{"id":33498,"date":"2015-10-15T10:16:00","date_gmt":"2015-10-15T08:16:00","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/"},"modified":"2015-10-15T10:16:00","modified_gmt":"2015-10-15T08:16:00","slug":"joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/","title":{"rendered":"Joanes Zuhigaraitxipi \u00abKortsario txipia\u00bb"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p style=\"text-align: justify;\">Idazleak Joanes Zuhigaraitxipiren biziaz idatzi du. Jatorriz Hendaiakoa zena XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdi-aldian Lapurdiko kostaldean aritzen zen kortsarioe gisa. Merkataritzan eta nabigazioan egindako lehen urrats oroitarazteaz gain, Baionan eman zituen azken urteak aipatu ditu.<\/p>\n<p><div style=\"text-align: justify;\">XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdi-aldian Lapurdiko kostaldea kortsarioz beteta zegoen. Hauek Frantziako erregearen patente edo baimena zuten kortsoan aritzeko eta ingeles, espainiar eta holandesen itsasontziak erasotzen zituzten euren kargamentuez jabetzeko. Biziki negozio oparo eta naroa izan zen bai kortsarioentzat, bai Frantziako erregearentzat eta baita sostengatzen zituzten portuentzat ere. Hendaia, Ziburu, Zokoa, Donibane Lohizune eta Baiona izan ziren kortsario habiak eta beraien ekonomia izugarri hobetu zuten jarduera honekin.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Euskal itsasgizonak langile trebeak eta borrokalari suharrak ziren. Ternuan balearen eta bakailaoaren arrantzan aritzeaz gain, kortsoan ere aritzen ziren neholako beldurrik gabe. Kortsoa, azken finean, arrantza bezala, bizibidea zen euskal marinelentzat; bizibide latza eta arriskutsua baina Lapurdiko portuetara sosa ainitz ekartzen zuena.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Horietako kortsarioa dugu Joanes Zuhigaraitxipi. Hainbat idazlek eta ikerlarik baionarra zela zabaldu duten arren, \u00c9douard Duc\u00e9r\u00e9 (1849-1910) baionar liburuzain, artxibozain eta historialari ospetsuak ongi frogatu zuen Zuhigaraitxipi itsasgintzari loturiko Hendaiako familia bateko semea zela.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Abizena Urru\u00f1ako Zuhigaraitxipi baserritik zetorkien. Ez dezagun ahantzi 1654ra arte Hendaia Urru\u00f1ako auzotegia izan zela.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Aita izen berekoa zuen, hau da, Joanes Zuhigaraitxipi, eta ontzi kapitaina izan zen Hendaiako portuan. Ama Marie de Margerie zuen, Ixtebe de Margerie hendaiar merkatariaren eta Hendaiko Perikorena etxeko Marie Agorretakoaren alaba bakarra. Hauek Hendaian ezkondu ziren 1640ko otsailean.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Joanes semea 1640 eta 1646 urteen artean sortu zen Hendaian. Zorigaitzez, ezin izan da bere jaio-agiririk atzeman, ziur aski 1813an, Wellingoten armada Hendaian sartu zelarik, erre zuten artxiboko agiri piloren artean erraustu baitzen. Eztei-agiria, berriz, gure eskuetara iritsi da, eta bertan irakur daitekeenez, Joanes Zuhigaraitxipi eta Saubadine Haranburu, biak hendaiarrak, Hendaian ezkondu ziren 1679ko urtarrilaren 23an.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Aitaren ildoari jarraiki, merkataritzan eta nabigazioan egin zituen bere hastapenak. 1691n, kortsoan zebilen \u201cLa L\u00e9g\u00e8re\u201d izeneko ontzian aritu zen, marinel gisa hasieran eta kapitain gisa gero, Charles Antoine de Gramont izeneko ofizialaren laguntzaz. Azken hau Bidaxuneko dukea eta Baionako gobernadorea izatera iritsi zen hainbat urte berantago.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Zuhigaraitxipi gizon txipia zen, sendoa, adoretsua eta azkarra. Marinel euskaldunek izugarri maite zuten eta azkeneraino jarraitzen zioten. Txipia izateaz gain deituran ere ZuhigaraiTXIPI zuen. Hori dela eta, hortik aitzina Kortsario Txipia goitizenaz izan zen ezaguna.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Frantziako erregearen kortso-patentea eskuratu bazuen ere, hori gabe, bazekien Bizkaiko Itsasora hurbiltzen ziren merkatalontziak erasotzen eta ebasten. Zokoko portutik itsasoratzen zen merkatalontzi arrotzen xerka. Holandar, espainiar eta ingeles ontziekin sekulako triskantzak egin zituen. Sei urtetan ehun eta hogei itsasontzi inguru hartu zituen preso. Lehen aipatu dudan Gramonteko dukeak Frantziako Luis XIV.ari igorritako gutun batean idatzi zuenez, Donibane Lohizunetik Ziburura, Kortsario Txipiak bahitutako ontziz ontzi pasa zitekeen ura ukitu gabe. Jarduera hori dela eta, nobleziako hainbat titulu bereganatu zituen.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Borrokaldi ikaragarrik izan zituen, bai Bizkaiko Itsasoan eta bai Ternua aldean. Famatuenetako bat izan zen Bokaleko hondartzaren aitzinean, gehiegi hurbildu zen ingeles itsasarmadako fragata baten aurka, izan zuena. Ingeles fragataren hirurogeita lau kanoiek ezin izan zuten deus egin Zuhigaraitxipiren gizonen kontra, eta egun oso batez iraun omen zuen borrokaldi baten ondoren, ingeles korbeta garaitu eta atoian Baionako portura eraman zuen.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">1691n, Zuhigaraitxipi eta bere familia Hendaiatik Baionara aldatu ziren, Galuperie karrikan erosi zuten etxera. Hortik etorri da kortsarioaren jatorriaz hitz egiterakoan izan den nahasmena.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">1693ko agorrilaren 6an, izugarrizko txikizioa egin zuen Ternuako Hartzen Badiaren uretan. Lapurtarrak bi ontzitan hurbildu ziren bertan ziren baleazale holandarren ontzietara. Zuhigaraitxipi \u201cL\u00b4Aigle\u201d izeneko ontzian zen buru eta Harizmendi \u201cLe Favori\u201d izenekoan. Ustekabean eraso egin zieten eta 45 baleontzi holandar hondoratu, 1.500 gizon preso hartu baita almirante bat ere, eta 300 kanoi eskuratu zituzten. Harrapatutako guztia Donibane Lohizuneko portura eraman zuen.