{"id":28809,"date":"2013-06-24T11:08:27","date_gmt":"2013-06-24T09:08:27","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/"},"modified":"2013-06-24T11:08:27","modified_gmt":"2013-06-24T09:08:27","slug":"qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/","title":{"rendered":"\u00abKatalunian ez da kontsultarik egingo, ez behintzat baimendutakoa\u00bb"},"content":{"rendered":"<p>  <!--more-->  <br \/>ETAko zuzendaritzarekin bildu zen Renyer 2004ean, Penpinyan, ERCko kide  zenean.Legelari eta analistak independentziarako prozesua eta Euskal  Herriarekiko harremanak aztertzen ditu.<\/p>\n<div>\n<div id=\"testua\">\n<p>Jaume Renyer i Alimbau (Villaseca, Katalunia, 1958) legelaria da eta Kataluniako egoera politikoaren analista:<em> Catalunya, q\u00fcesti\u00f3 d\u2019Estat<\/em>,<strong> L\u2019estat contra els pobles<\/strong> eta <em>L\u2019esquerra de la libertat <\/em>lanak argitaratu ditu, besteak beste. <em>Presente y futuro de Catalunya<\/em> hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Condestableren jauregian,  Iru\u00f1ean. Berriako papereko edizioan argitaraturiko elkarrizketaren  bertsio luzea da hau.<\/p>\n<p><strong>ERCko kidea izan zinen 2009. urtera arte. Aste honetan  galdeketa argitaratu du Kataluniako Generalitateak, eta, horren arabera,  ERCk irabaziko lituzke bozak.<\/strong><\/p>\n<p>Katalunian azken urtean gertatu den aldaketa politikoak indar  harremanak aldatzea ekarri du, independentziaren eskaera lehentasun  bihurtu delako. Beraz, logikoa da euren buruak independentziazale gisa  argi definitzen duten indarrek sostengu gehiago izatea bozetan. Hala da  prozesua Artur Mas presidenteak bideratzen badu ere, eta honek ERCren  kanpoko laguntza duen, hau da, oraindik independentziaz argi hitz egin  beharrean, erabakitzeko eskubideaz mintzo den alderdiarena. Afera  nazionala lehentasun bihurtzeak mapa politikoa aldatu du: alderdi  federalistek eta bestelakoek pisua galdu dute, PSC kasu.<\/p>\n<p><strong>Galdeketaren beste emaitza: independentziaren alde bozkatuko  dutenak %55,6 dira dagoeneko, iaz baino lau puntu eta erdi gehiago. Noiz  arte jarraituko du joerak?<\/strong><\/p>\n<p>Krisia oso nabarmena da Katalunian, eta horren kausa nagusienetako  bat da Generalitateak ez duela tresnarik egoerari aurre egiteko,  Espainiaren ekonomia politikarekiko menpekotasuna eta Kataluniako  gizarteak pairatzen duen lapurreta. Gizarteari begi bistakoa egiten zaio  botere propiorik gabe ez dagoela krisitik ateratzerik. Beraz, krisia  sakondu ahala, gero eta sostengu handiagoa du independentziak. Izan ere,  beste irtenbidea Espainiaren egitasmoari asimilatzea da, eta honek  megalopolis bat du, Madril, eta egitura arazo izugarriak: urte  askotarako defizita, kasu. Honek Kataluniari ez dio inongo irtenbiderik  uzten.<\/p>\n<p><strong>Eta, bitartean, PSCko Pere Navarrok Euskal Herriko foru sistema kentzeko eskatu du. Arreta desbideratzeko da?<\/strong><\/p>\n<p>Ez nioke kasu handirik egingo, PSCk Katalunian duen pisua gero eta  txikiagoa baita, eta berdintasun espainiarra eskatzeak Euskal Herriko  kontzertuak kentzeko proposatuz ez du erantzun positiborik jasoko inon.  PSCk Kataluniarako egitasmo propioa eskaintzeko ezintasuna agerian uzten  du, besterik gabe. PSCk Katalantasun erreferentea galtzen ari da,  PSOEren sukurtsal hutsa bihurtzeko.<\/p>\n<p><strong>Eta, halere, Navarrok ez al dio, hein handi batean, Urkullu  lehendakariak Kataluniari kontzertua ematearen aurka eginiko  adierazpenei erantzun nahi izan?<\/strong><\/p>\n<p>Urkulluren adierazpenek EAJren planteamendua islatzen dute: kontzertu  ekonomikoa gorde \u2014PSOEk eta PPk parteka dezaketena\u2014 eta ez planteatu  inongo etorkizun egitasmorik Euskadirentzat. Beraz, Urkulluren  adierazpenak, Kataluniaren aurkakoak barik, Euskal Herriari begirakoak  direla ulertu behar da. Statu quo-a gordetzeko asmoa dago horien  atzetik.<\/p>\n<p><strong>Ohiko irudia erabiltzeko, zuek meloia ireki nahi duzue, baina  EAJk beldur dio aldaketari. Eragingo dio horrek Kataluniako prozesuari?<\/strong><\/p>\n<p>Ez dut uste eragingo duenik modu erabakigarrian. Zoritxarrez, argi  uzten du EAJ ez diola kanpotik lagunduko Kataluniako aldaketa  egitasmoari.<\/p>\n<p><strong>Trantsizioa deiturikoan kurrikarena egin zitzaion Madrili  Euskal Herritik eta Kataluniatik. Ez al da arriskutsua bi  herrialdeentzat indarrak batzeari uko egitea?