{"id":35455,"date":"2016-09-19T10:26:34","date_gmt":"2016-09-19T08:26:34","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/"},"modified":"2016-09-19T10:26:34","modified_gmt":"2016-09-19T08:26:34","slug":"baskoak-eta-baskoegiak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/baskoak-eta-baskoegiak\/","title":{"rendered":"Baskoak eta baskoegiak"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p><div style=\"text-align: justify;\">Euskal kultura euskaraz baino ez da posible, ala espainolez eta frantsesez ere bai?\u00bb galderari zenbaitek baiezkoarekin erantzun izan dio; beste zenbaitek, berriz, ezezkoarekin. Galderak berak inozotik gutxi du-eta, ezin esan erantzunak ere inozoak direnik: guztiok dakigu \u00abkultura\u00bb zentzu honetan hizpide hartzean, azken batean, \u00abidentitateaz\u00bb edota \u00abherriaz\u00bb ari garela, eta, hartara, auzitan jarritakoa ez dela inolaz ere hizkuntzen eta \u00abeuskal kultura\u00bb delakoaren arteko harremanera mugatzen.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Neurez, esango nuke kontuari diskurtsoaren eta ideologiaren ikuspegitik heltzea argigarria izan litekeela: hizkuntza ordezkapen prozesurik ez balitz, euskal kulturaren eta hizkuntzen arteko harremanari buruzko galdera horrek interes handiegirik ez zukeen sortuko. \u00abFrantsesez egindako kultura alemana posible da?\u00bb galderak ez du inor interpelatzen, praktikan hura zentzuz hornitzen duen ingururik ez dagoelako. Gure kasuan, ordea, besterik da. Hizkuntza ordezkapenak, euskal herritarren subordinazio politikoak, eta Euskal Herriaren lurralde zatiketak nahiz menperatze mota horiekiko erresistentziek galdera pertinente bihurtzen dute. Hala, Euskal Herriko lurraldean bizi diren hiritarrak, zein bere posiziotik, egoeraren aurrean interpelaturik eta erantzun beharrean aurkitzen dira, maila batean baino gehiagotan gainera: izan ibilbide pertsonal ugariei dagokienez, izan herritartasun sentimendu ezberdinei dagokienez, izan gizarteko partaide gisa. Eta, hain zuzen, galdera horri nola erantzuten zaion, gizarteko hizkuntza baten ala bestearen erabileran norabide batean ala bestean eragingo duen ingurua elikatuko da.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Egoera hautsi, aldakor, heterogeneo honetan, bere burua abertzaletzat daukatenen artean ere erantzun kontrajarriak biltzea ez da harritzekoa .<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Batetik, euskal kultura besteengandik bereizten duen elementu egiazki bakarra euskara denez, euskal kultura euskaraz egiten den hori baino ezin litekeela izan arrazoitu izan da. Bestetik, baskismoaren ideiaren ildotik, euskal kultura espainolez edo frantsesez egiten den hori ere badela defendatu izan da, argudiatuz, azken finean, euskaldun sentitzea borondate kontua dela.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Helburua euskararen (eta, hortaz, erdaren) erabileraren normalizazioa baldin bada behintzat, ematen du diskurtso bakoitzak badituela bai bere alde onak bai bere muga edota, are, arriskuak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Euskal kultura euskaraz egiten den hura dela dioen diskurtsoa erabilera sustatzeko ezinbesteko diskurtsotzat jo liteke, euskaraz egiten dutenak protagonista bihurtzen dituelako eta hizkuntza gutxitu batean aritzeko ezinbestekoa den zentzu sinbolikoa eta harrotasuna eskaintzen dielako elebidunei. Diskurtso honen puntu ahula da, ordea, euskaraz egiten dutenei protagonismoa emanik, euskaraz ez dakiten elebakarrak bigarren mailako senti litezkeela, eta ondorioz, zapuzturik, euskararen biziberritzeak eta hizkuntzen normalizazioak eskatzen duen ahalegin kolektibotik urrun.