{"id":28865,"date":"2013-07-02T11:13:00","date_gmt":"2013-07-02T09:13:00","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/"},"modified":"2013-07-02T11:13:00","modified_gmt":"2013-07-02T09:13:00","slug":"jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/","title":{"rendered":"Jean-Louis Davant. \u00abHistoria bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko mina\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><strong>Jean-Louis Davant. Idazlea eta euskaltzaina<\/strong><\/p>\n<p><strong>Anton Abadiaz egin zituen  hainbat lan bildu ditu liburu batean Davantek. Abadiaren biografia,  Euskaltzaindian sartu zeneko diskurtsoa, pastoral bat eta Lore Jokoen  aipamena dira liburua osatzen dutenak. Bestelako aipamenetara eramaten  duten hariak.<\/strong><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Argitaratu berri du bere azken liburua, eta Soh\u00fctako herriak emanen du uda honetan <em>Ren\u00e9 Cassin<\/em>,  Jean-Louis Davantek (\u00dcrr\u00fcstoi-Larrabile, 1935) idatzi pastorala. Euskal  Herriko izen \u00abhandiak\u00bb oroitaraztea du xede lan horiekin.<\/p>\n<p><strong><em>Antoine d&#8217;Abbadie, Abbadiaz<\/em> liburua argitaratu berri duzu. Hasteko, zergatik pertsona horren hautua egin zenuen?<\/strong><\/p>\n<p>Ene  herritar handiari liburu hori egin nahi nion, \u00dcrr\u00fcstoiko seme baitzen  Anton Abadia. Aita \u00fcrr\u00fcstoitarra zuen. Gizon hori izugarriko ikerlaria  izan zen, jakintsua. Gauza oroer interesatzen zen, eta bereziki  astronomiari; ofizioz astronomoa zen; geografian aritu zen anitz,  etnologian, hizkuntzetan, euskalgintzan. Harez lan anitz banuen eginik,  eskuin-ezker barreiaturik zirenak. Liburu horretan bildu ditut,  sailkatu, emendatu, zuzendu eta oraikotu. Haren historian kondaira anitz  bada, familiak hedaturik; haien petik egiazko historia xerkatu behar  da. Emeki-emeki ari gara horretan aitzinatzen, beti gauza berriak  edireten dizkiogu.<\/p>\n<p><strong>Aipatu izan duzu Anton Abadia eta Agosti  Xaho oso desberdin zirela baina elkarrekin gramatika bat egin zutela.  Zerk juntatu zituen?<\/strong><\/p>\n<p>Euskaltzale baitziren biak. Gero  zuberotar ere bai; Xaho osoki zuberotar eta Abadia aitarengandik. Ama  irlandarra zuen, Dublinen sortua zen eta lehen hamar urteak han  iraganik. Erran nezake Abadia lehenik irlandarra zela, baina Euskal  Herriaren hautua egin zuen. Biak ber adineko ziren ere, urte bateko  artea zuten. Segur ere elkar ezagutu zuten Parisen ikasle zirelarik.<\/p>\n<p><strong>Euskaltzaina zarenez geroz, zure ustez nolakoa da elkarlan horrek eman zuen gramatikaren balioa?<\/strong><\/p>\n<p>Interesgarria  da. Geroztik beste lan anitz egin da prefosta. Gauzak aitzinatu dira,  eta beti aitzinatzen ari dira, baina serioski egina da. Xahok euskara  zuen bere egun orotako hizkuntza, nahiz frantsesez ere oso trebe zen,  eta Abadia oso jakintsua zen, oso metodikoa. Abadiak aitzinsolasa egin  zuen, oso luze, eta hor aipatzen du euskara beste mintzaira elibatekin  konparaketak eginez. 14 mintzaira bazekizkien; hor igartzen da egiazki  jakintsu zela. Bere euskara zuberotarra zen; beranduago lapurtarra ikasi  zuen. Bizi erdia \u2014errateko maneran\u2014 Lapurdin iragan zuen, orduan  Urru\u00f1an zen auzo batean, geroztik Hendaiara iragan dena.<\/p>\n<p><strong>Zure liburuan aipatzen duzu Abadiak Lore Jokoak asmatu zituela.<\/strong><\/p>\n<p>Denbora  berrietakoak, bai. Erdi Aroan izan ziren luzaz Tolosan (Okzitania),  gero Kataluniara iragan ziren eta galdu ziren. XIX. mendean Euskal  Herrian hasi zituen Abadiak. Beti erraten da Kataluniaren ondotik jin  zirela Euskal Herrikoak; ez da egia. Ez da egia denbora berrietan;  denbora zaharretan Tolosan hasi ziren.