{"id":28634,"date":"2013-05-27T08:27:31","date_gmt":"2013-05-27T06:27:31","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/"},"modified":"2013-05-27T08:27:31","modified_gmt":"2013-05-27T06:27:31","slug":"benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/","title":{"rendered":"Benito Lertxundi, eskamak uztera etorria"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p>\u00abEz naiz etorri hemen ni ongi gelditzera. Eskamak uztera etorri naiz. Nigan ez da ezer geldituko. Ez naiz ibiliko zuek irabazten\u00bb. Benito Lertxundi oriotar kantariaren hitzak dira, atzo esan zituen Sanagustin kulturgunean, Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloko gonbidatua zen bera. Pako Aristi urrestildar idazle eta kazetariarekin aritu zen solasean. Baina, bukaeran bertan bildutakoen galderak ere erantzun nahi izan zituen. 85 lagun bildu ziren solasaldira.<\/p>\n<p> <strong>Benito Lertxundi, presentzia eta esentzia handiko pertsona<\/strong>. \u00abAurten 71 urte bete ditu. Ez du ematen, kalbo ez da gelditu-eta. Ile zuri eder horrek itxura interesgarria, bohemioa eta modernoa ematen dio. Nik esango nuke gutako askok daukagula sentsazioa Benito beti hor ikusi dugula, kantari gitarra eskuan, urtez urte gure herriak bisitatzen. Beti hor egon dena da eta egongo dena. Gutxi gorabehera bere kintakideak diren beste kantariekin batera, Bob Dylan, Bruce Springsteen, Van Morrison edo Leonard Cohen. Hoiekin batera kantuan diardu kantu berriak eta diskoak sortzen. Bere ibilbidean disko handiak atera ditu, 16 guztira. Ia 4-5 urtez behin disko bat atera duela esan daiteke; hoietako asko gainera dobleak. Presentzia eta esentzia handiko pertsona da Euskal Herrian. Euskaldunon esentzia ere aberastu baitu bere lanarekin, bizitzaren aurrean daukan jarrerarekin. Kantaria, gizona, pentsalaria, politikoa eta bera den oro hori gaur hobeto ezagutzeko aukera izango dugu\u00bb, hala aurkeztu zuen atzo Pako Aristik oriotar kantaria.<\/p>\n<p> <strong>Ez Dok Hamairu.<\/strong> Ez Dok Hamairu sortu zela laster 50 urte pasatu direla eta han ibilitako asko hil egin direla, joanak direla, gogorarazi zion Aristik Lertxundiri, horren aurrean zer sentitzen duen galdetuz. \u00abIa-ia azkena haugu Benito, garai hartako kontzientziaren azken ahotsa edo\u00bb, esan zion Aristik, \u00abZer sentipen sortzen duk horren aurrean?\u00bb: \u00abDena denbora kontua da, denok noiz edo noiz joan beharra dugu, joaten baldin bagara, ez dakit egia den joaten garela edo hementxe gelditzen garela\u00bb, zioen Benitok.<\/p>\n<p> \u00abEz Dok Hamairu Euskal Herriaren azken historia honetan mugarri baten moduan da. Ez Dok Hamairu eta gero gauza asko jarri zen martxan. Gu kantatzen hasi ginen eta gure esperientziak halako krak handi bat egin zuen herri honetan. Orduan jendea kultur atal desberdinak jorratzen hasi zen. Esango nuke, Ez Dok Hamairurekin batera neurri handi batean herri hau martxan jarri zela. Ez Dok Hamairuk beti izango du historikoki itzal hori\u00bb.\u00bbNi hor barnekoa izanda, nahiago izan dut zama horrekin bizi baino ez bizi. Aspaldi hasi nintzen nire motxila husten. Gehiago gustatzen zait arin ibiltzea, lastre gutxirekin. Hau da, bizitza nekarazten digun horretaz libre izatea gustatzen zait. Ez naiz sartuko zergatik. Orduan, Ez Dok Hamairutik nahiko etenda nagoela iruditzen zait. Aspaldi hasi nintzen horretan. 25 urteurrena zela-eta ospakizun batzuk egiten hasi ziren han eta hemen, eta deitzen ziguten baterako eta besterako, nekea sentitzen hasi nintzen beti gauza beretsuak errepikatzen. Aske izateko gogoa sortu zitzaidan. Hor dago, herriaren memorian dago\u00bb.