{"id":36430,"date":"2017-02-23T16:03:20","date_gmt":"2017-02-23T14:03:20","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/"},"modified":"2017-02-23T16:03:20","modified_gmt":"2017-02-23T14:03:20","slug":"gudarien-aurrean-hil-zen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gudarien-aurrean-hil-zen\/","title":{"rendered":"Gudarien aurrean hil zen"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gaur beteko dira 80 urte Kandido Saseta Eusko Gudarostearen komandantea tropa frankistek hil zutenetik, haien aurka Espainian borrokan ari zela. Estratega abil gisa nabarmendu zen gerran, eta aginduetara zituen milizianoekin orpoz orpo borrokatu zen. Ordutik, mito bat da Saseta.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-36429\" alt=\"gudarien\" height=\"539\" width=\"240\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/gudarien.jpg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/gudarien.jpg 240w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/gudarien-134x300.jpg 134w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/gudarien-187x420.jpg 187w\" sizes=\"auto, (max-width: 240px) 100vw, 240px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em>Sasetaren erretratua, uniformearekin. 32 urterekin hil zuten, 1937ko otsailaren 23an. BERRIA<\/em><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\">Espainiako Poliziak Eustakio Mendizabal Txikia ETAko kidea hil ondoren (1973), Telesforo Monzonek haren omenezko bertsoak idatzi zituen, eta Pantxoa eta Peiok doinua paratu zioten kantari. Aurkezpenik ere behar ez duen abestia, gaur egun. Kanta horretan, Monzonek Txikia konparatu zuen Kandido Saseta Eusko Gudarosteen komandante hondarribiarrarekin: Mendizabal Sasetaren urrena; biak txiki, bizkor eta lerden; Saseta hil zen gudarien aurrean, Mendizabal hil zaigu bakarrik. \u00abGutako askok abestu dugu Txikia jakin gabe Saseta nor zen\u00bb, erran du Joserra Enparanek. \u00abNi hondarribiarra naiz, baina Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenera arte ez nuen jakin Saseta ez zela kanta bateko kontua bakarrik. Orduan jakin nuen pertsona inportante bat izan zela, eta, gainera, Hondarribian jaioa. Nola zen posible Hondarribian bertan hain gutxi ezagutzea?\u00bb. Enparanek hura ez ezagutzea goititik beheiti aldatu zen, urte batzuk geroago Sasetaren gorpuzkiak non zeuden ikertzen hasi baitzen, eta Sasetaren Aldeko Taldearen sorreran parte hartu baitzuen. 2008an lortu zuten komandantearen gorpuzkiak jaioterriko hilerrira ekartzea, baina Enparanek ez du uste Sasetari behar adinako garrantzia ematen zaionik gaur egun. \u00abSaseta ez da noizbehinka omenaldiren batean oroitu behar den pertsonaia bat; Jose Antonio Agirreren pare oroitu beharrekoa da, Euskal Herriko historiaren pertsonaia handietako bat da. Faxismoaren aurka borrokatu ziren gudari horien balioak ordezkatzen ditu\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Gaur beteko dira 80 urte frankistek Saseta hil zutenetik, Asturiasko Areces herriaren inguruan (Espainia); <em>gudarien aurrean<\/em>, kantan azaldu bezala. \u00abEz zen soilik militar bat edo komandante bat. Gainerako gudariek eredugarritzat zuten, eta fede itsua zuten Sasetarengan. Borrokan sartzen lehenbizikoa zela eta erretiratzen azkena zela dioen kontu hori kontrastatutako egia bat da\u00bb, azaldu du Enparanek.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Javi Buces Aranzadi zientzia elkarteko historialariaren arabera, ez dago Sasetaren heriotzari buruzko \u00abegia absolutu bat\u00bb, baina \u00abargi\u00bb dago frontean hil zela, lehenbiziko lerroan. \u00abEz zen kuartelean gelditzen zen komandante bat, eta hori oso ondo dokumentatuta dago. Nahiz eta fronte batetik bestera mugitu, batailan egon ohi zen, ez zen atzeraguardian gelditzen\u00bb. Bucesen arabera, Saseta \u00abmito\u00bb bihurtu zen \u00abestratega gisa izan zuen gaitasunarengatik, eta maila handiko ofizial bat izan arren, borrokaren lehenengo lerroan egoten zelako\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Militar abertzalea<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Saseta 1904an jaio zen Hondarribian (Gipuzkoa). Gaur egungo ikuspegiarekin aztertuz gero, haren ibilbidea berezitzat jo liteke, edo, are gehiago, kontraerrankortzat ere, euskal abertzaletasunarekin bat egin bazuen ere, Espainiako armadan karrera egin zuelako. \u00abEz dut uste gerraren aurretik Saseta oso ezaguna zenik, baina anaietako bat eta biak nazionalistak ziren, EAJren ingurukoak. Esate baterako, argazki bat dago Saseta armadarekin Marokon egon zenekoa, eta Euskal Herriko armarriarekin ageri da\u00bb, azaldu du Bucesek.