{"id":33568,"date":"2015-10-26T17:56:37","date_gmt":"2015-10-26T15:56:37","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/"},"modified":"2015-10-26T17:56:37","modified_gmt":"2015-10-26T15:56:37","slug":"uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/","title":{"rendered":"Uxoa Anduaga: \u00abPolitika egiteko modu bat da umorea\u00bb"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p style=\"text-align: justify;\">Nekez pentsa liteke politikak eta umoreak loturarik dutenik. Harremana, baina, uste baino estuagoa dela ondorioztatu du Anduaga soziologo hondarribiarrak bere tesian.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-33567\" alt=\"uxoa1\" height=\"317\" width=\"539\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/uxoa1.jpg\" srcset=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/uxoa1.jpg 539w, https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/uxoa1-300x176.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 539px) 100vw, 539px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em>Argazkia: GORKA RUBIO \/ ARGAZKI PRESS<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Babestu edota min handia egin dezakeen arma zorrotza da umorea. Lortu nahi den emaitzaren araberakoa da umoreaz egiten den erabilpena. Eta esparru ugaritan landu daiteke, gainera; baita politikan ere. Politika eta umorea oso lotuta daudela frogatu du Uxoa Anduagak (Hondarribia, Gipuzkoa, 1986) bere tesian: <em>Euskal umore etniko autoerreferentzialaren bidez euskal nazioaren birsortze sinbolikoaren analisia<\/em>. Lau urte daramatza tesia lantzen, eta, laster, azken ukituak eman eta aurkeztekotan da.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Zure tesiaren arabera, politika eta umorea estuki lotuak daude; nork esango luke.<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Euskaldunok egiten dugun umorea eta horrek nazio eraikuntzan nola eragin zezakeen aztertzen hasi nintzen. Umoreak eta politikak loturarik ba ote duten izan zen abiapuntua, eta, bai, lotura estua dagoela ikusi nuen. Hain da estua lotura, ezen esan baitezaket umorea bera politika dela. Politika zentzu zabalean planteatu dut tesian, hots, errealitatea alda dezakeen edozein praktika sozial da politika; beraz, baita umorea ere. Horrek zer esan nahi du? Umorez esaten diren gauzek ondorio politiko bat dutela; alegia, errealitatean eta euskal nazioa eraikitzeko moduan eragina dutela.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Umoreak, beraz, bere tartea du politikan.<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Politika egiteko modu bat da umorea. Umorea politika da. Ondoren ikusi behar da zein erabilera ematen zaion umore horri, hots, nola erabili nahi den politikoki. Orduan, helburuak sartzen dira tartean.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Arma politikoa da umorea?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Politika egiten duzun heinean, arma politikoa da umorea. Ondoren, erabiltzaileak erabakiko du zein arma mota gisa erabiliko duen umorea: norbait zirikatzeko ezpata izan daiteke, norbera babesteko ezkutua edo gotorlekua, elkarrekin negar egiteko modua&#8230;<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Umorea diseinatu egin daiteke?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Normalean, ez gara jabetzen umoreak zer-nolako eragina eta indarra izan dezakeen, eta ez gara kontziente ere umorea politikoa dela. Hala, jarrera ia irreflexibo batean erabiltzen, erreproduzitzen edo sortzen da. Atzean dagoen diskurtsoaren arabera, oso erraz hedatzen da, eta eragin handia izan dezake. Beraz, diseinu bat dago atzean, baina modu inkontziente batean. Azken batean, umorea oso lotua dago egunerokotasuna ikusteko moduarekin. Hala, nekez egin dezakezu barre min egiten dizun zerbaiten inguruan. Sentimenduen eta errealitatea ikusteko moduaren arabera diseinatzen da umorea.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Gauza serioak ere landu daitezke umorez?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Gauza serioak ere landu daitezke umorez, noski; oro har, dena jorra daiteke umorez, baina lekuak eta momentuak baldintzatzen du asko. Testuinguru sozialaren arabera, estetika umoretsua aldatu egiten da. Espazio intimoak edo publikoak baldintzatzen du gure umore sena nolakoa den edo nola adierazten dugun. Hala, duela hamar urte oso gai seriotzat genituen hainbat kontu umorez hartzen dira orain, eta alderantziz. Gaur egun, esaterako, mahai baten bueltan txisteak kontatzen dituzten hiru kaputxadunen estanpa oso ohiko bihurtu da. Euskal Herriak izan duen bilakaera politikoa bereziki islatua geratzen da erabiltzen dugun umore horretan.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Umorea baldintzatua dago, beraz.<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Bai, erabat. Nazio eraikuntzari dagokionez, ez da kasualitatea <em>Ocho apellidos vascos<\/em> filmaren arrakasta nola bultzatu duen Espainiako Estatuak, Kataluniako prozesua tartean dagoela. Hala, euskaldunak beldurgarriak, itxiak, serioak eta beste errealitate bat zuten horiek ginen lehen, eta, bat-batean, oso sinpatiko, atsegin eta graziosoak gara. Orain, etsaiak beste batzuk direla dirudi. Alegia, umoreari trataera politiko bat ematen zaio, eta arma gisa erabil daiteke.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Euskaldunak, beraz, ez gara batere serioak?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Ez. Ez dakit esaten lehen baino umoretsuagoak garen edo ez. Nire ustez, esparruak aldatu egiten dira, hau da, lehen jorratzen ziren esparruak eta orain lantzen direnak ezberdinak dira. Euskaldunak serioak garen irudi hori umorez sartu zaigun diskurtsoa da, eta azken bi hamarkadetan indartuz joan den topiko bat da. Hori nire amonari galdetuko banio, adibidez, ez luke ulertuko, bere garaian ez zegoelako halako diskurtsorik.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Umorez hartzen dituzu gauzak?