<\/strong><\/p>\n<p>Euskal Herriko egoeraz dakidanarengatik, ez dago hor, epe motzean,  prozesu independentziazalea azkartzeko perspektibarik. Beste  lehentasunak daude, eta, EAJren eta bloke abertzalearen arteko  kontrakotasunak egoera blokeatuta du. Ez bada beste norbait etortzen,  gizarte mugimenduren bat edo, ez da sortuko antzeko dinamikarik.  Gainera, krisia ez da hor hemen bezain larria, eta ez du  azeleragailuarena egiten hemen bezala.<\/p>\n<p><strong>Halere, eskuin eta ezker nazionalisten arteko hegemonia-lehia ere bada Katalunian. Zergatik ez du halako blokeorik eragiten hor?<\/strong><\/p>\n<p>Ezker-eskuin ardatza lausotu egin da. Ez da galdu, baina  Katalunia-Espainia ardatzaren azpian geratu da. Ardatz nazionalak,  Katalunian, egitasmo soziala hartzen du barruan. Independentziaren alde  daudenak, gizarte aldaketaren alde daude, hobera joan nahi dutelako:  \u201cGaizki jarraitzeko, Espainian gaude dagoeneko\u201d, diote.<\/p>\n<p><strong>2004ean Josep-Lluis Carod-Rovirarekin batera, ETAren  zuzendaritzarekin bildu zinen Perpinyan. Nolako eragina izan duzu Euskal  Herriko prozesuan?<\/strong><\/p>\n<p>Zeharkako eragina, betiere. Aspaldi izan zen, eta bestelako  testuinguru politikoan. Orain beste modu batean aztertu beharko  litzateke. ERCren ordezkari gisa hartu nuen parte bilera hartan, eta,  Kataluniako ikuspegitik, alderdiak erabaki zuen esku-hartzea orduan  pairatzen genuen indarkeria egoerarengatik, eta uste dut onerako izan  zela hura egitea. Euskal politikagintzan eragina izan zuen bilerak,  baina ordurako ikusten zelako mundu abertzalean aldaketa orokor bat  zetorrela.<\/p>\n<p><strong>Espainia-Katalunia tentsioa pilatzen, eta Madrilen aldetik zurruntasun erabatekoa. Nondik hautsiko da soka?<\/strong><\/p>\n<p>Berehalako etorkizunean, kontraste hau izango da gakoa: alde batetik  gizartean gero eta argiago ikusten da independentziaren gaian  herritarrei galdetu behar zaiela, eta, bestalde, ez dagoela mekanismo  bidegarririk galdeketa hori epe motzean egiteko. Espainiako Gobernuak  esan du ahal duen guztia egingo duela galdeketarik egin ez dadin, eta  Kataluniakoak ez du argitu oraindik noiz eta nola. Herritarrak zain  daude, eta datozen hilabeteotan modu batean edo bestean planteatu  beharko da. Nire ustez, ez da galdeketarik egingo Katalunian, ez  behintzat baimendutakoa.<\/p>\n<p><strong>Zein irtenbide, orduan: alde bakarreko independentzia deklarazioa Legebiltzarrean?<\/strong><\/p>\n<p>Zer egingo dute orduan Kataluniako indar politikoek, ikusita  dagoeneko gehiengoa direla Legebiltzarrean? Alde bakarreko  aldarrikapena, edo ez? Ez da horren erraza: kontsultarik ez dagoenez,  zaila da urratsa ematea Legebiltzarrean.<\/p>\n<p><strong>Eskoziako erreferendumak zein eragin izango du?<\/strong><\/p>\n<p>Aurrekaria ezarri du dagoeneko, garrantzitsuena ez baita  erreferenduma egitea baizik eta erreferendumera deitu izana.  Erreferentea da Eskoziakoa, arazo politiko sakon bat era demokratikoan  konpontzeko bidean. Egoera berria sortuko du Europako Batasunaren  barruan, eta zuzenean ezarri ahalko zaie adibidea Kataluniari, Euskal  Herriari, edo Flandriari. Beraz, Europako agenda politikoan jarriko du  Europako estatuak berriz antolatzeko kasuak, estatu berriekin.  Espainiako kasua da zailena, Madrilgo Gobernuak ezetza ematen diolako  konponbide demokratikoari, eta are gehiago PP, PSOEren laguntzarekin  hizkuntza eta kulturaren aurkako eraso itsuan dabil.<\/p>\n<p><strong>Baikorra zara, halere?<\/strong><\/p>\n<p>Baikorra naiz, gatazka politiko bat dagoelako, legediak uka ezin  dezakeena. Egoerek eboluzionatu egiten dute gizartearen presioarengatik.  Litekeena da Katalunian egoera ekonomikoa are gehiago hondatzea, eta  horrek asko zail dezake herritarren normaltasuna. Honek ezin du urte  asko iraun. Era demokratikoan konpondu beharko da. Independentzia  prozesuak ez du atzerabiderik, ez dudalako ikusten Madrilek proposamen  erakargarririk duenik Kataluniako herritarrak konbentzitzeko  independentziaren alde egoteari uzteko.