<\/p>\n<p><strong>Literaturaz badituzu  hainbat lan plazaratuak. Zure ustez Lore Joko edo lehiaketa horiek zer  ekartzen zioten euskal literaturari? <\/strong><\/p>\n<p>Jende anitzek parte  hartzen zuen, eta jende sinpleak. Jakintsu zenbaitzuek ere bai, baina  haboroxeak eskulangile ofizioetakoak ziren. Anitz euskara ederrean  izkiriatuak dira. Horien maila kritikatzen da; niri iduri zait kritika  elitista dela. Herriko olerkia da, ez da olerki jakintsua \u2014Oihenart  batena bezalakoa\u2014 baina beti euskara ederrean. Ikusten dugularik XIX.  mendeko lehen partean euskaraz izkiriatzen zen literatura, usu franko  ahula zait frantses erranaldiari jarraikiz izkiriatzen baitzen. Aldiz,  XIX. mende hondarrera idazle ederrak agertu ziren, bereziki Iparraldean  eta nagusiki lapurteraz; haboroxeak apaizak ziren. Nik uste dut prosa  eder horrek zerbait zor diola koblakari eta olerkari xume horien euskara  ederrari. Bestalde, olerki herritar hori oinarri bat izan da XX.  mendean agertuko den olerki jakintsuarentzat. Ni laborari mundukoa naiz  \u2014nahiz ez naizen zuzenean laborari\u2014, eta ikasi dudan biologiatik badakit  lili ederrenak gorotzean sortzen direla, eta beren aldian gorotz  bilakatzen. Hori da biziaren zikloa.<\/p>\n<p><strong>Erran duzu jende xume anitzek parte hartzen zuela. Abadiaren nahia zelako gertatzen ote zen hala?<\/strong><\/p>\n<p>Denei  zabalik zen, bai. Zein urtez, hamarnaka agertzen ziren lanak, Patri  Urkizuk anitz agertu ditu liburu batean. Zenbait ehun olerki   agertu  da. Gero baziren eskolatuak ere: Jean-Baptiste Elizanburu saratarra  bezala. Baina baziren laborariak ere; Etxahun Barkoxek parte hartu zuen.  Baziren ezizenekin agertzen zirenak ere, eta Etxahunek kritikatzen  zituen. Ez zuten apaiz bezala agertu nahi; haietan zen Gratien Adema <em>Zaldubi<\/em> senpertar apaiza.<\/p>\n<p><strong>Gaur  egun ere, desberdinak badira ere, literatura lehiaketak egiten dira.  Lore Jokoekin konparaketa bat egin behar bazenu, zer erranen zenuke?<\/strong><\/p>\n<p>Eskola  maila zinez gora joan da. Ene adinekoetan ez izugarri, 14 urtetara arte  bederen jendea eskolan ibiltzen zen lehenago ez bezala. Gero 16  urtetara eta orain gure herri txikietako gazte anitz unibertsitatera  joaten da. Arren idazleen jakintza maila ere goiti joan da. Hor parte  hartzen dutenen artean eskolatu anitz bada. Ez du erran nahi beti olerki  hobea dela. Olerkari izatea ez dut erranen naturalki badela, baina  zenbaitzuek dohaina badute eskola gutirekin. Etxahun Iruri ere ez da  dudarik olerkaria zela. Baina orain pastoral bat izkiriatzen dugularik,  ez gara Etxahunen ber baldintzetan ari; hark Certificat [oinarrizko  ikasketa agiria] heina zuten jendeentzat izkiriatzen zuen; guk, baxoa  [selektibitatearen parekoa] duten jendeentzat, edo haientzat ere  bederen.<\/p>\n<p><strong>Horrek zer aldaketa ekartzen du zehazki, idazleen maila gora joan dela?<\/strong><\/p>\n<p>Bai,  pastoral idazleetan Junes Casenavek maila bat gorago ezarri du. Haren  ondotik saiatzen gara besteak ere. Adibidez, frantsesezko hitz gutxiago  sartzen da; lehen burrustan sartzen zituzten frantses gutxi zekitenek  ere. Orain euskal hitza badelarik euskal hitza ezartzen dugu eta ez  frantses hitza eta <em>a<\/em> bukaeran, mintzatzean usu egiten dugun  bezala. Gero idazle bakoitzak bere maila badu. Zaharrek euskara anitz  badakigu, zeren eta zaharragoen euskara ikasi dugu eta gero euskara  berria landu. Euskaldun berriek ere ekartzen dute hiztegian bederen  aberastasun bat.