{"id":31762,"date":"2015-01-21T13:05:56","date_gmt":"2015-01-21T11:05:56","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/"},"modified":"2015-01-21T13:05:56","modified_gmt":"2015-01-21T11:05:56","slug":"txillardegi-ezkerreko-abertzalea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/","title":{"rendered":"Txillardegi: ezkerreko abertzalea"},"content":{"rendered":"\n<div>\n<p><div style=\"text-align: justify;\">Txillardegiren alderdi politikoa behar bezala azpimarratu al da? Intelektual engaiatua eta guztiaren gainetik: abertzalea. Euskal Herria ez da Euskal Herri, baldin eta euskalduna ez bada; beraz, gerra \u20141512, 1789, 1833, 1872, 1936\u2014, administrazio, irakaskuntza, eliza, eta ekonomiaren, eta hedabideen bitartez bere hizkuntza propioa gal, zabar, ordezkarazi dioten herri hau, lehenbizi, berreuskaldundu beharra dago, nahitaez, baina hori Euskadi \u2014edo Nafarroa, hots, euskal estatu aske gisa ulerturik\u2014 askatu gabe guztiz ezinezko.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Sei hamarkadatan barrena (1950-2010), bere ikuspegi estrategikoa oso garbi adierazi du, unean-unean politikari abertzaleen artean eta hurbileko munduan boladan zer zegoen errespetaturik, baina desados egoteko askatasuna baliatuz, eta hortik, itxura batera, politikan zabuka ibili den irudipena.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">50eko hamarkadan garbi ikusi zuen errepublikano espainiarrekiko leial eta Franco hil zain geldi egonik, gure herriak jai zuela, hiltzen ari zela, eta neokarlismoak bazter utzirik, geure indar soiletan fidaturik hasi behar genuela estrategia eta praktika burutzen. Horregatik, EAJrekiko loturak haustea, eta Ekin-etik ETAra igarotzea.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">60ko hamarkada erbestean hasi zuen. 1961ean, Parisen, erbesteko Jaurlaritzaren egoitzan, Euzko Gaztedik eta ETAk osatu behar zuten fronte abertzaleari buruz mintzatu zen. Hamarkada hartan finkatu zituen irmo bere ideologiaren oinarriak. V. Biltzarra baino lehen, 1965-1966etan, asko idatzi zuen politikaz, barne korronteez, eta fronte abertzaleaz. Delako fronte horrek programa politiko gutxieneko bat izan behar zuen: autonomia zabala Hegoko lau lurraldeentzat eta beste horrenbeste Iparraldeko hirurentzat, eta orduko lehentasuna ez zen fronte gerrillero utopiko bat eratzea. 1966ko uztailean erakundeko zuzendaritzako hiru kiderekin elkarturik, V. Biltzarrerako bi korronteko erakundea eratzea proposatu zien: bata marxista-leninista, eta bestea sozialista autogestionarioa. Biltzarrean ez zen onartu proposamena, eta Benito del Valle, Manu Agirre eta Xabier Imazekin batera atera egin zen erakundetik.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">70eko hamarkadaren hasieran, T. Monzonekin batean saiatu zen fronte abertzalea gauzatzen. Fronte horretan eskuinak egon behar zuen \u2014EAJ\u2014, eta ezkerrak ere bai: sozialista-komunista-anarkista abertzaleek, baina PSOE eta PCE eta gainerako espainolistek ez; axolazkoena, lehenbizi, aberria askatzea zelako; aberria askatu ondotik, orduan sozialismoa.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Franco hiltzean, erbestetik itzuli, klandestinitatetik atera eta politika posibilista, autonomista \u2014Nafarroa bizkarrezur zela, Nafarroa da Euskadi!\u2014 egin behar zela iritzirik, ESBren sorreran esku hartu zuen. 1978ko ekainaren 17an, ESBko batzorde nazionalak, hiru sortzaile egotzi zituen: Mikel Garmendia, Sabin Irizar eta Txillardegi. Egotziek <em>Enbata<\/em> aldizkarian agertu zituzten zuzendaritzarekin liskartzera eraman zituzten lau arrazoiak: 1. Fronte nazionala baztertu izana; 2. Euskararen alderako eskakizunak alderdi barruan bazter utzi izana; 3. Eusko gudarien aurka aritu izana; eta alderdi barruko autogestioa urratu izana. Herri Batasunera igaro zen, independente gisa.