{"id":34959,"date":"2016-06-07T09:39:04","date_gmt":"2016-06-07T07:39:04","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/"},"modified":"2016-06-07T09:39:04","modified_gmt":"2016-06-07T07:39:04","slug":"hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/","title":{"rendered":"Hamarkada bete puskak ezin batuz"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p style=\"text-align: justify;\">Iru\u00f1a-Veleiak hamar urte. Itxi gabeko auzia<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">2006ko ekainaren 8a. Iru\u00f1a-Veleia euskal mundura atera zen eguna. Egun hartan ezagutarazi zuten aztarnategian egindako aurkikuntza handia: K.o. III. mendeko 400 bat pieza, tartean euskarazko idazkunak zeudela. Harrezkeroztik, ostraken benetakotasunari buruzko eztabaida ez da amaitu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-34958\" alt=\"hamarkada\" height=\"634\" width=\"289\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/06\/hamarkada.jpg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/06\/hamarkada.jpg 289w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/06\/hamarkada-137x300.jpg 137w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/06\/hamarkada-191x420.jpg 191w\" sizes=\"auto, (max-width: 289px) 100vw, 289px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em>Iru\u00f1a-Veleiako aztarnategian aurkitutako kareharrizko aldarea. ARABAKO FORU ALDUNDIA<\/em><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\">Amaiera falta zaio <em>Iru\u00f1a-Veleia aferari<\/em>. Bi aldeetan. Iruzurgilearen hatz marka falta dute faltsutzea izan zela diotenek, eta akademiako kritikoak isilduko dituen froga behin betikoaren zain jarraitzen dute benetakotasunaren aldekoek. Eta horretan heldu da urteurrena; hamar urte beteko baititu ekainaren 8an Euskal Herrian ondareari buruz egon den eztabaida nahasi eta luzeenak. Berez, bi urteko epean bilakatu zen ametsa amesgaizto, baina hamarkada beteko isatsa izan du eztabaidak. 2006ko ekainaren 8an aurkeztu zuen Kristo ondorengo III. mende inguruko 400 piezatik gorako multzoa jendaurrean Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoek gidatutako taldeak, eta, izan, Ponpeiakoen pare jartzeko modukoak ziren aurkikuntzak. Bazeuden kristautasunaren hedapenari buruzko teoriak aldaraziko zituzten marrazkiak, eta bazegoen euskarazko idazki sorta garrantzitsu bat ere. Baina horraino ametsa, zeren, ezohiko piezen kopuru handiak eta haien deigarritasunak zalantzak piztu, eta 2008ko azaroaren 19an inskripzioak faltsuak zirela ebatzi baitzuen Arabako Foru Aldundiak antolatutako aditu batzordeak. Orduan kendu zioten aztarnategia ustiatzeko baimena Lurmen arkeologia enpresari. Bi data horiek dira gakoa, baina itxiera falta du aferak. Jarraitzen dute benetakotasunaren aldekoek lanean; eta jarraitzen du instrukzio fasean aldundiak Eliseo Gilen aurka jarritako salaketak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">\u00abIruzurra\u00bb. Interneteko foro espezializatuetan kasik hasieratik entzun zitekeen hotsa, eta ahopeko elkarrizketetan ere aipatzen zen aukera, baina, esan, Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariak esan zuen hitza publikoki lehenengoz: \u00abiruzurra\u00bb. Filologia Klasikoan doktore, Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun eta EHUko Antzinaroko Zientzien Institutuko burua da Gorrotxategi, eta, dioenez, lehen piezak erakutsi zizkiotenetik izan zuen zalantza inskripzioekin, baina itxarotea erabaki zuen. \u00abGauzak barruan konponduko zirela espero nuen\u00bb. Denbora pasatu ahala susmoa kezka