{"id":33827,"date":"2015-12-02T12:18:27","date_gmt":"2015-12-02T10:18:27","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/"},"modified":"2015-12-02T12:18:27","modified_gmt":"2015-12-02T10:18:27","slug":"nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/","title":{"rendered":"Nafarroaren eta ikastolaren eguna"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Azpeitiko ikastola, ikasberri kooperatibako eta Nabarraldeko bazkideak<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong> <\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Abenduaren 3a Nafarroaren eta ikastolaren eguna. Merezi dute gure aldetik\u00a0 biak ala biak, zenbait gogoeta, \u00a0bata-bestearen etorkizuna lotuta doalako. Ikastolaren izena, izanarekin lotzea etengabeko erantzukizuna dugu, Nafarroaren izena eta izana bezalaxe. Biekin geu izaten jarraitzea dugu jokoan. Nortasun kulturalari dagokion euskalduntasuna eta nortasun politikoari dagokion erabakia. Guzti horren inguruan, hiru galdera hauei erantzunez laburbiltzen da ondoren egiten dugun gogoeta guztia.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><em>BAT. Zein da ikastolaren izena eta izana?. <\/em><\/strong><em>Ikastola ez da \u201cescuela\u201d. \u00a0Loiola, \u00a0\u201cTaller de Barro\u201d ez den bezalaxe. Loiola, Loiola da eta ikastola, ikastola da. Ez publikoa eta ez pribatua, geurea, bere izen propioarekin. Hasi gaitezen\u00a0 ezer baino lehen gauzei bere izena ematen eta gero segi, zer egin beraiekin argitzen. <\/em><\/p>\n<p><strong><em> <\/em><\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em>Jatorriz ikastola izena du, izana, euskaldunon hezkuntza proiektuaren erantzukizuna duenak eta bereizgarri hauek dituenak: euskalduntasuna,\u00a0 nafartasunaren erabakiarekiarekin lotuta familien titulartasunarekin zaintzen dugu, lurraldetasun osoan, modu solidarioan auzolanean arituz, seme-alabak ditugun ikasleei eta Euskal Herriari\u00a0 diogun maitasunaren indarrez baliatuz. 3gu (gu, geuk, geuretik) direnen inguruan borobildu dezakegu guztia: gutasunaren <strong>GU<\/strong>, subjektu erabakiorraren <strong>GEUK<\/strong>, eta transmisioa eta garapenaren erreferente propioak erabiltzearen <strong>GEURETIK<\/strong>. <\/em><\/p>\n<p><em> <\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><em>BI. Euskal hezkuntzaren erantzukizunaren eta erabakiaren subjektua nor da?. <\/em><\/strong><em>Geure hezkuntza, herritar guztion erantzukizuna da eta, bakarrik herri ekimenaren subjektu izaeratik erabakia erabilita, bermatu dezakegu geure egitura politiko propioak berreskuratu bitartean eta ondoren ere, euskaldunon edozer egitura politikoari zentzua horrek ematen diolako. Kongruentziz, ikaslea bera hezkuntzan, subjektu bihurtzea ardatz nagusia da, beste guztiak, bere bidelagun bihurtuz. Herri burujabea, herritar burujabeekin egiten delako.<\/em><\/p>\n<p><em> <\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><em>HIRU. Zergatik eta zertarako argitu \u201cpubliko\u201d kontzeptua?<\/em><\/strong><em>. Kontzeptu juridiko-politikotik Estatuen titularitatepeko zerbitzuari dagokiona bakarrik\u00a0 dela oso argi dago. Hau da, menpeko hartu gintuzten bi Estatuek, gure herriari berea indarrez kendu ondoren, geurea den etxean, halabeharrez, maizter bezala utzi gaituztelako Gainera, egoera horri,\u00a0 modu peioratiboan \u201cpribatu\u201d eta \u201delitista\u201d erantsita eskubiko eta ezkerreko alderdi politiko estatalek \u00a0asmo oso garbia dute: geure burujabetza berreskuratzearen kontzientzia ezabatzea. Badakite eraginkorra izaten ari zaiela. Eta etxekoek argi al dute?. Norberak erantzun dezala.<\/em><\/p>\n<p><em> <\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Historiaren haria jarraituz, esan daiteke, beste hainbat ekimenek duten bezalaxe, ikastolak ere izkutuan gelditzen den andrearen aurpegia duela: amarena. Ama euskaldunaren isilpeko indarra.\u00a0 Erabakia duena. Elkarlana\u00a0 bere eskutik sustatu eta gauzatzen duena inguruko guztiak -andre eta gizon- euskal hezkuntzaren konpromisoan ehunduz. Amaren intuizioa herri ekimenaren eredutzat hartuz,\u00a0 gerra ondoren \u201cEmakume Abertzaleen Taldeak\u201d ere, ikastola bultzatu zuen. Une honetan ere beharrezkoa dugun eredu berbera. Hala ere, jatorriz geurea den haria baztertuz, jabetu gabe, euskalduntasunaren erantzukizuna Frantzia eta Espainiako Estatuen esku ez dagoela, gureak ez diren sistemetan konponketa ipintzeko joerak, indartu eta hedatzen zaizkigula dirudi.