{"id":30546,"date":"2014-06-03T11:28:14","date_gmt":"2014-06-03T09:28:14","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/txoria-eta-bolibarizazoa\/"},"modified":"2014-06-03T11:28:14","modified_gmt":"2014-06-03T09:28:14","slug":"txoria-eta-bolibarizazoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/","title":{"rendered":"Txoria eta bolibarizazoa"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm;\">Europako hauteskundeetan izan diren emaitzetan azpimarragarria ez da, beraz, alderdi nagusien beherakada, alderdi txikien gorakada baizik. Sistema bera ezegonkortuko ote duten, pitzatzen hasiko ote zaizkigun lehenagoko zirrikituak. <span lang=\"en-GB\">Orekak hautsiko diren. <\/span>Lurra gehiegi mugituko ote den, batzuk lurrera botatzeraino. <span lang=\"en-GB\">Estatuak eraitsiko ote dituzten. Harrizkoak.<\/p>\n<p><\/span>Gurean ez hainbeste, baina inguruan asaldatuta dabiltza. Felipe Gonzalezek esan du \u00abbolibarizazio\u00bb prozesu bat \u00abhondamendia\u00bb litzatekeela. <em>Bolibarizazio prozesua<\/em> esaten dio talde txikiek handiak ordezkatzeko aukerari. Bolibarizazioa esanda, kubarizazioa esan lezake, edo balkanizazioa. Edo Quitorizazioa, Ekuatorizazioa. Alegia, ohiko botere faktikoek menperatzen ez duten edozein egoera.<\/p>\n<p>(Podemos alderdiaz ari dira. <em>Ahal dugu<\/em> leloarekin aurkeztu dira hemen, baina hasiak dira batzuk izen egokiagorik bilatzen: Gai gara, Dezakegu, Bageinke, Badezakegu, Bazinj\u00fa&#8230;).<\/p>\n<p>Arazoa bolibarizazioa da, beraz, edo kubarizazioa. Arazoa ez da politikarien artean pilatu den miseria, arazoa ez da azken urteotako orgia. Arazoa da \u00abgauzak aldatu daitezkeela\u00bb esan eta batzuk dardarka hasten dela.<\/p>\n<p>Zer gutxirekin hasten dira batzuk dardarka. Zer gutxirekin hasten dira kainoikadak. Zenbat histrionismo.<\/p>\n<p>Esperpentoa omen da Espainiaren marketako bat, gauzak bere onetik ateratzeko berezko joera groteskoa eta zentzugabea. Eta bolibarizazioaz, kubarizazioaz eta demasako espantuez ari garenez, harira dator adibidea.<\/p>\n<p>1869an, martxoaren 25ean hain zuzen ere, boluntario espainol batek txolarrea topatu zuen Habanako Armen Plazako galtzada-harrien artean hilda, Kapitain Nagusien Jauregien parean. Boluntarioak jatorri espainiarreko paramilitarrak ziren, irlan zabaltzen ari zen independentismoaren aurkako ekintzaile sutsuak. Francisco Lersundi Hormaechea kapitainaren garaian asko indartu zituzten, eta frente politiko militar antzeko bat osatzen zuten. Txolarrearena gertatu baino hilabete batzuk lehenago, Villanueva Antzokia asaltatu zuten, han Espainiari burla egiten omen zion zarzuela bat jokatzen ari zela aitzakiatzat hartuta. Kafetegietan tiroka sartzen ziren. Erreakzionario hutsak.<\/p>\n<p>Kontua da bi bandoen artean tentsioa gora zihoala, eta Kubako herriak txori batekin identifikatu zuen alde bakoitza: espainol milizianoak, txolarrearekin, ustea baitzegoen espainiarrek sartu zutela txori hori irlan; errebelde independentziazaleak, berriz, bijiritarekin, silbidoen familiako txori multzo bertakoa.<\/p>\n<p>Bada, Zazpigarren Batailoiko boluntarioak jaso zuenean lurretik txolarrea, Espainiako banaezintasunaren sinboloa, Jauregiko zaintza postura eraman zuen. Txolarreren heriotzaren berri berehala zabaldu boluntarioen batailoiko kideen artean eztabaidatu ondoren, sinbolo indartsua zela iritzita, hilotza prestatzen hasi zitzaizkion. Egunkarietan loriarako artikuluak argitaratzen hasi ziren: \u00abBere postuan hil zen, Txolarre Boluntario baten gisa, Armen Plazan: han da txolarreen kuartel nagusia\u00bb.<\/p>\n<p>Boluntarioek zaintza bereziak antolatu zituzten txoriaren katabutaren aurrean, eta hiletak igandean ospatu ziren, txolarrea hil eta hiru egunera. Segizioak Habanako kale nagusiak zeharkatu zituen, agintari militarrak eta zibilak tartean zirela. Hurrengo egunetan, txolarrearen hilotza Guanabacoa, Matanzas eta Cardenas hirietan ere erakutsi zen. Maiatzaren 18an, maniobra militarrak egin ziren txoriaren alde, eta bankete bat. Protesta batzuk ere egon ziren: Marianaoko neskatila bat atxilotu zuten Kubaren aldeko oihuak jaurtitzeagatik, eta Guanabacoan puxikak aireratu zituzten Kubako banderarekin. Atxilotuak izan ziren.<\/p>\n<p>Guanabacoan bertan, txolarrea lurperatu eta egun batzuetara, katu bat atxilotu zuten, beste txoritxo bat jaten harrapatu baitzuten. Gerra kontseiluak hiltzera zigortu zuen animalia, baina jabea azaldu, katalan bat, eta animalia errugabea zela defenditu zuen sutsuki. Ez zegoela dudarik haren espainiartasunaz. Epaiketa berriro egin eta absolbitu egin zuten felidoa, froga falta zela eta.