bilakatu, ordea, eta, azkenean, 2007ko azaroaren 11n bota zuen barruan zerabilena, Koldo Mitxelenaren heriotzaren 20. urteurrenaren harira Gasteizen antolatutako kongresuan. \u00abEgin beharreko zerbait egin nuen\u00bb, dio orain, distantziarekin. \u00abOso gogorra izan zen hasieran, zeren jende guztiaren kontra egin behar izan bainuen. Jende guztiak esaten zuen bestea, eta horren kontra joatea tokatu zitzaidan, zantzu batzuengatik hasieran, baina gero eta gauza gehiago ezagutu, orduan eta argiago zegoen han iruzur bat zegoela\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Euskarazko esaldiak, hieroglifiko itxurako irudiak, kalbario baten irudikapena&#8230; Ugaritasuna eta ezohikotasuna ditu argudio Gorrotxategik. Jakintza arlo gehiegitan, ezohikoegiak diren pieza gehiegi zeuden gune bakarrean, haren hitzetan, eta urteak dira bere jarrera argi duela. Modernoegia iruditu zitzaion Iru\u00f1a-Veleian ikusitako euskara, ezinezkoa hango latina, eta pilatuz joan zitzaizkion argudioak gero. \u00abAzkenean, seguru-seguru nengoen, eta segitzen dut seguru egoten\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Iru\u00f1a-Veleiako multzoa benetakoa izateko zegoen gutxi gorabeherako probabilitate kalkulua ere egin zuen hitzaldi hartan Gorrotxategik. Artean, oraindik aditu batzordea sortzeko zegoenean. \u00abAurkitutako grafitoen artean, ostrakak ez dira %3 baino gehiago izaten; kalbarioaren piezari %1eko probabilitatea eman diot, beste %1ekoa faraoiei eta Nefertitiren aipamenari; beste %1ekoa Eneasi buruzko ostrakari, bere grafia eta geziengatik, akaso %5ekoa <em>s<\/em>-rik gabeko nominatiboen existentziari \u2014eta esango nuke eskuzabal nabilela\u2014. [&#8230;] Ondorioztatu daiteke pieza hauek guztiak elkarrekin gertatzeko probabilitatea minimoa dela. 3\/100 x 1\/100 x 1\/100 x 1\/100 x 5\/100: hots, hamabostekoa hamar mila milioiko\u00bb. Eta denborarekin ezkortasun bera azaldu zuten Arabako Foru Aldundiak sortutako aditu batzordearen bilkuretan izandako epigrafista, latin aditu eta arkeologoek. Euskal filologoak abangoardian.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Puntu horretan dago kateatuta eztabaida aspaldi. Eta, gaiak azken urteetan izan duen nondik norakoa azaltzeko, balio dezake Alberto Barandiaran kazetariak aurkikuntzei buruz idatzitako <em>Veleia afera<\/em> liburuko ondorengo pasarteak. \u00abHori izan da Veleiaren historia: aditu gehienek bitxikeriak ikusi eta, hainbeste izanda, hain bereziak eta hain ezohikoak, faltsutzat jo dituzte. Lurmeneko kideak eta beste aditu batzuk, berriz, bitxikeria horiei azalpen logiko samarra ematen ahalegindu dira. Filloyk, nolanahi ere, bitxikeria ia guztientzako azalpenen bat aurkitu zuen Antzinateko Erroma zabalean. Ez zuen ondo azaldu, baina, nola zen posible bitxikeria guztiek Veleian eta III. Mendean bat egitea\u00bb. Eta, geroztik, irmo daude beren jarreretan eztabaidako bi aldeak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">\u00abNik ez dut sekula zalantzan jarri piezak benetakoak izatea. Estratigrafia arkeologikoan topatu genuen material hori, eta inork ez du demostratu hori horrela izan ez zenik\u00bb. Iru\u00f1a-Veleian egon zenean egindako geruzaz geruzako azterketa du oinarri Idoia Filloy arkeologoak. Arkeologian jartzen du berak pisua, eta horregatik ziurtasuna. Izan ere, Lurmen enpresako kide da Filloy, eta Eliseo Gilekin batera bera zen aztarnategiko zuzendari. \u00abPiezak faltsuak direla esateko argumentazio akademikoak bakarrik eskaini dituzte. Grafitoetan agertzen diren irudi epigrafiko eta figuratiboak antzinatean ezinezkoak zirela esaten zuten batzordeko txosten haiek. Baina ikertzen jarraitu, eta ikusi dugu ustezko ezinezkotasun horiek dokumentatuta daudela sasoi erromatarrean\u00bb. Alegia, izan daitezkeela ezohiko, baina ezohiko izateak ez duela esan nahi ezinezko direnik.