea, porque ven\u00eda en unos t\u00e9rminos absolutamente&#8230;\u201d<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Epaileak enkargatutako txosten hau ez du aipatu ere egiten autoak. Zergatik ote?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">6.- Rub\u00e9n Cerd\u00e1nen kasua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36860\" alt=\"epaileauto08\" height=\"104\" width=\"415\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto08.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto08.png 415w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto08-300x75.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 415px) 100vw, 415px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gaitzesgarria iruditzen zaigu oso Rub\u00e9n Cerd\u00e1nen jokaera. Kalte ikaragarria egin dio Lurmenen eta Eliseoren irudiari zein auzia argitzearen aldeko mugimenduari. Orban beltza. Berak esaten du Frantziako CNRS laborategietan egin zituela analisiak, baina orain arte sekula ez du hori akreditatu agirien bidez. Ez daukagu inolako heldulekurik egin zituela sinesteko. Txostenak egin eta kobratu zituen. Hau esanda, ondorio nagusia honakoa da: analisiak orduan ez baldin baziren egin&#8230; oso gaizki, ba egin daitezela orain!<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Baina autoak esaten dituen gauza batzuk ez dira egia: Arabako diputazioak eta Lurmenek elkar hartuta proposatu zioten Cerd\u00e1ni azterketa egitea. Lehenago zenbait lan egina zen Cerd\u00e1n erakunde foralarentzat, Urizaharreko anbarra aztertzen, adibidez. Lotura honetan ikus dezakegu: \u201cUn grupo de especialistas, entre los cuales se incluye el f\u00edsico madrile\u00f1o Rub\u00e9n Cerd\u00e1n, est\u00e1 preparando un proyecto para analizar esas burbujas&#8230;\u201d (El Pa\u00eds 1998). EHUn ere eman zituen klaseak master batean. Garai hartan, nonbait, ez zuten zalantzan jartzen haren profesionaltasuna eta titulua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">7.- Epailearen arabera, dirua ateratzea \u201cobtener beneficio econ\u00f3mico\u201d zen iruzurraren helburuetariko bat: 12.000 euro hiru lagunen artean banatzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36861\" alt=\"epaileauto09\" height=\"28\" width=\"395\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto09.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto09.png 395w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto09-300x21.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 395px) 100vw, 395px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Delitu guztietan egiten den galdera: zein da eragilea, \u201cmobila\u201d? Epaileak garbi du: lehen aztertu dugun prestigio profesionalaz gain, dirutzea, \u201cobtener beneficio econ\u00f3mico\u201d. Hau ikusita, Suitzan Eliseoren kontu korronteak aurkitu dituztela pentsa daiteke. Ba ez. Are txundigarriagoa: Cerdanek bere txostenengatik kobratutako bi fakturak aipatzen ditu epaileak: 5.817,40 + 6.762,80 = 12.580,20 e. Hiru lagunen artean zatituta (Gil, Cerd\u00e1n, Escribano) \u201cla friolera de\u201d 4.193,4 euro bakoitzarentzat. Kopuru horregatik merezi zuen bai arriskatzea!<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ertzaintzaren txostenean garbi geratzen da, agirien bidez frogatuta, diru horretatik ez zela euro bakar bat ere joan Lurmenen edo Eliseoren kutxara, Cerdanek kobratu zuela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gero Eliseo ardo-negozio batean nahastu nahi du epaileak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36862\" alt=\"epaileauto10\" height=\"15\" width=\"400\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto10.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto10.png 400w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto10-300x11.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 400px) 100vw, 400px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36863\" alt=\"epaileauto11\" height=\"76\" width=\"400\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto11.