{"id":29509,"date":"2013-11-20T09:50:51","date_gmt":"2013-11-20T07:50:51","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/"},"modified":"2013-11-20T09:50:51","modified_gmt":"2013-11-20T07:50:51","slug":"iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1a-Veleia: 5 urte dataziorik gabe!"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p>Arkeometria orain dela 40 urte sortutako zientzia alor bat da. Bere zeregina hondakin arkeologikoak datatzea da. Europan datazioak egiten dituzten bost bat arkeometria laborategi daude, punta-puntakoak. Grafito bat noizkoa den ziurtasun osoz zehazteko hilabete bat behar izaten dute.<\/p>\n<p> Grafitoak datatzea merkea da. Datatu daitezken grafitoak erdia baino gehiago dira: karbonatoz estalitako letrak dituztenak, hitzen ebakiduretan ke arrastoak zein sedimentuak dituztenak, egosi aurretik idatzitako adreiluak&#8230;<\/p>\n<p> Eliseo Gilek 2008an 100 grafito datatzea eskatu zuen, baina Aldundiak eta Adituen Batzordean zeuden EHUko Letren Fakultateko irakasleek uko egin zioten. Zergatik?<\/p>\n<p> <strong>EHUko Arkeologia Sailak egindako suntsiketa<\/strong><\/p>\n<p> 2010eko uztailean, EHUko Arkeologia Sailak Iru\u00f1a-Veleiako sektore oso bat suntsitu zuen. Bi hondeamakina erabiliz, 8 minuturo 20 tonako kamioi bat betetzen zuten, eta astebetean dena utzi zuten izorratuta.<\/p>\n<p> Bertako material arkeologiko guztia suntsitu eta erauzi zuten Arabako Foru Aldundiaren onespenarekin.<\/p>\n<p> Suntsitutako sektorean Eliseo Gil eta Idoia Filloyk zuzendutako Lurmen arkeologia lan taldeak oso grafito interesgarriak aurkitu zituen, besteak beste, abezedario bat. Horregatik suntsitu zuten? Grafito gehiagorik agertu ez dadin?<\/p>\n<p> <strong>Eliseo Gil gurutziltzatua<\/strong><\/p>\n<p> Eliseo Gil, azken 100 urteetako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuena egin ondoren, euskera historikoa, kristautasunaren hastapena eta garai horretako historia ezagutzeko izugarri garrantzitsuak direnak, kaleratu eta epaitu dute inolako froga zientifikorik gabe.<\/p>\n<p> Frogarik ez dutenez izan, Aldundiak 2 txosten grafologiko egitea agindu zuen \u00abfrogak\u00bb lortuko zituelakoan, baina alferrik, grafologia ez duelako zeramikarako balio, paperez egindako idazkunetarako baizik.<\/p>\n<p> Bitartean, froga sendoak, hau da, datazioak, ez ditu egin nahi izan nahiz eta Eliseok 2008tik etengabe eskatu izan dituen. Eliseok, bere burua ezin izan du defendatu Aldundiak, EHUko Letren Fakultateko irakasle batzuen eta egunkari baten laguntzaz, zabaldutako gezurrezko difamazioen aurrean. Gainerako hedabide gehienek gai honi buruzko boikot informatiboari eutsi diote, jendeak datazioen kontua ez ezagutzeko. Hau da, bertsio ofizialak erabat estali du egia.<\/p>\n<p> Eliseok <em>bekatu<\/em> bakarra egin du: Unibertsitatean irakasten diren eduki batzuen kontra doazen grafito batzuk topatu izan ditu, besterik ez, baina hori ez diote barkatu.<\/p>\n<p> <strong>Eztabaida zientifikoa: 24 txosten egiazkotasunaren alde eta 6 faltsukeriaren alde<\/strong><\/p>\n<p> Datazio, kata eta auditoriaz gain, eztabaida zientifikoak ere asko lagundu dezake honelako gai bat argitzen eta azken bost urte hauetan asko eztabaidatu da. 2013ko irailerako 24 txosten, irizpen eta gutun agertu dira grafitoak egiazkoak direla defendatzen, zientzia guztietatik eginak: hizkuntzalaritza (euskera eta latina), arkeologia, historia, egiptologia, eta abar. Egileen artean, besteak beste, Henrike Kn\u00f6rr, Txillardegi, Martin Elexpuru, Hector Iglesias eta arkeologia garaikidearen <em>aita<\/em> den Edward Harris ditugu.<\/p>\n<p> Txosten horietan faltsutzat hartutako ia idazkun guztiak argitu dizkigute: <em>Miscart<\/em>, <em>Denos<\/em>, <em>Dreide<\/em>\u2026 Gainera, oso modu errazean egin dute: benetako adituei galdetuz (hizkuntza zeltan, kultura punikoan, latin arruntean\u2026), eta antzeko indusketetako grafikoak aztertuz (Pompeyan hemen faltsutzat hartutako gauza pilo bat daude!!!!\u2026).<\/p>\n<p> Bitartean, faltsuak direla esaten duten txostenak, hasieran zeuden eta ia soilik Letren Fakultateko irakasleek egin dituzten 6 txostenak dira. Gainera, kontuan hartu behar da horietatik bi txosten iritziz aldatu zuten hiru irakasleenak direla, hasieran grafitoak egiazkoak zirela defendatu zutelako (Joaquin Gorrochategui, Juan Santos eta Pilar Cipres). Eta beste hiru, interes gatazka izan dituztenenak dira: bi txosten EHUko Arkeologia Sailak egindakoak, indusketa eskuratzeko interesa zuena \u2014denborak erakutsi digun moduan\u2014, eta hirugarrena Joseba Lakarrarena da, bere antzineuskeraren teoria hankaz gora ez jartzeko, grafitoak faltsuak direla etengabe esan duena.