{"id":29079,"date":"2013-09-10T11:18:40","date_gmt":"2013-09-10T09:18:40","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/"},"modified":"2013-09-10T11:18:40","modified_gmt":"2013-09-10T09:18:40","slug":"nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/","title":{"rendered":"Nafarroa osoa eta zergatik bai"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p>Berriki argitaratu du Xabier Larrabek Berria egunkarian (2013\/08\/27) artikulu bat: \u201cNafarroa? Eta zergatik ez\u2026?\u201d. Lehenengo eta behin, eskertzea horrelako artikuluak, gure artean gauzak argitzeko edo eta berriak ikasteko balioko dutelakoan, memoria gabeko Herriek -memoria gabeko pertsonek bezala-, ez baitute etorkizunik.<\/p>\n<p>Aipatutako artikuluak, Nafarroako erresumari buruzko topiko ugarietan murgiltzen da, egia ez diren beste aurreiritziez nahastuta. Artikuluan agertzen diren moduan oso laburki erantzunez: \u00abGogoratu beharra dago Gaztela Espainia izena erabiltzen hasi zenean nafar errege batek protesta egin zuela, erreinu espainiarrak lau zirelako: Portugal, Nafarroa, Gaztela eta Aragoi.\u00bb<\/p>\n<p>Portugaleko erregea izan zen eta ez Nafarroakoa Gaztelako erregeak bere burua Espainiako errege izendaraztearen kontra protestatu zuena. Are gehiago, XII. mendean oraindik behintzat, Espainia (Hispania), Atapuercan hasten zen. Aymeric Picaud frantses erromesak 1140 urte inguruan idatzitako \u201cCodex Calixtinus\u201d liburuan (aita-santua atzetik zuelarik), hauxe dio: \u201c(\u2026) Oka mendikatea pasatuta, hau da Burgos bidean, hispanoen lurraldea jarraitzen dio, hau da Gaztela\u201d.<\/p>\n<p> Xabier Larraberen beste esaldi honen lehen zatia ia egia da baina bigarrena, berriz, ez: \u00abGurera etorrita, euskaldunok izan dugun azken estatua Nafarroa izan dela argi dago, baina izendapen geografikoa izan zela kontuan hartu beharra dago, gure hizkuntza edo izaera ez delako nafar hitzaren parekidea izan\u201d.<\/p>\n<p>Nafarroa gure Estatua dela egia da (Baskonia lehen ahaleginaren ondoren), baina euskaldunak besterik onartu ezta aitortu ez dugun heinean, horrela jarraitzen du izaten. Beste aldetik, Nafarroa ez da sekula izendapen geografikoa izan. Hasieran, VIII. mendean, hegoaldeko baskoiak izendatzeko erabili zuten frankoek lehen aldiz, \u201cnauarri\u201d idatziz. Lehenengoz Anales Tilianin agertzen da 769. urtean, Karlomagnok \u201cHispani, Uuascones et Nauarri\u201d menpean hartu zituela esateko; gero Iru\u00f1a \u201coppidum nauarrorun\u201d dela esanez, nongozkoak ziren argi gelditzen da.<\/p>\n<p>Behin, Orreagako Bataila biak irabazita (778 eta 824. urteetan), gure Estatua sortu genuenean eta XII. mendera arte, \u201cnafarra\u201d euskaldun sinonimoa izan zen. Adibidez, erriberako jendeak -gure Estatu barruan 1119. urtetik-, \u201csaltus vasconum-etik\u201d etorritako euskaldunei deitzen zieten \u201cnafarra\u201d, eurak, euskara ia galduta zutela eta eleanitzak zirelarik ordurako. Aski ezaguna da gainera Antso VI Jakitunak esandakoa, hau da, euskara zela \u201clingua navarrorum\u201d (1167). Errege honek, ordura arte <em>Iru\u00f1ako Erresuma<\/em> zena <em>Nafarroako Erresuma<\/em> izendatuz, \u201cnafar\u201d izen etniko-kulturala izen politiko edo nazionala bihurtu zuen, Jimeno Jurio, Jos\u00e9 Miranda y Yaguas edo Ricardo Cierbide historialariek azaltzen duten moduan.