{"id":32698,"date":"2015-06-03T07:32:42","date_gmt":"2015-06-03T05:32:42","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/"},"modified":"2015-06-03T07:32:42","modified_gmt":"2015-06-03T05:32:42","slug":"susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/","title":{"rendered":"Susana Etchegoyen: \u00abEspainia orain arte babestuta egon da salaketen aurrean\u00bb"},"content":{"rendered":"<div style=\"text-align: justify;\">  <!--more-->  Mediku argentinarrari oso larria begitantzen zaio Espainiako Auzitegi Nazionaleko medikuen jarrera torturen inguruan; haren ustez, horrela jokatzen duen profesionalak mediku izateko zilegitasuna galtzen du.<\/div>\n<p>\u00a0<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\">Abizenak salatzen du Susana Beatriz Etchegoyenen euskal jatorria (Buenos Aires, Argentina, 1956). Unibertsitate irakaslea izateaz gain, klinikaria eta farmakologoa ere bada Etchegoyen, eta Buenos Airesko Posadas ospitalean lan egiten du, botiken arloko arduradun.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p>Giza eskubideen aldeko engaiamendua ere bada Etchegoyen doktorearen ibilbidearen ezaugarri nagusietako bat. Batez ere, bere lanbidearen kode etikoaren endekatzeak kezkatzen du; fermuki sinesten du inori kalte egiten edo tratu txarrak ematen laguntzen duen medikuak ez duela mediku izatea merezi.<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Nola sortu da salaketa hau egiteko ideia?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Buenos Airesko mediku talde batek egin du, pentsatzen dugulako gure lanbidearen tradizio etikoa berreskuratu behar dela. Eta jakin dugu hemen gure zina eta gure kode etikoa ustez partekatzen duten mediku batzuk estatuaren errepresio aparatuaren partaide direla.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p>Guk uste dugu honetarako ez dagoela mugarik. Konpromiso handia dugu mediku zinarekin, eta horrek, batez ere, bizia babestera eta inori kalterik ez egitera behartzen gaitu. Horrek egiten gaitu mediku, eta uko egiten dionak ez luke mediku izan behar.<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Zer iruditzen zaizue Espainiako Auzitegi Nazionaleko medikuen jokabidea?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p>Auzitegi mediku horiek behin baino gehiagotan jaso dituzte euren txostenetan atxilotuek Poliziaren eskuetatik pasatu ondoren zeuzkaten lesio, zauri eta sintomak, eta jakin dute horien sorburua tortura baino ezin dela izan. Horretaz, MME Munduko Mediku Elkartearen eta tokian tokiko mediku elkarteen jarrera oso argia da: medikuak lekuko pribilegiatuak gara, eta tortura zantzuak ikusi eta horiek salatzen ez dituena torturen konplize bilakatzen da. Torturen aurrean isilik gelditzea eta tortura horien egile izatea maila berean jartzen ditu MMEk. Guk argi ikusten dugu Auzitegi Nazionaleko medikuak gaizkide direla eta zinari muzin egiten diotela euren isiltasunarekin.<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Torturak salatu dituzten sei pertsonaren kasuak aipatzen dituzue zuen txostenean.<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p>Sei auzi aipatzen ditugu, baina askoz gehiago daude. Horiek aukeratu ditugu oso ondo dokumentatuta daudelako, eta kasu horietan auzitegi medikuek deskribatu dituztelako nolako lesioak zituzten atxilotuek, nahiz eta gero mediku horiek salaketarik ez aurkeztu.<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Nolako neurriak har ditzake MMEk?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p>Ikerketa txosten bat ireki lezake. Baina nik ezin dut MMEren izenean hitz egin. Elkarte horretako kidea naiz, baina elkarteari dagokio ikustea zein neurri hartzen duen, kontuan hartuta arlo horretan oso irizpide zehatzak dituela. Guk elkarteari zera esaten diogu: hau gertatzen ari da, mediku batzuk inplikatuta daude eta, mesedez, egin ezazue zerbait, atxilotuak babesik gabe daudelako torturaren aurrean.<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Jaiki Hadi elkarteko medikuen kontrako erasoak ere jaso dituzue zuen txostenean.<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p>Bai, MMEren eginkizunen artean presoak artatzen dituzten medikuei babesa ematea dagoelako. Munduko leku askotan, presoak artatzen dituzten medikuei jazarri egiten zaizkie, eta MMEk aholkuak ematen ditu horrelakoak saihesteko. Presoak artatzen dituzten medikuak, psikologoak eta bestelako osasun langileak atxilotzea oso larria da, eta uste dugu horretan ere MMEk esku hartu behar duela.<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Urte askoan isiltasun handia egon da nazioartean Espainiako Estatuaren tortura kasuen inguruan. Azken bolada honetan badirudi isiltasun hori urratzen ari dela. Uste duzue horrek lagun dezakeela zuen salaketa aintzat har dezaten?