{"id":30307,"date":"2014-04-24T11:39:18","date_gmt":"2014-04-24T09:39:18","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/"},"modified":"2014-04-24T11:39:18","modified_gmt":"2014-04-24T09:39:18","slug":"michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/","title":{"rendered":"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb"},"content":{"rendered":"\n<p>Eskozia. Independentziari buruzko erreferenduma (I). Michael Keating. Estaturik gabeko nazioetan aditua<\/p>\n<p>Independentzia \u00abanbibalentea\u00bb izango da Eskoziakoa, Michael Keatingen ustez. Independentziaren eztabaidari buruzko artikulu seriea argitaratuko du BERRIAk gaurtik larunbatera.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-30306\" alt=\"Michael_Keating\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/Michael_Keating.png\" height=\"160\" width=\"278\" \/><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Erresuma Batua, Irlandakoa eta Kanadakoa; hiru pasaporte ditu Michael Keatingek (Hartlepool, Ingalaterra, 1950). Laugarrena izango du jokoan irailaren 18an: eskoziarra. Gertutik eragiten dio independentziari buruzko erreferendumak, eta gertutik kasu egiten die haren nondik norako guztiei. Hamaika artikulu eta liburu idatzi ditu Europako estaturik gabeko nazioen inguruan, ezinbesteko erreferentzia da bere izena, eta Eskoziako konstituzio aldaketa ikertzeko sortutako Center for Constitutional Change-ko zuzendaria da. Ikertuak ditu Euskal Herriko kasua, Kataluniakoa, Quebecekoa eta Flandriakoa, baina batez ere Eskozian ditu orain begiak. Dioenez, argia da erreferendumeko galderaren formulazioa: \u00abEskoziak independente izan behar lukeela uste duzu?\u00bb. Hitzen atzean dagoenak sortzen dio zalantza. \u00abEz dakit gaur egun inork argi duen independentziaren kontzeptuak zer esan nahi duen\u00bb.<\/p>\n<p> <strong>2009an kaleratu zenuen Eskoziaren independentziari buruzko liburua. Orduan, ez zen igarri ere egiten erreferendum bat egon zitekeenik ere.<\/strong><\/p>\n<p> Hala da. Baina esango nuke oraindik balekoak direla liburu hartan aipatzen nituen ondorioak, nazionalismoari eta unionismoari buruz atera nituenak. Oso agerikoa da unionisten kasua, adibidez. Liburuan azaltzen nuen batasunari buruzko diskurtsoa artikulatzeko arazoak zituztela, eta oso agerian gelditu da hori orain. Eta nazionalisten kasuan ere nabarmendu egin da beren jarreraren anbibalentzia. Hor dago liberarekin jarraitzeko egiten duten proposamena, zenbait zerbitzu elkarrekin banatzeko egiten duten apustua, erreginari eustekoa\u2026 Oso independentzia mota anbibalentea da haiek nahi dutena. Esango nuke liburuan deskribatutako hori dela eztabaidaren funtsa.<\/p>\n<p> <strong>Inkesten arabera, autonomia maila handiagoa da benetan gizartearen gehiengoak nahi duena. Eta jende multzo hori baiezkora edo ezezkora eramatea izango da orain erronka.<\/strong><\/p>\n<p> Ziurgabetasuna eta arriskua. Horiek dira balantza lerra dezaketen elementuak. Bestearen jarrera arriskutsua dela adierazi nahian dabiltza, horregatik, bi aldeak. Independentzia arriskutsua dela esaten dabiltza ezezkoaren aldekoak. Baina baiezkoa ere apustu bera egiten ari da. Independizatu ezean, eskoziarrak Londresko gobernu kontserbadoreak gobernatuko dituela esaten dute, eta Europako Batasunetik ateratzeko arriskua izango dutela. Beraz, bi aldeak dabiltza apustu berean. Independentistek pisua eman diote kanpainan ongizateari, diotenez, Londres orain arte izandako ongizatea desegiten dabilelako. Eta hori da aipatzen duten arriskua.<\/p>\n<p> <strong>Katalunian edo Euskal Herrian ez bezala, Eskozian ekonomia eta politika gaiak dira eztabaidaren ardatz. Identitateari buruzko eztabaida ez da zentrala.