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Bestalde, identitatea borondatearekin soilik lotzen duen diskurtsoak duen abantaila da euskaraz ez dakitenei hizkuntzen normalizazioan lehen mailako protagonista izateko aukera zabaltzen diela eta euskararen ezagutzarako urratsa egiteko orduan zubi-lana egin dezakeela. Diskurtso honen arriskua da, berriz, euskarak baskotasun-euskaltasunarekiko daukan zentzua erlatibizatzearekin, ez duela ezagutzatik erabilerarako urratsik egiteko motibaziorik edo zentzurik eskaintzen. Are gehiago: diskurtso honek berak gizarteko hizkuntza gutxitua hautu pertsonal huts bihurtu eta hura ezagutzeko beharraren eta erabiltzeko hautuaren aurka jo lezake erdaren erabilera hegemonikoek definituriko identitate basko bat promozionatuz eta, jakina, euskaraz bizi denaren euskal nortasunari azpijana eginez.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Nahiz eta errazetik gutxi duen, nolabaiteko irtenbidea bi diskurtsoak zentzuz erabiltzen asmatzean dagoela dirudi. Izan ere, berez, ez baitago kontraesanik: ohar gaitezen \u00ab<em>\u00bfqu\u00e9 es la cultura vasca?<\/em>\u00bb eta \u00abzer da euskal kultura?\u00bb ez direla elkarren ordain, baizik eta bi galdera ezberdin, logikoki, erantzun propioa eskatzen dutenak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Gaur-gaurkoz, ematen du hala elebakarren nola elebidunen artean baskismoaren marko diskurtsiboa dugula jaun eta jabe euskaltasuna euskararen erabilerarekin lotzen duena baztertu egin delako berariaz, besteak beste, euskara erabiltzen dutenen aurrean euskara erabiltzen ez dutenak \u00abez hain euskaldun\u00bb sentituko diren beldurragatik. Diskurtso bat puztuz eta bestea hustuz, beharbada galde liteke horrela erdaraz normaltasunez bizi diren baskoen eta euskaraz tematzen diren baskoegien artean bereizitako gizarte bat itxuratzen ari ez ote garen, eta operazio honek ezagutzatik erabilerarako urratsa emateko orduan agerian geratzen ari diren zailtasunekin zerikusirik izan ote lezakeen.<\/div>\n<\/p>\n<p>BERRIA<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal kultura euskaraz baino ez da posible, ala espainolez eta frantsesez ere bai?\u00bb galderari zenbaitek baiezkoarekin erantzun izan dio; beste zenbaitek, berriz, ezezkoarekin. Galderak berak inozotik gutxi du-eta, ezin esan erantzunak ere inozoak direnik: guztiok dakigu \u00abkultura\u00bb zentzu honetan hizpide hartzean, azken batean, \u00abidentitateaz\u00bb edota \u00abherriaz\u00bb ari garela, eta, hartara, auzitan jarritakoa ez dela inolaz [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-35455","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Baskoak eta baskoegiak - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Euskal kultura euskaraz baino ez da posible, ala espainolez eta frantsesez ere bai?\u00bb galderari zenbaitek baiezkoarekin erantzun izan dio; beste zenbaitek, berriz, ezezkoarekin. Galderak berak inozotik gutxi du-eta, ezin esan erantzunak ere inozoak direnik: guztiok dakigu \u00abkultura\u00bb zentzu honetan hizpide hartzean, azken batean, \u00abidentitateaz\u00bb edota \u00abherriaz\u00bb ari garela, eta, hartara, auzitan jarritakoa ez dela inolaz ere hizkuntzen eta \u00abeuskal kultura\u00bb delakoaren arteko harremanera mugatzen.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Baskoak eta baskoegiak - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Euskal kultura euskaraz baino ez da posible, ala espainolez eta frantsesez ere bai?\u00bb galderari zenbaitek baiezkoarekin erantzun izan dio; beste zenbaitek, berriz, ezezkoarekin. Galderak berak inozotik gutxi du-eta, ezin esan erantzunak ere inozoak direnik: guztiok dakigu \u00abkultura\u00bb zentzu honetan hizpide hartzean, azken batean, \u00abidentitateaz\u00bb edota \u00abherriaz\u00bb ari garela, eta, hartara, auzitan jarritakoa ez dela inolaz ere hizkuntzen eta \u00abeuskal kultura\u00bb delakoaren arteko harremanera mugatzen.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-09-19T08:26:34+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ibai Iztueta \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoak-eta-baskoegiak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoak-eta-baskoegiak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Baskoak eta baskoegiak\",\"datePublished\":\"2016-09-19T08:26:34+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoak-eta-baskoegiak\\\/\"},\"wordCount\":583,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoak-eta-baskoegiak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoak-eta-baskoegiak\\\/\",\"name\":\"Baskoak eta baskoegiak - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2016-09-19T08:26:34+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Euskal kultura euskaraz baino ez da posible, ala espainolez eta frantsesez ere bai?