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gaurko egunean, ikastolaren jatorrizko izena ukatu, lausotu, nahasten dituen mezu ugariren aurrean isiltasuna nagusitzen da. Bere nortasuna\u00a0 kenduz generikoa bihurtzen ari dira ikastola, erderazkoen itzulpena bihurturik besterik gabe. Horren aurrean zenbaiten &#8211; gehiegiren- leloa hau da: egon ixilik. Ez nahastu baztarrak. Hika-mikak utzi alde batera. Zatiketa txarra da. Normalizatzeko ordua da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Burujabetza lortzeko bidean egonik, gureak ez diren Estatu eta sistema berdinak jarraitzen dutenean gaur egun oraindik, Estatuen egitura Administratiboaren menpe uztea ehun eta bat urteetako herri ekimenez eraikitakoa, normalizatzea al da?. Norentzat?. Hainbat ikastolek, aurten, berrogeita hamargarren urteurrena egiten dituen une honetan, bada ordua, etxekoen artean gauzak argitzekoa. Ez bakarrik ikastolagatik,\u00a0 Euskal Herriagatik batik bat. Dauzkagun erronkei aurre egiteko ezinbestekoa da hezkuntza proiektu propioa dugun Ikastola mugimendua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Horregatik diogu, ikastolari jatorrizko nortasuna eta horri dagokion izena errespetatzea.\u00a0 Ardoari opatzen dioguna, ikastolari zergatik ez?. Ardoarekin edonork ederki, modu naturalean, egiten dugu. Garrantzia haundiarekin jatorrizko deitura aitortzen zaio, bereizketa argia eginez, bere kualitatea ulertzeko nondik norako nortasuna duen. Era berean, ikastolari ere jatorrizko izana eta izena aitortu eta errespetatzeko ordua da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Publiko kontzeptuari dagokionez, zenbait politikari abertzaleen artean aspalditxotik nahastua badago ere Estatuentzat oso argi dago, beraien sistema \u00a0Administratiboen zerbitzuei dagokiola. Jakina delako kontzeptu juridiko-politikotik beste\u00a0 interpretaziorik ez duela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Pirineoaren bi alderdietako Estatuetatik sarritan jaso dira ikastolaren mugimendua Estatuen esku uzteko eskaintzak, beti ezezkoa jasoz ikastolen mugimenduko Kongresuetatik: Autonomi Erkidegoan 1983tik EIKE proiektua. Hurrengo hamarkadan Foru Erkidegoan eta Parisetik ere eskaintzak egon ziren. Hala ere, tantaka-tantaka \u00a0\u00a0gutxi batzuek, presio haundiak jasoz, publifikatzen joan ziren 80 eta 90eko hamarkadetan, bai EAEn eta bai Nafarroako Foru Erkidegoan: Portugaleten, Gasteizen, Leitzan&#8230;<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Behin eta berriz, Euskal Herri mailako ikastolen Kongresuetan, erabaki da Administrazioaren esku ez lagatzea ikastolak. Azkenengo erabakia,\u00a0 EAEn 1993ko Buesaren Euskal Eskola Publikoaren Legearen aurrean hartu zuten Euskal Herri osoko ikastolek Gasteizeko Armentia ikastolan egindako Kongresuan. Lege horrek asmo jakina zuen. Hiru sare gineneko euskaldunon egoerari bukaera ematea publikoa eta pribatua kontzeptuak bakarrik utziz ofizialki. Gehiengo haundiz hartu zuten ezezko erabakia ikastolak. Kongresuko erabakiaren gainetik, Autonomi Erkidegoan ikastola batzuek, bere aldetik mugimendua utzi eta Eskola Publikoa bihurtzea erabaki zuten, Administrazioaren titularitatetzapera pasatuz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ikasia dugu orainarteko esperientzia guztietan, abertzale asko egitura publikoetan egon arren eta euskararen aldeko konpromiso serioa duen jendea izan arren,\u00a0 nahi dituzten aldaketak gauzatzeko ez dutela erabakitzeko ahalmenik. Dagoen bakarra, Erresuma Espainiarretik jasotako kudeaketarako baimendutako egitura da. Frantziatar Errepublikatik ez da hori ere.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hala ere, bertan dabiltzen zenbaiten lana txalogarria da, eta aukera desberdinen arteko bizi izan diren arazoak, ez dira inoiz izan bateko eta besteko herritarren artean sortutakoak. Zenbait politikarik, auskalo zer arrazoigatik bultzatutakoak baizik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gainera, aitortu behar da, Administrazio Autonomoetatik \u00a0oso garrantzitsua bihurtu den laguntza jaso dela ikastoletan, aldi bakoitzeko politikarien arabera, konpromiso argia izan dutenen aldetik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Une honetan, 1914tik herri ekimenetik egiten ari ginenari jarraituz, ikastolen mugimendua osatzen dute 109 ikastolak, 4.500 langilek eta 51.400 ikaslek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Geroa gurea delako, gu, geuk, geuretik egiten aurrera goaz! Gora \u00a0Nafarroa gora Ikastola!.