<\/strong><\/p>\n<p> Nahiko ahula da eskoziar nortasunaren eta independentziaren aldeko jarreraren arteko lotura. Inkesten arabera, herritarren gehiengo handia sentitzen da eskoziarra, baina %40 inguru baino ez dago independentziaren alde. Oso lotura ahula da. Eta, gainera, badago oso-oso eskoziar sentitu, eta unionista izaterik ere. Azken urteetan, unionistek ahaztu egin dute argudio hori, baina garai batean oso onak ziren horretan. Nortasunaren diskurtsoak ez du funtzionatzen, eta eskoziar abertzaleek apropos egiten diote uko diskurtso horri. Jende kopuru txikia baino ez dute mobilizatuko horrekin, eta ez die merezi. Konbentzituko duten baino jende gehiago urrunduko dute. Beraz, hala aurkezten dute beren burua: alderdi europar, progresista, sozialdemokrata gisa, eta ez kulturalki abertzalea den alderdi gisa. Ongizatea bilakatzen dute ardatz. Bada mito bat Eskozia lurralde berdinzale, igualitario eta justizia zaletzat aurkezten duena, eta alderdi abertzaleak mito hori elikatzen du. Hori da Eskozia.<\/p>\n<p> <strong>Eskoziar izatea solidario izateko modu baten gisa aurkezten dute?<\/strong><\/p>\n<p> Bai. Klase ekonomikoen gaiak jadanik ez du funtzionatzen. Alderdi laboristak ez ditu klaseak aipatu ere egiten. Nazioa erabiltzen du. Hori da Eskoziako bereizgarria. Eskozian bizi den oro hartzen du horrek. Ez du axola nondik zatozen, ez du axola nor diren zure arbasoak, gizartean sustraituta dagoen zerbait da nazioa. Mito horrek funtzionatzen du, baduelako gizartean oihartzun bat, eta baduelako oinarri bat ere. Hori da independentisten argudioaren funtsa, eta oso ongi funtzionatu die. Gainera, zaildu egin die diskurtsoa alderdi laboristako kideei. Laboristek ezin dute esan mito hori gezurra denik, eta eskoziarrak gainontzeko guztiak bezain xuhurrak eta higuingarriak direnik! Nola esango diote hori!? [barre ozenak].<\/p>\n<p> <strong>Diozunez, XXI. mendean independentzia dago jokoan. Liburuan zera diozu: \u00abOrain, eztabaida ez da batasunaren ala independentziaren artekoa, baizik eta hainbat batasun motaren artekoa\u00bb.<\/strong><\/p>\n<p> Hori idatzi nuen, eta oso probokatzailea zirudien. Eta zer, eta gero ez du bada aurkezten Alex Salmond lehen ministro eta SNPko buruak argudio bera orain urte bete! \u00abSei batasunen parte gara, eta haietariko bostekin jarraitu nahi dugu\u00bb. Argudio unionista bat da hori! Eta unionistek baino hobeki azaldu zuen gainera! [Barreak]. Defendatu zuen batasun soziala, Europako Batasuna, onartu zuen NATOren parte izatea\u2026 Ikaragarri ederra izan zen. Halakoengatik irabazten dizkie beti eztabaida erretorikoak unionistei. Ez du lortu independentziaren aldeko sostengua hazterik, baina zaila da hura eztabaida batean oharkabean harrapatzea.<\/p>\n<p> <strong>SNP alderdi independentistak inoiz baino boto gehiago lortu, eta gehiengoan dago parlamentuan azken hauteskundeetako emaitzei esker. Ez du igoera horrek ekarri independentismoaren gorakadarik. Zergatik lortu du igoera hori?<\/strong><\/p>\n<p> Badago boto independentista bat. Baina ez dio hori eman azken hauteskundeetan botoen %44k. Gobernuan lan ona egiten ari zirela uste zuelako eman zion botoa jendeak, baita etengabe Londresi begira egon beharrik gabe beren erabakiak hartzeko kapaz ikusten zituelako ere. Eta Alderdi Laboristak egindako kanpaina negargarriak ere lagundu zuen. Jendeak ez zituen hauteskundeak independentziari buruzko hauteskunde gisa ulertu. Erreferenduma zuten horretarako. Laboristen kontrako botoak ekarri zuen, beraz, SNPren gorakada. Espektro zabal baten babesa jaso zuen: ezkerreko jendearena, eskuinekoarena, klase ertainekoak, langileak\u2026 Eta, segur aski, hurrengo hauteskundeak ere irabaziko dituzte, baita itxuraz independentziari buruzko erreferenduma galduta ere.<\/p>\n<p> <strong>SNP eta Salmond bere arrakastaren biktima izan direla diote analistek. Hauteskundeetan lortutako sostenguak behartu duela erreferenduma antolatzera. <\/strong><\/p>\n<p> Egia da hori. Ez zuten erreferendumik nahi, baina ez zuten beste aukerarik. Sinesgarritasunik ez zuten izango hura egin ezean. Erreferenduma irabazteko aukerarik bazuela sinetsita egin zuten zenbaitek apustu, noski. Baina ez dut uste hori denik Salmonden kasua. Apustuzalea da, zaldietan-eta aritzen da, eta badaki hau duela azken aukera. 