{"id":36848,"date":"2017-05-12T10:58:47","date_gmt":"2017-05-12T08:58:47","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/"},"modified":"2017-05-12T10:58:47","modified_gmt":"2017-05-12T08:58:47","slug":"mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/","title":{"rendered":"Mintza gaitezen bortxa politikoaz"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p><div style=\"text-align: justify;\">Artikulu honetan bortxa politikoaz isuriko ditudan ideia nagusiak ez dira gure uztakoak, iturri eta jakintza oparoagoa dute sorburu. Rosa Maria Su\u00f1\u00e9 Dom\u00e8nech-en doktore tesia dute oinarri, eta sareen s@rean dago irakurgai irakurri nahi duenarentzat: <em>Los fundamentos \u00e9ticos de la violencia revolucionaria<\/em>, 2009.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Hasteko, zer dio Su\u00f1\u00e9k \u00abterrorismoaren\u00bb gainean, doktore tesia 2009koa dela kontuan izanda? Funts-funtsean, hauxe: auzi honetan egia ofizialaren muina hitz madarikatu horretan ainguratua dagoela. Diskurtso ofizialak ez daukala kontra-bortxa politikoaren arrazoiaz eta justifikazioaz zertan hausnartu: kontra-bortxa terrorismoa da, eta kito. Beraz, \u00abheresiarekin eta sorginkeriarekin\u00bb gertatzen zen bezala, terrorismoaren aferak ofizioko bere \u00abinkisidoreak, prokuradoreak eta aguazilak\u00bb dauzka ordenaren erakundeak zaintzeko. Terrorismoaren gaineko diskurtsoaren mezua diskurtso ofizialaren barruko, inguruko eta batzuetan berarekin kritiko diren iritziz osatua dago. Diskurtso hegemonikoa ez da diskurtso itxi eta zurruna: aitzitik, batzuetan estatuak terrorismoaz daukan bertsioarekin oso kritikoak direnak ere bere orbitara aise erakartzen ditu. Horretan datza, hain zuzen, terrorismoari buruzko diskurtso hegemonikoaren eraginkortasun aparta.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Justifikagarria ote da bortxa politikoa ezarrita dagoen <em>estatus quo<\/em>a aldatzeko? Gauza bat omen da bortxa \u00abzurigarria\u00bb dela esatea eta beste bat \u00abbidezkoa\u00bb dela pentsatzea. Bortxa politikoa justifikagarria dela frogatzeko arrazoi zentzuzkoak egon litezke; bidezkoa dela aitortzeko, berriz, lehian dauden justiziaren gaineko ideiak zertan diren jakin beharko genuke. Ez al da, ordea, oximoron bat \u00abbidezko bortxa\u00bb bezalako baieztapena? Edota agian bortxaren erabilera zuritzeko oinarri etikoren bat ere egon badago? Bortxa politikoaren erabilera \u00abazken baliabide\u00bb moduan planteatzean omen datza, maizenik, justifikazioaren oinarria. Dena dela, gizarte sistema bidezkoago baten bila dabilen matxinatuak ezin du bortxaren aldeko hautua nahieran egin: hots, eragin ditzakeen \u00abtransgresio etikoez hausnarketarik egin gabe\u00bb ez litzateke praktikatu behar.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Bortxari buruzko ikusmolde nagusiak bitara labur omen daitezke: estrukturala edo bide batezko bortxa legoke, batetik, eta bortxa-ekintza delakoa, bestetik. Bortxa-ekintza bortxa estrukturalaren ondorioz sortua da gehienean, baina gure begirada moralak ez bide du hala hautematen. Arrazoi horregatik-edo, bide batezko bortxa estrukturala gutxietsi egiten dugu. Oso gai kitzikagarria da bi bortxa molde horien arteko harremanaz gogoeta egitea.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Urliak sandia ekintza bortitz batean hiltzeari bortxa deritzogu; aldiz, urliaren politikak sandiaren oinarrizko giza eskubideak urratu eta hura heriotzaren zulora bultzatzea ez zaigu kriminala iruditzen. 2016an Mediterraneoan 5.079 errefuxiatu hil dira, eta hori dirudienez ez da gertatu egiturazko bortxaren ondorioz. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera 5 urtetik beherako 1,7 milioi ume hiltzen dira urtero. Era berean, emakumezkoen aurkako hilketa matxistetan ez du erailketa hori ahalbidetu duen bortxa estrukturalik sumatzen gure begirada zuriak. Odola ikusi ezean, hots, ekintza bortitzik ikusi ezean, ez dugu bortxarik hautematen. Horregatik-edo, bortxari buruzko gure begirada gutaz mintzo dela esaten du Su\u00f1ek, funtsezko gizarte auziei buruzko gure jarrera bortxaz dugun begirada horrek ezaugarritzen omen du. Funtsezko aldagaia da, beraz, bortxari buruzko jarrera giza etikaren eta politikaren barrunbeak ezagutzeko.