{"id":33902,"date":"2015-12-21T17:03:42","date_gmt":"2015-12-21T15:03:42","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/kataluniari-so\/"},"modified":"2015-12-21T17:03:42","modified_gmt":"2015-12-21T15:03:42","slug":"kataluniari-so","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/","title":{"rendered":"Kataluniari so"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p><div style=\"text-align: justify;\">Nazionalismoaren uhinak sortu zituen Estatu moderno eta ez hain modernoen trena arrazoiren batengatik edo bestengatik galdu baldin badu zure herriak, zoritxarreko lurraldean jaio zara. Demagun \u00abhistoriarik gabeko herrien\u00bb artean Katalunian jaiotzea Euskal Herrian jaiotzea baino zorte handiago dela, han naziotasunarekiko batez besteko leialtasuna askoz ere sendoagoa delako. Baina Katalunian bertan ere, eta zer esanik ez katalana mintzo den gainerako lurraldeetan, espainolismoaren indarrari aurre egiteko kemenak ez dabiltza soberan.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Hiru mendetako morrontzaren goldeak errotik erauzi du katalan askoren identitate nazionala eta, ondorioz, espainoltasunaren erreferentzia-sisteman sozializatu ditu Espainiak mugaren hegoaldeko katalanak. Etnozidioak bide luzea egin du, beraz, Katalunian ere, eta Katalunia izango da seguru asko munduan estaturik gabeko nazioen artean kontzientzia nazionala errotuen daukatenetako bat. Hiru mendetako menderakuntza, ordea, latza izan da, eta katalantasunaren kontzientziak ere iraungitze data dauka: \u00abElebitasunak hil egiten du\u00bb dio, oraindik orain Katalunian argitaratu den liburu bateko azalak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Nazio konkistatu eta ukatuen historian memoria historikoaren zer-nolakoak dauka azken hitza. Joel Joanek orain dela dozena bat urte egindako adierazpenetan ondo asko kontatzen zuen moduan, Katalunia \u00abindarraren indarraz konkistatutako herria gara. Arazoa, ordea, zera da: inork ez duela egiten horri buruzko gogoetarik, oso urrun geratzen delako. Katalunian dagoen itxurazko normaltasuna hain da handia, [\u2026] ezen jendeak ez duen zapalkuntzarik sentitzen, eta erradikala iruditzen zaio suspertze-saio oro\u00bb. Geroztik, azken urteotan, gauzak asko aldatu dira zentzu onean, baina ikuskizun dago nazionalismo katalanaren kontzientziaren kemena espainolismoari aurre egiteko gai izango den.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">\u00abKatalantasunaren aldeko jardunak uste sendo eta sakonak eskatzen ditu \u2014dio V\u00edctor Alexandrek\u2014. Horrelako uste sendo eta sakonik gabe ezin diozu zure irmotasunari eutsi zu ez zarela zu esaten dizutenean, zu beste bat zarela; Espainiaren deabruzko mezuari aurre egiteko gai den uste sendoaren jabe izan behar duzu, zeren Espainiak besteen identitateak itoz baizik ez daki bizitzen, besteen hizkuntza eta kulturak irentsiz, besteen existentzia ukatuz\u00bb. Adierazpen hauek ere orain dela dozena bat urtekoak dira, eta orduan Alexandrek gaineratzen zuen \u00aboraindik ez gaude hilak\u00bb. Kataluniak erreakzionatu du geroztik, bistan da, baina Espainiak eragin dion desnazionalizazioari gain hartzeko indarrik izango ote du?<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Zein da espainolen arazoa? Espainolak zergatik ez dira espainol gu gabe? Salvador Cardusen burutazio batzuk zentzu horretan doaz: \u00abHauxe da espainolen arazoa: ezin dute beren burua imajinatu gu gabe. Ez dute imajinatzen zati bat sobratzen zaiela beren identitateak gu barne hartzen gaituelako [\u2026]. Horretan datza drama\u00bb. Identitate nazional totalitarioaren ezaugarriez mintzo zaigu Cardus. Espainiar etnozentrismoaren arabera sozializatutako herritar espainolentzat beraiekin kontatu gabeko katalanik eta euskaldunik ez dago.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Espainiarra bera da erreferentzia, eta berarekiko definitzen gaitu gu, bere nazioa da erreferente bakarra. Horrenbestez, ez dago espainoltasunik gabeko katalantasunik edo euskalduntasunik. Beren nazio identitatea, hizkuntza eta kultura partekatzen dugun neurrian bakarrik gara nor. Herritartasun kontzeptu horrixe deitzen diote abertzaletasun konstituzionala eta zibikoa. Horregatik dira hizkuntza katalana eta euskalduna espainolak. Horregatik ezin dute katalanek eta euskaldunek beren nazio identitatearen araberako katalantasun edo euskalduntasun beregainik izan. Gure nortasun kolektiboa, izatekotan, etnokulturala litzateke beren begietara, beren herritartasun unibertsal espainolaren azpiatala. Zentzu eta adiera erregional horixe du hain zuzen gu definitzeko Konstituzioan erabili zuten \u00abnazionalitate\u00bb terminoak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Salbuespenak salbuespen, independentzia ez den irtenbide oro etnozidioaren logika historikoan kokatzen da gaurko munduan. Munduko hizkuntza, kultura eta herri identitate gehienen atarramentuak horixe erakusten digu. Nuria Cadenasek jakinaren gainean jarri zituen katalanak: \u00abBanaezinak diren bi gauza horiek, hau da, herri eta gizabanako gisa bizirik ateratzeko daukagun aukera bakarra independentzia da. Kataluniak independentziaren bidean aurrera egiten ez baldin badu, desagertu egingo da\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Zer ondorio atera dezakegu euskaldunok Katalunian gertatzen ari den nazio askapenaren eskarmentutik? Lehenik eta behin, nazio askapenaren auzian kontraesan nagusia naziotasunari dagokiola, eta nazio-interesak lehenetsi behar direla oroz gain. Beste modu batean esanda, helburu nagusia eta behinena nazioen kartzela den Espainia izeneko estatu etnozidatik askatzea eta ospa egitea dela. Nazio interesak klase sozial guztiei dagozkiela, klase sozial guztiak direlako nazio askatasunaren onuradunak, eta, horrenbestez, klase sozial guztiek bat egin behar dutela nazio arazoaren korapiloa askatzeko. Tamalez, ordea, ez dakit CUPekoei ere ez ote zaien gertatuko nazio asimilatuetan maiz gertatzen dena. Hau da, Kataluniarentzat hil ala biziko ataka honetan ongizatea eta askatasuna batez ere nazio hizkuntzarekin eta kulturarekin lotu eta nazio auzia lehenetsi beharrean, sistema sozioekonomikoari dagozkion interesekin katramilatu eta kontraesan nagusia begiz jotzeko gaitasunik ez izatea.