{"id":35324,"date":"2016-08-31T10:48:06","date_gmt":"2016-08-31T08:48:06","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/"},"modified":"2016-08-31T10:48:06","modified_gmt":"2016-08-31T08:48:06","slug":"jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/","title":{"rendered":"Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze\u2026"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ekaineko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davant idazlearen artikulua irakur dezakegu,<a href=\"http:\/\/eu.enbata.info\/artikuluak\/independentzia-zertako\/\">Independentzia zertako?<\/a> titulu erakargarriaren pean. Erakargarria diot, zeren azken hilabete edo urte hauetan independentzia oso guti aipu baita Iparraldean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Lehen lerroetan, \u201c<em>Printzipioz (\u2026) independentziaren alde<\/em>\u201d dela deklaratzen digu JLDk, bainan berehala bere adierazpena osatzen du erranez \u201c<em>euskal herritarren gehiengoak nahi duen ber<\/em>\u201d.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Nik, orduan, ez nuen \u201c<em>printzipioz<\/em>\u201d erranen, zeren eta, ikasi dudanez, printzipioak gehiengoaren iritzia baino gorago baitaude; makur ez banaiz, kontraesan bat bada esaera horretan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Alabainan, historian zehar eta munduan gaindi \u2013aitzineko mendean Alemanian edo Aljerian, adibidez\u2013, denok dakigunez, kasuak izan dira non elite oso ttipi batek gehiengoaren iritziaren kontra printzipioei eutsi behar izan zien. Gainera, zenbait mendetako kolonizazio fisiko eta mentalaren ondotik, oraiko gure gehiengoa ezin liteke \u201c<em>ideiaz eta sentimenduz independentziaren alde<\/em>\u201d aise eta berez izan. Orduan, Jean Louis Davant bezalako pertsona ospetsuek ez badigute erraiten independentziaren alde direla eta kitto, segur gehiengoa ez dela sekulan alde izanen, segur \u00ab<em>gutieneko baldintzak<\/em>\u00bb ez ditugula sekulan ikusiko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Egundaino sobera bakan izan dugun elite baten kemena gabe, ez dugu Euskal Herria aske ikusteko xantza izpirik, ez mundu huntan, ez eta beste mundutik ere. Falta da, halaber, euskal nazio osoaren izenean euskaldun guzientzat mintzatuko litzatekeen erakunde bat. Ez dut argi ulertzen jadanik abertzaleen artean ardura aditu izan dudana eta testu huntan ere agertzen den \u00ab<em>helburu eta bide<\/em>\u00bb hitzen kontrajartzeko joera hura, independentziari dagokionez; alabainan, helbururik gabe bide egitea ez ote da promenan ibiltzea soilik? Ez ote da, azkenean, gure uzkurkeriaren beste seinale bat? Orai aske diren nazioak, estatu propio bat dutenak, ez dira kasualitatez iritsi horraino, independentzia \u201c<em>berezko helburu\u201d<\/em>-tzat edo \u201c<em>egiazko jomuga<\/em>\u201d-tzat behin hartu zutelako baizik. Ez ote da hola?Zergatik guk ez egin nahi bestek hain ongi kausitu izan dutena?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hiztegi eztabaida horrek gogorarazten dit pentsalari iraultzaile batek oportunismo politikoa sintekikoki definitzeko aurkitu zuen esaera, eta memorioz emanen dut: \u201c<em>Helburuak ez dira ezer, mugimendua da oro<\/em>\u201d.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Helburu hitz horren erabiltzeak ez eiki du batere kentzen edukia eman behar zaiola, eta \u201c<em>naziotasunaren segurtatzea, zaintzea eta indartzea<\/em>\u201d erabiltzen den formulazioarekin bat nator.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hain justu, naziotasunari edo nazioari dagokienez, bi terminoak ahaide direla pentsatzen dut. Jean Louis Davant-ek arrazoi du haien garrantzia azpimarratzen duelarik eta erraiten ezin direla beren konponenteez hustu: euskara, gure bizi eta lan modua edo historia. Gogotik gehituko nuke ere gure tradizio nazionalaren parte hoberenetik etortzen zaigun elkartasun sentimendu gizatiarra eta zintzoa, ez baita sobera izanen globalizatu den mundu honi aktiboki iharduki edo egokitzeko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Alta, osagai horiek gabe, euskararik gabe partikulazki, gure nazioa ez da existitzen eta haien salbatu eta garatu nahikunderik gabe independentzia alde ahalegintzea ez du merezi ere. \u201c<em>Autoa arintzeko, motorra ken<\/em>\u201d metaforarekin Jean-Louis Davantek ezin hobeki senti arazten digu euskararen zentraltasuna gure politikan; \u201c<em>Geroko uztea betiko uztea da<\/em>\u201d erranez gutariko bakoitza errespontsabilitatearen aurrean jartzen duela berehala eta konplazentziarik gabe.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ene aldetik denbora sobera eman dut zinez eta barna jabetzeko existitzen zela euskal nazio bat; batez ere, bat zela nahiz aspaldian zatikatua; sistematikoki ukatua eta mehatxatua zela; nazio horren haurride ginela inguruko estatuek inposatutako mugen gainetik; nahitara erraiten dut jabetu eta ez ulertu. Izan ere, horretarako, beste batzuek bezala, lehenik aitortu behar izan dut gure nazioa arrisku handian zegoela Iparraldean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ez da galtzeko beldurra bezalakorik kasik gehiago senditzen ez dugun gure identitateaz berjabetzeko. Egoera larriaren sentipena areagotu zen politikari abertzale gehienen optimismo jasanezina ikustearekin, eta galdera hauek jiten zitzaizkidan burura: azken urte hauetan, Iparraldean nagusitu diren eta hain baikor diren korronte abertzale guziek egin ote dute gure euskal nazioaren egoeraren diagnostiko onest bat?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Jakin behar dugu nora doan euskal nazioa Iparraldean; berreuskaldunduz sendotzera edo, gero ta frantsesagotuz, asimilaziora eta heriotzara. Diagnostiko hori gabe, posible ote da helburu egokia finkatzea, estrategia eraikitzea?