{"id":31082,"date":"2014-09-17T15:19:05","date_gmt":"2014-09-17T13:19:05","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/"},"modified":"2014-09-17T15:19:05","modified_gmt":"2014-09-17T13:19:05","slug":"iruna-veleia-eta-letren-fakultatea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1a-Veleia eta Letren Fakultatea"},"content":{"rendered":"\n<p style=\"text-align: justify;\">Uztailean lau urte bete dira EHUko Letren Fakultateak Iru\u00f1a-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iru\u00f1eko Gazteluko plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nu\u00f1ezi eta Agustin Azkarateri izan duten jokaeragatik: orain 6 urte datazio eta kata kontrolatuak ukatzegatik egindako suntsiketagatik:<\/p>\n<p> EHUk Iru\u00f1a-Veleiaren aferan daraman jokaera zientziaren eta etikaren aurkako erasoa da. Horregatik, berak sortutako arazo hau konpon dezala eskatu nahi diogu datazioak eginez (IPCEk ere ez dituelako egin).<\/p>\n<p> Letren Fakultatea Euskal Herriaren nortasuna babesteko garrantzitsuena da, geure hizkuntza eta historia zaindu behar dituelako. Baina interes ekonomiko eta akademikoengatik (Mitxelenaren teoriaren atal batzuk eta horretan oinarritutako oraingo irakasleen lanak hankaz gora ez jartzeko) azken 100 urteotan izan dugun aurkikuntza arkeologiko handiena lurperatu nahi dute. <\/p>\n<p> Hauek dira EHUren Letren Fakultateak gai honetan zientzia eta etikaren aurka ari dela esateko arrazoiak:<\/p>\n<p> 1. EHUko Letren Fakultateak Aholku Batzordea kontrolatzea eta arkeometria aditurik ez sartzea. Arabako Foru Aldundiak 2007aren amaieran ostraken faltsutasunari buruz hedabide batek sortu zuen kanpainaren aurrean Aholku Batzordea sortu zuenean, EHUren aholkuz, kide gehienak unibertsitate horretakoak izendatu zituen, 9 kide, horietatik 7 Letren Fakultatekoak eta beste 2 EHUko Ingeniaritza eta Kimika Fakultatekoak. Hau da, ez zen arkeologia erromatarreko eta arkeometria alorreko aditurik ekarri nahi izan.<\/p>\n<p> 2. Datazio eta kata kontrolatuak ez onartzea. Aholku Batzorde honek ez zituen Eliseo Gilen bi eskaera onartu: 100 ostraka polemikoenak datatzea eta kata kontrolatuak egitea. Bigarren eskaera hau EHUtik kanpoko partaidea zen D. Perring-ek ere eskatu zuen. Kata eta datazioak ez onartzeak gai hau argitzeko zuten <em>interesa<\/em> argi adierazten digu. Denak ezin direla datatu badirudi ere, erdiak baino gehiago bai, horietako asko faltsutzat hartutakoak, Ingalaterrako laborategi baten arabera: kaltzita arrastoak edo sedimentuak dituztenak, egosi aurretik idatzitako adreiluak, etab.<\/p>\n<p> 3. Indusketa ez bisitatzea eta arkeologoak ez elkarrizketatzea. Aholku Batzordeko kide bat ere ez zen indusketara joan azterketa sakonak egitera eta Eliseo Gilen taldearen lana ondo ezagutzera. Horrez gain, ez zen inor Eliseoren arkeologo taldearekin bildu grafitoak nola agertu ziren, zein estratutan, zein teknika erabili zuten\u2026<\/p>\n<p> 4. Informazio osagarririk ez eskatzea eta landa koadernoak ez kontsultatzea. Aholku Batzordeko inork ez zion Eliseo Gili informazio osagarririk eskatu eta haien erabakia hartzeko, Eliseok Aldundiari ematen zizkion memoria laburrak baino ez zituzten irakurri. Ez zituzten Lurmenen landa koadernoak kontsultatu, lan arkeologiko bat ondo egin den ala ez jakiteko ezinbestekoa dena. Edward Harrisek, mundu osoan erabiltzen den indusketa arkeologikorako sistemaren sortzaileak, Gasteizera etorri zenean egin zuen lehenengo gauza izan zen. <\/p>\n<p> 5. Arabako Foru Aldundian 2008ko azaroaren 19an egin zen prentsaurrekoko adierazpenak. Aldundiak ostrakak faltsutzat hartu eta Lurmen kanporatu zuen egun hori EHUrako egun tristea izan zen, bertako irakasle batzuek egindako adierazpen publikoengatik. Joseba Lakarrak eta Joaquin Gorrochateguik ostraka batean <em>Descartes<\/em> agertzen zela adierazi zuten. Hilabete geroago argazkia publikoa egitean <em>Miscar(t<\/em>) agertzen zela ikusi genuen. Horrez gain, ostraka batzuetan ergatiboa ez egotea faltsutasunaren sinonimotzat hartu zuten, egunero milaka aldiz ikusten dugunean.