{"id":35276,"date":"2016-08-10T15:57:39","date_gmt":"2016-08-10T13:57:39","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/ez-gaitzatela-engaina\/"},"modified":"2016-08-10T15:57:39","modified_gmt":"2016-08-10T13:57:39","slug":"ez-gaitzatela-engaina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/","title":{"rendered":"Ez gaitzatela engaina"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p><div style=\"text-align: justify;\">H<em>erri bat, lurralde bat, gobernu bat; Nafarroa gara<\/em>. Abuztuaren 15ean Pasai Donibanen egingo dugun ekitaldi politikoan, euskal populuak bizi duen engainua salatu nahi dugu; engainu horren aurka borroka egin nahi du aipatutako leloak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Zapaldua izan ondoren, herri bati gerta dakiokeen gauzarik okerrena engainuak sinestea da. Luzaroan jasandako engainuak ahanztura dakar, nor izatearen ahanztura. Eta zapaldua dagoen herriak, nor den ahanzten duenean, aske bizitzeko grina galtzen du. Engainatua bizi den herriak ez du inoiz aurkituko zapalkuntzatik askatasunera doan bidea.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Bide horren hasiera, hortaz, egoeraren diagnostiko propio eta erreal bat egitea da, engainatu nahi gaituztenek erakusten digutenetik aldentzea.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Ondoren dator egoera horretara nork, nola eta zertarako ekarri gaituen eta mantendu nahi gaituen aztertzea, eta, azkenik, egoera hori gainditzeko zer egin behar den asmatzea eta praktikan jartzea.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Eritasun edo gaixotasunekin paralelismo bat eginaz, diagnostikoak errealitateari aurrez aurre begiratzen dionean balio dezake gaixotasuna gainditzeko. Aldiz, diagnostiko oker batek, ez ikusiarena edo ez jakin nahiarena egiteak, errealitatetik at bizitzeak, azken finean, nekez lagundu dezake gaixotasuna gainditzen.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Eta gure herria gaixorik dago, gure errealitatea izendatzean nabarmena delako zatiketa anormal bat dugula: herri bat ez da berez eta besterik gabe zatitzen; guk ez dugu inoiz gure borondatez onartu zatiketa hori. Kanpotik eta indarrez kutsatu diguten gaixotasuna da.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Gaixo dago, baita ere, gobernurik ez duelako, eta gobernurik ez duen herriak arazo larri bat du: beste norbaitek gobernatzen du haren lurraldean. Existitzen garen heinean, botere bat dugu, baina botere hori erakundetzen asmatu behar dugu, gaurko erakundeetan botererik izatea ezinezkoa baita. Gure boterea ilegitimoa da erakunde horietan: Espainiaren eta Frantziaren esanetara daude horiek, eta legezkotasuna arrotza da, gu suntsitzeko estrategia batek diseinatutakoa. Are larriagoa da, baina, horrelakoetan, norberak gobernatzen duela uste izatea, hau da, erabakimena beste norbaitek duelarik aske sentitzea.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Euskal Herriak ez du gobernurik, eta gobernurik ez duen herriak nekez goberna dezake. Demokraziaren oinarrizko osagaia falta zaigu: herriaren gobernua. Nafarroako erresuma zen gure herriaren botere erakundetua, eta gerra eginez zatitu eta desegin ziguten. Ordutik dator gure gaurko zapalkuntza egoera.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Diagnostikoa argia da: gure borondatearen aurka gaude zatiturik, eta hemen ez dago herriaren gobernurik; beraz, ez gara demokrazian bizi.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Hurrengo pausoa egoera horren errudunak aurkitzea da, etsaia, haren helburuak eta haren estrategia argi izendatzea. Etsaiak gu menperatu gintuzten bi estatuak dira eta euren helburu bakarra gu desagerraraztea da. Gure galbidea nola hasi zen argi izanik, garrantzitsua da, baita ere, mendetako zapalkuntza hori gaur arte iraunarazteko zer estrategia erabili duten eta erabiltzen ari diren salatzea<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Herri zapaldu bat garen heinean, bortxa estrukturalak hor jarraitzen du, egunero. Biolentzia hori, baina, ezin da luzaroan mantendu, eta engainuaren estrategia erabiltzen dute horren ordez.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Gu ez gara hiru herri, hiru lurralde, hiru erritmo, herri eta lurralde bakar bat baizik: Nafarroa; guk ez dugu gobernurik, eta gure jatorrizko gobernuaren lekua hartu dutenek ez dute herriak emandako gobernatzeko botererik, etsaiak jarritako erakundeak kudeatzen ari dira; aske ez garen artean, hemen ez dago ez bakerik, ez zapaltzaile eta zapalduen arteko bizikidetzarik. Arazo nazional bat dagoen lekuan ez dago demokraziarik, eta demokraziarik gabe ez dago gehiengoen eta gutxiengoen legerik, askatasuna ez baita bozkatzen; zapaldua dagoen herri batean, askatasuna berreskuratu nahi dutenak dira gehiengoa, beti.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Horra hor engainuaren aurka borroka egiteko gure burmuinean ondo txertatu beharreko hiruzpalau oinarri<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Ondoren dator engainatzen gaituztenak seinalatzea. Gure menperatzaileek laguntzaileak dituzte, zapalkuntza egoera bere horretan mantendu nahi dutenak, eta horiek ere salatu behar dira: hiru lurralde dituen mapa bat aintzat hartzen dute, bertan dauden \u00abgobernuen\u00bb arteko kudeaketa-elkarlana bultzatu, etsaiaren legezkotasuna errespetatuz eta etsaiarekin adostasunak bilatuz independentzia lor daitekeela diote; herria engainatzen ari dira.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Espainiak eta Frantziak inbaditu gintuzten, gure herria zatitu, eta, gure erakundeak suntsitu ondoren, eurenak jarri euren legeak guk betearazteko. Independentziarako estrategiarik gabe, joko eta sistema horretan besterik gabe ari direnak zapalkuntza egoera bere horretan mantentzen laguntzen ari dira.