{"id":28917,"date":"2013-08-01T05:44:13","date_gmt":"2013-08-01T03:44:13","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/"},"modified":"2013-08-01T05:44:13","modified_gmt":"2013-08-01T03:44:13","slug":"piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/","title":{"rendered":"Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p><strong>Nerea Lizarralde<\/strong><\/p>\n<h2>Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua<\/h2>\n<p> <a title=\"irutxulo.hitza\" href=\"http:\/\/irutxulo.hitza.info\/\">irutxulo.hitza<\/a><br \/><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" alt=\"Piratak\" src=\"http:\/\/irutxulo.hitza.info\/files\/2013\/07\/wpid-IMG-20130726-WA0003-300x225.jpg\" height=\"225\" width=\"300\" \/><\/p>\n<p><strong>Abuztuaren 10ean lehorreratuko dira Piratak, Zuloaga plazan. 1813ko donostiarrei omenaldia egingo diete Abuztuaren 31 kalean.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Willis Drummond, We Are Standard, Blaka eta Bad Sound System taldeek joko dute La Flamenkan.<\/strong><\/p>\n<p><em>Parte hartuz, donostiarron sareak josi!<\/em> lelopean, Donostiako  Piratek gaur aurkeztu dute Aste Nagusirako prestatu duten egitarau  guztia. Iaz 10. urtemuga ospatu ondoren, gogotsu jarraitzen dute lanean.  Jada hasi dute atzera kontaketa.<\/p>\n<p>Abuztuaren 10ean, larunbata, hasiko da Piraten egitaraua. Eskifaiako  kuadrillen banderen aurkezpena egin ondoren, Zuloaga plazan  lehorreratuko dira. <strong>Txupina piztu baino lehen, 1813ko donostiarrak omenduko dituzte Abuztuaren 31ko kalean<\/strong>.  Handik Kaira joango dira, Ezkilari eta Mattiri ongi etorria ematera.  Gauean, 21:30ak aldera piztuko da festa La Flamenka gunean.<\/p>\n<p>Erromeria eguna abuztuaren 11n izango da. La Flamenkatik Urgullera joango dira Piratak, trikitilarien laguntzarekin. <strong>Lehen aldiz, gainera, argazki rally bat egingo dute<\/strong>.  La Flamenkako komunikazio gunean, 10:00etan hiru gai emango dituzte.  Gai bakoitzetik 3 argazki aurkeztu beharko dira eta beraz,  partehartzaile bakoitzak 9 argazki aurkeztu beharko ditu 20:00etarako.  Gauean Willis Drummond eta Blaka taldeek joko dute zuzenean La  Flamenkan.<\/p>\n<p>Donostia abordatzeko eguna abuztuaren 12a, astelehena, izango da.  Goizean goiz hasiko dira baltsak muntatzen, kaiko arranpan.  Segurtasunagatik 16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu, eta  iltzeak ezingo dira erabili. Kontuan hartzeko ohar gehiago:<strong> Zero  Zabor filosofiaren aldeko apustu sendoa egin dute Piratek, eta ezingo  dira itsasoa kutsatu dezaketen bidoi edo antzekoak erabili; egunean  bertan urtetik urtera berrerabili daitezkeen poltsak eskuratu ahalko  dira<\/strong>. Baltsak 17:00etan irteko dira kaitik, Kontxako  badiarantz. Handik itzuliko dira kalejiran, Bad Sound System-en  musikaren erritmoan.<\/p>\n<p>Asteartean, abuztuaren 13an, <strong>Eskifaia Gazte Kofradiak Bilbo, Baiona eta Gasteizko jaietako lagunei harrera egingo die<\/strong>.  Izan ere, Eskifaia Gazte Kofradiak, Iru\u00f1eko 3indarrok Gazte Pe\u00f1ak,  Baionako Gazte Asanbladak, Gasteizko Gazte Karpak eta Bilboko Kaskagorri  Konpartsak <em>Kale Jira!<\/em> dinamika abiatu dute hiri bakoitzeko  gazteek festen testuinguruan praktikan jartzen dituzten antolaketa  ereduak ezagutu eta eta jai herrikoien inguruko hausnarketa sakona  aktibatzeko asmoz. Bost hirietako jaietatik bira egingo dute elkarrekin  hainbat jarduera eginez.