<\/p>\n<p> Kimika Fakultateko Juan Manuel Madariagak, bestetik, ostrakak faltsuak zirela esan zuen osagai moderno bat zutelako. Eliseo Gilek hurrengo egunean argitu zion ostrakak apurtuta agertzean osagai modernoz egiten den kolaz itsasten direla.<\/p>\n<p> 6. EHUko hiru irakasle iritziz aldatzea. Prozesu honetan harrigarria izan da EHUko hiru irakasle, Joaquin Gorrochategui, Juan Santos eta Pilar Cipres hasieran ostrakak egiazkotzat hartzea eta gero, ostraka berririk agertu gabe, hau da, oinarri berdinaren gainean, faltsuak zirela esatea.<\/p>\n<p> 7. EHUren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena egitea. Aldundiak Eliseo Gil kanporatu zuenean indusketan EHUko kideak jarri zituen. Irakasle horiek Aholku Batzordeko kideak izan ziren, eta haien txostena erabakigarria izan zen Eliseo kanporatzeko. Ez da etikoa pertsona bat kanporatzeko parte hartu dutenak bere lekua hartzea.<\/p>\n<p> 8. Indusketa eremuaren sektore oso bat suntsitzea. Hori EHUren izenean prozesu honetan egin den, jadanik konpondu ezin den eta egunen batean EHU auzitegietara eramateko arrazoia izan daitekeen hondamena izan da. 2010eko uztailean, Julio Nu\u00f1ezek bi hondeamakina sartu zituen Iru\u00f1ako sektore batean eta 150 cmko sakoneraino aritu zen, sektore honetako egitura arkeologikoak suntsituz (hormak\u2026) eta bertan zegoen guztia isurtegira bidaliz. Edward Harrisek proposatu zuen moduan, EHUko Arkeologia Sailak egindako lan hau auditatu beharko litzateke.<\/p>\n<p> 9. Eztabaida zientifikoa garatzeko gai ez izatea. Une honetan grafitoen alde 24 txosten eta irizpen daude (Txillardegi, Hector Iglesias, Edward Harris\u2026), horietako bi aldizkari zientifikoetan argitaratuta. Faltsuak direla baieztatzen duten txostenak 7 dira. Bost urte hauetan Fakultate honetako irakasleak ez dira gai izan txosten horien guztien gainean eztabaida zientifiko ireki, lasai eta sakona egiteko. <\/p>\n<p> 10. EHUko Letren Fakultateko zenbait irakasleren gezur larriak. EHUko Arkeologia Saileko Julio Nu\u00f1ezek eta Letren Fakultateko beste kide batzuek publikoki egindako adierazpen batzuetan gezur larriak ikusi ditugu (joan <em>www.euskararenjatorria.net<\/em>-era eta bilatzailean Iru\u00f1a-Veleia eta EHUko Letren fakultatea jarrita irakur daitezke.<\/p>\n<p> Datazioak eginez, Iru\u00f1a-Veleiara zientzia eta etika itzul daitezela.<\/p>\n<p><strong>Koldo Urrutia<br \/>Berria<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Uztailean lau urte bete dira EHUko Letren Fakultateak Iru\u00f1a-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iru\u00f1eko Gazteluko plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nu\u00f1ezi eta Agustin Azkarateri izan duten jokaeragatik: orain 6 urte datazio eta kata kontrolatuak ukatzegatik egindako suntsiketagatik: EHUk Iru\u00f1a-Veleiaren aferan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-31082","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Iru\u00f1a-Veleia eta Letren Fakultatea - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Uztailean lau urte bete dira EHUko Letren Fakultateak Iru\u00f1a-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iru\u00f1eko Gazteluko plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nu\u00f1ezi eta Agustin Azkarateri izan duten jokaeragatik: orain 6 urte datazio eta kata kontrolatuak ukatzegatik egindako suntsiketagatik:\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Iru\u00f1a-Veleia eta Letren Fakultatea - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Uztailean lau urte bete dira EHUko Letren Fakultateak