<\/p>\n<p> Aristik gogorarazi zion elkarrizketaren batean esan izan duela orain ere badagoela Ez Dok Hamairu baten beharra, \u00abulertuta euskal kulturaren berpizkunde bezala\u00bb: \u00abEz Dok Hamairu espiritu batekin sortu zen, ni ez nintzen lehen egunetik espiritu horren jabe, bistan da. Ni kantatzea gustatzen zitzaion oriotar gazte bat nintzen, hor nenbilen kantuta nahian eta jendearen aurrean aritu nahian. Orduan, La Voz de Espa\u00f1ak antolatutako sariketa batean nenbilen, artikulu bat atera zuten egunkari horretan euskaraz kantatzen nuela-eta. Orduan euskaraz kantatzen genuenak horrelako erreserba arraro bat ginen. Hura irakurrita Mikel Laboak deitu zidan bilera batera joateko\u00bb. \u00abHor espiritu bat sortu zen, gure herriaren izanarekin, ideologikoa ere bai. Esango nuke abertzalea (bueltarik gabeko abertzalea) orduan egin nintzela. Euskal Herrian, honegatik edo haregatik, ziklo hauek 40 bat urte irauten dutela uste dut. Orduan oso garrantzitsuak ziren hainbat gauzak gaur egun prestigioa galdu egin dute; orduan balore ziren gauza asko gaur egun ez dira hain balore. Esango nuke espiritu hori gastatzen ari dela\u00bb. \u00abEz Dok Hamairu bat herri honek ezinbestekoa du gaur egun ere, esaten ditugun nahiak eta helburuak baditugu. Nik oraintxe ez baitut oso garbi herri honen helburua zein den\u00bb.<\/p>\n<p> <strong>Euskal musika, Euskal Herrian eta kanpoan. Politika. Independientzia<\/strong>. \u00abHerrialde normal bat bagina gure musika hemendik kanpo gehiago zabalduko\u00bb litzateken galdetu zion Aristik Lertxundiri. \u00abNiri politika ez zait batere gustatzen, baina ezinbestean politikak harrapatu egiten gaitu. Gizarteak horrela antolaturik daude betidanik eta oso inportantea da guzti honen naturaleza zein den jakitea, bestela erabat inozente bihurtzen gara eta gurekin nahi dutena egiten dute\u00bb. \u00abNahiz eta ez gustatu, politika inportanteegia da politikotzat beren buruak dituzten hoien eskuetan uzteko, garrantzia gehiegi du\u00bb.<\/p>\n<p> \u00ab100 urteko gerraren ondorioz konfiguratu zen mundu horretan bizi gara. 100 urteko gerraren ondorioz gu bezalako herriak mamu hoiek suntsituta jan egin zituzten. Orduan, gure munduko presentzia eza beti okupatzen gaituen inperioaren sistematik pasatzen da. Gu bezalako herri batek, munduan egongo baldin bada, bere buruaren jabe izatea ezinbestekoa du\u00bb. \u00abGure herria oso-oso Espainiaratua dago eta bestaldean oso Frantseztua, erabat. Beraz, oso toki gutxi gelditzen zaio gure benetako izateari, esango nuke gainera oso atal folklorikoan gelditu dela, egiazko errealitatean ez dauka inongo bizitzarik\u00bb. \u00abGu estatu independientea bagina, mundu horretan egongo ginateke, biolentziaz eginiko mundu horretan. Politika ezinbestean biolentzia da\u00bb. \u00abKolonizatua dagoen herri batek desikasi edo bomitatu behar du ezinbestean, inperialismoak bota dizkion basa guztiak\u00bb. \u00abEuskaldunok diogu, automatikoki edo, arazo nazionala dugula eta gainera demokrazian bizi garela. Hori ura eta olioa bezala da, ez dira elkartzen inoiz, teknikoki ezinezkoa da. Edo dago bat edo bestea. Orduan, aklaratu egin behar dugu\u00bb.