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Pertsona alaia naizela esango nuke, eta barre egitea gustatzen zaidala, baina baditut nire muga pertsonalak eta errealitatea ikusteko ikuspuntu pertsonalak. Ez da beti erraza, baina, aukeran, nahiago dut beti alderdi positiboa ikusi.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Bada umore txarreko jartzen zaituen ezer?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Injustizia ez dut jasaten; amorratu egiten naiz, eta umore txarreko jarri. Gertatu behar ez luketen gauzak gertatu eta zuk ezin duzula ezer egin ikusteak amorratzen nau. Oso txiki sentiarazten zaituzten egoera horiek ernegatzen naute.<\/div>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>BERRIA<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nekez pentsa liteke politikak eta umoreak loturarik dutenik. Harremana, baina, uste baino estuagoa dela ondorioztatu du Anduaga soziologo hondarribiarrak bere tesian. Argazkia: GORKA RUBIO \/ ARGAZKI PRESS Babestu edota min handia egin dezakeen arma zorrotza da umorea. Lortu nahi den emaitzaren araberakoa da umoreaz egiten den erabilpena. Eta esparru ugaritan landu daiteke, gainera; baita politikan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":33567,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-33568","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Uxoa Anduaga: \u00abPolitika egiteko modu bat da umorea\u00bb - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Nekez pentsa liteke politikak eta umoreak loturarik dutenik. Harremana, baina, uste baino estuagoa dela ondorioztatu du Anduaga soziologo hondarribiarrak bere tesian.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Uxoa Anduaga: \u00abPolitika egiteko modu bat da umorea\u00bb - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nekez pentsa liteke politikak eta umoreak loturarik dutenik. Harremana, baina, uste baino estuagoa dela ondorioztatu du Anduaga soziologo hondarribiarrak bere tesian.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2015-10-26T15:56:37+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/uxoa1.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"539\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"317\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Nagore Etxeberria \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Uxoa Anduaga: \u00abPolitika egiteko modu bat da umorea\u00bb\",\"datePublished\":\"2015-10-26T15:56:37+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/\"},\"wordCount\":657,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2015\\\/10\\\/uxoa1.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/\",\"name\":\"Uxoa Anduaga: \u00abPolitika egiteko modu bat da umorea\u00bb - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2015\\\/10\\\/uxoa1.jpg\",\"datePublished\":\"2015-10-26T15:56:37+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Nekez pentsa liteke politikak eta umoreak loturarik dutenik. Harremana, baina, uste baino estuagoa dela ondorioztatu du Anduaga soziologo hondarribiarrak bere tesian.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2015\\\/10\\\/uxoa1.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2015\\\/10\\\/uxoa1.jpg\",\"width\":539,\"height\":317,\"caption\":\"uxoa1\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Uxoa Anduaga: \u00abPolitika egiteko modu bat da umorea\u00bb\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Uxoa Anduaga: \u00abPolitika egiteko modu bat da umorea\u00bb - Nabarralde","description":"Nekez pentsa liteke politikak eta umoreak loturarik dutenik. Harremana, baina, uste baino estuagoa dela ondorioztatu du Anduaga soziologo hondarribiarrak bere tesian.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Uxoa Anduaga: \u00abPolitika egiteko modu bat da umorea\u00bb - Nabarralde","og_description":"Nekez pentsa liteke politikak eta umoreak loturarik dutenik. Harremana, baina, uste baino estuagoa dela ondorioztatu du Anduaga soziologo hondarribiarrak bere tesian.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2015-10-26T15:56:37+00:00","og_image":[{"width":539,"height":317,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/uxoa1.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Nagore Etxeberria ","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Uxoa Anduaga: \u00abPolitika egiteko modu bat da umorea\u00bb","datePublished":"2015-10-26T15:56:37+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/"},"wordCount":657,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/uxoa1.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/","name":"Uxoa Anduaga: \u00abPolitika egiteko modu bat da umorea\u00bb - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/uxoa1.jpg","datePublished":"2015-10-26T15:56:37+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Nekez pentsa liteke politikak eta umoreak loturarik dutenik. Harremana, baina, uste baino estuagoa dela ondorioztatu du Anduaga soziologo hondarribiarrak bere tesian.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/uxoa1.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2015\/10\/uxoa1.jpg","width":539,"height":317,"caption":"uxoa1"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/uxoa-anduaga-politika-egiteko-modu-bat-da-umorea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Uxoa Anduaga: \u00abPolitika egiteko modu bat da umorea\u00bb"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33568","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33568"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33568\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/33567"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33568"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33568"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33568"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}