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p>Nazio Batuen Erakundeak torturak salatzen baditu, giza eskubideen nazioarteko elkarteak Espainiari begira badaude, Europako Parlamentuak batzorde berezia sortzen badu, horrek guztiak esan nahi du zerbait badagoela. Errealitateak garrasi egiten du, eta Espainiako Estatua saia daiteke hori ezkutatzen, baina eguzkia eskuarekin estali nahi izatearen parekoa da hori. Espainia tematzen da dena ukatzen, baina gu Argentinatik etorri gara: gure herrian ere, diktadurak esaten zuen tortura salaketak nazioarteko terrorismoaren kanpaina bat zirela, Argentinaren izen ona zikintzeko. Orain mundu guztiak daki zer gertatu zen.<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Auzitegi medikuen inplikazioan eta, oro har, torturaren erabilpenean, Espainia salbuespena da?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p>Ez. Badakigu horrelakoak beste herrialde askotan ere gertatzen direla. Baina Espainia orain arte babestuta egon da horrelako salaketen aurrean, Europako herrialde bat delako. Oso erraza da Latinoamerikan dauden tortura kasuak salatzea; egon, badaude, eta guk geuk salatu ditugu maiz. Baina etxean denean, Europako herrialde batean denean, arazo bat dago.<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p> <strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><strong>Pentsatu duzue gaixotasun larriak dituzten presoen auzia ere MMEra eramatea?<\/strong><\/div>\n<p> <\/strong> <\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Ondo aztertuko dugu Ibon Fernandez Iradiren kasua, eta beharrezkoa bada, salatu egingo dugu. Kasu horretan, badago mediku baten adierazpena, eta hor medikuak argi eta garbi esaten du kartzelan egonda ezinezkoa izango dela presoak pairatzen duen esklerosi anizkoitzaren kontrako tratamendua jasotzea, baina gauzak horrelakoak direla eta kartzelan jarraitu behar duela. Bada, ez; gauzak ez dira horrelakoak.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<p>Mediku batek hori sinatzea oso larria da, eta, gure esku badago, hori idatzi duen profesionalak bere gain hartu beharko du erantzukizuna. Guk ulertzen dugu Espainiako espetxe sistemak Fernandez Iradi kartzelan atxiki nahi izatea, baina mediku bat ezin da horren konplize izan; bestela, mediku izateko zilegitasuna galtzen du.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-32698","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Susana Etchegoyen: \u00abEspainia orain arte babestuta egon da salaketen aurrean\u00bb - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Susana Etchegoyen: \u00abEspainia orain arte babestuta egon da salaketen aurrean\u00bb - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2015-06-03T05:32:42+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gotzon Hermosilla\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Susana Etchegoyen: \u00abEspainia orain arte babestuta egon da salaketen aurrean\u00bb\",\"datePublished\":\"2015-06-03T05:32:42+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\\\/\"},\"wordCount\":736,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\\\/\",\"name\":\"Susana Etchegoyen: \u00abEspainia orain arte babestuta egon da salaketen aurrean\u00bb - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2015-06-03T05:32:42+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Susana Etchegoyen: \u00abEspainia orain arte babestuta egon da salaketen aurrean\u00bb\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Susana Etchegoyen: \u00abEspainia orain arte babestuta egon da salaketen aurrean\u00bb - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Susana Etchegoyen: \u00abEspainia orain arte babestuta egon da salaketen aurrean\u00bb - Nabarralde","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2015-06-03T05:32:42+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Gotzon Hermosilla","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Susana Etchegoyen: \u00abEspainia orain arte babestuta egon da salaketen aurrean\u00bb","datePublished":"2015-06-03T05:32:42+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/"},"wordCount":736,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/","name":"Susana Etchegoyen: \u00abEspainia orain arte babestuta egon da salaketen aurrean\u00bb - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2015-06-03T05:32:42+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/susana-etchegoyen-lespainia-orain-arte-babestuta-egon-da-salaketen-aurreanr\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Susana Etchegoyen: \u00abEspainia orain arte babestuta egon da salaketen aurrean\u00bb"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32698","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=32698"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/32698\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=32698"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=32698"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=32698"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}