<\/p>\n<p> Epaiketa batean iritziz aldatu duten lekukoak edo erruduna zigortua izan dadin interesa dutenen lekukoak ez lituzkete onartuko. Hemen zergatik onartu dira?<\/p>\n<p> <strong>Datazioen azken albisteak<\/strong><\/p>\n<p> Pasa den abenduan, epaileak grafitoak Instituto del Patrimonio Cultural de Espa\u00f1aren laborategira bidali zituen. Erabat harritu ginen, laborategi honek ez daukalako, inondik inora, Europan dauden arkeometria laborategiek duten esperientziarik, ez tresna egokirik. Horrez gain, datatzeko eskatutako hiru multzoetatik bakarra egingo zuela esan zuen. Eliseo Gilek grafitoak, hezurrak eta adreiluak datatzea eskatu zuen, baina laborategiak lehenengoak baino ez zituen onartu. Horren aurrean, logikoena izango zen beste bi multzoak beste leku batera bidaltzea, baina epaitegiak ez du hori egin eta, ondorioz, eskaeraren bi heren bete gabe utzi dute. Onartezina!<\/p>\n<p> Gutxi balitz, udarako grafitoak datatuta egon behar baziren ere, laborategiak luzapena eskatu zuen. Hau da, hilabete batean egiten diren datazioak egiteko ia urtebete darama eta oraindik ez dakigu ezertxo ere! Egia esan, ez dakigu azkenean zer egingo duten.<\/p>\n<p> Berria<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arkeometria orain dela 40 urte sortutako zientzia alor bat da. Bere zeregina hondakin arkeologikoak datatzea da. Europan datazioak egiten dituzten bost bat arkeometria laborategi daude, punta-puntakoak. Grafito bat noizkoa den ziurtasun osoz zehazteko hilabete bat behar izaten dute. Grafitoak datatzea merkea da. Datatu daitezken grafitoak erdia baino gehiago dira: karbonatoz estalitako letrak dituztenak, hitzen ebakiduretan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-29509","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Iru\u00f1a-Veleia: 5 urte dataziorik gabe! - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Iru\u00f1a-Veleia: 5 urte dataziorik gabe! - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Arkeometria orain dela 40 urte sortutako zientzia alor bat da. Bere zeregina hondakin arkeologikoak datatzea da. Europan datazioak egiten dituzten bost bat arkeometria laborategi daude, punta-puntakoak. Grafito bat noizkoa den ziurtasun osoz zehazteko hilabete bat behar izaten dute. Grafitoak datatzea merkea da. Datatu daitezken grafitoak erdia baino gehiago dira: karbonatoz estalitako letrak dituztenak, hitzen ebakiduretan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-11-20T07:50:51+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Koldo Urrutia\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Iru\u00f1a-Veleia: 5 urte dataziorik gabe!\",\"datePublished\":\"2013-11-20T07:50:51+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\\\/\"},\"wordCount\":656,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\\\/\",\"name\":\"Iru\u00f1a-Veleia: 5 urte dataziorik gabe! - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-11-20T07:50:51+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Iru\u00f1a-Veleia: 5 urte dataziorik gabe!\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Iru\u00f1a-Veleia: 5 urte dataziorik gabe! - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Iru\u00f1a-Veleia: 5 urte dataziorik gabe! - Nabarralde","og_description":"Arkeometria orain dela 40 urte sortutako zientzia alor bat da. Bere zeregina hondakin arkeologikoak datatzea da. Europan datazioak egiten dituzten bost bat arkeometria laborategi daude, punta-puntakoak. Grafito bat noizkoa den ziurtasun osoz zehazteko hilabete bat behar izaten dute. Grafitoak datatzea merkea da. Datatu daitezken grafitoak erdia baino gehiago dira: karbonatoz estalitako letrak dituztenak, hitzen ebakiduretan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-11-20T07:50:51+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Koldo Urrutia","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Iru\u00f1a-Veleia: 5 urte dataziorik gabe!","datePublished":"2013-11-20T07:50:51+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/"},"wordCount":656,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/","name":"Iru\u00f1a-Veleia: 5 urte dataziorik gabe! - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-11-20T07:50:51+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruna-veleia-5-urte-dataziorik-gabe\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Iru\u00f1a-Veleia: 5 urte dataziorik gabe!"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29509","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29509"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29509\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29509"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29509"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29509"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}