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Antzeko kexa darabil Juan Martin Elexpuru idazle, itzultzaile eta filologian doktoreak ere. \u00abBeste testuinguru batean, frogatutzat eman behar litzateke piezen benetakotasuna, estratigrafia arkeologikoagatik, baina, behin puntu honetara helduta, arkeometria laborategi batek edo, ahal bada, batek baino gehiagok piezak benetakoak direla esaten dutenean emango da frogatutzat idazkiak erromatar garaikoak direla\u00bb. SOS Iru\u00f1a-Veleia elkarteko aurpegi ezagunenetariko bat da Elexpuru, eta bera izan da azken urteetan piezen benetakotasunaren aldeko eragile nagusietariko bat. Etengabea izan da haren eskaria: froga gehiago behar dira. Froga fisiko eta kimikoak, zehazki. Horrez gainera, benetakotasunaren aldeko txostenak biltzeko esfortzu handia egin dute Elexpuruk eta kideek. Orain dela aste gutxi antolatu zuten gaiari buruzko biltzarra, adibidez, Lurmen, Martin Ttipia eta Euskararen Jatorria elkarteekin batera. Baina izan dute kritikarik ere, salbuespen pare bat gorabehera, aldizkari zientifikoetan atera beharrean, testu gehienak sarean argitaratu dituztelako. \u00abEta batzordeko kideek zer publikatu dute aldizkari zientifikoetan, ba? Ezer ez!\u00bb, egin du defentsa Elexpuruk.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Hasieratik izan du garrantzia kasuan berme zientifikoei buruzko eztabaida horrek; 2006ko ekainaren 8an egin zen aurkikuntzen lehen aurkezpen publikotik bertatik. Agertu, 2005eko eta 2006ko indusketa lanetan agertu zen ezohiko 400 grafitoko multzoa aztarnategian, eta, topatu zutenaren garrantzia igarriz, aurkezpen publikoa ikerketa zientifikoak baino lehen egitea erabaki zuen Eliseo Gilek zuzendutako taldeak. Eta, nolabait ere, lehen oker haren gainean pilatu dira geroztik eztabaidak. Denboraz begiratuta eta gerora izan diren eztabaidak ikusirik, argi baitago okerra izan zela aurkezpena egiteko aukeratutako modua. Gasteizko hotel batean. Gonbidatu sortarekin. Eta, batez ere, eztabaida zientifikoa egin baino lehen.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">\u00abDudarik gabe, konfunditu ginen\u00bb. Orain aste batzuetako Arabako <em>Alea<\/em> aldizkariari eskainitako elkarrizketan dator Gilen aitortza. Piezen benetakotasuna defendatzen du, irmo, baina onartzen du hanka sartzea: azterketa akademikoen ostean egin behar zuten aurkezpen publikoa.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Izan ere, denborak behartu egin ziren. Eta <em>Veleia afera<\/em> liburuan Barandiaranek indusketan aritutako hainbat arkeologoren adierazpenetan oinarrituta azaldu duenez, martxa bizkortze horrek izan zezakeen motiborik. Izan ere, 2002an hamar urteko hitzarmena zuen Euskotrenek Lurmen enpresakoekin, baina, babeslearen zuzendaritza aldatu zenetik, Gil ezeroso zebilen, eta aldundiaren babes handiagoa bilatu nahian zebilen. \u00abLurmeneko buruak garraio enpresa publikoaren babesaren morrontzatik libratu nahian zebiltzan\u00bb. Eta aurkitutako piezak publikoki aurkeztuz, aldundia lotzeko aukera gertuago zegoen. Horregatik martxa aldaketa. Edo, behintzat, hori da Barandiaranek iradokitzen duen arrazoi posiblea.