{"id":36818,"date":"2017-05-06T08:44:00","date_gmt":"2017-05-06T06:44:00","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/"},"modified":"2017-05-06T08:44:00","modified_gmt":"2017-05-06T06:44:00","slug":"urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/","title":{"rendered":"Urbasako Pilatosen Balkoiko leize-zuloan, arkatz bat"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p><div style=\"text-align: justify;\">Camino Oscoz Iru\u00f1ean jaio zen 1910eko apirilaren 11n, eta Alde Zaharreko Karmen karrikan bizi zen. Errepublikazalea, Camino Oscoz UGTkoa eta Alderdi Komunistako kidea zen, eta Tomas Ariz buruzagi komunistarekin bizi zen, ezkondu gabe bizi ere. Maistra aritu zen Gorza herriko eskolan; garai horretan, Zaraitzuko herri txiki horretako alkateari eskola modernizatzeko laguntza eskatu zion, Caminoren izaera kementsuaren adierazgarri.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">1936ko uztailaren 18an militarrak matxinatu ziren egunaren biharamunean Tomas Ariz fusilatu egin zuten. Miguel Sanchez Ostizek <em>El Escarmiento<\/em> liburu guztiz gomendagarrian (359-363. orr.) jasotzen du maistra gazteari gertatutakoa. Abuztuaren 1ean falangistak Caminoren bila joan eta bortxatu egin zuten. Gero, errizino olioa edanarazita, Iru\u00f1eko Gaztelu plazan bertan eta kaleetan zehar paseatu zuten eskarmentu gisa, buruko ilea larru-arras moztua, \u00abgorri-separatista\u00bb makurrarazia denen aurrean barregarri utzi nahian. Roncesvalles etorbideko polizia-etxean German Izquierdo Larramendi komisarioak galdeketa egin zion, eta bertan zelarik, Caminok bere kalbarioaren berri eman zion beste atxilotu bati, Galo Viergeri. Polizia-etxetik Iru\u00f1eko espetxera bidali zuten, baina abuztuaren 9tik 10erako gauean handik atera, tiroz hil eta bere gorpua Urbasako Balcon de Pilatos izeneko leizera bota omen zuten.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Pio Barojaren <em>La guerra civil en la frontera<\/em> liburuaren 25. orrian Camino Oscozi gertatutakoaren bertsio bat damaigu, hitzez hitz hona euskarara ekarria.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">\u00abItzuli naizenean kontu askoren berri izan dut, ez jakin nahiago nukeen arren. Besteak beste, Iru\u00f1eko neskato baten kasua, Erronkariko Gorza herriko maistra, neska azkarra, komunista egin zena. Maria del Carmen Oscoz zuen izena, eta nik haren berri izan nuen 1936aren hasieran eskutitz batzuk igorri zizkidalako. Eskutitz horietan antiklerikala eta ideia komunistekin bat eginik agertzen zen, eta eskutitz horiek agerian uzten zuten pertsona buruargi batek idatziak zirela. Neska gaixo honek nire liburuak irakurtzen zituen, eta uste zuen ni oker nenbilela ideia komunistekin bat egin ezean. Maistra ausarta eta adoretsua. Herrian omen zegoen apaiz bat jazarpena egiten ziona, eta munstro baten gia deskribatzen zuena. Maistra hau bilkura batzuetara joana zen eta iraultza (sic) hastean, atxilotu eta Iru\u00f1eko espetxera eraman zuten. Victoriano Juaristi doktoreak, lehenago Irunen eta gero Iru\u00f1ean mediku ibilitakoak, neskatoa salbatu nahi izan zuen, eta harro ez agertzeko eta damutzeko nahimena adierazteko aholkua eman zion, atsegin agertzeko eta bizia salbatzeko aitorpena egin zezala. Neskak iradokizun hauek baztertu zituen erdeinuz. Egun batzuk igarota, kamioi batera sartu eta errepidearen erdian, lurrera bota eta bertan tiro batzuk emanda, hil egin zuten karlistek. Gero, amildegi batetik behera bota egin zuten gorpua. Halako krudelkeria!\u00bb<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Pio Barojak entzundakoa baino ez du kontatzen, eta irakurle irizpideduna berehala ohartuko da kontatzen duena baino garrantzitsuagoa dela lerroen atzean ezkutatzen duena. Jakin-mina duen irakurleak Joseba Ezeolazak atera berri duen <em>Camino Oscoz y otras historias del 36<\/em> liburura jo dezake.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Urte anitz igarota, Aranzadi Elkartekoak Pilatosen Balkoia delako leizean egin indusketan hainbat gorpu aurkitu zituztelarik, txiskero bat, esku-bonba bat eta uniforme militar baten arrastoak ere aurkitu zituzten, baita arkatz bat ere. Arkatz hori, Camino Oscoz maistrarena ote?<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Memoria Historikoa berreskuratzeko bidean, azken urteotan emandako aitzin urratsak txalogarriak bezain beharrezkoak dira. Beldurraren beldurrez hainbat hamarkadatan gorderik egon diren historiaren ezpalak ari dira, azkenik, agerian gelditzen. Ezpal horiek, atal horiek, Historiaren aleak dira, laborariak lurrean barreiatu eta ereiten dituen haziak bezalakoak, Memoria Historikoa osatzen eta egia loratzen lagunduko dutenak. Bada garaia.