{"id":34046,"date":"2016-01-22T09:08:43","date_gmt":"2016-01-22T07:08:43","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/"},"modified":"2016-01-22T09:08:43","modified_gmt":"2016-01-22T07:08:43","slug":"1600-ondasun-elizaren-poltsikora","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/","title":{"rendered":"1.600 ondasun, Elizaren poltsikora"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p style=\"text-align: justify;\">Elizaren pribilegioak. Immatrikulazioak<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban Elizak erregistratuak dituen ondasunen lista lortu du BERRIAk. Nafarroakoak gehituta, 1.600 baino gehiago dira. Lege pribilegioak izan ditu Elizak<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-34045\" alt=\"elizapoltsiko\" height=\"359\" width=\"539\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/elizapoltsiko.jpg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/elizapoltsiko.jpg 539w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/elizapoltsiko-300x200.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 539px) 100vw, 539px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em>Orozkoko San Bartolome eliza. Monika del Valle \/ Argazki press<\/em><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\">Nafarroan jarri dute zeresana Eliza katolikoaren immatrikulazioek. Orain arte. Ondasuna berea zela esate hutsarekin, Elizak aukera eduki du ermitak, elizak eta bestelako ondasunak bere izenean jartzeko. Nafarroa ez da bakarra, hala ere. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban Elizak erregistratu dituen ondasunen zerrenda eskuratu du BERRIAk, eta aintzat hartzeko kopuruak ageri dira. Gipuzkoa dago buruan: 388 ondasun eskuratu ditu. Nabarmen gutxiago dira Araban (72) eta Bizkaian (65). Aurrez Nafarroan 1.087 ondasuneko zerrenda osatua dutenez, Hegoaldean denera 1.612 ondasun ditu Elizak jabetzaren erregistrora eramanak. Eusko Legebiltzarra hasia da auzia aztertzen.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Joan den ekainean legez besteko proposamen bat onartu zuten Eusko Legebiltzarrean EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk \u2014EH Bilduk eraman zuen gaia parlamentura, eta hiru alderdiek onartu zuten testua gero\u2014. Elizak bere izenean jarritako ondasunen zerrenda eskatu zuten, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten egiteko txosten juridiko bat, Elizak lortutako ondareari eta ondare horretarako emandako diru laguntzei buruz. Gobernuak gainerako erakundeen esku utzi beharko du txostena, \u00abdagokionak titulartasuna berreskuratzea ahalbidetze aldera\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Lehen pausoa emana dago: iritsi da ondasunen zerrenda. Azken agintaldian oztopo handiak jarri ditu Espainiako Justizia Ministerioak informazio hori emateko, esanez ez zeukala horretarako eskumenik. Jabetzaren erregistroko buruari egin dio eskaria parlamentuak, eta lortu du zerrenda.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Erregistroa, orubeen bidez<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Nafarroan ere hala hasi zen mugimendua, legebiltzarrak ondasunen lista eskuratu eta gero. Ia kasualitatez azaleratu zuten gaia. 2007a zen. Tafallako historiari buruzko lan baten harira, jabetzaren erregistrora joan zen Jose Mari Esparza idazlea, elizaren jabetza noren esku geratu zen ikustera. Artzapezpikutzak sei hilabete lehenago erregistratua zeukan.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Ateak zabal-zabalik eduki ditu Elizak hori egiteko: pribilegio argia eduki du legeetan. Frankismo garaira jo beharra dago, 1946ra. Hipoteka Legea onartu zuten urte hartan, eta Eliza katolikoa instituzio publikoen parean jarri zuten: aski zuen bere buruari ziurtagiri bat egitearekin ondasuna bere izenean jartzeko. Immatrikulzioa hori da, ondasun bat lehen aldiz erregistratzea. Jabe itxura hartzen du erregistratu duenak. Hipoteka Legeak, ordea, muga bat zeukan: gurtza tokiak ezin ziren inskribatu. 