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Nazio-akulturaziorik jasan ez duenez, bere naziotasunarekin bat datorren estatuan bizi den ezkerrak ez du sekula halako hutsegiterik egingo. Ederki daki, ederki dakienez, zein ederra den norberaren hizkuntzarekin eta kulturarekin bat datorren nazio identitatean bizitzea. Etxean sentitzea, eta ez arrotzaren mende. Giza eskubideak eta duintasuna zer den ondo asko daki, nazio asimilatuko ezkerrak maiz ez dakien bezala.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Orobat ikasi dugu Katalunian ez zela nazio askapenaren prozesurik abiatuko berezko nazio linguistikorik egon ez balitz. Hizkuntzaren eta identitatearen auzia modu esplizituan planteatu ez izana taktika politiko soilari begira egindako hautua izan da han. Edo, agian, Salvador Cardusek uste duen gisa, \u00abez da aurreneko aldia izango beste inor baino irekiagoak izan nahi horretan katalanek sarri askotan identitate biluztasunaren antzeko zerbaitetan bukatzea kosmopolitismo probintziano hutsak hartaraturik\u00bb. Katalunian ere ba omen da, euskal abertzaleen artean zer esanik ez, naziorik gabeko estatu neutroa eraiki litekeela uste duenik: alegia, \u00abidentitate arrastorik gabekoa, edo, beste moduan esanda, estatu ez identitarioa\u00bb.<\/div>\n<\/p>\n<p>BERRIA<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nazionalismoaren uhinak sortu zituen Estatu moderno eta ez hain modernoen trena arrazoiren batengatik edo bestengatik galdu baldin badu zure herriak, zoritxarreko lurraldean jaio zara. Demagun \u00abhistoriarik gabeko herrien\u00bb artean Katalunian jaiotzea Euskal Herrian jaiotzea baino zorte handiago dela, han naziotasunarekiko batez besteko leialtasuna askoz ere sendoagoa delako. Baina Katalunian bertan ere, eta zer esanik ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-33902","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Kataluniari so - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Nazionalismoaren uhinak sortu zituen Estatu moderno eta ez hain modernoen trena arrazoiren batengatik edo bestengatik galdu baldin badu zure herriak, zoritxarreko lurraldean jaio zara\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Kataluniari so - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nazionalismoaren uhinak sortu zituen Estatu moderno eta ez hain modernoen trena arrazoiren batengatik edo bestengatik galdu baldin badu zure herriak, zoritxarreko lurraldean jaio zara\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2015-12-21T15:03:42+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joxe Manuel Odriozola \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kataluniari-so\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kataluniari-so\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Kataluniari so\",\"datePublished\":\"2015-12-21T15:03:42+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kataluniari-so\\\/\"},\"wordCount\":826,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kataluniari-so\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kataluniari-so\\\/\",\"name\":\"Kataluniari so - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2015-12-21T15:03:42+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Nazionalismoaren uhinak sortu zituen Estatu moderno eta ez hain modernoen trena arrazoiren batengatik edo bestengatik galdu baldin badu zure herriak, zoritxarreko lurraldean jaio zara\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kataluniari-so\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kataluniari-so\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kataluniari-so\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Kataluniari so\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Kataluniari so - Nabarralde","description":"Nazionalismoaren uhinak sortu zituen Estatu moderno eta ez hain modernoen trena arrazoiren batengatik edo bestengatik galdu baldin badu zure herriak, zoritxarreko lurraldean jaio zara","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Kataluniari so - Nabarralde","og_description":"Nazionalismoaren uhinak sortu zituen Estatu moderno eta ez hain modernoen trena arrazoiren batengatik edo bestengatik galdu baldin badu zure herriak, zoritxarreko lurraldean jaio zara","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2015-12-21T15:03:42+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joxe Manuel Odriozola ","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Kataluniari so","datePublished":"2015-12-21T15:03:42+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/"},"wordCount":826,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/","name":"Kataluniari so - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2015-12-21T15:03:42+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Nazionalismoaren uhinak sortu zituen Estatu moderno eta ez hain modernoen trena arrazoiren batengatik edo bestengatik galdu baldin badu zure herriak, zoritxarreko lurraldean jaio zara","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kataluniari-so\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Kataluniari so"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33902","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33902"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33902\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33902"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33902"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33902"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}