<\/div>\n<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">BERRIA<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Camino Oscoz Iru\u00f1ean jaio zen 1910eko apirilaren 11n, eta Alde Zaharreko Karmen karrikan bizi zen. Errepublikazalea, Camino Oscoz UGTkoa eta Alderdi Komunistako kidea zen, eta Tomas Ariz buruzagi komunistarekin bizi zen, ezkondu gabe bizi ere. Maistra aritu zen Gorza herriko eskolan; garai horretan, Zaraitzuko herri txiki horretako alkateari eskola modernizatzeko laguntza eskatu zion, Caminoren izaera [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-36818","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Urbasako Pilatosen Balkoiko leize-zuloan, arkatz bat - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Camino Oscoz Iru\u00f1ean jaio zen 1910eko apirilaren 11n, eta Alde Zaharreko Karmen karrikan bizi zen. Errepublikazalea, Camino Oscoz UGTkoa eta Alderdi Komunistako kidea zen, eta Tomas Ariz buruzagi komunistarekin bizi zen, ezkondu gabe bizi ere. Maistra aritu zen Gorza herriko eskolan; garai horretan, Zaraitzuko herri txiki horretako alkateari eskola modernizatzeko laguntza eskatu zion, Caminoren izaera kementsuaren adierazgarri.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Urbasako Pilatosen Balkoiko leize-zuloan, arkatz bat - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Camino Oscoz Iru\u00f1ean jaio zen 1910eko apirilaren 11n, eta Alde Zaharreko Karmen karrikan bizi zen. Errepublikazalea, Camino Oscoz UGTkoa eta Alderdi Komunistako kidea zen, eta Tomas Ariz buruzagi komunistarekin bizi zen, ezkondu gabe bizi ere. Maistra aritu zen Gorza herriko eskolan; garai horretan, Zaraitzuko herri txiki horretako alkateari eskola modernizatzeko laguntza eskatu zion, Caminoren izaera kementsuaren adierazgarri.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-05-06T06:44:00+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Josu Jimenez Maia \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Urbasako Pilatosen Balkoiko leize-zuloan, arkatz bat\",\"datePublished\":\"2017-05-06T06:44:00+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\\\/\"},\"wordCount\":521,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\\\/\",\"name\":\"Urbasako Pilatosen Balkoiko leize-zuloan, arkatz bat - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2017-05-06T06:44:00+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Camino Oscoz Iru\u00f1ean jaio zen 1910eko apirilaren 11n, eta Alde Zaharreko Karmen karrikan bizi zen. Errepublikazalea, Camino Oscoz UGTkoa eta Alderdi Komunistako kidea zen, eta Tomas Ariz buruzagi komunistarekin bizi zen, ezkondu gabe bizi ere. Maistra aritu zen Gorza herriko eskolan; garai horretan, Zaraitzuko herri txiki horretako alkateari eskola modernizatzeko laguntza eskatu zion, Caminoren izaera kementsuaren adierazgarri.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Urbasako Pilatosen Balkoiko leize-zuloan, arkatz bat\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Urbasako Pilatosen Balkoiko leize-zuloan, arkatz bat - Nabarralde","description":"Camino Oscoz Iru\u00f1ean jaio zen 1910eko apirilaren 11n, eta Alde Zaharreko Karmen karrikan bizi zen. Errepublikazalea, Camino Oscoz UGTkoa eta Alderdi Komunistako kidea zen, eta Tomas Ariz buruzagi komunistarekin bizi zen, ezkondu gabe bizi ere. Maistra aritu zen Gorza herriko eskolan; garai horretan, Zaraitzuko herri txiki horretako alkateari eskola modernizatzeko laguntza eskatu zion, Caminoren izaera kementsuaren adierazgarri.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Urbasako Pilatosen Balkoiko leize-zuloan, arkatz bat - Nabarralde","og_description":"Camino Oscoz Iru\u00f1ean jaio zen 1910eko apirilaren 11n, eta Alde Zaharreko Karmen karrikan bizi zen. Errepublikazalea, Camino Oscoz UGTkoa eta Alderdi Komunistako kidea zen, eta Tomas Ariz buruzagi komunistarekin bizi zen, ezkondu gabe bizi ere. Maistra aritu zen Gorza herriko eskolan; garai horretan, Zaraitzuko herri txiki horretako alkateari eskola modernizatzeko laguntza eskatu zion, Caminoren izaera kementsuaren adierazgarri.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2017-05-06T06:44:00+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Josu Jimenez Maia ","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Urbasako Pilatosen Balkoiko leize-zuloan, arkatz bat","datePublished":"2017-05-06T06:44:00+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/"},"wordCount":521,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/","name":"Urbasako Pilatosen Balkoiko leize-zuloan, arkatz bat - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2017-05-06T06:44:00+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Camino Oscoz Iru\u00f1ean jaio zen 1910eko apirilaren 11n, eta Alde Zaharreko Karmen karrikan bizi zen. Errepublikazalea, Camino Oscoz UGTkoa eta Alderdi Komunistako kidea zen, eta Tomas Ariz buruzagi komunistarekin bizi zen, ezkondu gabe bizi ere. Maistra aritu zen Gorza herriko eskolan; garai horretan, Zaraitzuko herri txiki horretako alkateari eskola modernizatzeko laguntza eskatu zion, Caminoren izaera kementsuaren adierazgarri.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/urbasako-pilatosen-balkoiko-leize-zuloan-arkatz-bat\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Urbasako Pilatosen Balkoiko leize-zuloan, arkatz bat"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36818","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=36818"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36818\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=36818"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=36818"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=36818"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}