1998an kendu zuten muga hori, Jose Maria Aznar gobernuko presidente zenean. Ordutik aurrerakoak dira, hain zuzen ere, Nafarroako 1.087 kasuak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Gipuzkoako egoera deigarri da: 388 ondasunetatik, zortzi bakarrik dira 1998 ondoren erregistratuak. Zeharkako bide bat erabili zuten aurretik berenganatzeko: ezin zituztenez gurtza tokiak jarri beren izenean, toki horiek dauden orubeak erregistratu zituzten \u2014paperetan argi adierazirik, hala ere, lursail horretan zein eliza edo ermita dagoen\u2014. Jose Maria Setien gotzain zenekoak dira ia kasu guztiak; izatez, nahiz eta ondasunak herri bakoitzeko parrokiaren izenean agertzen diren kasu gehienetan, Setien bera ageri da paperetan parrokiaren buru. Orubeen bidez Gipuzkoako hainbat eliza ezagun daude erregistratuak; esaterako, Zumarragako Antioko ermita, Izaskungo ermita, eta Itziarko eta Arrateko santutegiak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Parlamentura igorri duten zerrendan hutsune argi bat dago: Donostia. Kasurik ez duela aurkitu erantzun du jabetzaren erregistroak. Kasuak badaude, ordea. BERRIAk 2012an jabetzaren erregistroko agiriekin frogatu zuen gotzaindegiaren jarduna: Koruko Andre Mariaren basilika eta Donostiako katedrala, adibidez, orubeen bidez erregistratuak zituen \u2014katedrala, 2012an bertan, Jose Ignacio Munilla gotzain zegoela\u2014.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Araban gutxiago dira erregistratutako ondasunak, baina deigarri da elizak eta ermitak baino gehiago lursailak eta etxeak daudela Elizaren izenean. Azken urteetako erregistroen kopurua ere deigarria da herrialde horretan: 2015ean, sei; 2014an, zazpi; 2011n, sei&#8230; Herri berean eta egun berean bat baino gehiago egin zituzten, kolpetik. Gipuzkoan ere nabari da joera hori, aldi berean eginak direla: Tolosaldean, 1982ko azaroan eta abenduan, eta 1983ko martxoan egin zituzten ia denak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Bizkaiari dagokionez, erregistro gehienak 1980ko hamarraldikoak dira, baina 2015eko kopurua ere kontuan hartzekoa da: zortzi ondasun inskribatu zituen Elizak. Gehienak lursailak eta elizak dira.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Bertan behera uzteko bidea<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Iaz immatrikulazioak azkartu izanak badu logika: Hipoteka Legea aldatu egin zuten, eta Elizari atea itxi zioten gisa horretan ondasunak eskuratzen jarraitzeko. PPk berak ere aitortu zuen \u00abpribilegioa\u00bb eduki dutela gotzainek, beren buruari paper bat egitea aski baitzuten. Elizaren argudioa da \u00abgogoratu ezin diren garaietatik\u00bb bereak dituela ondasunak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Erlijio tokiak soilik ez dira ageri, ordea: tartean daude lokalak \u2014Eibarren, hamasei\u2014, kirol tokiak \u2014futbol zelai bat Eskoriatzan, frontoi bat Tolosan\u2014, eta etxeak eta lursailak herrialde guztietan.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Aukera amaitu zaio Elizari, baina plataformen nahia da immatrikulazio horiek bertan behera uztea, Elizari jabetza kentzea. Ez da erraza bide juridikoa. Gaia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera iristea da aukera, eta hark Hipoteka Legea baliogabetzat jotzea \u2014trantsizio aurrekoa da, eta Elizari pribilegio argia ematen dio\u2014; frankismoko legeei helegitea jartzeko epea amaitua dago, ordea. Estrasburgora jotzea da beste atea.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Orain arte Nafarroako udal batzuek artzapezpikutzaren kontra abiarazi dituzte auzibide batzuk, baina gotzainen alde egin dute epaileek, legearen altzoan jardun direlako. Legearen beraren oinarrian ez dira sartu, hori Konstituzionalaren egitekoa litzateke eta.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Legebiltzarrean hasiko da mugimendua orain. Iazko mozioan, Elizak \u00abbidegabe\u00bb lortutako ondarea \u00abberreskuratzen\u00bb laguntzeko eskatu zioten Jaurlaritzari.<\/div>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>BERRIA<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elizaren pribilegioak. Immatrikulazioak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban Elizak erregistratuak dituen ondasunen lista lortu du BERRIAk. Nafarroakoak gehituta, 1.600 baino gehiago dira. Lege pribilegioak izan ditu Elizak Orozkoko San Bartolome eliza. Monika del Valle \/ Argazki press \u00a0 Nafarroan jarri dute zeresana Eliza katolikoaren immatrikulazioek. Orain arte. Ondasuna berea zela esate hutsarekin, Elizak aukera eduki du [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":34045,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-34046","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>1.600 ondasun, Elizaren poltsikora - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Elizaren pribilegioak. Immatrikulazioak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban Elizak erregistratuak dituen ondasunen lista lortu du BERRIAk. Nafarroakoak gehituta, 1.600 baino gehiago dira. Lege pribilegioak izan ditu Elizak\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"1.600 ondasun, Elizaren poltsikora - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Elizaren pribilegioak. Immatrikulazioak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban Elizak erregistratuak dituen ondasunen lista lortu du BERRIAk. Nafarroakoak gehituta, 1.600 baino gehiago dira. Lege pribilegioak izan ditu Elizak\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2016-01-22T07:08:43+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/elizapoltsiko.