<\/p>\n<p> \u00abNafarroako Erreinuak Okzitania izan zuen ardatz, ekonomia, biztanleria eta hizkuntza ikusita. Bere helburua botere ekonomikoa okzitaniarren esku uztea izan zen, eta horretarako fundatu zituen hiribilduak (Donostia\u2026). Okzitaniatik etorritako jendeaz egin zuen. Erreinuak okzitanieraz funtzionatu zuen nagusiki eta desagertu izan ez balitz, seguruenik, hizkuntza hori izango zen jaun eta jabe.\u00bb<\/p>\n<p>Esaldi honek ez du historikoki egi handirik. Etorri ziren gaskoiek, akitaniarrek eta frankoek azkenean euskara ikasi zuten, hala izan ez balitz, euskara aspalditik desagertua litzateke Nafarroatik eta gure kostaldetik. XVI. mendean Goi eta Behe Nafarroan euskara zen herritarren artean hizkuntza nagusia eta hizkuntza bakarra, beste hizkuntzak ordurako desagertuta baitziren, Erriberaren eta inguruko eleaniztasuna \u2013 euskara barne- kontutan harturik. Tutera hiri handia ere, aspaldi honetan agertu diren dokumentuek argi utzi duten bezala.<\/p>\n<p>XII. mendean Akitania-Ingalaterra Baskonia kontinentala eraso eta Nafarroa galtzaile suertatu zen, hala ere, Behe Nafarroa gure Estatu barnean mantentzea lortuz. Bakea sinatzeko edo, Berenguela nafar printzesa, Akitaniako dukearekin ezkondu zen, Rikardo \u201cLehoi Bihotz\u201d famatua. Baskonia kontinentalean erreboltak egon ziran, eta hainbat euskaldun eta gaskoi (euskotar erromantzatuak), Nafarroako erresumara pasatu ziran, adibidez Donostiara.<\/p>\n<p>Erresuma musulman eta Gaztelarren erasoen aurrean Nafarroa indartzeko birpopulatze politika eraman zuten nafar erregeek (orduko etorkinak, beste erresumek egin zuten gisara). Santiago Bidean zeuden udalerriak indartu zituzten Europatik zetozen erromesak aprobetxatuz, hiribildu harresituak sortuz eta gaskoi, akitaniar eta frankoak ekarri zituzten gehienetan, horretarako baldintza ekonomiko egokiak eskainiz. XII-XIII. mendeetan batez ere, askotan bertakoengandik bananduz.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Orokorrean \u201cfrankoak\u201d deitutako giza talde hauek indartsuak bihurtu ziren, erresumaren populazioaren laurden bat edo izateraino. Baina mendeak aurrera ia desagertu ziren, XV-XVI. mendean ia ez zeuden, bertakoek asimilatuta. Iru\u00f1earen kasua da esanguratsuena. Hiru auzoetatik bat bakarra zen nafarra-euskalduna (<em>nafarrerria<\/em> deitutakoa). Mende batzuk geroago, auzo hauek desagertzean (1423), euskaldun hutsak ziren iruindar gehienak, espainolak erresumaren zati nuklearra hankapean hartu arte (1512-24).<\/p>\n<p>Salbuespenak salbuespen, esate baterako Donostia eta inguruetan (Itsas Nafarroa 1200. urtean inbaditua izan zenetik erresumatik kanpo), gaskoi-era entzun zitekeen XX. mendearen hasieran, gaskoi toponimia nonahi agertzen delarik (\u201ckaskoi\u201d edo \u201clanderrak\u201d euskaldun elebakarrentzat). Baina euskaratik sortutako erromantzea izanik, sarri euskal kutsua dute: Urgul, Aiete, Ulia eta abar. Azken etorkinak Zangoza edo Lizarra(ra)n bizi ziren, akitaniarrak eta frankoak ziren gehienak barne aldean. Gaskoiak, arrantzale herria izanik, batez ere kostan: Pasaian, Deban edo eta Bermeo; zer esanik ez Baionan.<\/p>\n<p>Egia da baina, latina lehen, eta erromantzeak gero, izan zirela baskoi erresumaren administrazio hizkuntzak, horrela zenean Europako Estatu orotan. Baina administrazioaren ahozko hizkuntza euskara zen, are gehiago, Nafarroako enbaxadoreena munduan zehar, \u201cLa Navarra Mar\u00edtima\u201d edo \u201cNavarra Estado Europeon\u201d Tom\u00e1s Urzainquik demostratzen duen bezala. Baina askatasun azken mendeetan behitzat, Nafarroako erresuman sortutako nafar-erromantzea erabiltzen zen administrazioko idatzietan. Gogoratu behar da ere, euskara idatziaren bultzatzaileak, Nafarroako errege eta batez ere erreginak izan zirela, aski ezaguna den bezala (Etxepare, Leizarraga, Axular\u2026). 