{"id":28603,"date":"2013-05-20T11:01:11","date_gmt":"2013-05-20T09:01:11","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/"},"modified":"2013-05-20T11:01:11","modified_gmt":"2013-05-20T09:01:11","slug":"euskaldunen-jatorria-ardatz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/","title":{"rendered":"Euskaldunen jatorria ardatz"},"content":{"rendered":"<p>  <!--more-->  <br \/>Ehiztari-biltzaileen garaitik laborari gizartearen garairaino aztertu dute Atlantiar biltzarrean<\/p>\n<p>Jauzarrea euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsak atzo egin zuen II. Atlantiar biltzarra, Irunen (Gipuzkoa). <em>Giza arrastoa Europako Ertz Atlantikoan: ehiztari-biltzaileen garaitik gizarte ekoizleen garaira<\/em> izenburupean, iazko biltzarrari segida eman zioten nazioarteko hainbat  adituk; besteak beste, matematika, neurobiologia, linguistika, historia,  genetika eta antropologiaren alorrekoak. Atlantiar biltzarren helburua  Euskal Herriaren eta euskaldunen jatorria ikertzea da.<\/p>\n<p>Biltzarra  baliagarria da, beste gauza batzuen artean, adituek elkar ezagutu eta  ikerketetarako elkarlanerako harremanak sustatzeko. Readingeko  Unibertsitateko (Erresuma Batua) Mark Pagel biologo ebolutiboak,  adibidez, Biltzarra baino astebete lehenago aldatu zuen hitzaldiaren  gaia  \u2014kognizio modernorako trantsizioaz hitz egin behar zuen\u2014.  Arrazoia, Stephen Oppenheimer antropologo eta doktorearen (Oxfordeko  Unibertsitatea, Ingalaterra) azterketa genetikoekin bat egiten duela  Pagelen ikerketak. Hitzen iraunkortasuna aztertuz denboran noraino  atzera egin daitekeen aztertu du Pagelek. Haren ustez, garapen motela  izan duten hitzek aukera ematen dute hitz horien eta, beraz, hizkuntzen  jatorria determinatzeko, baita euskararena ere. Alde horretatik, milaka  urtean gutxi aldatutako hitzak hartu ditu erreferentzia moduan. Pagelek   argitu du denboran aldaketa gutxien izan duten edo gehien iraun duten  hitzak erabiltzen ditugula gehien \u2014\u00abhitz ultrakontserbadore\u00bb gisa  definitu zituen\u2014: preposizioak, izenondoak, izenak, aditzak eta  zenbakiak, batez ere.<\/p>\n<p>Entzuleak bi adibideren bidez jarri zituen testuinguruan: <em>txori<\/em> eta <em>bi<\/em> hitzak, hain zuzen. <em>Bi<\/em> hitza, euskaraz izan ezik, nahiko antzekoa da Europakoen artean: <em>dos<\/em>, <em>two<\/em>, <em>deux<\/em>, <em>do<\/em>, <em>duo<\/em>&#8230; \u00abJatorri bera dute, eta hizkuntza indoeuroparren hiztunek erabiliko zituzten\u00bb. Horien aldean, baina, euskarazko <em>bi<\/em> hitzak ez du antzekotasunik. <em>Txori<\/em> hitzaren kasuan, berriz, termino oso desberdinak aurkitu dituzte \u2014<em>pajaro<\/em>, <em>bird<\/em>, <em>oiseau<\/em>, <em>fugl<\/em>, <em>vogel<\/em>&#8230;\u2014. \u00abEz dira <em>bi<\/em> hitza bezain errazak ahoskatzeko, eta hori izan daiteke termino horiek  urte kopuru baten ostean aldatzeko arrazoi nahikoa\u00bb, azaldu du Pagelek.<\/p>\n<p><strong>Hitzen iraunkortasuna <\/strong><\/p>\n<p>Terminoak  ordezkatzeko joera hori, momentu jakin batera arte erabili eta gero  albo batean uzteko joera hori, beste hizkuntzetan ere gertatzen ote zen  aztertu zuten. Erantzuna baiezkoa izan zen. Hitz \u00abzail edo deserosoek\u00bb  1.500 urte inguru iraun dezakete, baina, horren ostean, ordezkatuak  izango dira.<\/p>\n<p>Eredu matematiko estatistiko bat garatu zuten Pagel  eta haren lantaldeak, terminoak aztertuz, hizkuntzen zuhaitza edo irudi  grafikoa sortzeko. Hala, hizkuntza berriak zein hizkuntzatatik eta noiz  sortu ziren irudikatzea lortu dute. Eta, gainera, euskararen jatorria  inork inoiz argitu ez badu ere, Pagelek atzo datu berri bat bota zuen:  \u00abEuskara ez da orain dela 15.000 urte bereizten hasi zen hizkuntzen  superfamilia euroasiarraren taldekoa: zaharragoa izan behar du\u00bb.<\/p>\n<p>Pagel  eta haren lantaldearen arabera, duela 15.000 urte hizkuntza bakarra  hitz egiten zen Eurasian. Denborak aurrera egin ahala \u2014milaka urteren  tarteen ostean\u2014, zazpi hizkuntza familia osatu ziren. Euskararen eta  hizkuntza horien artean harremanak bilatzeko asmoz, 23 termino aztertu  zituzten. Hitzen osaketari ez ezik, fonetikari ere erreparatu diote  azterketak egiteko orduan.<\/p>\n<p>Zazpi hizkuntza horietan,  antzekotasunak han eta hemen zeuden; euskararekin alderatzean, berriz,  ez zen halakorik gertatzen: \u00abBatzuek jatorri bera izan dezakete, <em>tu egin<\/em>, <em>ama<\/em> eta halako terminoek, esaterako, baina salbuespenak dira\u00bb. Pagelek  adierazi duenez, inork ezin izan du argitu nondik datorren euskara,  baina baieztatu du gaurko euskaldunek badutela lotura genetikoa duela  7.000 urteko gizakiekin: \u00abDenboran atzerago ere jo genezake: duela  15.000 urte, Bizkaiko golkoan aterpe bat egon zen, eta gainontzeko  taldeekin ez zuten inongo loturarik izan\u00bb.<\/p>\n<p>Duela 20.000 urte inguru, azken glaziazioa gertatu zen; klima gozatu, eta landaretza eta fauna berria sortu zen.