\u00bb galderari zenbaitek baiezkoarekin erantzun izan dio; beste zenbaitek, berriz, ezezkoarekin. Galderak berak inozotik gutxi du-eta, ezin esan erantzunak ere inozoak direnik: guztiok dakigu \u00abkultura\u00bb zentzu honetan hizpide hartzean, azken batean, \u00abidentitateaz\u00bb edota \u00abherriaz\u00bb ari garela, eta, hartara, auzitan jarritakoa ez dela inolaz ere hizkuntzen eta \u00abeuskal kultura\u00bb delakoaren arteko harremanera mugatzen.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoak-eta-baskoegiak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoak-eta-baskoegiak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoak-eta-baskoegiak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Baskoak eta baskoegiak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Baskoak eta baskoegiak - Nabarralde","description":"Euskal kultura euskaraz baino ez da posible, ala espainolez eta frantsesez ere bai?\u00bb galderari zenbaitek baiezkoarekin erantzun izan dio; beste zenbaitek, berriz, ezezkoarekin. Galderak berak inozotik gutxi du-eta, ezin esan erantzunak ere inozoak direnik: guztiok dakigu \u00abkultura\u00bb zentzu honetan hizpide hartzean, azken batean, \u00abidentitateaz\u00bb edota \u00abherriaz\u00bb ari garela, eta, hartara, auzitan jarritakoa ez dela inolaz ere hizkuntzen eta \u00abeuskal kultura\u00bb delakoaren arteko harremanera mugatzen.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Baskoak eta baskoegiak - Nabarralde","og_description":"Euskal kultura euskaraz baino ez da posible, ala espainolez eta frantsesez ere bai?\u00bb galderari zenbaitek baiezkoarekin erantzun izan dio; beste zenbaitek, berriz, ezezkoarekin. Galderak berak inozotik gutxi du-eta, ezin esan erantzunak ere inozoak direnik: guztiok dakigu \u00abkultura\u00bb zentzu honetan hizpide hartzean, azken batean, \u00abidentitateaz\u00bb edota \u00abherriaz\u00bb ari garela, eta, hartara, auzitan jarritakoa ez dela inolaz ere hizkuntzen eta \u00abeuskal kultura\u00bb delakoaren arteko harremanera mugatzen.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2016-09-19T08:26:34+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Ibai Iztueta ","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Baskoak eta baskoegiak","datePublished":"2016-09-19T08:26:34+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/"},"wordCount":583,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/","name":"Baskoak eta baskoegiak - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2016-09-19T08:26:34+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Euskal kultura euskaraz baino ez da posible, ala espainolez eta frantsesez ere bai?\u00bb galderari zenbaitek baiezkoarekin erantzun izan dio; beste zenbaitek, berriz, ezezkoarekin. Galderak berak inozotik gutxi du-eta, ezin esan erantzunak ere inozoak direnik: guztiok dakigu \u00abkultura\u00bb zentzu honetan hizpide hartzean, azken batean, \u00abidentitateaz\u00bb edota \u00abherriaz\u00bb ari garela, eta, hartara, auzitan jarritakoa ez dela inolaz ere hizkuntzen eta \u00abeuskal kultura\u00bb delakoaren arteko harremanera mugatzen.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoak-eta-baskoegiak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Baskoak eta baskoegiak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35455","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35455"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35455\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35455"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35455"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35455"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}