{"id":33424,"date":"2015-10-05T08:04:52","date_gmt":"2015-10-05T06:04:52","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/"},"modified":"2015-10-05T08:04:52","modified_gmt":"2015-10-05T06:04:52","slug":"aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/","title":{"rendered":"Aniztasuna eta beste politika batzuk"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p><div style=\"text-align: justify;\">Aitortu behar dut apur bat aspertzen hasia naizela aniztasunak gure herrian hartu duen izen onarekin, politikoki zuzen eta defendagarri bihurtu izanarekin, euskal kulturaren defentsa antigoaleko kontu baten errebindikazio bilakatu den era berean.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Egia esan, festa nazionalaren egunean ohean geratzen zen Brassens-en gisan, ni ere aniztasunaren festa egunean etxean geratzen naiz nire murriztasun ederrean, gure herriaren panoramari begiratu bat emateko profitatuz.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Izan ere, aniztasunak, funtzionatuko badu, baldintza bat bete behar du: egoera berdinean daudenen arteko ituna izatea.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Aniztasunean, estaturik gabeko herria beti galtzaile ateratzen da. Ez badauka bere kultura babesteko, bere hizkuntza bere lurraldean hedatzeko gutxieneko baliabiderik, hau da, botererik, aldian-aldian atzerakada izugarriak nozituko ditu. Gaur gaude atzerakada alimale hauetako batean murgilduta, satorrak ere baino itsuago.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Gainera, herri menderatuen kasuan, opresioan dauzka sustraiak aniztasunak, herri horren esku egon ez diren eraldaketa demografiko itzeletan. Adibidez, XX. mendeko 60. hamarkadan Bizkaiak eta Gipuzkoak 1.500.000 biztanle zituzten gutxi-asko, eta 400.000 etorkin iritsi ziren bertara. Euskara zenbatek ikasi zuen? %2ak. Hau da, beraz, 60. hamarkadako immigrazioak ekarritako aldaketa linguistikoa: 8.000 euskal hiztun, 392.000 espainol hiztun. Euskara ikastea ez da aniztasunaren osagarria Euskal Herrian. Eta ez dut etorritakorik deitoratzen, haien euskalduntzea antolatzeko tresnarik ez edukitzea baizik.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Eta hori Europa kuoten ikuskizun tamalgarrian dabilen bitartean. Populazioaren ia heren bat etorri zen Euskal Herrira. Eta XIX. mendeko uholde demografikoak kontuan harturik, gehi mende honetan Iparraldera iritsi den frantses kopuru ikaragarria, etxeen %65aren jabetza eskuratzeraino, askoz gehiago. Horrek esan nahi du, azpitik jota, Espainiak 16 milioi etorkin jaso beharko lituzkeela, eta larri dabil 15.000 ere jasotzeko. Herritartasun txartelik ere ez dizute ematen espainola ongi mintzatzen ez badakizu.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Aniztasuna, desoreka politikoa dagoen herrian, ez da ideia ezberdinen arteko sintesi bat, geurea baztertu eta besteena jainkotzeko tresna arriskutsu bat baizik. Arazoa ez baita kulturala edo linguistikoa soilik; gure diskurtso politikora ere hedatu da, gure aspirazioak errotik erauztera datorren labana baten gisan.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Eneko Goiak, abuztuan <em>El Diario Vasco-<\/em>k egindako elkarrizketa batean, independentista dela aitortzen zuen, \u00ab<em>abiertamente independentista<\/em>\u00bb, baina berea ez den beste posizio batekin akordiora iristeko prest dagoela, ez duela inposatu nahi. Hurrengo galderan, aldiz, kontrakoa esanez, Kataluniaz ari direla, aitortzen du Espainiarekin ez dela posible berdintasunean oinarritutako harremanik. Zer aniztasun hitzartu daiteke, bada, hitzarmenik onartzen ez duen estatuarekin?<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Joseba Asironek aitortzen zuen, abuztuan, Radio Euskadin, Iru\u00f1ean izan diren atentatuen biktima guztien omenaldietara joango dela, bortxakeriaren garaiak amaitu direla eta. Baina bere komiki ederrean, <em>1512, Nafarroa, amets urratua-<\/em>n, Xabierko Jaunaren semea ageri du, zahartuta jada, penetan gaztetan Beaumontar bati harria jaurti eta bertan garbitu ez zuelako: \u00abBete-betean jo izan banu zenbat sufrimendu eta nahigabe ez ote genituen saihestuko!\u00bb. Beamontarrak izan baitzituen Gaztelak lagun Nafarroa azpiratzeko. Arazoa ez da Asiron izanen, ez bada Beaumondarren gobernu batean dagoela.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Bortxakeria amaitu dela esateak ere desitxuratzen du hemen gertatzen ari dena, Espainiak ez du hemen aniztasunik onartzen, biolentzia bakarraren tesia baizik. Argia aldizkariak EPPK-ri egindako elkarrizketan, Mikel Antzak \u00abgaztakaren beroa\u00bb deitzen zion ETAren urterik gogorrenari, \u00abgatazka indar betean zegoenean\u00bb dio, inkontzienteki adieraziz ETA izan dela gatazka sortzaile eta iturri. Baina gero etengabe aipatzen du estatu Espainolaren jarduera gatazkatsua: \u00abEspainian eta Frantzian gatazka betikotzeko logikan sartuta daude\u00bb, \u00abEuskal herritarren eskubideak urratzen jarraitzeko asmo irmoa du Espainiak\u00bb, \u00abEuskal preso politikoak estatuen bahi gara\u00bb, eta gisako dozena bat esalditan.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Gatazkak beroaldi asko izan ditu hemen mende hauetan, eta orain indar betean ez dagoela sinestaraztea da aniztasunaren beste mezu bat, justu desideologia nagusitu, herri kontzientzia apaldu eta hiritar multzo nahasi bihurtu garenean, gure nortasunari eta hizkuntzari uko egiteak mundutar bihurtzen gaituela sinetsita, osaba Oscarren baimenarekin.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Ondo bereizi behar da herri baten askatasuna ebatsi dutenen eta askatasun hori berreskuratu nahi dutenen artean, eta dialektikoki argi hitz egin. Herri batek jakin behar du menderatua dagoela, eta ezin duela etsaien hizkuntza erabili. Espainia da, Frantziarekin batean, biolentziaren sortzaile eta iturri. Eta biolentzia hori arautua egon arren, egunerokoa izan arren, hor dago. Eta egongo da.