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Eta antzekoa da arazoa Iru\u00f1a-Veleiako aurkikuntzen beste data funtsezkoan ere. Izan ere, 2008ko aditu batzordea eratzerakoan denborak ez errespetatu izana egotzi izan zaio maiz Arabako Foru Aldundiari. Eta bat egiten dute kritika horretan baita piezak faltsuak direla dioten ahotsetariko batzuek ere. 2007an heldu zen EAk, EAJk eta Aralarrek osatutako hirukoa aldundira, eta, aulkian esertzerako, mahai gainean topatu zuen aurkikuntzen arazoa Lorena Lopez de Lacalle Kultura diputatu ohiak. Horregatik Batzorde Zientifiko Laguntzailea deitutakoa sortzeko asmoa. 2008ko urtarrilaren 16an egin zuten lehen bilkura, eta azaroaren 19an azkena. Taldean, EHUko bederatzi irakasle, aldundiko hiru funtzionario eta Eliseo Gil. Kanpoko adituen laguntza eskatzeko aukera ere bazuten ikerlariek, eta, bilkuraz bilkura, beren ikerketen nondik norakoa aurkezten joan ziren. Aktetan ageri denez, saioz saio indartuz zihoan piezak faltsuak ziren ustea, eta azken bilkuran bertan kendu zion Lopez de Lacallek aztarnategia ustiatzen segitzeko aukera Gilen taldeari.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Aldundia presaz aritu zela diote SOS Iru\u00f1a-Veleiakoek, eta irregulartasun administratiboak ere kritikatu dituzte. Erabakia hartu zenerako ofizialki Gorrotxategik bakarrik aurkeztu baitzuen bere txostena, eta, adituek idatzi beharrean, aldundiko idazkariak idatzi baitzuen ondorio bateratuen testua. Hurrengo hilabeteetan heldu ziren beste adituen txostenak ofizialki aldundira. Beren iritzia txosten forman gero eman bazuten ere, saio bakoitzeko aktetan argi ageri da aditu talde haren ikerketen nondik norakoa faltsutasunaren hipotesirantz lerratzen zela.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Baina bada Lurmenekoek eta SOS Iru\u00f1a-Veleiakoek behin eta berriz kritikatu duten beste datu bat ere. Lurmenekoei aztarnategia kudeatzeko eskubidea kendu ostean, Julio Nu\u00f1ezek gidatutako EHUko Arkeologia saila baita egun aztarnategia ustiatzen duena. Eta Nu\u00f1ez batzordeko kide ere bazen. Horregatik kexa: \u00abEzin zara aldi berean interesatutako parte eta epaile izan\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Konplot moduko bat egon zela. Hori da benetakotasunaren aldeko zenbaiten hipotesia. Horretan dago Elexpuru, esaterako, eta berdin Filloy ere. Zehazki, \u00abinteres konfluentzia\u00bb hitzak aipatu dituzte haiek. EHUren aztarnategiarekiko interesa, batetik; Espainiako akademian baskonizazio berantiarraren teoriari eusteko gogoa, bestetik; zenbait hedabideren interesak, mundu akademikoaren lagunkoikeria, eta euskal filologoen antzinateko euskarari buruzko teoriei muzin egiteko errezeloa, azkenik. Horixe \u00abinteresen konfluentzia\u00bb, Elexpururen hitzetan. \u00abInteres handiak egon dira kupula baten aldetik aurkikuntzak faltsuak izan daitezen\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Zalantzarako motiboak bazeuden, ordea. Hor dago, esaterako, 2007an Lurmen uztea erabaki zuten hiru arkeologoen kasua. 2002az geroztik ziren aztarnategiko lan talde finkoko parte Jose Angel Apellaniz, Carlos Crespo eta Miguel Angel Berjon, eta bertan zeuden, beraz, indusketetan ezohiko piezak agertzen hasi zirenean. Ikusten zutenarekin eroso ez, ordea, eta aztarnategia uztea erabaki zuten. Iraultzen zuten lurra, topatzen zituzten piezak, begiratu, eta irudi edo idatzi arrastorik ez. Garbiketa gunera heldu, ordea, eta hantxe grafito, esaldi eta marrazkiak. Apellaniz: \u00abGrafitoak agertzea ez da ezohikoa; ezohikoa da horrenbeste agertzea, eta, batez ere, horrenbeste agertzea gu ohartu gabe\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">\u00abHori normala da\u00bb, argudiatu du aztarnategiaren