<\/p>\n<p>Tori, bolibarizazioa.<\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm;\">\u00a0<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Europako hauteskundeetan izan diren emaitzetan azpimarragarria ez da, beraz, alderdi nagusien beherakada, alderdi txikien gorakada baizik. Sistema bera ezegonkortuko ote duten, pitzatzen hasiko ote zaizkigun lehenagoko zirrikituak. Orekak hautsiko diren. Lurra gehiegi mugituko ote den, batzuk lurrera botatzeraino. Estatuak eraitsiko ote dituzten. Harrizkoak. Gurean ez hainbeste, baina inguruan asaldatuta dabiltza. Felipe Gonzalezek esan du \u00abbolibarizazio\u00bb [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-30546","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Txoria eta bolibarizazoa - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Txoria eta bolibarizazoa - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Europako hauteskundeetan izan diren emaitzetan azpimarragarria ez da, beraz, alderdi nagusien beherakada, alderdi txikien gorakada baizik. Sistema bera ezegonkortuko ote duten, pitzatzen hasiko ote zaizkigun lehenagoko zirrikituak. Orekak hautsiko diren. Lurra gehiegi mugituko ote den, batzuk lurrera botatzeraino. Estatuak eraitsiko ote dituzten. Harrizkoak. Gurean ez hainbeste, baina inguruan asaldatuta dabiltza. Felipe Gonzalezek esan du \u00abbolibarizazio\u00bb [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-06-03T09:28:14+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Alberto Barandiaran \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"2 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txoria-eta-bolibarizazoa\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txoria-eta-bolibarizazoa\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Txoria eta bolibarizazoa\",\"datePublished\":\"2014-06-03T09:28:14+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txoria-eta-bolibarizazoa\\\/\"},\"wordCount\":487,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txoria-eta-bolibarizazoa\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txoria-eta-bolibarizazoa\\\/\",\"name\":\"Txoria eta bolibarizazoa - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2014-06-03T09:28:14+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txoria-eta-bolibarizazoa\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txoria-eta-bolibarizazoa\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/txoria-eta-bolibarizazoa\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Txoria eta bolibarizazoa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Txoria eta bolibarizazoa - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Txoria eta bolibarizazoa - Nabarralde","og_description":"Europako hauteskundeetan izan diren emaitzetan azpimarragarria ez da, beraz, alderdi nagusien beherakada, alderdi txikien gorakada baizik. Sistema bera ezegonkortuko ote duten, pitzatzen hasiko ote zaizkigun lehenagoko zirrikituak. Orekak hautsiko diren. Lurra gehiegi mugituko ote den, batzuk lurrera botatzeraino. Estatuak eraitsiko ote dituzten. Harrizkoak. Gurean ez hainbeste, baina inguruan asaldatuta dabiltza. Felipe Gonzalezek esan du \u00abbolibarizazio\u00bb [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2014-06-03T09:28:14+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Alberto Barandiaran ","Tiempo de lectura":"2 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Txoria eta bolibarizazoa","datePublished":"2014-06-03T09:28:14+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/"},"wordCount":487,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/","name":"Txoria eta bolibarizazoa - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2014-06-03T09:28:14+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/txoria-eta-bolibarizazoa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Txoria eta bolibarizazoa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30546","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30546"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30546\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30546"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30546"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30546"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}