<\/p>\n<p><strong>Diozu orain jendea eskolatua dela, baina kasu gehienetan ez da euskaraz eskolatua&#8230;<\/strong><\/p>\n<p>Baina  historia eskolan ikasten dute orain. Hor Junes Casenavek zorroztasun  bat sartu zuen eta du, aitzina ari baita. Bere aitzinetik frantsesezko  liburuxka batetik izkiriatzen zuten, ez itzultzen, baina egokitzen.  Frantses liburu horietan, historia kondairaz beterik agertzen zen,  Abadiaren bizitzan bezala. Aldiz, Casenave joaten da paper zaharren  ikertzera, eta historia zorrozki ikertu ondoan gain-gainetik  errespetatzen du. Ondokoek ber gisan egiten dugu distantzia habororekin  historia aldetik, zeren zorrozkiegi errespetatzen bada pastoralean,  beharbada afera hozten da. Ene ustez, erromantizismoa ere behar da, eta  xehetasunetan gauza elibat asmatu behar dira. Literatura da, antzerkia,  ez Historiako ikasgai bat.<\/p>\n<p><strong>Uda honetan zuk idatzi pastorala  emanen du Soh\u00fctako herriak. Zerk erakartzen zaitu hainbeste pertsonaia  historikoen biziak aipatzeko? Ezezagunak direla uste duzu?<\/strong><\/p>\n<p>Bai,  eta hartako nuen Abadiarena izkiriatu. Halako gizon handia, jakintsu  handia, nolaz ezezaguna egoten zen. Bereziki Iparraldean; Hegoaldean  euskal jaien mende buruak ospatzen dituzte, Iparraldean deus ere ez.  Jose Antonio Agirre lehendakaria ere Hegoaldean bazekiten nor zen,  Iparraldean anitz gutxi. Hots, Euskal Herriko bizia markatu duten jende  handiak \u2014nolazpait errateko\u2014 arrabiziarazi nahi nituen jendeen  izpirituan, ezagutarazi.<\/p>\n<p><strong>Baina aurtengoa, Rene Cassin, ezaguna da&#8230;<\/strong><\/p>\n<p>Izena  bai, baina nornahiri galdetzen diozu nor den eta kasik nehork ere ez  daki deus ere hartaz. Ez Zuberoan ez eta Baionan ere, Baionako baitzen  sortzez. Usu gerla gizonak aipatzen dira horiek baitira ezagunenak,  haiek baitute botere haboroenik ukan, baina bake gizonak ez dira  hainbeste aipatzen. Pastoralean gerla behar duzu, bestela aspertzen  zara, eta orok gisa batez gerla maite dugu; ez egitea baina istorioetan  ikustea. Historia bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko min  bat bezala; horrek odola pizten digu.<\/p>\n<p><strong>Bake ala gerla gizon, baina gehienetan gizonezkoak dira aipatzen.<\/strong><\/p>\n<p>Bai, emazteek lekurik ez baitzuten bizi publikoan, edo hain gutxi.<\/p>\n<p>Frantziako  errepublikan bozkatzeko zuzena ukan zuten munduko bigarren gerlaren  ondotik&#8230; Diputatu emazte gutxi ikusten dugu, eta herri  euskaldunenetako herriko etxeetan ere emazte gutxi. Lekurik ez zuten  bizi publikoan, hartako gaitz da. Badut emazte baten historia aspalditik  izkiriaturik; behar dutenek badakite, baina ez didate galdetzen.  Beharbada gizonek dituztelako pastoralak antolatzen; ez dakit.  Nafarroako erregina baten historia da, Zuria Nafarroakoa.<\/p>\n<p> <a name=\"despiezea1\"> <\/a> <\/p>\n<div>\n<section>\n<p>\u00abPiramide bat bezalakoa da Frantzia; zoaz piramide bat mugiaraztera\u00bb<\/p>\n<p>J.E.  <span>\u00dcrr\u00fcstoi-Larrabile<\/span><\/p>\n<p>Joan den apirilean, Enbatak 50 urte bete zituen.  Itsasun, mugimendua sortu zen herrian ospatu zuten urtebetetzea Davantek  eta bere garaiko lagunek.<\/p>\n<p><strong>Berriki ospatu dira Enbata mugimenduaren 50 urteak Itsasun. Nola bizi izan duzu momentu hori?