1620. urtean Frantziako ejertzitoa Nafarroako gorteetan sartu zenean -ordurako Donapaleun batzartzen zirelarik-, bertan behera gelditu zen euskal literaturaren lehen pizkundea.<\/p>\n<p> \u00abNafarra ez zen euskaldunaren sinonimoa. Adibidez, Frantzisko Xabierrek argi zeukaten hori eta ondo jaso ez badut ere, honen antzeko zerbait esan zuen: neu herritartasunez nafarra naiz, nazioz bizkaitarra\u2026.\u00bb \u00abBestetik, azken mila urteotan kantabriar izendapenarekin batera bizkaitarra ere ikusi dugu euskaldunaren sinonimo gisa: lengua vizcaina, escribir en bizkaino, Bizkaiko Golkoa\u2026\u00bb\u201d<\/p>\n<p> Egia da esan bezala, XII. mendetik aurrera, \u201cnafarra\u201d nazio izena zela, euskara jakin \u2013 gehienak- edo ez. Frantses Xabierrek esan zuen: \u201cellos no me entendiesen ni yo a ellos, por ser su lengua natural malabar y la mia bizca\u00edna\u201d. Mendebaldeko Nafarroa konkistatu zenean, \u201cBizkaia\u201d deitu zuten gaztelauek nafar lur zati horri (aragoitarrek adibidez, ez). Mendeetan mantendu zen izena, Jose Mar\u00eda Esparzaren \u201cMapas para una naci\u00f3n\u201d liburuan ikusi daitekeenez. Azkenean, \u201cbizkaieraz\u201d hitz egitea euskaraz hitz egitearen sinonimoa bihurtu zelarik, baina gazteleraz soilik, ez beste hizkuntzetan. Frantsesentzako, adibidez, \u201cbizkatarrak\u201d hegoaldeko guztiak ginen gure hizkuntza barne, Iparraldekoak ez ziren \u201cbizkaitarrak\u201d, euren \u201cbasque\u201d ere ez&#8230;<\/p>\n<p>Xabierrek \u201ccantaber\u201d ere erabili zuen, garaikidea zuen Loiolako Ignaziok bezala edo Agosti Xaho zuberotarrak XIX. mendean bezala. XII. mendetik geroztik behintzat erabiltzen zen izen hau latinez, gazteleraz zein frantsesez, ez euskaldunaren sinonimo bezala, euskal endaren sinonimo bezala baizik.<\/p>\n<p>\u201cBeraz, nortzuk borrokatu ziren erromatarren aurka guda kantabriarretan? (\u2026) Bestetik, historikoki hemengo idazle ia guztiek (Poza, Garibai, Larramendi, Xaho\u2026) geure burua kantabriartzat izendatu izan dute etengabe, gauza normalena bezala, orain mende luze bat arte, Kantabriakoa ez zen baina han bizi zen apaiz batek horren kontrako kanpaina hasi zuen arte. Idazle horiek guztiek zergatik erabili zuten etengabe kantabriar hitza geu ere izendatzeko?\u201d. Mendeetan pentsatu da erromatarrei aurre egin zieten kantabriarrak, euskaldunak ginela. Orain hori horrela ez dela badakigu (agian mendietako euskal autrigoi-arrak parte hartu zezaketen guda ohietan). Are gehiago, horrela izan balitz, orain ez legoke euskararik, kantabriar gizon guztiak erailak edo legioetan barne atzerriratuak izan baitziren eta emakumeak legionarioei emanak, beraz, euren Herria guztiz zapaldua izan zen erromatar inperiopean. Dena den, \u201ccantaber\u201d hitza, hitz eruditua izan zen, ez zuen herriak inoiz erabili.<\/p>\n<p> \u00abAgian Euskal Herria euskararako eta Baskonia, Pays Basque, Basque Country\u2026 beste hizkuntzetarako izan litezke gure estatu berrirako izenik egokienak, gure izaera eta hizkuntzarekin bat egiten dutelako.