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Hain zuzen, normalizazioa menderatzailearen helburua da, ez mendekoarena, mendekoak, naturala denez, mendeko izateari utzi nahi baitio. Hartarako, mendekotasuna nabarmendu egin behar du, seinalatu, transmisioa eman, ez alderantziz, hemen egiten duten bezala, estaliz. Egoera normalizatu nahian, zein, menderatua? Hori ez ote da egoera tamalgarri hau betirako normalizatzea?<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Euskal Herriak 700 urte daramatza gatazkan, Gaztelak konkistari ekin zionetik; eta gaur ere, hori da arazo nagusia, oraindik irtenbiderik eman ez dioguna, eta horrek euskaldunen kontzientzian izan duen eragin negatiboa.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Hori besterik ez dute egin Katalunian, menderakuntzaren diagnostiko argia, horren transmisioa, eta konponbidea zehaztu: Independentzia. Konplexurik gabe, hizkuntzarekin bezala. Herri batek bere hizkuntza bere lurraldean hedatzeko eta ezartzeko daukan zilegitasuna zalantzan jarri gabe, hedatu eta ezarri. Orain aniztasuna bai zaiela aberasgarri, eta ez murriztaile, gure kasuan bezala.<\/div>\n<\/p>\n<p>BERRIA<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aitortu behar dut apur bat aspertzen hasia naizela aniztasunak gure herrian hartu duen izen onarekin, politikoki zuzen eta defendagarri bihurtu izanarekin, euskal kulturaren defentsa antigoaleko kontu baten errebindikazio bilakatu den era berean. Egia esan, festa nazionalaren egunean ohean geratzen zen Brassens-en gisan, ni ere aniztasunaren festa egunean etxean geratzen naiz nire murriztasun ederrean, gure herriaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-33424","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Aniztasuna eta beste politika batzuk - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Aitortu behar dut apur bat aspertzen hasia naizela aniztasunak gure herrian hartu duen izen onarekin, politikoki zuzen eta defendagarri bihurtu izanarekin, euskal kulturaren defentsa antigoaleko kontu baten errebindikazio bilakatu den era berean\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Aniztasuna eta beste politika batzuk - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aitortu behar dut apur bat aspertzen hasia naizela aniztasunak gure herrian hartu duen izen onarekin, politikoki zuzen eta defendagarri bihurtu izanarekin, euskal kulturaren defentsa antigoaleko kontu baten errebindikazio bilakatu den era berean\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2015-10-05T06:04:52+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Pako Aristi \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Aniztasuna eta beste politika batzuk\",\"datePublished\":\"2015-10-05T06:04:52+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\\\/\"},\"wordCount\":741,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\\\/\",\"name\":\"Aniztasuna eta beste politika batzuk - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2015-10-05T06:04:52+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Aitortu behar dut apur bat aspertzen hasia naizela aniztasunak gure herrian hartu duen izen onarekin, politikoki zuzen eta defendagarri bihurtu izanarekin, euskal kulturaren defentsa antigoaleko kontu baten errebindikazio bilakatu den era berean\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Aniztasuna eta beste politika batzuk\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Aniztasuna eta beste politika batzuk - Nabarralde","description":"Aitortu behar dut apur bat aspertzen hasia naizela aniztasunak gure herrian hartu duen izen onarekin, politikoki zuzen eta defendagarri bihurtu izanarekin, euskal kulturaren defentsa antigoaleko kontu baten errebindikazio bilakatu den era berean","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Aniztasuna eta beste politika batzuk - Nabarralde","og_description":"Aitortu behar dut apur bat aspertzen hasia naizela aniztasunak gure herrian hartu duen izen onarekin, politikoki zuzen eta defendagarri bihurtu izanarekin, euskal kulturaren defentsa antigoaleko kontu baten errebindikazio bilakatu den era berean","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2015-10-05T06:04:52+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Pako Aristi ","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Aniztasuna eta beste politika batzuk","datePublished":"2015-10-05T06:04:52+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/"},"wordCount":741,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/","name":"Aniztasuna eta beste politika batzuk - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2015-10-05T06:04:52+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Aitortu behar dut apur bat aspertzen hasia naizela aniztasunak gure herrian hartu duen izen onarekin, politikoki zuzen eta defendagarri bihurtu izanarekin, euskal kulturaren defentsa antigoaleko kontu baten errebindikazio bilakatu den era berean","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/aniztasuna-eta-beste-politika-batzuk\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Aniztasuna eta beste politika batzuk"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33424","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33424"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33424\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33424"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33424"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33424"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}