<\/strong><\/p>\n<p>Bihotza  hunki dit 50 urteren buruan ber lekuan mintzatzeak, Abeberri lagun  zaharrarekin, eta beste anitzekin publiko artean. Gazteagoak, gazteak  eta haurrak, lau belaunaldi baginen. Hori da euskal mugimenduaren  indarra: ez dela gurekin gelditu, baina aitzina joan dela, zabaldu dela  eta beti zabaltzen ari dela. Horrek erakusten du populu bat garela, ez  zela ero zenbaiten ametsa.<\/p>\n<p><strong>Azken urteetan euskaltzain gisa agertzen zara plaza publikoan. Militante gisa lekukoa pasatu zenuen?<\/strong><\/p>\n<p>Uste  dut baietz. Uste dut abertzale mundua azkar dela. Gero, populua zertan  den, hori da&#8230; Baina hasieran eta luzaz ere gaizki ikusiak ginen; orain  abertzale munduak bere lekua egin du. Adibidez, orain, lurralde  elkargoaren eskakizun horretan, abertzaleen ideia besteengana ere eraman  da, beste anitzek bere gain hartu du. Hor ikusten da alderdi guztietako  hautetsiek, gehienek, bat egin dutela xede horren inguruan. Uste dut  bide onean garela, baina parean indar handia dugu, indar hotza eta nekez  mugitzen dena. Frantzia piramide bat bezalakoa da; zoaz piramide bat  mugiaraztera. Sistema pisua da, monolitikoa. Bere burua hobetzera ere ez  da heltzen; ikusten dugu presidentea bera nekez ari dela bere  gizonekin, gizonak baitira gehienak.<\/p>\n<p><strong>Lurralde elkargoaren eskaerarekin bat egiten duten sozialistez ari zara?<\/strong><\/p>\n<p>Hori,  baina beren onetan ere, nekez ari dira. Karguen metaketa baztertu nahi  du, eta ez dakit helduko denez. Gero gu ere nekez ari gara gure eskaeren  entzunarazteko. Hemen hautetsi sozialistak alde ditugu, baina haiek ere  ez dira heltzen Pariskoak mugiaraztea. Hor bada estatu burgesia bat,  funtzionario gorenek osatzen dutena, eta Frantzia horiek dute  gobernatzen egiazki. Eta horren mugiaraztea beste burgesien mugiaraztea  baino gaitzagoa da. Maleruski, jakobinoek dute azken hitza hartzen,  baita alderdi sozialistan ere; beharbada, eskuina baino okerrago dira.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-07-02\/032\/001\/historia_bati_zinez_interesatzeko_behar_da_sentitu_sabeleko_mina.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-07-02\/032\/001\/historia_bati_zinez_interesatzeko_behar_da_sentitu_sabeleko_mina.htm<\/a><\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jean-Louis Davant. Idazlea eta euskaltzaina Anton Abadiaz egin zituen hainbat lan bildu ditu liburu batean Davantek. Abadiaren biografia, Euskaltzaindian sartu zeneko diskurtsoa, pastoral bat eta Lore Jokoen aipamena dira liburua osatzen dutenak. Bestelako aipamenetara eramaten duten hariak. \u00a0 Argitaratu berri du bere azken liburua, eta Soh\u00fctako herriak emanen du uda honetan Ren\u00e9 Cassin, Jean-Louis Davantek [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-28865","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Jean-Louis Davant. \u00abHistoria bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko mina\u00bb - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Anton Abadiaz egin zituen hainbat lan bildu ditu liburu batean Davantek. Abadiaren biografia, Euskaltzaindian sartu zeneko diskurtsoa, pastoral bat eta Lore Jokoen aipamena dira liburua osatzen dutenak\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Jean-Louis Davant. \u00abHistoria bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko mina\u00bb - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Anton Abadiaz egin zituen hainbat lan bildu ditu liburu batean Davantek. Abadiaren biografia, Euskaltzaindian sartu zeneko diskurtsoa, pastoral bat eta Lore Jokoen aipamena dira liburua osatzen