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">80ko hamarkadaren hasieratik behin baino gehiagotan salatu zuen saminki eta suminki EAJren saldukeria. Saldukeria klase-interesei egozten zien. 1983an zioen Euskal Herriak Espainia eta Frantziarekin duen gatazkaren aterabidea autodeterminazioaren eskubidea erabiltzea zela. Eta Kautsky sozialistaren hitzak bere eginez: \u00abEz dago burujabetzarik nazio-hizkuntzarik gabe. Euskadi ez da Askatua inoiz izango, Euskalduna ez bada\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">SESBen desegitea gertatu zelarik, 1992an, berriro <em>Enbata<\/em>tik zioen unea autodeterminazio eta independentziarena zela: \u00ab<em>Le programme doit \u00eatre Euskadi askatua, sans plus. <\/em><em>Il faut rejeter tout pr\u00e9alable et tout addenda<\/em>\u00bb. Hori bai, autodeterminazioa eta independentzia emantzipazio gisa ulertua. Programa berriak jende berria galdegiten zuen: \u00ab<em>Ceci veut dire d\u00b4une fa\u00e7on plus pr\u00e9cise que les personnes qui se sont mouill\u00e9es au long des derni\u00e8res ann\u00e9es sur des lignes d\u00b4action aujourd\u00b4hui d\u00e9passees doivent quitter le devant de la sc\u00e8ne politique. C\u00b4est una condition de cr\u00e9dibilit\u00e9 politique<\/em>\u00bb. Bestela, euskal politika jasaten ari zen <em>impasse<\/em> egoera ezin gainditua zela.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Bizia Euskal Herriaren alde emateko prest ziren gudariak beti miretsi eta goretsi zituen, baina haien hainbat ekintza ez zituen ulertzen. Blanco hil zutenean: <em>Qui prodest?<\/em> galdetzen zuen: \u00abAzkeneko asteotan ezagutu dugun goranzko eupada miresgarriak, zokoraturik zeuzkan, beldurturik, ezindurik, zer egin ez zekitela, errejionalista kolaboratzaileak eta espa\u00f1olistak oro. Hots, mementu horretantxe hain zuzen, [&#8230;] goranzko abiadura sendoa brauki moztu da, erabat eten; errejionalistak eta espa\u00f1olistak berriro harrotu. [&#8230;] Nork irabazi du? Berek ala guk? [&#8230;] Etsaiak ez du ELA-LAB elkarketak inolaz ere irautea nahi. [&#8230;] Nor dago pozik gaur? Gu abertzaleak, ala berak? Irakurleak erantzun beza\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">2002an, \u00abMeniatik Auto-Determinaziora\u00bb zioen. Hemen Madrilek agintzen zuen, eta Lakuak eta \u00abPamplonak\u00bb obeditzen: \u00abHonetarako balio izan du joan den maiatzeko garaipen elektoralak? Horretarako behar genuen Jaurlaritza <em>abertzalea<\/em>, PNV eta EA alderdi <em>abertzaleek<\/em> gidatua? Gehiengoa omen dugularik hori baldin bada dena, 163 urte galdu ditugu. Eta &#8216;Viva Espartero&#8217; oihukatzea aski genuen! [&#8230;] Nork sabotatu zuen Lizarra-Garazi abiapuntua? Abertzaleok ala Aznarrek? Noren mesedetan gertatu da etendura hura? Otoi, aberkideok. Irek begiak! [&#8230;] Zernahiren gainetik, abertzaleon arteko batasuna behar dugu. Gaur, meniatik Auto-Determinaziora\u00bb.<\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\"><\/div>\n<div style=\"text-align: justify;\">Gerokoa ezaguna da irakurlearentzat. Aralarren, 2007ra arte. 2008an, EAE-ANVren zerrendetan. 60 urte abertzale borrokan. Euskalgintza-aberrigintzara guztiz emaniko urteak. Utzi digun altxorra jakingo ahal dugu poxi\u00f1o bat baliatzen, beraren abertzale eredutik legoatara geldituagatik. Goian bego, baina bere lana gure begien aurrean, eta balia dezagula!<\/div>\n<\/p>\n<p>BERRIA<\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Txillardegiren alderdi politikoa behar bezala azpimarratu al da? Intelektual engaiatua eta guztiaren gainetik: abertzalea. Euskal Herria ez da Euskal Herri, baldin eta euskalduna ez bada; beraz, gerra \u20141512, 1789, 1833, 1872, 1936\u2014, administrazio, irakaskuntza, eliza, eta ekonomiaren, eta hedabideen bitartez bere hizkuntza propioa gal, zabar, ordezkarazi dioten herri hau, lehenbizi, berreuskaldundu beharra dago, nahitaez, baina [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-31762","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Txillardegi: ezkerreko abertzalea - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Txillardegiren alderdi politikoa behar bezala azpimarratu al da? Intelektual engaiatua eta guztiaren gainetik: abertzalea. Euskal Herria ez da Euskal Herri, baldin eta euskalduna ez bada; beraz, gerra \u20141512, 1789, 1833, 1872, 1936\u2014, administrazio, irakaskuntza, eliza, eta ekonomiaren, eta hedabideen bitartez bere hizkuntza propioa gal, zabar, ordezkarazi dioten herri hau, lehenbizi, berreuskaldundu beharra dago, nahitaez, baina hori Euskadi \u2014edo Nafarroa, hots, euskal estatu aske gisa ulerturik\u2014 askatu gabe guztiz ezinezko.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Txillardegi: ezkerreko abertzalea - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Txillardegiren alderdi politikoa behar bezala azpimarratu al da? Intelektual engaiatua eta guztiaren gainetik: abertzalea. Euskal Herria ez da Euskal Herri, baldin eta euskalduna ez bada; beraz, gerra \u20141512, 1789, 1833, 1872, 1936\u2014, administrazio, irakaskuntza, eliza, eta ekonomiaren, eta hedabideen bitartez bere hizkuntza propioa gal, zabar, ordezkarazi dioten herri hau, lehenbizi, berreuskaldundu beharra dago, nahitaez, baina hori Euskadi \u2014edo Nafarroa, hots, euskal estatu aske gisa ulerturik\u2014 askatu gabe guztiz ezinezko.