{"id":28434,"date":"2013-04-25T08:42:21","date_gmt":"2013-04-25T06:42:21","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/"},"modified":"2013-04-25T08:42:21","modified_gmt":"2013-04-25T06:42:21","slug":"gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/","title":{"rendered":"Gazteluak bisitatuz historia ezagutu"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p><strong>&#8216;Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak&#8217; izeneko gida liburua argitaratu du Juan Mari Feliuk. Mendizaletasuna eta historia uztartu ditu: Nafarroaren konkistan euskarri izan ziren hainbat gazteluren xehetasunak bildu ditu<\/strong>.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130423\/p038_f01.jpg\" width=\"370\" \/><\/p>\n<p><em>Gaztelu bakoitzari buruzko informazio zehatza eskainiko dio liburuak  irakurleari. Irudian, Muskizko (Bizkaia) San Martin auzoko Mu\u00f1atoez  gaztelua. \/ LUIIS JAUREGIALTZO \/ ARGAZKI PRESS<\/em><\/p>\n<p>Mendiko oinetakoak jantzi, oinez abiatu, eta metroak aurrera egin ahala,  mendeetan atzera egiteko aukera paregabea izango du aurrerantzean hala  nahi duen orok. <em>Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak<\/em> izeneko gida  liburua argitaratu berri du Juan Mari Feliu idazleak, Nafarroa Bizirik  egitasmoaren barruan. Nafarroako Erresumaren konkistan euskarri izan  ziren hainbat gaztelu dira protagonista liburuan. Zehazki, hamabost  gazteluren inguruko xehetasunak bildu ditu Feliuk 200 orritan. Historia  herritarren eskura jartzea izan du helburu: \u00abHerritar askok ez dakite  nondik gatozen ere, eta egoera horri buelta eman behar diogu.  Gazteluetako harriak gure eskuekin ukitzeko aukera eskaintzen du  liburuak\u00bb.<\/p>\n<p>Nafarroako Erresumaren historia gertu-gertutik  ezagutzeko aukera izango dute irakurleek, beraz. Mendiko haize freskoa  arnastuz, gainera: \u00abLiburua ezin daiteke etxean eserita irakurri.  Irakurlea derrigortuta dago gazteluak bisitatzera. Mendizaletasuna eta  historia uztarri berean lotzen ditu liburuak\u00bb, adierazi du Feliuk.  Gazteluetarako ibilaldiak Feliuk berak idatzi ditu; hamabost, guztira:  Zaitegira, Untzuetara, Malvecinera, Aitzorrotzera, Beloagara,  Mendikutera, Irulegira, Iruritara, Zangozako Castellonera, Orarregira,  Oihanara, Gergara, Iberora, Bastidara eta Garruzera.<\/p>\n<p>Gaztelu  bakoitzaren ibilbideari bi orriko historia erantsi dio, berriz, Pello  Guerra historialariak \u2014I\u00f1aki Sagredo eta Joseba Asiron historialariek  ere parte hartu dute liburuan\u2014. \u00abDokumentazio lana aurrez egina zegoen.  Gehienbat ondorioak idatzi ditut nik\u00bb, adierazi du Guerrak.<\/p>\n<p>Gazteluak  aukeratzerako garaian, bi irizpide izan ditu kontuan Feliuk. Alde  batetik, hainbat lurraldetan sakabanaturik egotea, eta, bestetik,  gazteluen askotariko egoerak erakutsi nahi izatea. Besteak beste, badira  indusketen bidez zein auzolanari esker ahanzturatik berreskuratu  dituztenak (Aitzorrotz, Irulegi, Beloaga&#8230;), erabat ezezagunak ere ez  dira falta (Bilboko Malvecin gaztelua, Zigoitiko Zaitegi&#8230;). Modu  berean, mendi tontorretan daudenak ere bisitatu ahalko dira: Untzuetako  Gerga eta Urdiaingo Irurita, esate batera. \u00abHerri gotorlekuak izan ziren  gazteluen nondik norakoak ere sartu ditut gida liburuan: Nafarroa  Beherako Bastidarenak, adibidez\u00bb, esan du Feliuk.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130423\/p038_f02.jpg\" width=\"370\" \/><br \/><em>Beloaga gaztelua mendi kasko batean dago. \/ BERRIA<\/em><\/p>\n<p><strong>\u00abGerorako, iragana ezagutu\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Bistan  denez, denetariko gazteluetan barrena ibiltzeko parada dute  herritarrek. Feliuren hitzetan, guztiek dute ezagutu beharreko  altxorraren bat, eta ahalik eta gaztelu gehienetara joaten saiatu  beharko luke jendeak. Irulegira, behintzat, bai: \u00abBeste gaztelu batzuek  ez bezala, Irulegik ez zuen 1512ko konkistan parte hartu, eta agian,  horregatik, ospe gutxiago dauka, baina oso garrantzitsua izan zen bere  garaian. Pirinioetako hegoaldeko bideak kontrolatzeaz gainera,  Iru\u00f1erriko eskualdearen mugak ezartzen zituen XIII. mendean\u00bb.