<\/p>\n<p> \u00abMunduan homologatzen den bakarra bere igoala da, estatu askeak erlazionatzen dira euren artean negozio horretan\u00bb. \u00abBakoitza, gizaki bakoitza, jakitun denean zer gertatzen zaion hori oso gobernagaitza da, ez baitu obeditzen, ez baita jokoan sartzen, ez baitio zilegitasunik ematen erabat legimitatuta dagoen horri. Zer egingo du Euskal Herriak botoen bidez espainiar erakundeetan egonik? Erabakitzeko eskubidea diote. Oraindik ez dugu erabaki ala? Nik behintzat aspaldi erabaki nuen. Zerk pentsarazten digu inperio batek bere lege kultura, bere kaltetan, aldatu behar duela gure mesede izateko?\u00bb.<\/p>\n<p> <strong>Hausturak. Bat, jainkoarekin. Erlijioa. Sineskeria. Kultura<\/strong>. \u00abJainko guztiak gustu txarrekoak dira. Estupidoak dira. Nik umetatik hartu nuen jainkoa, heredatu nuen eta gero 21 urte arte elizatik atera gabe ibili nintzen, apaizak baino gehiago ibiltzen nintzen ni elizetan. Azkenean itxusikeria ikusi nuen eta desafio egin nion. Madarikatu nuen, biraoak bota nizkion eta desafio egin nion jaisteko, ez zen jaitsi. Hori niretzat psikologikoki katarsi bat izan zen, haustura bat. Baina, erabat garbitu nintzen\u00bb. \u00abGuk gogo deitzen dugun hori, aske da edo ez da, erdiko biderik ez dauka. Guk besteen eskutik ibili behar badugu panpina batzuk besterik ez gara. Bakoitzak ikusi dezala zer nahi duen\u00bb. \u00abKultura. Kulturak konotazio denak onak ditu, baina ez gara konturatzen kulturak suntsitu ere egiten gaituela, eta salbatu ere hortik egiten garela. Jaiotzen garenetik egiten ari garen dena da kultura, baita gerra ere, gorrotoa, inbidia. Mundu akademikoan badago halako esaldi bat famatua, urrezko letrekin, &#8216;kultura da gizonak arazoei ematen dion erantzuna&#8217;. Eta lasai gelditu ziren hori esanda. Eta arazoak nondik datoz? Gizakion arazo gehientsuenak, gehienak ez esateagatik, kulturalak dira.\u00a0 (erlijiosoak ez dira sinesten dutenak, nahiz eta hala deitu. Erlijiosoa, bakar-bakarrik izan daiteke, gogo-aske bat). Sineskeriaren ondorioz, berriz, mundu taliban bat jorratzen da\u00bb. \u00abGora askatasuna!\u00bb.<\/p>\n<p> <strong>Egunero hil eta egunero jaio<\/strong>. \u00abNi egunero hiltzen naiz eta egunero jaiotzen naiz, askotan erabiltzen duk esaera hori eta atentzioa eman izan dit\u00bb, esan zion Aristik Lertxundiri. \u00abGu erabat pentsamenduan bizi gara eta pentsamendua iragana da; atentzio bizi-bizian bagaude orduan ari gara une honetan pentsatzen, jaioberri bat bezala da, lehen aldiz gauza bati begira egotea bezala. Geroa, ez da esistitzen\u00bb. \u00abPentsamenduan bizi garenez, beti bizi gara iraganean lotuak, amarratuak. Nahigabe geure espetxea sortzen ari gara\u00bb.\u00bbPentsamentua erraminta bat da, usaintzeko sudurra bezala, ikusteko begiak bezala. Hoiek gauzak atzemateko bizitzako baliabideak ditugu. Baina, gauzak modu aske batean ikusten jakin behar dugu, bere naturalezan; horrek ez baldintzatzeko neure burua\u00bb. \u00abBalorerik ez dago, ez da esistitzen; balorazioak dira daudenak. Unean unean, garaian garaian, zer behar dudan eta zer ez duten behar jakin behar dut. Jakin behar dut uneoro hiltzen\u00bb. \u00abNiretzako tesi bat bat da William Blake-k idatzitakoa, hala dio: Aquel que se aferra a una alegr\u00eda\/ Destruye la alada vida\/ Pero aquel que la besa mientras vuela\/ Vive en el amanecer de la eternidad\u00bb. \u00abHiltzen dena bakarrik bizi liteke, hiltzen ez dena ez da bizi. Ez gara konturatzen jaio ginenetik hiltzen ari garela, bestela ez ginen haziko gure gauzak baztertzen eta berriak sortzen\u00bb.