<\/p>\n<p>Haurrek, ohi bezala protagonismo handia izango dute Piraten  egitarauan. Abuztuaren 14an, asteazkena, herri kirolak egingo dituzte  Portaletasetik Nautikorantz doan eremuan, eta altxorraren bila jolasaz  gozatuko dute.<br \/> <strong>Ostegunean, abuztuaren 15ean, haurrek abordatuko dute Donostia, Abordatze txikian<\/strong>.  Iaz igerileku erraldoi batean sartu ziren pirata txikiak; baina aurten  arranpan izango dira. Adinaren araberako txandak antolatuko dira, eta ez  dute baltsarik eraiki beharko, Piratek jarriko dituzte eta.<\/p>\n<p>Kuadrillen eguna abuztuaren 16an iritsiko da. Bazkari herrikoia  egingo dute elkarrekin La Flamenkan. KDF (Kantu Dantza Festa), mozorro  onenari eta bandera originalenari sariak ere izango dira.<\/p>\n<p>Larunbatean, abuztuaren 17an, <strong>Sagues aldera hurbilduko dira Piratak. Surf\u00a0 ikastaroak izango dira haurrentzat eta helduentzat<\/strong>.  Surfak hirian duen garrantzia ikusita, herritarrek surfa egiteko aukera  eskaintzea erabaki dute Piratek. Haien ustez, jaietan gutxitan hartu  baita kontuan surf komunitatea. Berritasun gisa ere, bigarren eskuko  merkatu bat antolatuko dute kaian.<\/p>\n<p><strong>Igandean, abuztuaren 17an, amaituko da egitaraua, Irrikitaldiarekin<\/strong>.  2006. urtetik Piratek jaiari amaiera emateko ospatzen duten ekitaldi  satirikoa da. XIX. mende amaierako Belle Epoque-ari eta duela bi  hamarkada arte hiriko agintariek ospatzen zuten Salve meza eta  prozesioari irri egitea du helburu: \u201cJaia, eta bereziki Aste Nagusia,  erritu atzerakoiz beteta egon da, eta guk, erritu horien jabe eginez,  hauei itzulia eman nahi diegu. Donostiarrak euren jantzi ponpoxo eta  dotoreenekin etortzeko deia luzatzen dugu\u201d.<\/p>\n<p><strong>Bizilagunekin, herritarrekin eta ordezkari politikoekin batzarra<\/strong><\/p>\n<p>Abuztuaren 3an batzar orokor batera deitu dituzte herritarrak.  Piratek euren egitaraua azalduko diete batzarrean parte hartzen duten  guztiei. Ahalegin berezia egingo dute Kaiko bizilagunei bilerara  deitzeko. Alderdi politikoen ordezkariak ere deituko dituzte. Bertatik  bertara entzun ahal izango dute Piratek aurten prestatutakoa, eta  Piratak prest izango dira ekarpenak jasotzeko. Batzarraren lekua eta  ordua hurrengo astean zehaztuko dute.<\/p>\n<p><strong>Aste Nagusirako muralak<\/strong><\/p>\n<p>Piraten guneetako dekorazioa prestatu nahi duten herritarrak  Kortxoenea gaztetxean izango dute muralak eta apaingarriak egiteko  aukera. Pankartak egiten eta esku lanetan lagundu nahi dutenek larunbat  honetan (uztailak 27) eta hurrengoan (abuztuak 3) Kortxoeneara joan  beharko dute arratsaldez.<\/p>\n<p>Egitarau osoa eta jarduera guztietan izena emateko informazio guztia <a href=\"http:\/\/www.izanpirata.info\/\">Piraten webgunean<\/a> dago eskuragarri.<\/p>\n<div>\n<p><strong>EGITARAUA<\/strong><\/p>\n<p><strong>ABUZTUAK 10, LARUNBATA<\/strong><\/p>\n<p>20:00 Eskifaiako kuadrillen banderen aurkezpena.<br \/> 21:00 Piraten lehorreratzea Zuloaga plazan.<br \/> 21:15 1813ko donostiarrei omenaldia 1813 Donostia Sutan elkartearekin batera Abuztuak 31 kalean.<br \/> 21:30 Ezkila eta Mattiri ongi etorria kaian, eta Txupinazoa La Flamenkan.<br \/> 22:00 Afari girotua Trinitate plazan.<br \/> 23:15 Kontzertua: 3gabe2 La Flamenkan.<br \/> 23:00 DJ gunea Nautikoan: Krak in Dub \u2018FogataSounds\u2019 (Ruba dub step to Jungle) Live Act.