60 bat urte ditu, eta ez du halakorik egiteko beste aukerarik izango. Eta, beraz, aurrera. Lortzen badu independentziaren aldeko babesa %45era igotzea garaipen morala izango da. %30era jaisten bada, porrot morala. Luzera begira gaiari bizirik iraunaraztea dago orain jokoan.<\/p>\n<p> <strong>Beraz, bada arrakastaren biktima?<\/strong><\/p>\n<p> Bai, erosoago egongo zen gutxiengo gobernu batean.<\/p>\n<p> <strong>Irabazi ala irabazi. Zenbait analista politikoren ustez, beste aukerarik ez du SNPk. Erreferendumean baiezkoa nagusituz gero, sekulako garaipena izango da. Erreferendumean ezezkoa nagusituz gero, botere gehiago eskainiko dizkio Erresuma Batuak Eskoziari. Ados zaude?<\/strong><\/p>\n<p> Ez. Unionistek ez dute eskaintza handirik egingo. 1979an ere antzeko zerbait gertatu zen autonomia handiagoa berreskuratzeari buruzko erreferendumean. Aldeko botoek irabazi zuten, baina [boto absolututan] gehiengoa ez zela nahikoa argudiatu, eta ez zuten ezer egin. Eskoziari botere gehiago emango ziotela esan zuten orduan kontserbadoreek, baina ez zuten ezer egin. Jendeak ez du konfiantzarik. Alderdi unionistek proposatzen dutena ikustea baino ez dago. Orain bi aste kaleratu zuen bere proposamena Alderdi Laboristak. Patetikoa izan zen. Ez zekarren inolako proposamenik! Sei orriko dokumentu bat sortu zuten, eta gero 300 orriko beste bat. Alderdi Laboristak ez du ezer egingo<\/p>\n<p> <strong>Ez dago, beraz, alternatiba unionistarik?<\/strong><\/p>\n<p> Ez.<\/p>\n<p> <strong>Baina erreferendumean ezezkoak irabaziz gero, Eskoziak botere gehiago izatearen alde jarraituko du gizartearen gehiengoak.<\/strong><\/p>\n<p> Atzera bueltarik ez duen zerbait gertatu da. Kanpaina honek klase guztietako pertsonak dinamizatu ditu. Europa osoan jendea politikarekin etsita dago. Ez dago eztabaidarik. Eta kontrara, Eskozian bizia da eztabaida. Hezkuntzari buruz, ongizateari buruz, zerbitzu publikoei buruz, ekonomiari buruz\u2026 Gai horiek guztiak dira eztabaidagai gaur egun. Sekulakoa mobilizazioa dago, ez nahitaez independentziaren inguruan, jendeak ez baitu ulertzen zer den hori zehazki, baina bai ekonomiari buruz, politikari buruz\u2026 Birpolitizatu egin da gizartea. Izan naiz ezezkoaren aldeko jende dirudunak Aberdeenen antolatutako bilkuretan, eta izan naiz langile jendeak Glasgowen antolatutakoetan. Guztiak mobilizatuta. Klase guztietako jendea. Jendea eztabaidan dago eta erreferendumaren ostean ere, oso zaila izango da hori geldiarazi eta akabo dela esatea.<\/p>\n<p> <strong>Bihar: <\/strong>Eskoziako hizkuntzak (I).<\/p>\n<\/p>\n<p>\u00abEskoziak nabarmen eragingo dio Espainiari: mugarri bat da\u00bb<\/p>\n<p>I. Astiz Edinburgo<\/p>\n<p>Berriemaile berezia<\/p>\n<p>Europari buruzko eztabaida ere bada Eskoziari buruzko eztabaida. Keatingen hitzetan, eskoziarrak ez dira Europaren zaleegi, baina ezta aurkakoegi ere. \u00abEskoziarrek ez dituzte alderdi europazaleak zigortzen. Erresuma Batuko hautesleek, bai\u00bb.<\/p>\n<p> <strong>Zarata mediatiko handia dago Eskozia independentea Europako Batasunaren parte izateari buruz.<\/strong><\/p>\n<p> Erabat absurdoa da Eskozia Europako Batasunetik kanpo geldituko dela esatea. Unionistek ere onartzen dute: Europako Batasunaren parte izango da Eskozia. Erabat herrialde demokratikoa da, eta prozesu guztiz baketsu baten ondorioz bilakatuko da independente. Baina behin eta berriz haizatzen dute argudio hori, halere. [Jose Manuel Durao] Barroso ere sartu zen eztabaidan [Europako Batzordeko presidentea]. Eskoziako kasua Kosovokoa bezalakoa dela esan zuen. Lekuz kanpo dago hori. Lotsagarria izan zen, eta, horregatik, alderdi unionistek ez dute jadanik jarrera horren alde egiten. Aldian behin, bizirik iraunarazten diote zalantzari.