zuzendari kide izanak, Filloyk. Dioenez, arkeologoek ez zioten sekula kezkarik azaldu, eta, gainera, normaltzat jotzen du garbiketa gunearena. \u00abIru\u00f1a-Veleian ateratzen den material kopurua kontuan hartuta, garbiketa gunean atera ziren, hori indusketetan gertatu ohi den zerbait izaten da. Baina Iru\u00f1an satanizatu egin da guztia\u00bb. Hori dio Filloyk, baina kontrakoa da Mertxe Urteaga Arkeolan arkeologia taldeko kide eta Irungo Oiasso erromatar museoko zuzendariaren iritzia. \u00abOso arraroa da arkeologoek kontatzen dutena gertatzea. Ez da gertatzen inoiz. Bat pasatzea izan daiteke, bi&#8230;, baina 400? Eta batez ere terra sigilatan da arraroa hori [buztinezko erromatar ontzi mota bat]. Sigilatak aukera ematen dizu behatza pasatzeko eta berehala ikusteko ea apainduta dagoen ala ez. Keinu hori arkeologo guztiok egiten dugu, automatikoki, gidatzen ari zarenean atzeko ispilutik begiratzea bezala. Horregatik, oso arraroa da ez ohartzea\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Erabat iraulita ikusten du eztabaida Urteagak. \u00abFrogatu behar duena egia esaten ari dela da hipotesi berri batekin etortzen dena\u00bb. Gertutik ezagututako kasu bat jarri du adibidetzat. \u00abGure taldeak zurezko egitura bat topatu zuen ibaian, eta esan genuen erromatar garaiko portu bat zela. Egin genituen ikerketa batzuk, eta konparatu genuen beste kasu batzuekin, eta hori izan zen gure ondorioa. Hori defendatzea izan zen gure lana. Hasieran egon ziren kezkak. Aipatu zen, adibidez, aurkikuntzak ez zuela inongo garrantzirik, topatu genuena erromatar garaiko ibaiko kai bat baino ez zelako. Baina erromatar garaian eta Atlantiko aldean portuak ez ziren itsasoaren lehen lerroan eraikitzen; babestu egiten ziren, eta guri zegokigun hori defendatzea. Beraz, noren ardura da Veleian agertu diren grafitoak benetakoak direla esatea? Bada aurkitu dituenaren ardura, eta berak egin beharko du gainontzekook haren argudiotara eramateko lana. Baina hemen gaizki ari gara, zeren ez baita beste aldekoen ardura faltsuak direla demostratzea: egin behar dena da zalantzen aurrean demostratu benetakoak direla\u00bb. Iritzia aldatzeko erreparorik ez duela dio, baina oraingoz jasotako argudioak ez zaizkiola aski.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Bada Iru\u00f1a-Veleiako eztabaida berezi bilakatzen duen beste faktore bat ere: 2009tik epaitegietan dago <em>Iru\u00f1a-Veleia kasua<\/em>. Zazpi urte daramatza tramite fasean Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gilen aurka jarritako salaketak. Iruzurra eta ondarearen aurkako kalteak egozten dizkio diputazioak arkeologoari, baina zazpi urteren ostean ezin ziurtatu epaiketa egingo denik ere. Eta, Urteagaren hitzetan, eztabaida zientifikoari \u00abkalte\u00bb egiten dio judizializazio horrek. \u00abPertsona bati leporatu zaio berak egin dituela grafito horiek. Oso salaketa gogorra da hori, eta, zazpi urte pasatu ondoren frogatu ez badute salaketa hori, mesedez, utz dezatela bertan behera, zeren hemen ez baita egon errugabetasun printzipiorik: erruduntasun printzipioa izan da. Eztabaida testuinguru horretan lotuta dago. Hau dena linbo batean geratzen da, eta kendu behar da hortik, berriro jarraitu ahal izateko bide akademikotik\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Urteen talaiatik, lasai mintzo da Gorrotxategi. Piezak faltsuak direla pentsatzen jarraitzen du, eta bere garaian egin behar zena egin zutela dio. \u00abArrisku gogor batean egon ginen, zeren, honek aurrera segitu izan balu denbora gehiagoz, bueno, nik uste dut kaltea oraindik