<\/p>\n<p><strong>ABUZTUAK 11, IGANDEA<\/strong><\/p>\n<p>10:00 Argazki Rally herrikoia.<br \/> 11:00 La Flamenkatik irteera Urgullera, trikitilarien laguntzarekin.<br \/> 12:00 Haur eta gurasoen jolasak Urgullen (Pirata Bihurriak Kofradia).<br \/> 12:30 Umeentzako animazioa Urgullen (Pirata Bihurriak Kofradia).<br \/> 13:30 Bertsolariak Urgullen.<br \/> 14:30 Bazkari herrikoia Urgullen.<br \/> 16:30 Gymkana erraldoia Urgullen (Pirata Bihurriak Kofradia).<br \/> 17:00 Erromeria Urgullen.<br \/> 17:00 La Flamenkaren irekiera.<br \/> 19:00 Urgulletik jaitsiera La Flamenkara, Trikitilariek lagunduta.<br \/> 21:00 Argazki Rallyko lanen proiekzioa eta sari banaketa.<br \/> 22:00 Afari girotua Trinitate plazan.<br \/> 23:00 Kontzertuak: Willis Drummond eta Blaka La Flamenkan.<br \/> 23:00 DJ gunea Nautikoan: Royal Jaleo (Bass music From Donostia).<\/p>\n<p><strong>ABUZTUAK 12, ASTELEHENA<\/strong><\/p>\n<p>08:00 Baltsen muntaketa hasiera arranpan.<br \/> 14:00 Bazkaria Zuloaga plazan.<br \/> 17:00 Abordatzera!<br \/> 19:00 Bad Sound Systemekin kalejira La Flamenka gunera Kontxako erlojuetatik.<br \/> 20:00 Bad Sound System La Flamenkan.<br \/> 22:00 Afari girotua Trinitate plazan.<br \/> 23:00 Kontzertuak: Talko eta Non Servium La Flamenkan.<br \/> 23:00 DJ gunea Nautikoan: Ziribulio Sound+ Artista Gonbidatua (Reggae-DanceHall).<\/p>\n<p><strong>ABUZTUAK 13, ASTEARTEA<\/strong><\/p>\n<p>11:00 Haurrentzat musika tresnak egiteko tailerrak (Pirata Bihurrien Kofradia).<br \/> 12:00 Kantu herrikoien Kantujira La Flamenkatik.<br \/> 16:30 Harrera Bilboko, Iru\u00f1eako, Baionako eta Gazteizko lagunei (Eskifaia Gazte Kofradia).<br \/> 17:00 Kalejira ekimena: hiriburuen artekojolasak (Eskifaia Gazte Kofradia).<br \/> 18:00 Dantza herrikoiak La Flamenkan.<br \/> 18:00 Altxorraren bila (Eskifaia Gazte Kofradia).<br \/> 19:30 Elektrokeitan Alde Zaharretik (Eskifaia Gazte Kofradia).<br \/> 21:00 Afari-merienda La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).<br \/> 22:00 Afari girotua Trinitate plazan.<br \/> 23:00 Kontzertuak: Gose eta Kasernarat (Musika lehiaketako epaimahaiaren saria) La Flamenkan.<br \/> 23:00 Dj Gunea Nautikoan: Madgic (Take That Mix).<\/p>\n<p><strong>ABUZTUAK 14, ASTEAZKENA<\/strong><\/p>\n<p>11:00 Haurrentzat herrikirolak, Portaletasetik Nautikorantz doan eremuan (Pirata Bihurrien Kofradia).<br \/> 16:00 Koadrilen arteko jolasak La Flamenkan (Eskifaia Gazteen Kofradia).<br \/> 17:00 Haurrentzako altxorraren bila jolasa kaian (Pirata Bihurrien Kofradia).<br \/> 22:00 Afari girotua Trinitate plazan.<br \/> 23:00 Kontzertuak: South Central eta DJ Tin Tin La Flamenkan.<br \/> 23:00 Dj Gunea Nautikoan: Vadim (Electronic Beats From London).<\/p>\n<p><strong>ABUZTUAK 15, OSTEGUNA<\/strong><\/p>\n<p>10:30 Pirataz mozorrotzeko tailerrak (Pirata Bihurrien Kofradia).<br \/> 11.00 Rugby Ikastaroa La Kontxan.<br \/> 12:30 Erraldoi eta buruhandiak La Flamenka gunean.<br \/> 13:15 Haurrentzako Entzierro txikia, Ikatz kaletik abiatuta La Flamenkaraino (Pirata Bihurrien Kofradia).<br \/> 13:30 Haur bazkaria La Flamenkan (Pirata Bihurrien Kofradia).<br \/> 15:30 Klown ikuskizuna La Flamenkan (Pirata Bihurrien Kofradia).<br \/> 16:30 Kermes jolas erraldoia Kaiarriba eremuan (Pirata Bihurrien Kofradia).<br \/> 17:30 Abordatze Txikia! Kaiarriban eta jarraian kalejira La Flamenkara itzultzeko.