\u201d<\/p>\n<p>\u201cPays Basque\u201d gaurko Iparraldearen sinonimoa izan da mendeetan Frantzian, non \u201cPays\u201d lurraldea esan nahi duen eta \u201cbasque\u201d euskara. W. Humboldt bere \u201cLos Vascos\u201d liburuari esker hedatu zen izendapen hau, pixkana pixkanaka, eta beste hizkuntzetara itzuli. XIX. mendearen hasieran horrela zioen alemaniar linguistak: \u201cEuskal nazio osoa izendatu nahi dutenean, aho zabalik gelditzen da bat, eta ez duzu espainol, frantses eta alemanek onartzen duten izendapen bat aurkitzen. Frantsesek ez dute orokortasunari dagokion hitz bat. \u201cBiscayens\u201d esaten dute penintsulakoez ari direnean; \u201cbasques\u201d euskal-frantsesez ari direnean; eta behar dutenean antzinako hitza erabiltzen dute: \u201ccantabres\u201d (\u2026) (espainolek ere ez zuten). Bertako biztanleek ere euren burua izendatu behar dutenean probintzien arabera izendatzen dira: bizkaitarrak, gipuzkoarrak, arabarrak\u2026 zoritxarreko herri honek bere izena ere galdu du (\u2026). Frantziako euskal lurretatik, \u201cbaskongadak\u201d probintzietatik eta Nafarroa (garai)-tik zabalduta dagoen Herri hau bere osotasunean izendatzeko: vasco\u201d (euskaldunaren sinonimoa? Euskaraz ez zekitenek ere sartzen ziren eta dira izen honen pean).<\/p>\n<p>\u201cInterneten Euskal Herria-ren alde egin da: .eus domeinua\u00bb.\u00a0 Nik uste, euskararen alde egin dela \u201c.eus\u201d hori.<\/p>\n<p>Aztertzen ari gabiltzan artikuluan, Xabier Larrabek, azken urteotan gure aberriaren izenari buruz eztabaida pil-pilean dagoela esanez hasten da, batzuek Euskal Herria eta beste batzuek Nafarroa dela diotelarik. Xabierrek planteatzen duen galderari berak erantzuten dio: \u201cEdo izendapen bikoitza eduki Euskal Herria-Nabarra?\u201d Euskal Herria eta Nafarroa (edo Nabarra \u201cb\u201d-rekin osotasuna adierazteko), gauza ezberdinak dira eta era berean Herri berdinaren izenak. Nafarroa da euskaldunok eduki dugun Estatuaren izena, nazio-politikoaren izena mundu osoko historia liburuetan agertzen dena. Euskal Herria da euskaldunok osotzen dugun nazio-kulturala, hori mendeetan horrela izan da ere. Frantsesak <em>galoak<\/em> dira era berean, suitzarrak <em>helvetikoak<\/em> edo eta portugaldarrak <em>lusoak<\/em>, eta inori ez digu horrek inongo arazorik ematen eta primeran bereizten ditugu zentzu biak. Euskaldun-nafar binomioa bera da, txanpon beraren aurpegi biak.<\/p>\n<p>Azken urteetako afera, hala ere, sakonagoa da. Gure Estatua, berria izan behar duela eta izena Euskal Herria behar duela izan da. Aranatarren Euskadi edo eta <em>Euzkadi<\/em> lehen Estatu berriaren proiektua baztertu eta gero, edo hobe, espainol proiektu totalitarioan espainol lurralde administrazio batera bideratua izan da gero. Estatu proiektu berri biak, Nafarroa ahazten dute, Nafarroa-Baskoniako Estatua inoiz existituko izan ez balitz bezala, gure historialariak diotenaren kontra eta Telesforo Monz\u00f3n, Manuel Irujo, Anacleto Ortueta edo eta Jos\u00e9 Antonio Agirre Lehendakariak defendatu zutenaren kontra.<\/p>\n<p>Gure arbasoek egindako guztiaren ondorioa gara eta gu egiten ari garena. Gure ondare politiko eta historikoari uko egiteak, oraindik gehiago murrizten ditu gure askatasunerako aukerak, horregatik, Nabarra da Euskal Herriaren Estatua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berriki argitaratu du Xabier Larrabek Berria egunkarian (2013\/08\/27) artikulu bat: \u201cNafarroa? Eta zergatik ez\u2026?