handiagoa izango zela\u00bb. Gaia itxita dagoen galdetuta, ordea, ezin baietz esan. Zientzia ez baita ixten, dioenez. \u00abEdozein etor daiteke gure atzetik, eta esan genuena ez bazen ganorazkoa, ba, beti dago aukera baten bat etortzeko zer edo zer esatera. Lehenengo hitza hizkuntzalariok esan behar izan genuen; esan genuen, eta ematen du arrazoizko gauzak esan genituela, zeren geroztik ez baita etorri inor esanez guk esandako gauzak ez daudela ondo, eta hamar urte pasatu dira. Inor ez, esan nahi dut zientziaren aldetik. Filologo adituak, esperimentatuak\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Etorkizun horretan du begia Filloyk, ordea. \u00abEgia historikoa oso indartsua da. Aterako da beste nonbait Iru\u00f1a-Veleiakoa berresten duen beste egia historikoren bat, eta, azkenean, frogatuko da zein izan zen historia\u00bb. Froga behin betiko horien faltan, eta faltsutzailearen hatz markaren faltan, pieza faltan ikusiko du oraindik aurkikuntzen inguruko eztabaida Iru\u00f1a-Veleiara begiratzen duen orok. Erabat ixteko azken pieza falta zaion ontzia bezala.<\/div>\n<p>\u00a0<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iru\u00f1a-Veleiak hamar urte. Itxi gabeko auzia 2006ko ekainaren 8a. Iru\u00f1a-Veleia euskal mundura atera zen eguna. Egun hartan ezagutarazi zuten aztarnategian egindako aurkikuntza handia: K.o. III. mendeko 400 bat pieza, tartean euskarazko idazkunak zeudela. Harrezkeroztik, ostraken benetakotasunari buruzko eztabaida ez da amaitu. Iru\u00f1a-Veleiako aztarnategian aurkitutako kareharrizko aldarea. ARABAKO FORU ALDUNDIA \u00a0 Amaiera falta zaio Iru\u00f1a-Veleia aferari. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":34958,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-34959","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Hamarkada bete puskak ezin batuz - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Iru\u00f1a-Veleiak hamar urte. Itxi gabeko auzia 2006ko ekainaren 8a. Iru\u00f1a-Veleia euskal mundura atera zen eguna. Egun hartan ezagutarazi zuten aztarnategian egindako aurkikuntza handia: K.o. III. mendeko 400 bat pieza, tartean euskarazko idazkunak zeudela. Harrezkeroztik, ostraken benetakotasunari buruzko eztabaida ez da amaitu.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Hamarkada bete puskak ezin batuz - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Iru\u00f1a-Veleiak hamar urte. Itxi gabeko auzia 2006ko ekainaren 8a. Iru\u00f1a-Veleia euskal mundura atera zen eguna. Egun hartan ezagutarazi zuten aztarnategian egindako aurkikuntza handia: K.o. III. mendeko 400 bat pieza, tartean euskarazko idazkunak zeudela. Harrezkeroztik, ostraken benetakotasunari buruzko eztabaida ez da amaitu.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-06-07T07:39:04+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/06\/hamarkada.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"289\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"634\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"I\u00f1igo Astiz \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"11 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Hamarkada bete puskak ezin batuz\",\"datePublished\":\"2016-06-07T07:39:04+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/\"},\"wordCount\":2125,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/06\\\/hamarkada.