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto11.png 400w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto11-300x57.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 400px) 100vw, 400px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Garai hartan (2006-2007) Iru\u00f1a-Veleia oso indartsu zegoen, 30.000 bisitari baino gehiago hartzen zituen urtean. Ekimen eta asmo ugari jorratu ziren finantziazio pribatua bilatzeko eta aztarnategia ezagutarazteko. Veleia ardo-marka sustatzea izan zen horietako bat, nahiko anekdotikoa. Gainera azkenean ez zen gauzatu. Beraz, Lurmenek lortu zuen irabazi ekonomikoa ZERO izan zen. Eta gauzatu balitz ere, pentsa, % 2. Atera kontuak 10.000 botila bost eurotan salduta zenbat geratuko zen Lurmenentzat: 1.000 euro.<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\">8.- \u201cUnanimidad cient\u00edfica\u201d? Diputazioak faltsutasuna dekretatu zuen egunean (2008-XI- 19) txosten bakarra zegoen entregatuta<\/div>\n<\/p><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36864\" alt=\"epaileauto12\" height=\"68\" width=\"408\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto12.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto12.png 408w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto12-300x50.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 408px) 100vw, 408px\" \/><\/div>\n<div>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hona hemen txostenen sarrera-datak, zigiluen arabera: Gorrochategui: 2008-VI-25; Cipres- Santos: 2008-XI-20; Trebolle: 2008-XI-24; Azkarate: 2008-XII-3; Lakarra: 2008-XII-3; Nu\u00f1ez: 2008-XII-4; Gal\u00e1n: 2008-XII-10; Vel\u00e1zquez: zigilurik gabe; Madariaga: zigilurik gabe; Legarda: zigilurik gabe.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36865\" alt=\"epaileauto13\" height=\"91\" width=\"227\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto13.png\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36866\" alt=\"epaileauto14\" height=\"102\" width=\"227\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto14.png\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36867\" alt=\"epaileauto15\" height=\"194\" width=\"300\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto15.png\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36868\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto16.png\" width=\"227\" height=\"78\" alt=\"epaileauto16\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">J. Lakarra, A. Azkarate et alii, J. N\u00fa\u00f1ez eta J.M. Gal\u00e1nen txostenen erregistro-zigiluak<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Unanimitate zientifikoa? Ziur asko zenbaitek bere txostena hasi ere egin gabe izango zuen egun horretan. Presaka eta korrika egindakoak direla ematen dute batzuek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Garbi dago 448. Agindu Forala eta Batzordearen ondorioen agiria ez zirela egun horretan idatzi, eskuan entregatu baitzitzaizkion eguerdian Eliseori. Lau egun lehenago, astelehena, bilera izan zuten Batzordean agintzen zutenek erabakiak hartzeko. Zera irakurtzen dugu Ama Atan: \u201cEste proceso puramente pol\u00edtico es activado el 15 de noviembre 4 d\u00edas antes de la \u00faltima reuni\u00f3n de la Comisi\u00f3n. Es cuando se re\u00fanen el Director de Euskera, Cultura y Deporte, del Jefe de Servicio de Museos y de la Secretar\u00eda General de la Diputaci\u00f3n Foral de \u00c1lava para la evaluaci\u00f3n de la situaci\u00f3n actual del yacimiento (Declaraci\u00f3n de Iciar Lamarain en la Comisi\u00f3n de Euskera, Cultura y Deporte de las JJGG de \u00c1lava del 3 de julio de 2014). La intenci\u00f3n de la reuni\u00f3n es clar\u00edsima, el traspaso del yacimiento a la universidad vasca, como est\u00e1 plasmado en las pseudo-conclusiones escritas por el Jefe del Servicio de Patrimonio Hist\u00f3rico-Art\u00edstico y Arqueol\u00f3gico (tambi\u00e9n redactadas con antelaci\u00f3n a la reuni\u00f3n de la Comisi\u00f3n)\u201d.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ikusten denez, Lurmen aztarnategitik botatzeko erabakia azpikeriaz, gezurrez eta balizko prebarikazioz josia dago.