<br \/> 17:30 Kuadrilen arteko III. pintxo lehiaketa La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).<br \/> 19:00 Luntxa eta mikro irekia La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).<br \/> 22:00 Afari girotua Trinitate plazan.<br \/> 23:00 Kontzertuak: Juantxo Skalari Kluba eta Besteikpe (Musika Lehiaketan Publikoaren Saria) La Flamenkan.<br \/> 23:00 Dj Gunea Nautikoan: Griffi.<\/p>\n<p><strong>ABUZTUAK 16, OSTIRALA<\/strong><\/p>\n<p>11:00 Ur Jolasak arranpan.<br \/> 14:00 Kuadrilen bazkari herrikoia La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).<br \/> 15:30 KDF (Kantu Dantza Festa), eta mozorro onenari eta bandera originalenari sariak La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).<br \/> 17:00 Jolas sorpresa La Flamenkan (Eskifaia Gazte Kofradia).<br \/> 19:30 Koadrilen jaitsiera La Flamenkatik (Eskifaia Gazte Kofradia).<br \/> 22:00 Afari girotua Trinitate plazan.<br \/> 23:00 Kontzertuak: Itziarren Semeak eta Goraherria La Flamenkan.<br \/> 23:00 Dj Gunea Nautikoan: Desparrame (Kigo &amp; Flow).<\/p>\n<p><strong>ABUZTUAK 17, LARUNBATA<\/strong><\/p>\n<p>10:00 Surf ikastaroa 8-16 urte bitartekoentzat Sagueseko Free Surf eskolan.<br \/> 11.30 Bigarren eskuko azoka Moia puntan, irabazi asmorik gabeko elkarte eta norbanakoentzat.<br \/> 12:00etan Saguesen Trap Surf-a.<br \/> 16:00etan helduentzat surf ikastaroak Sagueseko Free Surf eskolan.<br \/> 20:00 Kontzertua: Tajon prieto y los guajalotes Trinitate plazan.<br \/> 22:00 Afari girotua Trinitate plazan<br \/> 23:00 Kontzertuak: Sen eta We Are Standard La Flamenkan.<br \/> 23:00 Dj Gunea Nautikoan.<\/p>\n<p><strong>ABUZTUAK 18, IGANDEA<\/strong><\/p>\n<p>14:00 Bazkaria La Flamenkan.<br \/> 17:00 Irrikitaldiarekin jaien itxiera Bulebarretik abiatuta.<\/p>\n<\/p><\/div>\n<p> <\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm;\"><span><a href=\"https:\/\/twitter.com\/ane_arruti\" target=\"_blank\">@ane_arruti<\/a><\/span><span> <\/span><\/p>\n<h2 style=\"margin-bottom: 0cm;\"><span><\/span>Aste Nagusirako egitarau zabala prestatu dute Donostiako Piratek<\/h2>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm;\"><a title=\"Naiz\" href=\"http:\/\/www.naiz.info\/es\/actualidad\/noticia\/20130726\/aste-nagusirako-egitarau-zabal-eta-anitza-prestatu-dute-donostiako-piratek\">Naiz<\/a><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm;\"><img decoding=\"async\" alt=\"Piratak\" src=\"http:\/\/www.naiz.info\/media\/asset_publics\/resources\/000\/031\/313\/news_landscape\/piratak.jpg?1374845232\" \/><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm;\"><strong><span>\u2018Parte hartuz, donostiarron sareak josi!\u2019  lelopean, Donostiako Piratek gaur aurkeztu dute abuztuaren 10ean  abiatuko den Aste Nagusirako prestatu duten egitaraua. Kontzertu eta DJ  eskaintza zabala izango da gauero. Nobedadeen artean, bigarren urtez  egingo den abordaia txikia arranplara pasako dute aurten. Abordaia  nagusia, berriz, abuztuaren 12an, astelehena, izango da.<\/span><\/strong><\/p>\n<p style=\"margin-bottom: 0cm;\"><span><br \/><\/span><\/p>\n<div>\n<div>\n<div>\n<p>Zuloaga plazan egingo den piraten lehorreratzearekin abiatuko  dute Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusia. Hasiera indartsua  iragarri dute. 1813ko donostiarrei omenaldian parte hartu ondoren,  Ezkila eta Mattiri ongi etorria egingo diote kaian eta ondoren  txupinazoa izango da La Flamenkan.