<\/p>\n<p> <strong>Oraindik ere, Europaren parte izango direla esaten du SNPk.<\/strong><\/p>\n<p> Baina ahula da haien jarrera ere. Egun indarrean diren hitzarmen guztiei eutsiko dietela esan dute, gustuko ez dituztenak barne. Ez dut uste Erresuma Batuak Europako Batasuna utziko duenik, baina ez dio utzi batasunetik urruntzeari. Eskozia ere atzetik eraman dezake, bere jarrera argi zehazten ez badu. Estatu txikia izanik, eztabaidan diren kontu guztien parte sentituz baino ez du lortuko eragina. SNPren jarrera ez da oso indartsua, baina oso oposizio ahula du.<\/p>\n<p> <strong>Europako Batasunean baina liberarekin jarraitu nahi duela dio SNPk. Oreka zaila izango du, ez duzu uste?<\/strong><\/p>\n<p> Erresuma Batura lotuko du liberak. Britainiarrek bide batean bultzatuko dute, eta Europako Batasunak kontrakoan. Ez da oso jarrera indartsua, baina unionistek oso erraz jarri diete. Libera ez zutela partekatuko esan zuten, baina aste batzuetara izenik eman ez zuen gobernuko kide batek onartu zuen Eskoziak bazuela liberan jarraitzerik.<\/p>\n<p> <strong>Euskal Herrian eta Katalunian eragin handia izango luke Eskoziaren independentziak.<\/strong><\/p>\n<p> Nabarmen eragingo dio Espainiari. Mugarri bat da. Oraintxe zokoratuta dago Rajoy. Oso lotuta dute PPko eskuin muturrak eta Vox alderdiak. Bestela ere, gizonak ez du imajinazio handirik. Keinuren bat egin izan balu, jende askok utzi izango luke independentziaren aldeko eskaria Katalunian. Baina ezetz baino ez daki esaten. Guk ere bagenituen halakoak Erresuma Batuan. Irlanda <em>Home Rule-a<\/em> eztabaidatzen hasi zenean kontserbadoreek ezetz esaten zuten. 80ko hamarkadan Thatcher izan genuen. Eta hark ere ezetz Europari, ezetz Eskoziaren autonomiari, eta ezetz denari. 1990ean aldaketarik izan ez balitz, oraintxe bertan Katalunia dagoen egoeran egongo ginateke.<\/p>\n<p> <strong>Britainiarren jarrerak ere egiten du berezi Eskoziako kasua.<\/strong><\/p>\n<p> Britainiar politikariek ikasi dute zerbait esperientzia horietatik, baita deskolonizazio prozesuetatik ere. Ipar Irlandako prozesuan parte hartu dutenen memoria guztietan ageri da esparru kontzeptualaren aldaketa. Hor ikusi dut Martin McGuiness [Irlandako lehen ministro ordea], IRAko komandante ohia, eta ziurrenera erreginaren osaba hiltzeko agindua eman zuen pertsona, bankete batean erreginarekin. Nola heldu gara hona? [Barreak]. Hori gertatu da britainiarrek ere deskolonizazio prozesu gisa aurkeztu dutelako Irlanda; kolonia bilakatu dute. Eta behin hala ulertuta, banketeko irudia ez da arazo. Egun batez terrorista deitzen zaituzte, hurrengoan presidente zara. Eskozian ere esparru kontzeptuala aldatu da azken urteetan. Ez dute Irlandaren eran ikusten. Oso garrantzitsuak dira gogo egoera aldaketa horiek. Hori da Espainian geratzen ari ez dena.<\/p>\n<p> <strong>Espainiar nazionalistek beren proiektu nazionala mamitu gabe ikusten dutelako izan daiteke hori.<\/strong><\/p>\n<p> Espainia ez da Espainia Euskal Herririk eta Kataluniarik gabe. Erresuma Batua posible da Irlandarik gabe, eta neurri batean baita Eskoziarik gabe ere. Ingalaterran inork ez du botorik irabaziko Eskoziari buruz arituz; Madrilen boto asko irabazi daitezke Euskal Herriaz eta Kataluniaz arituta.<\/p>\n<\/p>\n<p>Lau unibertsitatek CBI taldea utzi dute, hura ezezkora lerratu delako<\/p>\n<p>Haserrea piztu du akademian Britainiar Industria Konfederazioak (CBI). Eskoziako independentziaren aurkako elkarteen zerrendan eman du izena CBIk, eta neutraltasunari eutsi behar liokeela argudiatuta, elkartea uztea erabaki dute lau unibertsitatek. Glasgow, Aberdeen, Edinburgo eta Strathclydekoek utzi dute oraingoz elkartea, baina Dundeeko unibertsitatea eta Glasgowko Caledonian University ere asteon dira beren jarrera aztertzekoak. Aberdeengo Robert Gordon unibertsitateak ezinegona agertu du erabakiaren inguruan, baina ez du taldea utzi.