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\/albisteak\/80937\/katalunian_ez_da_kontsultarik_egingo_ez_behintzat_baimendutakoa.htm\">http:\/\/www.berria.info\/albisteak\/80937\/katalunian_ez_da_kontsultarik_egingo_ez_behintzat_baimendutakoa.htm<\/a><\/p>\n<\/p><\/div>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[106],"tags":[],"class_list":["post-28809","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-catalunya"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>&quot;Katalunian ez da kontsultarik egingo, ez behintzat baimendutakoa&quot; - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Presente y futuro de Catalunya\u00a0hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Condestableren jauregian, Iru\u00f1ean. Berriako papereko edizioan argitaraturiko elkarrizketaren bertsio luzea da hau.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"&quot;Katalunian ez da kontsultarik egingo, ez behintzat baimendutakoa&quot; - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Presente y futuro de Catalunya\u00a0hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Condestableren jauregian, Iru\u00f1ean. Berriako papereko edizioan argitaraturiko elkarrizketaren bertsio luzea da hau.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-06-24T09:08:27+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Edu Lartzanguren\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"\u00abKatalunian ez da kontsultarik egingo, ez behintzat baimendutakoa\u00bb\",\"datePublished\":\"2013-06-24T09:08:27+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\\\/\"},\"wordCount\":943,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Catalunya\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\\\/\",\"name\":\"\\\"Katalunian ez da kontsultarik egingo, ez behintzat baimendutakoa\\\" - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-06-24T09:08:27+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Presente y futuro de Catalunya\u00a0hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Condestableren jauregian, Iru\u00f1ean. Berriako papereko edizioan argitaraturiko elkarrizketaren bertsio luzea da hau.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"\u00abKatalunian ez da kontsultarik egingo, ez behintzat baimendutakoa\u00bb\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"\"Katalunian ez da kontsultarik egingo, ez behintzat baimendutakoa\" - Nabarralde","description":"Presente y futuro de Catalunya\u00a0hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Condestableren jauregian, Iru\u00f1ean. Berriako papereko edizioan argitaraturiko elkarrizketaren bertsio luzea da hau.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"\"Katalunian ez da kontsultarik egingo, ez behintzat baimendutakoa\" - Nabarralde","og_description":"Presente y futuro de Catalunya\u00a0hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Condestableren jauregian, Iru\u00f1ean. Berriako papereko edizioan argitaraturiko elkarrizketaren bertsio luzea da hau.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-06-24T09:08:27+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Edu Lartzanguren","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"\u00abKatalunian ez da kontsultarik egingo, ez behintzat baimendutakoa\u00bb","datePublished":"2013-06-24T09:08:27+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/"},"wordCount":943,"commentCount":0,"articleSection":["Catalunya"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/","name":"\"Katalunian ez da kontsultarik egingo, ez behintzat baimendutakoa\" - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-06-24T09:08:27+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Presente y futuro de Catalunya\u00a0hitzaldia emango du bihar, 19:00etan, Condestableren jauregian, Iru\u00f1ean. Berriako papereko edizioan argitaraturiko elkarrizketaren bertsio luzea da hau.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/qkatalunian-ez-da-kontsultarik-egingo-ez-behintzat-baimendutakoaq\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"\u00abKatalunian ez da kontsultarik egingo, ez behintzat baimendutakoa\u00bb"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28809","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28809"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28809\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28809"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28809"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28809"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}