<\/p>\n<p>Bizkaiko golkoa izan zen izozterik izan ez zuen leku bakarrenetakoa, eta orduko <em>Homo sapiens<\/em> taldeen aterpe izan zen  \u2014Goi Paleolitoko Euskal Aterpea\u2014. Geroago,  duela 15.000 eta 11.000 urteen bitartean, Ertz Atlantikoa eta Europako  beste inguru batzuk berriz jendeztatzen hasi ziren. Egungo Bretainia,  Gales, Kornualles, Irlanda, Eskozia eta Ingalaterran ibili ziren \u2014garai  hartan, kontinenteari lotuta zeuden lurraldeok\u2014. Oppenheimer doktorearen  azterketa genetikoek erakusten dutenez, lurralde horietako biztanleen  geneek jatorri euskalduna dute, %80tik gorako proportzioan.<\/p>\n<p>Jauzarrearen  arabera, beste bi biltzar egin nahi dituzte, eta kronologia jarraitu:  iaz, duela 45.000 urtetatik 15.000rako tartea aztertu zuten, eta,  aurten, 15.000tik orain dela 2.500 urte arte.<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-05-18\/036\/001\/euskaldunen_jatorria_ardatz.htm\"><br \/><\/a><\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-05-18\/036\/001\/euskaldunen_jatorria_ardatz.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-05-18\/036\/001\/euskaldunen_jatorria_ardatz.htm<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-28603","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskaldunen jatorria ardatz - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Jauzarrearen arabera, beste bi biltzar egin nahi dituzte, eta kronologia jarraitu: iaz, duela 45.000 urtetatik 15.000rako tartea aztertu zuten, eta, aurten, 15.000tik orain dela 2.500 urte arte.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskaldunen jatorria ardatz - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jauzarrearen arabera, beste bi biltzar egin nahi dituzte, eta kronologia jarraitu: iaz, duela 45.000 urtetatik 15.000rako tartea aztertu zuten, eta, aurten, 15.000tik orain dela 2.500 urte arte.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-05-20T09:01:11+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Maialen Unanue\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunen-jatorria-ardatz\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunen-jatorria-ardatz\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Euskaldunen jatorria ardatz\",\"datePublished\":\"2013-05-20T09:01:11+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunen-jatorria-ardatz\\\/\"},\"wordCount\":626,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunen-jatorria-ardatz\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunen-jatorria-ardatz\\\/\",\"name\":\"Euskaldunen jatorria ardatz - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-05-20T09:01:11+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Jauzarrearen arabera, beste bi biltzar egin nahi dituzte, eta kronologia jarraitu: iaz, duela 45.000 urtetatik 15.000rako tartea aztertu zuten, eta, aurten, 15.000tik orain dela 2.500 urte arte.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunen-jatorria-ardatz\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunen-jatorria-ardatz\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskaldunen-jatorria-ardatz\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskaldunen jatorria ardatz\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskaldunen jatorria ardatz - Nabarralde","description":"Jauzarrearen arabera, beste bi biltzar egin nahi dituzte, eta kronologia jarraitu: iaz, duela 45.000 urtetatik 15.000rako tartea aztertu zuten, eta, aurten, 15.000tik orain dela 2.500 urte arte.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Euskaldunen jatorria ardatz - Nabarralde","og_description":"Jauzarrearen arabera, beste bi biltzar egin nahi dituzte, eta kronologia jarraitu: iaz, duela 45.000 urtetatik 15.000rako tartea aztertu zuten, eta, aurten, 15.000tik orain dela 2.500 urte arte.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-05-20T09:01:11+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Maialen Unanue","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Euskaldunen jatorria ardatz","datePublished":"2013-05-20T09:01:11+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/"},"wordCount":626,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/","name":"Euskaldunen jatorria ardatz - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-05-20T09:01:11+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Jauzarrearen arabera, beste bi biltzar egin nahi dituzte, eta kronologia jarraitu: iaz, duela 45.000 urtetatik 15.000rako tartea aztertu zuten, eta, aurten, 15.000tik orain dela 2.500 urte arte.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskaldunen-jatorria-ardatz\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskaldunen jatorria ardatz"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28603","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28603"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28603\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28603"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28603"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28603"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}