dutenak\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-07-02T09:13:00+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joanes Etxebarria \u00dcrr\u00fcstoi-Larrabile\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Jean-Louis Davant. \u00abHistoria bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko mina\u00bb\",\"datePublished\":\"2013-07-02T09:13:00+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\\\/\"},\"wordCount\":1534,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\\\/\",\"name\":\"Jean-Louis Davant. \u00abHistoria bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko mina\u00bb - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-07-02T09:13:00+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Anton Abadiaz egin zituen hainbat lan bildu ditu liburu batean Davantek. Abadiaren biografia, Euskaltzaindian sartu zeneko diskurtsoa, pastoral bat eta Lore Jokoen aipamena dira liburua osatzen dutenak\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Jean-Louis Davant. \u00abHistoria bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko mina\u00bb\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Jean-Louis Davant. \u00abHistoria bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko mina\u00bb - Nabarralde","description":"Anton Abadiaz egin zituen hainbat lan bildu ditu liburu batean Davantek. Abadiaren biografia, Euskaltzaindian sartu zeneko diskurtsoa, pastoral bat eta Lore Jokoen aipamena dira liburua osatzen dutenak","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Jean-Louis Davant. \u00abHistoria bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko mina\u00bb - Nabarralde","og_description":"Anton Abadiaz egin zituen hainbat lan bildu ditu liburu batean Davantek. Abadiaren biografia, Euskaltzaindian sartu zeneko diskurtsoa, pastoral bat eta Lore Jokoen aipamena dira liburua osatzen dutenak","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-07-02T09:13:00+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joanes Etxebarria \u00dcrr\u00fcstoi-Larrabile","Tiempo de lectura":"8 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Jean-Louis Davant. \u00abHistoria bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko mina\u00bb","datePublished":"2013-07-02T09:13:00+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/"},"wordCount":1534,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/","name":"Jean-Louis Davant. \u00abHistoria bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko mina\u00bb - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-07-02T09:13:00+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Anton Abadiaz egin zituen hainbat lan bildu ditu liburu batean Davantek. Abadiaren biografia, Euskaltzaindian sartu zeneko diskurtsoa, pastoral bat eta Lore Jokoen aipamena dira liburua osatzen dutenak","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/jean-louis-davant-lhistoria-bati-zinez-interesatzeko-behar-da-sentitu-sabeleko-minar\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Jean-Louis Davant. \u00abHistoria bati zinez interesatzeko behar da sentitu sabeleko mina\u00bb"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28865","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28865"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28865\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28865"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28865"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28865"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}