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">9.- Eliseoren kontrako isun-proposamena: 600 euro grafito bakoitzeko, 240.000 euro denera<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36869\" alt=\"epaileauto17\" height=\"68\" width=\"405\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto17.png\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto17.png 405w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto17-300x50.png 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 405px) 100vw, 405px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Idazkunak eta marrazkiak zeramika, hezur, adreilu eta beirazko pusketen gainean eginda daude. Grafitorik ez duten pusketak zakar-pilara joaten dira ia guztiak, ez badute ertz bereziren bat edo horrelako zerbait. Beraz 400 pusketa horien balore materiala zero da, edo zerotik hurbil dagoen zifra bat. Zer balore zientifiko eta historiko dute zaborretara joan ohi diren zatiak? Non arraiotik ateratzen du epaileak pusketa bakoitzak 600 euro balio duela?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">10.- Azken gogoetak<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Autoan esaten direnak jorratu eta komentatu ditugu goian. Baina esaten ez dituenak eta esan beharko lituzkeenak ere komenta litezke. Epaileak ez du aipatu ere egiten benetakotasunaren eta praxi arkeologiko egokiaren aldeko hogeitaka txosten mardul burutu direla, eta horien sinatzaileen artean E. Harris, R. Colmenero, U. Fritz, R. Baxarias edo L. Silgo bezalako adituak daudela; beren prestigio profesionala arriskuan jarri arren, inork ez duela euro bat ere jaso trukean. Ez du aipatzen Batzordekide bat, bi txosten sinatu zituen J. Nu\u00f1ez jauna, zuzendari berri izendatu zutela, epaile eta onuradun izan zela, eta karguan egon den zazpi urteetan imaginatu daitekeen gestiorik desastrosoena egin duela. Sei hilabetez kargutik eta unibertsitateko klaseetatik kendua egon dela, klaseetara zelabait joateagatik. VELEIA jartzen duen arari buruzko txostenaz gain, ez duela ezer argitaratu, Plan Zuzendariak horretara behartu arren, eta bere lehen langintza hondeamakina handi batez ia hamar mila metro karratu harrotzea izan zela. Gaur egun pena ematen duela aztarnategia ikusteak, eta haren bisitari-talde ia bakarrak benetakotasunaren aldeko mugimenduak erakarritakoak direla. Luze jarrai genezake bide honetatik baina honetan utziko dugu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Zortzi urte eta erdiko tortura sufritu behar izan dute auzipetuek, batez ere Eliseo Gilek. Eta hori gutxi balitz, orain epaiketa etorriko da, itxura guztien arabera. Eta diru-isunaz gain, ez ginateke harrituko kartzela-zigorra ere eskatuko balu akusazioak, nahiz eta akusatzeko ebidentzia txikienik ere ez izan eskuetan, gorago ikusi dugun bezala.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Egoera honen aurrean, zer egingo du Arabako Diputazioak? Lanean jarriko ditu bere zerbitzu juridikoak auzipetuen kondena bilatzeko, kartzela barne? Ez dakigu, datozen egunetan argituko da. Hala egingo balu, krudelkeriaren goren gradura helduko litzateke. Urte hauetan izan dugun esperientziaren arabera, zera da iritzi zabalduena faltsutasunaren aldeko mugimenduaren barnean: \u201cEliseo ez da izan, hori badakigu, ziria sartu diote, beste norbait izan da\u201d. Zenbat aldiz entzun dugun hau! Instrukzioak ere garbi utzi duen gauza bakarra horixe izan da: ez dagoela inolako frogarik Eliseoren kontra. Hori jakinda ere, Foru Aldundia ensa\u00f1atu egingo da lehengo zuzendariarekin? Ez nuke egon nahi erabaki hori hartuko duten pertsonen larruan. Ez kontzientziak bakarrik, Historiak ere kontuak eskatuko dizkie ziur asko, eta uste baino lehenago, beharbada.