<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azpeitiko ikastola, ikasberri kooperatibako eta Nabarraldeko bazkideak Abenduaren 3a Nafarroaren eta ikastolaren eguna. Merezi dute gure aldetik\u00a0 biak ala biak, zenbait gogoeta, \u00a0bata-bestearen etorkizuna lotuta doalako. Ikastolaren izena, izanarekin lotzea etengabeko erantzukizuna dugu, Nafarroaren izena eta izana bezalaxe. Biekin geu izaten jarraitzea dugu jokoan. Nortasun kulturalari dagokion euskalduntasuna eta nortasun politikoari dagokion erabakia. Guzti horren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-33827","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Nafarroaren eta ikastolaren eguna - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Azpeitiko ikastola, ikasberri kooperatibako eta Nabarraldeko bazkideak Abenduaren 3a Nafarroaren eta ikastolaren eguna. Merezi dute gure aldetik biak ala biak, zenbait gogoeta, bata-bestearen etorkizuna lotuta doalako\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Nafarroaren eta ikastolaren eguna - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Azpeitiko ikastola, ikasberri kooperatibako eta Nabarraldeko bazkideak Abenduaren 3a Nafarroaren eta ikastolaren eguna. Merezi dute gure aldetik biak ala biak, zenbait gogoeta, bata-bestearen etorkizuna lotuta doalako\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2015-12-02T10:18:27+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Elias Mendinueta \/ Mirari Bereziartua \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Nafarroaren eta ikastolaren eguna\",\"datePublished\":\"2015-12-02T10:18:27+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\\\/\"},\"wordCount\":879,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\\\/\",\"name\":\"Nafarroaren eta ikastolaren eguna - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2015-12-02T10:18:27+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Azpeitiko ikastola, ikasberri kooperatibako eta Nabarraldeko bazkideak Abenduaren 3a Nafarroaren eta ikastolaren eguna. Merezi dute gure aldetik biak ala biak, zenbait gogoeta, bata-bestearen etorkizuna lotuta doalako\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Nafarroaren eta ikastolaren eguna\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Nafarroaren eta ikastolaren eguna - Nabarralde","description":"Azpeitiko ikastola, ikasberri kooperatibako eta Nabarraldeko bazkideak Abenduaren 3a Nafarroaren eta ikastolaren eguna. Merezi dute gure aldetik biak ala biak, zenbait gogoeta, bata-bestearen etorkizuna lotuta doalako","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Nafarroaren eta ikastolaren eguna - Nabarralde","og_description":"Azpeitiko ikastola, ikasberri kooperatibako eta Nabarraldeko bazkideak Abenduaren 3a Nafarroaren eta ikastolaren eguna. Merezi dute gure aldetik biak ala biak, zenbait gogoeta, bata-bestearen etorkizuna lotuta doalako","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2015-12-02T10:18:27+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Elias Mendinueta \/ Mirari Bereziartua ","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Nafarroaren eta ikastolaren eguna","datePublished":"2015-12-02T10:18:27+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/"},"wordCount":879,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/","name":"Nafarroaren eta ikastolaren eguna - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2015-12-02T10:18:27+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Azpeitiko ikastola, ikasberri kooperatibako eta Nabarraldeko bazkideak Abenduaren 3a Nafarroaren eta ikastolaren eguna. Merezi dute gure aldetik biak ala biak, zenbait gogoeta, bata-bestearen etorkizuna lotuta doalako","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroaren-eta-ikastolaren-eguna\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Nafarroaren eta ikastolaren eguna"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33827","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33827"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33827\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33827"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33827"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33827"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}