Iru\u00f1a-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iru\u00f1eko Gazteluko plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nu\u00f1ezi eta Agustin Azkarateri izan duten jokaeragatik: orain 6 urte datazio eta kata kontrolatuak ukatzegatik egindako suntsiketagatik:\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-09-17T13:19:05+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Koldo Urrutia\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Iru\u00f1a-Veleia eta Letren Fakultatea\",\"datePublished\":\"2014-09-17T13:19:05+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\\\/\"},\"wordCount\":759,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\\\/\",\"name\":\"Iru\u00f1a-Veleia eta Letren Fakultatea - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2014-09-17T13:19:05+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Uztailean lau urte bete dira EHUko Letren Fakultateak Iru\u00f1a-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iru\u00f1eko Gazteluko plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nu\u00f1ezi eta Agustin Azkarateri izan duten jokaeragatik: orain 6 urte datazio eta kata kontrolatuak ukatzegatik egindako suntsiketagatik:\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Iru\u00f1a-Veleia eta Letren Fakultatea\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Iru\u00f1a-Veleia eta Letren Fakultatea - Nabarralde","description":"Uztailean lau urte bete dira EHUko Letren Fakultateak Iru\u00f1a-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iru\u00f1eko Gazteluko plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nu\u00f1ezi eta Agustin Azkarateri izan duten jokaeragatik: orain 6 urte datazio eta kata kontrolatuak ukatzegatik egindako suntsiketagatik:","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Iru\u00f1a-Veleia eta Letren Fakultatea - Nabarralde","og_description":"Uztailean lau urte bete dira EHUko Letren Fakultateak Iru\u00f1a-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iru\u00f1eko Gazteluko plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nu\u00f1ezi eta Agustin Azkarateri izan duten jokaeragatik: orain 6 urte datazio eta kata kontrolatuak ukatzegatik egindako suntsiketagatik:","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2014-09-17T13:19:05+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Koldo Urrutia","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Iru\u00f1a-Veleia eta Letren Fakultatea","datePublished":"2014-09-17T13:19:05+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/"},"wordCount":759,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/","name":"Iru\u00f1a-Veleia eta Letren Fakultatea - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2014-09-17T13:19:05+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Uztailean lau urte bete dira EHUko Letren Fakultateak Iru\u00f1a-Veleiako indusketa eremu bat hondeamakina batez errotik suntsitu zuenetik, Yolanda Barcinak Iru\u00f1eko Gazteluko plazan egin zuen bezalaxe. Horregatik, ekainean Euskeraren Jatorriaren Elkarteak ondorengo idazkia eman zien Julio Nu\u00f1ezi eta Agustin Azkarateri izan duten jokaeragatik: orain 6 urte datazio eta kata kontrolatuak ukatzegatik egindako suntsiketagatik:","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-eta-letren-fakultatea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Iru\u00f1a-Veleia eta Letren Fakultatea"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/31082","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=31082"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/31082\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=31082"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=31082"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=31082"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}