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Zer egingo du Fiskaltzak? Ez dakigu. Orain arte geldi egon da. Erakunde biek, diputazioak eta fiskaltzak, aukera ederra dute auziaren artxiboa eskatzeko, baina, ikusiak ikusita, ezin itxaropen handirik izan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Eta zer egingo dute alderdi politikoek? Gobernuan daudenek badakigu Diputazioari orpoz orpo jarraituko diotela, baina oposiziokoek? Zer egingo dute EH Bilduk, Podemosek eta Irabazik? Otzan-otzan onartuko dute besteek egiten dutena, \u201cjustiziak erabaki dezala\u201d esango dute, orain arte bezala? Justiziak erabakitzen duena onartzeko prest egoten zarete beste kasuetan? Egunkaria, Otegi, Cabacas&#8230;? Ala zuen iritzia aldarrikatu eta hortzak erakusten dituzue? Baina ez dezagun itxaropena galdu, oraindik astia dago kritiko agertzeko, eta, esate baterako, analitika berriak eskatzeko. Ikusiko dugu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Auzi honetan pilatu den bidegabekeria eta zentzugabekeria ezagututa, ez dakit zuzen ala oker, baina batzuetan ondorio honetara heltzen gara: Hau \u201cestatu-arazo\u201d bihurtu da, eta ez du arrazoiak agintzen, \u201cestatu-arrazoiak\u201d baizik. Euskalduntze berantiarraren auziak pisu handia hartu du, eta \u201carrazoi\u201d horri zenbait unibertsitariren arrazoi akademikoak eta krematistikoak gehitzen bazaizkio, irtenbide iluna du auziak. Baina zein estatuz ari gara? Zer egiten dute alderdi abertzaleek eta pertsona euskaltzaleek estatu horren sasi-interesei babesa ematen?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Lurmenek zein auzia argitzearen aldeko mugimenduak mila aldiz proposatu dute IRTENBIDEA : pieza esanguratsuenen multzo bat aukeratzea eta berme osoa eskaintzen duten Arkeometria laborategietan aztertzea. Adituen iritziz, gauden puntuan egonda, gutxienez hiru laborategi beharko lirateke. Agian hezurrezkoak (berrogei bat) Euskal Herrian bertan azter daitezke, gauza jakina baita gurean daudela hezur-irakurlerik onenak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Helduko da bertsolariek VELE(G)IA, ARGIA eta EGIA sarri errimatuko duten eguna. Hala izan bedi!<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zortzi urte eta erdi iraun duen instrukzioa azkenean amaitutzat eman ondoren, Gasteizko 1. Epaitegiko Susana Junquera Bajo epaileak autoa argitaratu du. Hemen eta hemen notiziak prentsan izan dituen bi agerpen. Guztiz bidegabea iruditu eta puntuz puntu aztertzen saiatu naiz. (Nire blogean argitaratu dut aurrez). Goiena Telebistan egin zidaten elkarrizketa. 1.- Grafologia. Letrina. Gaizki hasten gara. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":36853,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-36870","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>IRU\u00d1A-VELEIA AUZIA: Epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Zortzi urte eta erdi iraun duen instrukzioa azkenean amaitutzat eman ondoren, Gasteizko 1. Epaitegiko Susana Junquera Bajo epaileak autoa argitaratu du. Hemen eta hemen notiziak prentsan izan dituen bi agerpen. Guztiz bidegabea iruditu eta puntuz puntu aztertzen saiatu naiz. (Nire blogean argitaratu dut aurrez). Goiena Telebistan egin zidaten elkarrizketa.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"IRU\u00d1A-VELEIA AUZIA: Epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zortzi urte eta erdi iraun duen instrukzioa azkenean amaitutzat eman ondoren, Gasteizko 1. Epaitegiko Susana Junquera Bajo epaileak autoa argitaratu du. Hemen eta hemen notiziak prentsan izan dituen bi agerpen. Guztiz bidegabea iruditu eta puntuz puntu aztertzen saiatu naiz. (Nire blogean argitaratu dut aurrez). Goiena Telebistan egin zidaten elkarrizketa.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-05-14T16:06:29+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto01.