<\/p>\n<p>Halako  informazioa eta gehiago aurkituko du irakurleak liburuan. Guerraren  esanetan, bat baino gehiago harrituta ere geratuko da, ez dakizkien  kontuak irakurriko dituelako: \u00abLiburuan ageri diren gazteluak ez daude  Nafarroan soilik, Euskal Herri osoan baizik. Orduko Nafarroako Erresuma  oraingo Nafarroa baino askoz handiagoa zen. Ordea, Gaztelaren  konkistaren ondorioz murriztuz joan zen\u00bb. Jende askok oraindik ez dauka  historia horren berri, Guerraren esanetan, eta, horregatik, uste du  ezinbestekoa dela liburua eskutan hartuta ibilaldiak egitea: \u00abPolitikari  askori ere komeniko litzaioke ibilaldiak egitea. Oraindik bada Araba,  Bizkaia eta Gipuzkoa Nafarroako Erresumaren parte izan ez zela esaten  duenik!\u00bb. Geroa eraikitzeko, gainera, derrigorrezkotzat jotzen du  iragana ezagutzea: \u00abGazteluak konkistaren biktima izan ziren; beraz,  sekulako balioa dute. Etorkizuna eraikitzeko historia ezagutu behar dugu  lehenbizi\u00bb.<\/p>\n<p>Eta historia ez ezagutzeko ez dago inolako  aitzakiarik, edonork egiteko moduko ibilaldiak prestatu baititu Feliuk.  Asko jota, hiru ordukoak. \u00abFamiliarekin edo lagunekin joateko aproposak  dira. Igande baterako ez dago plan hoberik\u00bb. Xehetasun guztiak liburuan  idatzi ditu: zenbateko bidea dagoen, nondik joan behar den, mapa bat,  zein arropa komeni den eramatea, inguruan jatetxerik edo antzekorik ba  ote dagoen&#8230; \u00abPaisaia kontuan hartzen ahalegindu naiz, eta toki politak  hautatu ditudala iruditzen zait. Gaztelu gehienak kultura aldetik  aberatsak ere badira\u00bb.<\/p>\n<p><strong>\u00abOngi ari gara lanean\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Gaztelak  Nafarroako Erresuma konkistatzeko, gotorleku, dorre eta gaztelu guztiak  eraisteko agindu zuen. Erabaki horrek asmo bikoitza zuen: batetik,  Nafarroa babesgabe uztea, eta, bestetik, herritarren artean etsipena  zabaltzea. Gaztelakoen teknika oso eraginkorra izan zen, Feliuren  arabera, orain gutxira arte inor gutxik ezagutzen baitzuen Nafarroako  Erresuma zaharra defenditu zuten gazteluen sarea. Ordea, gogor ari dira  lanean, eta hori guztia argitara ateratzeko, hamaika egitasmo abiatu  dituzte azken urteetan. Iaz, esate batera, erresumako gazteluak  identifikatzeko mugarriak jarri zituzten hainbat tokitan. Orain gida  liburua plazaratu dute, eta gerora ere bide beretik jarraituko dute:  \u00abIrailean txangoak egiteko programa bat argitaratuko dugu\u00bb.<\/p>\n<p> <\/p>\n<p><strong>I\u00f1aki Sagredo. Historialaria<\/strong><\/p>\n<h2>\u00abEgungo lurraldeen mugen gainetik daude gazteluak\u00bb<\/h2>\n<p>J. Eskudero<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130423\/p039_f03.jpg\" width=\"370\" \/><br \/>Gaztelu bakoitzari buruzko informazio zehatza eskainiko dio liburuak  irakurleari. Irudian, Muskizko (Bizkaia) San Martin auzoko Mu\u00f1atoez  gaztelua. \/ LUIIS JAUREGIALTZO \/ ARGAZKI PRESSJAGOBA MANTEROLA \/ ARGAZKI  PRESS<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Nafarroako Erresumako gazteluei buruz inor gutxik jakingo du I\u00f1aki  Sagredok baino gehiago (Irun, Gipuzkoa, 1967). Erdi Aroan hainbat  gaztelu egonagatik, orain urte batzuk arte ahanzturan zeuden ia denak.  Hain zuzen ere, Sagredok liburu bat kaleratu zuen arte: <em>Nafarroa. Erresuma defenditu zuten gazteluak<\/em>. Lan itzela egin zuen, gazteluetako historia eta bizimodua nolakoa zen ekarri baitzuen gogora. Orain, berriz, <em>Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak<\/em> liburuan parte hartu du. Urteetan bildutako jakinduriatik abiatuta,  konkistan garrantzitsu izan ziren gazteluen nondik norakoak idatzi ditu.