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"539\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"359\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Garikoitz Goikoetxea\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"1.600 ondasun, Elizaren poltsikora\",\"datePublished\":\"2016-01-22T07:08:43+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/\"},\"wordCount\":772,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/01\\\/elizapoltsiko.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/\",\"name\":\"1.600 ondasun, Elizaren poltsikora - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/01\\\/elizapoltsiko.jpg\",\"datePublished\":\"2016-01-22T07:08:43+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Elizaren pribilegioak. Immatrikulazioak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban Elizak erregistratuak dituen ondasunen lista lortu du BERRIAk. Nafarroakoak gehituta, 1.600 baino gehiago dira. Lege pribilegioak izan ditu Elizak\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/01\\\/elizapoltsiko.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/01\\\/elizapoltsiko.jpg\",\"width\":539,\"height\":359,\"caption\":\"elizapoltsiko\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"1.600 ondasun, Elizaren poltsikora\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"1.600 ondasun, Elizaren poltsikora - Nabarralde","description":"Elizaren pribilegioak. Immatrikulazioak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban Elizak erregistratuak dituen ondasunen lista lortu du BERRIAk. Nafarroakoak gehituta, 1.600 baino gehiago dira. Lege pribilegioak izan ditu Elizak","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"1.600 ondasun, Elizaren poltsikora - Nabarralde","og_description":"Elizaren pribilegioak. Immatrikulazioak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban Elizak erregistratuak dituen ondasunen lista lortu du BERRIAk. Nafarroakoak gehituta, 1.600 baino gehiago dira. Lege pribilegioak izan ditu Elizak","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2016-01-22T07:08:43+00:00","og_image":[{"width":539,"height":359,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/elizapoltsiko.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Garikoitz Goikoetxea","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"1.600 ondasun, Elizaren poltsikora","datePublished":"2016-01-22T07:08:43+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/"},"wordCount":772,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/elizapoltsiko.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/","name":"1.600 ondasun, Elizaren poltsikora - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/elizapoltsiko.jpg","datePublished":"2016-01-22T07:08:43+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Elizaren pribilegioak. Immatrikulazioak Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban Elizak erregistratuak dituen ondasunen lista lortu du BERRIAk. Nafarroakoak gehituta, 1.600 baino gehiago dira. Lege pribilegioak izan ditu Elizak","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/elizapoltsiko.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/01\/elizapoltsiko.jpg","width":539,"height":359,"caption":"elizapoltsiko"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1600-ondasun-elizaren-poltsikora\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"1.600 ondasun, Elizaren poltsikora"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34046","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=34046"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/34046\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/34045"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=34046"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=34046"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=34046"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}