<\/p>\n<p>Gune hori izango da gauero kontzertu nagusiak hartuko dituena. Aste  osorako eskaintza zabala eta anitza prestatu dute: 3gabe2, Willis  Drummond, Blaka, Bad Sound System, Talko, Non Servium, Gose, Kasernarat,  South Central, DJ Tin Tin, Juantxo Skalari Kluba, Besteikpe, Itziarren  Semeak, Gora Herria, Tajon Prieto y los guajalotes, Sen eta We Are  Standard taldeak ariatuko dira La Flamenkan. Bestalde, Nautikoan DJak  izango dira gauero.<\/p>\n<p>Piraten ekimen nagusia, abordaia, abuztuaren 12an egingo dute.  Aurtengoan, Zero Zabor filosofiaren aldeko apustu sendoa egingo dute eta  itsasoa kutsatu dezaketen bidoi eta antzekoak debekatu egingo dituzte.  Egunean bertan urtetik urtera berrerabili daitezkeen poltsak jarriko  dituzte eskuragarri kaian bertan. Iltzeak ere ezingo dira erabili. Parte  hartzeko abordaia@gmail.com helbidera idatzi beharko da.<\/p>\n<p>Abordaia handia 16 urtetik gorakoentzat izango da baina txikienek ere  izango dute parte hartzeko aukera. Abuztuaren 15ean, ostegunean  ospatuko da Abordatze txikia, aurten handiek bezala, arranplan egingo  dute. Izena emateko, piratabihurri@gmail.com helbidean egin beharko da.<\/p>\n<p>Egunero afari girotua egingo da Trinitate plazan. Egitarau zabalaren  baitan, azpimarratzekoak dira argazki rally herrikoia eta Urgullen  egingo den erromeria (abuztuak 11), koadrilen eguna (abuztuak 16),  Saguesen egingo den surf ikastaroa (abuztuak 17), eta jaiei amaiera  emateko 2006az geroztik ospatzen duten Irrikitaldia.<\/p>\n<p>Egitarau osoa eta ekintza ezberdinetan izena emateko informazio guztia <a href=\"http:\/\/www.izanpirata.info\/\">Piraten webgunean<\/a> dago eskuragarri.<\/p>\n<\/p><\/div>\n<\/p><\/div>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nerea Lizarralde Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua irutxulo.hitza Abuztuaren 10ean lehorreratuko dira Piratak, Zuloaga plazan. 1813ko donostiarrei omenaldia egingo diete Abuztuaren 31 kalean. Willis Drummond, We Are Standard, Blaka eta Bad Sound System taldeek joko dute La Flamenkan. Parte hartuz, donostiarron sareak josi! lelopean, Donostiako Piratek gaur aurkeztu dute Aste Nagusirako prestatu duten egitarau [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-28917","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"\u2018Parte hartuz, donostiarron sareak josi!\u2019 lelopean, Donostiako Piratek gaur aurkeztu dute abuztuaren 10ean abiatuko den Aste Nagusirako prestatu duten egitaraua. Kontzertu eta DJ eskaintza zabala izango da gauero\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"\u2018Parte hartuz, donostiarron sareak josi!\u2019 lelopean, Donostiako Piratek gaur aurkeztu dute abuztuaren 10ean abiatuko den Aste Nagusirako prestatu duten egitaraua. Kontzertu eta DJ eskaintza zabala izango da gauero\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-08-01T03:44:13+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/irutxulo.hitza.info\/files\/2013\/07\/wpid-IMG-20130726-WA0003-300x225.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Hemeroteca\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua\",\"datePublished\":\"2013-08-01T03:44:13+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/\"},\"wordCount\":1466,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/irutxulo.hitza.info\\\/files\\\/2013\\\/07\\\/wpid-IMG-20130726-WA0003-300x225.