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2015-01-21T11:05:56+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\" Pako Sudupe \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Txillardegi: ezkerreko abertzalea\",\"datePublished\":\"2015-01-21T11:05:56+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\\\/\"},\"wordCount\":756,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\\\/\",\"name\":\"Txillardegi: ezkerreko abertzalea - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2015-01-21T11:05:56+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Txillardegiren alderdi politikoa behar bezala azpimarratu al da? Intelektual engaiatua eta guztiaren gainetik: abertzalea. Euskal Herria ez da Euskal Herri, baldin eta euskalduna ez bada; beraz, gerra \u20141512, 1789, 1833, 1872, 1936\u2014, administrazio, irakaskuntza, eliza, eta ekonomiaren, eta hedabideen bitartez bere hizkuntza propioa gal, zabar, ordezkarazi dioten herri hau, lehenbizi, berreuskaldundu beharra dago, nahitaez, baina hori Euskadi \u2014edo Nafarroa, hots, euskal estatu aske gisa ulerturik\u2014 askatu gabe guztiz ezinezko.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Txillardegi: ezkerreko abertzalea\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Txillardegi: ezkerreko abertzalea - Nabarralde","description":"Txillardegiren alderdi politikoa behar bezala azpimarratu al da? Intelektual engaiatua eta guztiaren gainetik: abertzalea. Euskal Herria ez da Euskal Herri, baldin eta euskalduna ez bada; beraz, gerra \u20141512, 1789, 1833, 1872, 1936\u2014, administrazio, irakaskuntza, eliza, eta ekonomiaren, eta hedabideen bitartez bere hizkuntza propioa gal, zabar, ordezkarazi dioten herri hau, lehenbizi, berreuskaldundu beharra dago, nahitaez, baina hori Euskadi \u2014edo Nafarroa, hots, euskal estatu aske gisa ulerturik\u2014 askatu gabe guztiz ezinezko.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Txillardegi: ezkerreko abertzalea - Nabarralde","og_description":"Txillardegiren alderdi politikoa behar bezala azpimarratu al da? Intelektual engaiatua eta guztiaren gainetik: abertzalea. Euskal Herria ez da Euskal Herri, baldin eta euskalduna ez bada; beraz, gerra \u20141512, 1789, 1833, 1872, 1936\u2014, administrazio, irakaskuntza, eliza, eta ekonomiaren, eta hedabideen bitartez bere hizkuntza propioa gal, zabar, ordezkarazi dioten herri hau, lehenbizi, berreuskaldundu beharra dago, nahitaez, baina hori Euskadi \u2014edo Nafarroa, hots, euskal estatu aske gisa ulerturik\u2014 askatu gabe guztiz ezinezko.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2015-01-21T11:05:56+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":" Pako Sudupe ","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Txillardegi: ezkerreko abertzalea","datePublished":"2015-01-21T11:05:56+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/"},"wordCount":756,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/","name":"Txillardegi: ezkerreko abertzalea - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2015-01-21T11:05:56+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Txillardegiren alderdi politikoa behar bezala azpimarratu al da? Intelektual engaiatua eta guztiaren gainetik: abertzalea. Euskal Herria ez da Euskal Herri, baldin eta euskalduna ez bada; beraz, gerra \u20141512, 1789, 1833, 1872, 1936\u2014, administrazio, irakaskuntza, eliza, eta ekonomiaren, eta hedabideen bitartez bere hizkuntza propioa gal, zabar, ordezkarazi dioten herri hau, lehenbizi, berreuskaldundu beharra dago, nahitaez, baina hori Euskadi \u2014edo Nafarroa, hots, euskal estatu aske gisa ulerturik\u2014 askatu gabe guztiz ezinezko.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txillardegi-ezkerreko-abertzalea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Txillardegi: ezkerreko abertzalea"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/31762","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=31762"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/31762\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=31762"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=31762"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=31762"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}