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/\",\"name\":\"Hamarkada bete puskak ezin batuz - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/06\\\/hamarkada.jpg\",\"datePublished\":\"2016-06-07T07:39:04+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Iru\u00f1a-Veleiak hamar urte. Itxi gabeko auzia 2006ko ekainaren 8a. Iru\u00f1a-Veleia euskal mundura atera zen eguna. Egun hartan ezagutarazi zuten aztarnategian egindako aurkikuntza handia: K.o. III. mendeko 400 bat pieza, tartean euskarazko idazkunak zeudela. Harrezkeroztik, ostraken benetakotasunari buruzko eztabaida ez da amaitu.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/06\\\/hamarkada.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/06\\\/hamarkada.jpg\",\"width\":289,\"height\":634,\"caption\":\"hamarkada\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Hamarkada bete puskak ezin batuz\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Hamarkada bete puskak ezin batuz - Nabarralde","description":"Iru\u00f1a-Veleiak hamar urte. Itxi gabeko auzia 2006ko ekainaren 8a. Iru\u00f1a-Veleia euskal mundura atera zen eguna. Egun hartan ezagutarazi zuten aztarnategian egindako aurkikuntza handia: K.o. III. mendeko 400 bat pieza, tartean euskarazko idazkunak zeudela. Harrezkeroztik, ostraken benetakotasunari buruzko eztabaida ez da amaitu.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Hamarkada bete puskak ezin batuz - Nabarralde","og_description":"Iru\u00f1a-Veleiak hamar urte. Itxi gabeko auzia 2006ko ekainaren 8a. Iru\u00f1a-Veleia euskal mundura atera zen eguna. Egun hartan ezagutarazi zuten aztarnategian egindako aurkikuntza handia: K.o. III. mendeko 400 bat pieza, tartean euskarazko idazkunak zeudela. Harrezkeroztik, ostraken benetakotasunari buruzko eztabaida ez da amaitu.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2016-06-07T07:39:04+00:00","og_image":[{"width":289,"height":634,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/06\/hamarkada.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"I\u00f1igo Astiz ","Tiempo de lectura":"11 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Hamarkada bete puskak ezin batuz","datePublished":"2016-06-07T07:39:04+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/"},"wordCount":2125,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/06\/hamarkada.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/","name":"Hamarkada bete puskak ezin batuz - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/06\/hamarkada.jpg","datePublished":"2016-06-07T07:39:04+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Iru\u00f1a-Veleiak hamar urte. Itxi gabeko auzia 2006ko ekainaren 8a. Iru\u00f1a-Veleia euskal mundura atera zen eguna. Egun hartan ezagutarazi zuten aztarnategian egindako aurkikuntza handia: K.o. III. mendeko 400 bat pieza, tartean euskarazko idazkunak zeudela. Harrezkeroztik, ostraken benetakotasunari buruzko eztabaida ez da amaitu.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/06\/hamarkada.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/06\/hamarkada.jpg","width":289,"height":634,"caption":"hamarkada"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/hamarkada-bete-puskak-ezin-batuz\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Hamarkada bete puskak ezin batuz"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34959","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34959"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34959\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/34958"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34959"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34959"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34959"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}