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Hendaiako itsas gaietan aditua den Andoni Etxarri adiskideak jakinarazi didanez, baliteke gertaera horietan oinarritua izatea Lapurdiko kostaldean horren zabalduta dagoen \u201cJaiki-jaiki\u201d izeneko kantuaren mezua.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Horratx: <em>Jaiki-jaiki etxekoak \/ argia da zabala \/ argia da zabala. \/ Itsasotik mintzatzen da \/ zilarrezko adarra \/ baita ere ikaratzen \/ olandresen ibarra \/ olandresen ibarra \/ Itsasotik hurbiltzen da \/ untzi bat kargatua \/ gaizten denak mentura \/ haren atakatzera! \/ haren atakatzera!.<\/em><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Kortsario Txipiak azken urteak Baionan eman zituen kortsoan ibili nahi zuten gazteak trebatzen. Tarteka Ternuara zihoazen euskal baleontziak zainduz nabigatzen zuen. 1694ko irailaren 10ean, \u201cL\u00b4Aigle\u201d ontzian kapitain zihoala, Fourillongo badiako Saint John\u2019s\u00a0 portuari egin zion eraso. Lema gidatzen ari zela, Saint John\u2019s-eko kanoiek botatako metrailak hil zuen. Ternuako Plazentzia herrian ehortzi zuten.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Aditu ainitzen ustez, Joanes Zuhigaraitxipi, bere txipitasunean, dugu Lapurdik eman duen kortsariorik handiena.<\/div>\n<\/p>\n<p>NAIZ<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Idazleak Joanes Zuhigaraitxipiren biziaz idatzi du. Jatorriz Hendaiakoa zena XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdi-aldian Lapurdiko kostaldean aritzen zen kortsarioe gisa. Merkataritzan eta nabigazioan egindako lehen urrats oroitarazteaz gain, Baionan eman zituen azken urteak aipatu ditu. XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdi-aldian Lapurdiko kostaldea kortsarioz beteta zegoen. Hauek Frantziako erregearen patente edo baimena [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-33498","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Joanes Zuhigaraitxipi &quot;Kortsario txipia&quot; - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Idazleak Joanes Zuhigaraitxipiren biziaz idatzi du. Jatorriz Hendaiakoa zena XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdi-aldian Lapurdiko kostaldean aritzen zen kortsarioe gisa\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Joanes Zuhigaraitxipi &quot;Kortsario txipia&quot; - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Idazleak Joanes Zuhigaraitxipiren biziaz idatzi du. Jatorriz Hendaiakoa zena XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdi-aldian Lapurdiko kostaldean aritzen zen kortsarioe gisa\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2015-10-15T08:16:00+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joseba Aurkenerena \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Joanes Zuhigaraitxipi \u00abKortsario txipia\u00bb\",\"datePublished\":\"2015-10-15T08:16:00+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\\\/\"},\"wordCount\":729,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\\\/\",\"name\":\"Joanes Zuhigaraitxipi \\\"Kortsario txipia\\\" - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2015-10-15T08:16:00+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Idazleak Joanes Zuhigaraitxipiren biziaz idatzi du. Jatorriz Hendaiakoa zena XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdi-aldian Lapurdiko kostaldean aritzen zen kortsarioe gisa\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Joanes Zuhigaraitxipi &#8220;Kortsario txipia&#8221;\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Joanes Zuhigaraitxipi \"Kortsario txipia\" - Nabarralde","description":"Idazleak Joanes Zuhigaraitxipiren biziaz idatzi du. Jatorriz Hendaiakoa zena XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdi-aldian Lapurdiko kostaldean aritzen zen kortsarioe gisa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Joanes Zuhigaraitxipi \"Kortsario txipia\" - Nabarralde","og_description":"Idazleak Joanes Zuhigaraitxipiren biziaz idatzi du. Jatorriz Hendaiakoa zena XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdi-aldian Lapurdiko kostaldean aritzen zen kortsarioe gisa","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2015-10-15T08:16:00+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joseba Aurkenerena ","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Joanes Zuhigaraitxipi \u00abKortsario txipia\u00bb","datePublished":"2015-10-15T08:16:00+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/"},"wordCount":729,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/","name":"Joanes Zuhigaraitxipi \"Kortsario txipia\" - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2015-10-15T08:16:00+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Idazleak Joanes Zuhigaraitxipiren biziaz idatzi du. Jatorriz Hendaiakoa zena XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdi-aldian Lapurdiko kostaldean aritzen zen kortsarioe gisa","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/joanes-zuhigaraitxipi-qkortsario-txipiaq\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Joanes Zuhigaraitxipi &#8220;Kortsario txipia&#8221;"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33498","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33498"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33498\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33498"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33498"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33498"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}