<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Zorigaitzez, beldurtzekoa da orai indarrean ikusten ditugun estrategiek ez dituztela den mendren preparatuko Jean-Louis Davantek espero dituen \u201c<em>independentziarako gutieneko baldintza<\/em>\u201d horiek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Horretaz jadanik dudatzen hasiak liratekeenentzat, kontseilatuko nieke, besteak beste, Pako Aristi idazlearen bi libururen irakurtzea: <em>Independentziaren paperak eta Euskararen isobarak<\/em>. Ezagutaraziko nieke ere kasualitatez eta behar orduan aditu nuen H\u00f6lderlin poeta alemanaren esaera hau: \u201c<em>Perila garatzen den tokian, salbatzen duena ere garatzen da<\/em>\u201d.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">\n<blockquote class=\"wp-embedded-content\" data-secret=\"MPnAWE84kM\"><p><a href=\"http:\/\/www.gureberriak.com\/2016\/08\/31\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/\">Jean-Louis  Davant-en  testuaren  komentario  zenbait  eta  bertze\u2026<\/a><\/p><\/blockquote>\n<p><iframe loading=\"lazy\" class=\"wp-embedded-content\" sandbox=\"allow-scripts\" security=\"restricted\" style=\"position: absolute; clip: rect(1px, 1px, 1px, 1px);\" src=\"http:\/\/www.gureberriak.com\/2016\/08\/31\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/embed\/#?secret=MPnAWE84kM\" data-secret=\"MPnAWE84kM\" width=\"600\" height=\"338\" title=\"&#8220;Jean-Louis  Davant-en  testuaren  komentario  zenbait  eta  bertze\u2026&#8221; &#8212; Gureberriak\" frameborder=\"0\" marginwidth=\"0\" marginheight=\"0\" scrolling=\"no\"><\/iframe><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">http:\/\/eu.enbata.info\/artikuluak\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekaineko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davant idazlearen artikulua irakur dezakegu,Independentzia zertako? titulu erakargarriaren pean. Erakargarria diot, zeren azken hilabete edo urte hauetan independentzia oso guti aipu baita Iparraldean. Lehen lerroetan, \u201cPrintzipioz (\u2026) independentziaren alde\u201d dela deklaratzen digu JLDk, bainan berehala bere adierazpena osatzen du erranez \u201ceuskal herritarren gehiengoak nahi duen ber\u201d. Nik, orduan, ez nuen \u201cprintzipioz\u201d [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-35324","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze\u2026 - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Ekaineko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davant idazlearen artikulua irakur dezakegu,Independentzia zertako? titulu erakargarriaren pean. Erakargarria diot, zeren azken hilabete edo urte hauetan independentzia oso guti aipu baita Iparraldean.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze\u2026 - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ekaineko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davant idazlearen artikulua irakur dezakegu,Independentzia zertako? titulu erakargarriaren pean. Erakargarria diot, zeren azken hilabete edo urte hauetan independentzia oso guti aipu baita Iparraldean.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-08-31T08:48:06+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Be\u00f1at Castorene\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze\u2026\",\"datePublished\":\"2016-08-31T08:48:06+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\\\/\"},\"wordCount\":675,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\\\/\",\"name\":\"Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze\u2026 - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2016-08-31T08:48:06+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Ekaineko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davant idazlearen artikulua irakur dezakegu,Independentzia zertako? titulu erakargarriaren pean. Erakargarria diot, zeren azken hilabete edo urte hauetan independentzia oso guti aipu baita Iparraldean.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze\u2026\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze\u2026 - Nabarralde","description":"Ekaineko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davant idazlearen artikulua irakur dezakegu,Independentzia zertako? titulu erakargarriaren pean. Erakargarria diot, zeren azken hilabete edo urte hauetan independentzia oso guti aipu baita Iparraldean.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze\u2026 - Nabarralde","og_description":"Ekaineko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davant idazlearen artikulua irakur dezakegu,Independentzia zertako? titulu erakargarriaren pean. Erakargarria diot, zeren azken hilabete edo urte hauetan independentzia oso guti aipu baita Iparraldean.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2016-08-31T08:48:06+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Be\u00f1at Castorene","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze\u2026","datePublished":"2016-08-31T08:48:06+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/"},"wordCount":675,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/","name":"Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze\u2026 - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2016-08-31T08:48:06+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Ekaineko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davant idazlearen artikulua irakur dezakegu,Independentzia zertako? titulu erakargarriaren pean. Erakargarria diot, zeren azken hilabete edo urte hauetan independentzia oso guti aipu baita Iparraldean.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-en-testuaren-komentario-zenbait-eta-bertze\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Jean-Louis Davant-en testuaren komentario zenbait eta bertze\u2026"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35324","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35324"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35324\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35324"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35324"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35324"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}