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">16 urterekin sartu zen Saseta Espainiako armadan. Handik hamabortz urtera, buruzagi militar eskuindarrek Espainiako Errepublikaren aurka kolpea eman zuten, 1936ko uztailaren 18an. Sasetak Gasteizko kuartelean zuen postua, intendentziako kapitain gisa. Gasteiz kolpisten esku egon zen hasieratik, baina Sasetak berehala desertatu zuen. Abuztuaren hasieran Azpeitian (Gipuzkoa) agertu zen, eta Eusko Gudarosteen komandantziaren sorreran parte hartu zuen. \u00abMilitar profesional bakarra zenez, jakintza militarrik gabeko zibilak entrenatzeaz eta milizia nazionalistak antolatzeaz arduratu zen\u00bb. Azpeitiko komandantzia abertzaleek bakarrik osatu zuten, eta, EAJk kolpisten aurka hartutako engaiamendua berretsi zuen, hasierako zalantzen ondoren.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Bucesek Karlos Almortzarekin batera ikerketa bat egin du komandantziari buruz, Azpeitiko Udalaren enkarguz. Apirilaren hasieran argitaratuko dute, eta izenburutzat du <em>Eusko Gudarostea: eusko abertzaleak armak eskuan Espainiako militarren altxamenduaren aurka. Azpeitia, 1936<\/em>. Irailaren 19an, frankisten erasoaldiaren ondorioz komandantzia desegin eta erretiratzea antolatu zuen Sasetak. Azaroan, miliziak armada bihurtu ziren, eta Eusko Gudarostea sortu zen horrela. Saseta 1937ko urtarrilean izendatu zuten armadaren komandante, eta hurrengo hilabetean hil zuten Asturiasen.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Oroimena berreskuratzen<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Sei hilabete eskasean, mito bihurtu zen Saseta. \u00abHaren aginduetara egon ziren gudarien lekukotza guztiek nabarmentzen dute Sasetaren gaitasuna\u00bb, azaldu du Bucesek. \u00abHizlari eta antolatzaile gisa zuen gaitasuna bakarrik ez, baita estratega militar gisa zuena ere. Matxinatuek zailtasun handirik gabe egin zuten aurrera Tolosaraino [1936ko abuztuaren 11]. Orduan, Sasetak erabaki zuen borroka mendietara eramatea, gerrilla gerra antzeko bat egiteko, eta gai izan ziren 34 egunez eusteko matxinatuei\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Enparan Sasetari buruz ikertzen hasi zenean, liluratuta gelditu zen komandantea hil ondoren frankismoaren aurkako ordezkariek egin zituzten adierazpenekin. \u00abHalako laudorioak egin zizkioten, eta ez abertzaleek bakarrik. Adibidez, <em>Euskadi Roja<\/em>-k [Euskadiko Alderdi Komunistaren aldizkariak] kide bat izango balitz bezala hitz egin zuen Sasetaz. <em>Euskal unibertsaltasunaren ordezkari berria<\/em> deitu zion. Atera kontuak!\u00bb. Sasetari buruz erran eta idatzitakoak eta haren bizitzaren inguruko bertze xehetasun batzuk bilduta, Enparanek faksimile bat argitaratu zuen 1999an, Hondarribiko Muara eta Olagarro elkarteen babesarekin.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Sasetaren memoria berreskuratzeko lanean hasi ziren Hondarribian, \u00abauzolanean\u00bb; hori bakarrik ez, gorpuzkiak berreskuratzeko lanari ere ekin zioten. \u00abEmaztea eta biok hasi ginen Areces inguruan galdezka, eta jakin genuen <em>Euskaldunen zelaia<\/em> esaten zioten toki batean egon zitekeela, beste 100 gudarirekin batera lurperatuta\u00bb. Bildutako informazio horrekin, Aranzadi zientzia elkartea Arecesen lanean hasi zen, eta 2008an aurkitu zituen Sasetaren gorpuzkiak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Enparan kezkatuta dago, uste baitu Saseta ez dela behar bertze ezagutzen, eta oroimenaren transmisioa arriskuan ikusten du. Kritikoa da instituzioek izan duten jarrerarekin. \u00abEuskal Herri osoan plaka bat bakarrik du; hemen, jaioterrian, eta elkarte batek jarri zuelako. Inoiz ez dira ikerketak egitera joan Asturiasera. Ahanztura eta utzikeria izan dute. Orain, oso berandu, baina hasi dira omenaldiak eta lan batzuk egiten\u00bb. Monzonek Pantxoa eta Peiok abestutako <em>Txikia<\/em> kantan aipatu zuen haurrek <em>biharko ikastoletan<\/em> ikasi behar zutela Txikia eta Saseta nor izan ziren; Sasetaren kasuan, iritzi bera du Enparanek. \u00abUnibertsitateak lana egin beharko luke, baina irakaskuntzan ere curriculumean sartu beharko lukete Saseta, Agirre eta besteak dauden bezala\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Sasetari 2008an lur eman zioten Hondarribiko hilerrian, ekitaldi jendetsu batean. Enparanek nabarmendu nahi izan du Sasetaren hilobiak \u00abhogei zentimetrora\u00bb duela Jose Bergamin poeta eta intelektual errepublikano espainiarrarena. \u00abJose Felix Azurmendik artikulu batean idatzi zuen: &#8216;Bi errepublikano, eta borroka egiteko bi modu; errepublikano espainiar bat, Bergamin, eta errepublikano euskaldun bat, Saseta&#8217;. Oso irudi indartsua da hori\u00bb.<\/div>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">BERRIA<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur beteko dira 80 urte Kandido Saseta Eusko Gudarostearen komandantea tropa frankistek hil zutenetik, haien aurka Espainian borrokan ari zela. Estratega abil gisa nabarmendu zen gerran, eta aginduetara zituen milizianoekin orpoz orpo borrokatu zen. Ordutik, mito bat da Saseta. Sasetaren erretratua, uniformearekin. 