\u201d. Lehenengo eta behin, eskertzea horrelako artikuluak, gure artean gauzak argitzeko edo eta berriak ikasteko balioko dutelakoan, memoria gabeko Herriek -memoria gabeko pertsonek bezala-, ez baitute etorkizunik. Aipatutako artikuluak, Nafarroako erresumari buruzko topiko ugarietan murgiltzen da, egia ez diren beste aurreiritziez nahastuta. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-29079","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Nafarroa osoa eta zergatik bai - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Nafarroa osoa eta zergatik bai - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Berriki argitaratu du Xabier Larrabek Berria egunkarian (2013\/08\/27) artikulu bat: \u201cNafarroa? Eta zergatik ez\u2026?\u201d. Lehenengo eta behin, eskertzea horrelako artikuluak, gure artean gauzak argitzeko edo eta berriak ikasteko balioko dutelakoan, memoria gabeko Herriek -memoria gabeko pertsonek bezala-, ez baitute etorkizunik. Aipatutako artikuluak, Nafarroako erresumari buruzko topiko ugarietan murgiltzen da, egia ez diren beste aurreiritziez nahastuta. [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-09-10T09:18:40+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Aitzol Altuna Enzunza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Nafarroa osoa eta zergatik bai\",\"datePublished\":\"2013-09-10T09:18:40+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\\\/\"},\"wordCount\":1557,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\\\/\",\"name\":\"Nafarroa osoa eta zergatik bai - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-09-10T09:18:40+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Nafarroa osoa eta zergatik bai\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Nafarroa osoa eta zergatik bai - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Nafarroa osoa eta zergatik bai - Nabarralde","og_description":"Berriki argitaratu du Xabier Larrabek Berria egunkarian (2013\/08\/27) artikulu bat: \u201cNafarroa? Eta zergatik ez\u2026?\u201d. Lehenengo eta behin, eskertzea horrelako artikuluak, gure artean gauzak argitzeko edo eta berriak ikasteko balioko dutelakoan, memoria gabeko Herriek -memoria gabeko pertsonek bezala-, ez baitute etorkizunik. Aipatutako artikuluak, Nafarroako erresumari buruzko topiko ugarietan murgiltzen da, egia ez diren beste aurreiritziez nahastuta. [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-09-10T09:18:40+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Aitzol Altuna Enzunza","Tiempo de lectura":"8 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Nafarroa osoa eta zergatik bai","datePublished":"2013-09-10T09:18:40+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/"},"wordCount":1557,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/","name":"Nafarroa osoa eta zergatik bai - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-09-10T09:18:40+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-osoa-eta-zergatik-bai\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Nafarroa osoa eta zergatik bai"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29079","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29079"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29079\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29079"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29079"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29079"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}