<\/p>\n<p><strong>Zehazki, zer gogoeta egingo du zure artikulua irakurtzen duenak?<\/strong><\/p>\n<p>Hiruzpalau  orri besterik ez dut idatzi. Hortaz, oinarrizko kontuak aipatu ditut.  Gehienbat gazteluetako tipologia nolakoa zen azaldu dut: nola eraikita  zeuden, zer zentzu zeukaten, defentsarako nola egituratzen ziren, nolako  funtzionamendua zuten&#8230; Ehunen bat gaztelu egon ziren Nafarroako  Erresuman Erdi Aroan. Printzesarik gabekoak ziren gehienak, baina  bazituzten zelatariak, inguruko herrietako morroiak asko, eta txandaka  ibiltzen ziren zaintza lanetan. Halako kontuak bildu ditut. Sekulako  utzikeria egon da denbora luzez gazteluen gaiaren inguruan, eta  konkistatzaileek desegin nahi izan zuten memoria altxatzea da nire  helburu nagusia.<\/p>\n<p><strong>Zalantzarik gabe, helburua betetzen ari zara.<\/strong><\/p>\n<p>Hala  dirudi. Jende asko ari da lan horretan, eta bide berean jarraitu behar  dugu. Gida liburuarekin jendeak gazteluetarako bidea hartzea espero  dugu. Historia ezagutzeko aukera ederra da, eta mendira buelta bat  egiteko ere bai. Ibilaldietan hainbat kontu interesgarri ikusteko eta  ikasteko aukera dago. Esate batera, igar daiteke gazteluek ez dutela  gaur egungo mugen berri. Gazteluek lurralde zaharra batzen dute, egungo  lurraldeen arteko mugen gainetik.<\/p>\n<p><strong>Dena lerrokatuta antolaturik zegoen, beraz.<\/strong><\/p>\n<p>Batez  ere ibarrak menderatzen zituzten muino eta mendilerroetan eraiki  zituzten bastioiak, elkarrengandik begi bistan. Ebrotik Lizarraraino,  denak bisualki komunikatuta, eta Lizarratik Iru\u00f1eraino, berdin.  Mendeetan, horrek balio izan zuen, baina artilleria nagusitu zenean,  harkaitzetako gazteluak zaharkitu egin ziren.<\/p>\n<p><strong>Gaur egun, berriz, gaztelu gutxi geratzen dira zutik.<\/strong><\/p>\n<p>Gaztelarrek  eraitsi egin zituzten ia denak, eta geratu ziren harriak galdu egin  dira. Asko ostu egin dituzte, eta sasiak hartu ere bai. Eraikin horiek  mantendu izan balira, ondare historiko, turistiko eta kultural  ikusgarria izango genukeen gaur egun. Europako beste hainbat tokitan  badaukate aberastasun hori; gurean, zoritxarrez, ez.<\/p>\n<p><strong>Gazteluak berreraikitzen lan handia al dago Euskal Herrian?<\/strong><\/p>\n<p>Nik  nahi baino eraikin gutxiago daude berreraikitzeko moduan. Gainontzeko  gazteluen oinarriak berreskuratzea posible da, baina, dokumentatu eta  ondoren ibilbideak eta antzekoak egiteko. Oinarriak hor daude beti, eta  horretan ari gara egun.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-04-23\/038\/001\/gazteluak_bisitatuz_historia_ezagutu.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2013-04-23\/038\/001\/gazteluak_bisitatuz_historia_ezagutu.htm<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&#8216;Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak&#8217; izeneko gida liburua argitaratu du Juan Mari Feliuk. Mendizaletasuna eta historia uztartu ditu: Nafarroaren konkistan euskarri izan ziren hainbat gazteluren xehetasunak bildu ditu. Gaztelu bakoitzari buruzko informazio zehatza eskainiko dio liburuak irakurleari. Irudian, Muskizko (Bizkaia) San Martin auzoko Mu\u00f1atoez gaztelua. \/ LUIIS JAUREGIALTZO \/ ARGAZKI PRESS Mendiko oinetakoak jantzi, oinez abiatu, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-28434","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Gazteluak bisitatuz historia ezagutu - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"&#039;Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak&#039; izeneko gida liburua argitaratu du Juan Mari Feliuk. Mendizaletasuna eta historia uztartu ditu: Nafarroaren konkistan euskarri izan ziren hainbat gazteluren xehetasunak bildu ditu\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Gazteluak bisitatuz historia ezagutu - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"&#039;Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak&#039; izeneko