32 urterekin hil zuten, 1937ko otsailaren 23an. BERRIA \u00a0 Espainiako Poliziak Eustakio Mendizabal [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":36429,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-36430","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Gudarien aurrean hil zen - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Gaur beteko dira 80 urte Kandido Saseta Eusko Gudarostearen komandantea tropa frankistek hil zutenetik, haien aurka Espainian borrokan ari zela. Estratega abil gisa nabarmendu zen gerran, eta aginduetara zituen milizianoekin orpoz orpo borrokatu zen. Ordutik, mito bat da Saseta.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Gudarien aurrean hil zen - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gaur beteko dira 80 urte Kandido Saseta Eusko Gudarostearen komandantea tropa frankistek hil zutenetik, haien aurka Espainian borrokan ari zela. Estratega abil gisa nabarmendu zen gerran, eta aginduetara zituen milizianoekin orpoz orpo borrokatu zen. Ordutik, mito bat da Saseta.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2017-02-23T14:03:20+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/gudarien.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"240\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"539\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Mikel Rodriguez \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Gudarien aurrean hil zen\",\"datePublished\":\"2017-02-23T14:03:20+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/\"},\"wordCount\":954,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2017\\\/02\\\/gudarien.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/\",\"name\":\"Gudarien aurrean hil zen - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2017\\\/02\\\/gudarien.jpg\",\"datePublished\":\"2017-02-23T14:03:20+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Gaur beteko dira 80 urte Kandido Saseta Eusko Gudarostearen komandantea tropa frankistek hil zutenetik, haien aurka Espainian borrokan ari zela. Estratega abil gisa nabarmendu zen gerran, eta aginduetara zituen milizianoekin orpoz orpo borrokatu zen. Ordutik, mito bat da Saseta.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2017\\\/02\\\/gudarien.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2017\\\/02\\\/gudarien.jpg\",\"width\":240,\"height\":539,\"caption\":\"gudarien\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/gudarien-aurrean-hil-zen\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gudarien aurrean hil zen\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Gudarien aurrean hil zen - Nabarralde","description":"Gaur beteko dira 80 urte Kandido Saseta Eusko Gudarostearen komandantea tropa frankistek hil zutenetik, haien aurka Espainian borrokan ari zela. Estratega abil gisa nabarmendu zen gerran, eta aginduetara zituen milizianoekin orpoz orpo borrokatu zen. Ordutik, mito bat da Saseta.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Gudarien aurrean hil zen - Nabarralde","og_description":"Gaur beteko dira 80 urte Kandido Saseta Eusko Gudarostearen komandantea tropa frankistek hil zutenetik, haien aurka Espainian borrokan ari zela. Estratega abil gisa nabarmendu zen gerran, eta aginduetara zituen milizianoekin orpoz orpo borrokatu zen. Ordutik, mito bat da Saseta.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2017-02-23T14:03:20+00:00","og_image":[{"width":240,"height":539,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/gudarien.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Mikel Rodriguez ","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Gudarien aurrean hil zen","datePublished":"2017-02-23T14:03:20+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/"},"wordCount":954,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/gudarien.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/","name":"Gudarien aurrean hil zen - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/gudarien.jpg","datePublished":"2017-02-23T14:03:20+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Gaur beteko dira 80 urte Kandido Saseta Eusko Gudarostearen komandantea tropa frankistek hil zutenetik, haien aurka Espainian borrokan ari zela. Estratega abil gisa nabarmendu zen gerran, eta aginduetara zituen milizianoekin orpoz orpo borrokatu zen. Ordutik, mito bat da Saseta.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/gudarien.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/gudarien.jpg","width":240,"height":539,"caption":"gudarien"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/gudarien-aurrean-hil-zen\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Gudarien aurrean hil zen"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36430","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=36430"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36430\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/36429"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=36430"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=36430"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=36430"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}