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Azkenik, egoera latz hau gainditzeko bidea asmatu beharra dago, askatasunerako bidea edo estrategia diseinatu eta praktikan jarri. Herri bat bagara, herri bakar bat bezala jokatu behar dugu. Gobernurik ez badugu, hori lortzeko lanetan hasiko den lidergo politiko berri bat sortu behar da. Eta demokraziarik ez badago, garenak gara, eta garenon artean antolatu behar dugu independentzia. Duela bi urte askatasunaren egunean banatutako agiriaren bukaera aipatu nahi nuke amaitzeko:<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">\u00abGuk, aspaldi hartutako konpromisoari leial, independentziaren alde herri honek mendeetan zehar egindako indar guztia ordezkatu, elkartu eta estrategikoki bideratuko duen erakunde baten sorrera bultzatzeko dugun prestasuna gogorarazi nahi genuke, eta helburu hori gauzatzeko bat egiten duten guztien bidaide \u2014maila bereko bidaide\u2014 izateko nahia agertu\u00bb.<\/div>\n<\/p>\n<p>BERRIA<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Herri bat, lurralde bat, gobernu bat; Nafarroa gara. Abuztuaren 15ean Pasai Donibanen egingo dugun ekitaldi politikoan, euskal populuak bizi duen engainua salatu nahi dugu; engainu horren aurka borroka egin nahi du aipatutako leloak. Zapaldua izan ondoren, herri bati gerta dakiokeen gauzarik okerrena engainuak sinestea da. Luzaroan jasandako engainuak ahanztura dakar, nor izatearen ahanztura. Eta zapaldua [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-35276","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Ez gaitzatela engaina - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Herri bat, lurralde bat, gobernu bat; Nafarroa gara. Abuztuaren 15ean Pasai Donibanen egingo dugun ekitaldi politikoan, euskal populuak bizi duen engainua salatu nahi dugu; engainu horren aurka borroka egin nahi du aipatutako leloak.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Ez gaitzatela engaina - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Herri bat, lurralde bat, gobernu bat; Nafarroa gara. Abuztuaren 15ean Pasai Donibanen egingo dugun ekitaldi politikoan, euskal populuak bizi duen engainua salatu nahi dugu; engainu horren aurka borroka egin nahi du aipatutako leloak.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-08-10T13:57:39+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Mikel Antza Etxegoien \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/ez-gaitzatela-engaina\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/ez-gaitzatela-engaina\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Ez gaitzatela engaina\",\"datePublished\":\"2016-08-10T13:57:39+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/ez-gaitzatela-engaina\\\/\"},\"wordCount\":722,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/ez-gaitzatela-engaina\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/ez-gaitzatela-engaina\\\/\",\"name\":\"Ez gaitzatela engaina - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2016-08-10T13:57:39+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Herri bat, lurralde bat, gobernu bat; Nafarroa gara. Abuztuaren 15ean Pasai Donibanen egingo dugun ekitaldi politikoan, euskal populuak bizi duen engainua salatu nahi dugu; engainu horren aurka borroka egin nahi du aipatutako leloak.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/ez-gaitzatela-engaina\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/ez-gaitzatela-engaina\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/ez-gaitzatela-engaina\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Ez gaitzatela engaina\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Ez gaitzatela engaina - Nabarralde","description":"Herri bat, lurralde bat, gobernu bat; Nafarroa gara. Abuztuaren 15ean Pasai Donibanen egingo dugun ekitaldi politikoan, euskal populuak bizi duen engainua salatu nahi dugu; engainu horren aurka borroka egin nahi du aipatutako leloak.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Ez gaitzatela engaina - Nabarralde","og_description":"Herri bat, lurralde bat, gobernu bat; Nafarroa gara. Abuztuaren 15ean Pasai Donibanen egingo dugun ekitaldi politikoan, euskal populuak bizi duen engainua salatu nahi dugu; engainu horren aurka borroka egin nahi du aipatutako leloak.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2016-08-10T13:57:39+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Mikel Antza Etxegoien ","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Ez gaitzatela engaina","datePublished":"2016-08-10T13:57:39+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/"},"wordCount":722,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/","name":"Ez gaitzatela engaina - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2016-08-10T13:57:39+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Herri bat, lurralde bat, gobernu bat; Nafarroa gara. Abuztuaren 15ean Pasai Donibanen egingo dugun ekitaldi politikoan, euskal populuak bizi duen engainua salatu nahi dugu; engainu horren aurka borroka egin nahi du aipatutako leloak.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ez-gaitzatela-engaina\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Ez gaitzatela engaina"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35276","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35276"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35276\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35276"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35276"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35276"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}