<\/p>\n<p> Abokatu elkarte batzuek, zenbait enpresak eta turismo taldek ere utzi dute erakundea.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eskozia. Independentziari buruzko erreferenduma (I). Michael Keating. Estaturik gabeko nazioetan aditua Independentzia \u00abanbibalentea\u00bb izango da Eskoziakoa, Michael Keatingen ustez. Independentziaren eztabaidari buruzko artikulu seriea argitaratuko du BERRIAk gaurtik larunbatera. \u00a0 Erresuma Batua, Irlandakoa eta Kanadakoa; hiru pasaporte ditu Michael Keatingek (Hartlepool, Ingalaterra, 1950). Laugarrena izango du jokoan irailaren 18an: eskoziarra. Gertutik eragiten dio independentziari buruzko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":30306,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-30307","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2014-04-24T09:39:18+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/Michael_Keating.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"278\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"160\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"I\u00f1igo Astiz\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"9 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb\",\"datePublished\":\"2014-04-24T09:39:18+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/\"},\"wordCount\":1857,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2014\\\/04\\\/Michael_Keating.png\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/\",\"name\":\"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2014\\\/04\\\/Michael_Keating.png\",\"datePublished\":\"2014-04-24T09:39:18+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2014\\\/04\\\/Michael_Keating.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2014\\\/04\\\/Michael_Keating.png\",\"width\":278,\"height\":160,\"caption\":\"Michael_Keating\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb - Nabarralde","description":"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb - Nabarralde","og_description":"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2014-04-24T09:39:18+00:00","og_image":[{"width":278,"height":160,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/Michael_Keating.png","type":"image\/png"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"I\u00f1igo Astiz","Tiempo de lectura":"9 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb","datePublished":"2014-04-24T09:39:18+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/"},"wordCount":1857,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/Michael_Keating.png","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/","name":"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/Michael_Keating.png","datePublished":"2014-04-24T09:39:18+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/Michael_Keating.png","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/Michael_Keating.png","width":278,"height":160,"caption":"Michael_Keating"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/michael-keating-lindependentziari-buruzko-debateak-birpolitizatu-egin-ditu-eskoziarrakr\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Michael Keating: \u00abIndependentziari buruzko debateak birpolitizatu egin ditu eskoziarrak\u00bb"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30307","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30307"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30307\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/30306"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30307"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30307"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30307"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}