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Bortxa politikoa hainbat egoeratan pertsona batzuen \u00abbizimoldea bera izan liteke\u00bb, beste batzuen duintasunik gabeko bizitzaren zergatia baldin bada. Ezer ez egitea ere bortxa izan liteke testuinguruaren arabera. Euskal Herrian \u2014mundu ahaltsuan, alegia\u2014 jaiotze hutsak bortxa estrukturalaren konplize egiten gaitu gutako gehienok, hots, gure borondatea gorabehera, bortxaz baliatzen gara, mundutarren artean estatus eta botere harremanak dauzkagun bezala dauzkagulako. Eta bortxa estrukturalaren efektu errealak ez dira noski zeharkako efektuetan agortzen, bortxa-ekintza zuzena bezain gordin jasaten du biktimak haren erasoa. Hala ere, bortxa-ekintza zuzenaren ondorioak begien bistakoak bihurtzen zaizkigun moduan, sistemikoarenak gure ideologiaren gandupean lausotzen zaizkigu. Kontua da bortxa ikusezinak (iceberg ia osoa) bortxa ikusiak (icebergaren tontorra) baino giza heriotza eta oinaze gehiago sortu dituela gizateriaren historian.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Orain arteko gizateriaren historian bortxaren \u00abnon-nahikotasuna\u00bb ukaezina da, giza historia \u00abbortxaren historia izan baita\u00bb. Bortxaren agerraldi etengabea unibertsala izan da, gainera. Gizakia saiatu da eta saiatzen da bortxaren fenomenoa ezkutatzen eta beste izen leungarri batzuekin mozorrotzen. \u00abZuzenbidearen mozorroa\u00bb izan da orain arte giza asmakizunik arrakastatsuena bortxa politikoaren existentzia arintzeko edo ezkutatzeko, ukatzeko ez denean. Nolanahi ere, lege-sistemari esker ezarritako gizarte ordenaren alde onak alde on, zuzenbidearen jatorria eta jarduera bortxa politiko betikotuaren gainean eraikia dagoela frogatzeko ez omen dago gerrillari edo iraultzaile zertan izan. Ondorioz, oraingoz behintzat, bortxa estrukturalik gabeko bakerik ezin da eraiki.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Beste gauza jakingarri bat: bortxaz gehien baliatzen direnak boterearen bitartekoak kontrolatzen dituztenak dira, ez bortxa estrukturala jasan eta bortizki erreakzionatzen dutenak. Erakunde bat edo pertsona bat zenbat eta boteretsuagoa izan, orduan eta gehiago baliatzen da bortxaz; hortik datorkio halakoari bere mintzo zuria bortxari buruzko iritzietan. Ez harritu, beraz, bortxaren kritiko zorrotzenak pertsonarik bortitzenak izatea beren aingeru aurpegiarekin. Gorago esan bezala, hortik dator bortxaren garrantzia giza bizitzan: hots, berari buruz daukagun jarrerak definitzen gaitu.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Etxera begira jarrita, zer esan? Gaurko gure egoera nazionalean euskaldunok ez omen gara bortxaren biktima. Ikusmolde horixe bera da, hain zuzen, indarkeriaren fenomenoa bortxa-ekintza hutsera murriztea. Gure ustez, Euskal Herri espainoldu eta frantsestu honen jatorrian eta bilakaeran bortxaren bi adierazpenak gorpuztu dira aldi berean: batetik, nazio minorizazioaren hasieran bortxa-ekintza moduan (okupazioa eta konkista), eta, bestetik, nazio asimilazioaren prozesuan bortxaren adierazpen estrukturalak \u2014eta, behar denean, adierazpen errepresibo zuzenak\u2014 betikotu du gurean Espainiak eta Frantziak ezarritako <em>estatus quo<\/em> nazionala.<\/div>\n<\/p>\n<p>BERRIA<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Artikulu honetan bortxa politikoaz isuriko ditudan ideia nagusiak ez dira gure uztakoak, iturri eta jakintza oparoagoa dute sorburu. Rosa Maria Su\u00f1\u00e9 Dom\u00e8nech-en doktore tesia dute oinarri, eta sareen s@rean dago irakurgai irakurri nahi duenarentzat: Los fundamentos \u00e9ticos de la violencia revolucionaria, 2009. Hasteko, zer dio Su\u00f1\u00e9k \u00abterrorismoaren\u00bb gainean, doktore tesia 2009koa dela kontuan izanda? Funts-funtsean, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-36848","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Mintza gaitezen bortxa politikoaz - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Artikulu honetan bortxa politikoaz isuriko ditudan ideia nagusiak ez dira gure uztakoak, iturri eta jakintza oparoagoa dute sorburu. Rosa Maria Su\u00f1\u00e9 Dom\u00e8nech-en doktore tesia dute oinarri, eta sareen s@rean dago irakurgai irakurri nahi duenarentzat: Los fundamentos \u00e9ticos de la violencia revolucionaria, 2009.