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"538\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"47\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Juan Martin Elexpuru \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"12 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"IRU\u00d1A-VELEIA AUZIA: Epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen\",\"datePublished\":\"2017-05-14T16:06:29+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/\"},\"wordCount\":2323,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2017\\\/05\\\/epaileauto01.png\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/\",\"name\":\"IRU\u00d1A-VELEIA AUZIA: Epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2017\\\/05\\\/epaileauto01.png\",\"datePublished\":\"2017-05-14T16:06:29+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Zortzi urte eta erdi iraun duen instrukzioa azkenean amaitutzat eman ondoren, Gasteizko 1. Epaitegiko Susana Junquera Bajo epaileak autoa argitaratu du. Hemen eta hemen notiziak prentsan izan dituen bi agerpen. Guztiz bidegabea iruditu eta puntuz puntu aztertzen saiatu naiz. (Nire blogean argitaratu dut aurrez). Goiena Telebistan egin zidaten elkarrizketa.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2017\\\/05\\\/epaileauto01.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2017\\\/05\\\/epaileauto01.png\",\"width\":538,\"height\":47,\"caption\":\"epaileauto01\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"IRU\u00d1A-VELEIA AUZIA: Epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"IRU\u00d1A-VELEIA AUZIA: Epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen - Nabarralde","description":"Zortzi urte eta erdi iraun duen instrukzioa azkenean amaitutzat eman ondoren, Gasteizko 1. Epaitegiko Susana Junquera Bajo epaileak autoa argitaratu du. Hemen eta hemen notiziak prentsan izan dituen bi agerpen. Guztiz bidegabea iruditu eta puntuz puntu aztertzen saiatu naiz. (Nire blogean argitaratu dut aurrez). Goiena Telebistan egin zidaten elkarrizketa.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"IRU\u00d1A-VELEIA AUZIA: Epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen - Nabarralde","og_description":"Zortzi urte eta erdi iraun duen instrukzioa azkenean amaitutzat eman ondoren, Gasteizko 1. Epaitegiko Susana Junquera Bajo epaileak autoa argitaratu du. Hemen eta hemen notiziak prentsan izan dituen bi agerpen. Guztiz bidegabea iruditu eta puntuz puntu aztertzen saiatu naiz. (Nire blogean argitaratu dut aurrez). Goiena Telebistan egin zidaten elkarrizketa.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2017-05-14T16:06:29+00:00","og_image":[{"width":538,"height":47,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto01.png","type":"image\/png"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Juan Martin Elexpuru ","Tiempo de lectura":"12 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"IRU\u00d1A-VELEIA AUZIA: Epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen","datePublished":"2017-05-14T16:06:29+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/"},"wordCount":2323,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto01.png","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/","name":"IRU\u00d1A-VELEIA AUZIA: Epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto01.png","datePublished":"2017-05-14T16:06:29+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Zortzi urte eta erdi iraun duen instrukzioa azkenean amaitutzat eman ondoren, Gasteizko 1. Epaitegiko Susana Junquera Bajo epaileak autoa argitaratu du. Hemen eta hemen notiziak prentsan izan dituen bi agerpen. Guztiz bidegabea iruditu eta puntuz puntu aztertzen saiatu naiz. (Nire blogean argitaratu dut aurrez). Goiena Telebistan egin zidaten elkarrizketa.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto01.png","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/05\/epaileauto01.png","width":538,"height":47,"caption":"epaileauto01"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-auzia-epailearen-autoa-piezaz-pieza-desmontatzen\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"IRU\u00d1A-VELEIA AUZIA: Epailearen autoa piezaz pieza desmontatzen"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36870","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=36870"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36870\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/36853"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=36870"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=36870"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=36870"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}