<\/p>\n<p> Aho bizarrik gabe, Benito Letxundi, Pako Aristi, Sanagustin Kulturgunea<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Hitza\" href=\"http:\/\/urolakosta.hitza.info\/2013\/05\/22\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/\">http:\/\/urolakosta.hitza.info\/2013\/05\/22\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abEz naiz etorri hemen ni ongi gelditzera. Eskamak uztera etorri naiz. Nigan ez da ezer geldituko. Ez naiz ibiliko zuek irabazten\u00bb. Benito Lertxundi oriotar kantariaren hitzak dira, atzo esan zituen Sanagustin kulturgunean, Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloko gonbidatua zen bera. Pako Aristi urrestildar idazle eta kazetariarekin aritu zen solasean. Baina, bukaeran bertan bildutakoen galderak ere [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-28634","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Benito Lertxundi, eskamak uztera etorria - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Benito Lertxundi oriotar kantariaren hitzak dira, atzo esan zituen Sanagustin kulturgunean\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Benito Lertxundi, eskamak uztera etorria - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Benito Lertxundi oriotar kantariaren hitzak dira, atzo esan zituen Sanagustin kulturgunean\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-05-27T06:27:31+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Nerea Uranga\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Benito Lertxundi, eskamak uztera etorria\",\"datePublished\":\"2013-05-27T06:27:31+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\\\/\"},\"wordCount\":1342,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\\\/\",\"name\":\"Benito Lertxundi, eskamak uztera etorria - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-05-27T06:27:31+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Benito Lertxundi oriotar kantariaren hitzak dira, atzo esan zituen Sanagustin kulturgunean\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Benito Lertxundi, eskamak uztera etorria\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Benito Lertxundi, eskamak uztera etorria - Nabarralde","description":"Benito Lertxundi oriotar kantariaren hitzak dira, atzo esan zituen Sanagustin kulturgunean","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Benito Lertxundi, eskamak uztera etorria - Nabarralde","og_description":"Benito Lertxundi oriotar kantariaren hitzak dira, atzo esan zituen Sanagustin kulturgunean","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-05-27T06:27:31+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Nerea Uranga","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Benito Lertxundi, eskamak uztera etorria","datePublished":"2013-05-27T06:27:31+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/"},"wordCount":1342,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/","name":"Benito Lertxundi, eskamak uztera etorria - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-05-27T06:27:31+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Benito Lertxundi oriotar kantariaren hitzak dira, atzo esan zituen Sanagustin kulturgunean","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-eskamak-uztera-etorria\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Benito Lertxundi, eskamak uztera etorria"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28634","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28634"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28634\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28634"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28634"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28634"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}