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/\",\"name\":\"Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/irutxulo.hitza.info\\\/files\\\/2013\\\/07\\\/wpid-IMG-20130726-WA0003-300x225.jpg\",\"datePublished\":\"2013-08-01T03:44:13+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"\u2018Parte hartuz, donostiarron sareak josi!\u2019 lelopean, Donostiako Piratek gaur aurkeztu dute abuztuaren 10ean abiatuko den Aste Nagusirako prestatu duten egitaraua. Kontzertu eta DJ eskaintza zabala izango da gauero\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/irutxulo.hitza.info\\\/files\\\/2013\\\/07\\\/wpid-IMG-20130726-WA0003-300x225.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/irutxulo.hitza.info\\\/files\\\/2013\\\/07\\\/wpid-IMG-20130726-WA0003-300x225.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua - Nabarralde","description":"\u2018Parte hartuz, donostiarron sareak josi!\u2019 lelopean, Donostiako Piratek gaur aurkeztu dute abuztuaren 10ean abiatuko den Aste Nagusirako prestatu duten egitaraua. Kontzertu eta DJ eskaintza zabala izango da gauero","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua - Nabarralde","og_description":"\u2018Parte hartuz, donostiarron sareak josi!\u2019 lelopean, Donostiako Piratek gaur aurkeztu dute abuztuaren 10ean abiatuko den Aste Nagusirako prestatu duten egitaraua. Kontzertu eta DJ eskaintza zabala izango da gauero","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-08-01T03:44:13+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/irutxulo.hitza.info\/files\/2013\/07\/wpid-IMG-20130726-WA0003-300x225.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Hemeroteca","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua","datePublished":"2013-08-01T03:44:13+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/"},"wordCount":1466,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/irutxulo.hitza.info\/files\/2013\/07\/wpid-IMG-20130726-WA0003-300x225.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/","name":"Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/irutxulo.hitza.info\/files\/2013\/07\/wpid-IMG-20130726-WA0003-300x225.jpg","datePublished":"2013-08-01T03:44:13+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"\u2018Parte hartuz, donostiarron sareak josi!\u2019 lelopean, Donostiako Piratek gaur aurkeztu dute abuztuaren 10ean abiatuko den Aste Nagusirako prestatu duten egitaraua. Kontzertu eta DJ eskaintza zabala izango da gauero","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/#primaryimage","url":"http:\/\/irutxulo.hitza.info\/files\/2013\/07\/wpid-IMG-20130726-WA0003-300x225.jpg","contentUrl":"http:\/\/irutxulo.hitza.info\/files\/2013\/07\/wpid-IMG-20130726-WA0003-300x225.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/piratek-prest-dute-donostia-abordatzeko-egitaraua\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Piratek prest dute Donostia abordatzeko egitaraua"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28917","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28917"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28917\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28917"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28917"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28917"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}