gida liburua argitaratu du Juan Mari Feliuk. Mendizaletasuna eta historia uztartu ditu: Nafarroaren konkistan euskarri izan ziren hainbat gazteluren xehetasunak bildu ditu\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-04-25T06:42:21+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130423\/p038_f01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jon Eskudero\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Gazteluak bisitatuz historia ezagutu\",\"datePublished\":\"2013-04-25T06:42:21+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/\"},\"wordCount\":1116,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20130423\\\/p038_f01.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/\",\"name\":\"Gazteluak bisitatuz historia ezagutu - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20130423\\\/p038_f01.jpg\",\"datePublished\":\"2013-04-25T06:42:21+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"'Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak' izeneko gida liburua argitaratu du Juan Mari Feliuk. Mendizaletasuna eta historia uztartu ditu: Nafarroaren konkistan euskarri izan ziren hainbat gazteluren xehetasunak bildu ditu\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20130423\\\/p038_f01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20130423\\\/p038_f01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gazteluak bisitatuz historia ezagutu\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Gazteluak bisitatuz historia ezagutu - Nabarralde","description":"'Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak' izeneko gida liburua argitaratu du Juan Mari Feliuk. Mendizaletasuna eta historia uztartu ditu: Nafarroaren konkistan euskarri izan ziren hainbat gazteluren xehetasunak bildu ditu","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Gazteluak bisitatuz historia ezagutu - Nabarralde","og_description":"'Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak' izeneko gida liburua argitaratu du Juan Mari Feliuk. Mendizaletasuna eta historia uztartu ditu: Nafarroaren konkistan euskarri izan ziren hainbat gazteluren xehetasunak bildu ditu","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-04-25T06:42:21+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130423\/p038_f01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Jon Eskudero","Tiempo de lectura":"6 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Gazteluak bisitatuz historia ezagutu","datePublished":"2013-04-25T06:42:21+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/"},"wordCount":1116,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130423\/p038_f01.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/","name":"Gazteluak bisitatuz historia ezagutu - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130423\/p038_f01.jpg","datePublished":"2013-04-25T06:42:21+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"'Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak' izeneko gida liburua argitaratu du Juan Mari Feliuk. Mendizaletasuna eta historia uztartu ditu: Nafarroaren konkistan euskarri izan ziren hainbat gazteluren xehetasunak bildu ditu","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130423\/p038_f01.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130423\/p038_f01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gazteluak-bisitatuz-historia-ezagutu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Gazteluak bisitatuz historia ezagutu"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28434","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28434"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28434\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28434"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28434"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28434"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}