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Mintza gaitezen bortxa politikoaz - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Artikulu honetan bortxa politikoaz isuriko ditudan ideia nagusiak ez dira gure uztakoak, iturri eta jakintza oparoagoa dute sorburu. Rosa Maria Su\u00f1\u00e9 Dom\u00e8nech-en doktore tesia dute oinarri, eta sareen s@rean dago irakurgai irakurri nahi duenarentzat: Los fundamentos \u00e9ticos de la violencia revolucionaria, 2009.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-05-12T08:58:47+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joxe Manuel Odriozola \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Mintza gaitezen bortxa politikoaz\",\"datePublished\":\"2017-05-12T08:58:47+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\\\/\"},\"wordCount\":797,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\\\/\",\"name\":\"Mintza gaitezen bortxa politikoaz - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2017-05-12T08:58:47+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Artikulu honetan bortxa politikoaz isuriko ditudan ideia nagusiak ez dira gure uztakoak, iturri eta jakintza oparoagoa dute sorburu. Rosa Maria Su\u00f1\u00e9 Dom\u00e8nech-en doktore tesia dute oinarri, eta sareen s@rean dago irakurgai irakurri nahi duenarentzat: Los fundamentos \u00e9ticos de la violencia revolucionaria, 2009.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Mintza gaitezen bortxa politikoaz\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Mintza gaitezen bortxa politikoaz - Nabarralde","description":"Artikulu honetan bortxa politikoaz isuriko ditudan ideia nagusiak ez dira gure uztakoak, iturri eta jakintza oparoagoa dute sorburu. Rosa Maria Su\u00f1\u00e9 Dom\u00e8nech-en doktore tesia dute oinarri, eta sareen s@rean dago irakurgai irakurri nahi duenarentzat: Los fundamentos \u00e9ticos de la violencia revolucionaria, 2009.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Mintza gaitezen bortxa politikoaz - Nabarralde","og_description":"Artikulu honetan bortxa politikoaz isuriko ditudan ideia nagusiak ez dira gure uztakoak, iturri eta jakintza oparoagoa dute sorburu. Rosa Maria Su\u00f1\u00e9 Dom\u00e8nech-en doktore tesia dute oinarri, eta sareen s@rean dago irakurgai irakurri nahi duenarentzat: Los fundamentos \u00e9ticos de la violencia revolucionaria, 2009.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2017-05-12T08:58:47+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joxe Manuel Odriozola ","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Mintza gaitezen bortxa politikoaz","datePublished":"2017-05-12T08:58:47+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/"},"wordCount":797,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/","name":"Mintza gaitezen bortxa politikoaz - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2017-05-12T08:58:47+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Artikulu honetan bortxa politikoaz isuriko ditudan ideia nagusiak ez dira gure uztakoak, iturri eta jakintza oparoagoa dute sorburu. Rosa Maria Su\u00f1\u00e9 Dom\u00e8nech-en doktore tesia dute oinarri, eta sareen s@rean dago irakurgai irakurri nahi duenarentzat: Los fundamentos \u00e9ticos de la violencia revolucionaria, 2009.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mintza-gaitezen-bortxa-politikoaz\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Mintza gaitezen bortxa politikoaz"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36848","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=36848"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36848\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=36848"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=36848"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=36848"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}