{"id":28414,"date":"2013-04-22T08:37:01","date_gmt":"2013-04-22T06:37:01","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/"},"modified":"2013-04-22T08:37:01","modified_gmt":"2013-04-22T06:37:01","slug":"euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/","title":{"rendered":"Euskarak hizkuntza-politika ez, politika behar du"},"content":{"rendered":"<p>  <!--more-->  <br \/>Patxi Baztarrika. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130210\/p008_f01.jpg\" width=\"370\" \/><\/p>\n<p><strong>Eguneroko jardunean aurrera egitea du erronka euskarak, Baztarrikaren  esanetan, eta horretan indarra egiteko asmoa du. Iragarri du Eusko  Jaurlaritzak zeharkako gai gisa hartuko duela hizkuntz politika, sail  guztietarako.<\/strong><\/p>\n<p>Lau urteko etenaren ostean itzuli da berriro Hizkuntza Politikarako  Sailburuordetzara Patxi Baztarrika (Ataun, Gipuzkoa, 1958). Bihar du  lehen agerraldia Eusko Legebiltzarrean, baina aurreratu ditu neurrietako  batzuk. Ostegunean egindakoa da elkarrizketa, parlamentuak haur  eskoletan gaztelania ezartzeko eskatu aurrekoa.<\/p>\n<p><strong><em>Arrue<\/em> ikerketa aurkeztu berri duzue. Eskolak handitzen du euskararen  erabilera, baina eragin handia du gizarteak. Ikasleak erdalduntzen ditu.<\/strong><\/p>\n<p>Ikerketaren  balorazioa oro har positiboa da. Etxeko hizkuntza euskara dutenak %20  izanik, ikasgelara joan, eta euskara %60k darabilte. Euskararen ezagutza  bermatu eta zabaltzeko tresna soilik ez, euskara erabiltzeko gune ere  bada eskola. Batez ere ikasgela. Eskolako beste espazio batzuk  gizartearen eraginpean daude; jolastokia, adibidez. Eremu formaletan  gora ari da egiten euskara, baina esparru ez-formaletan, nekez. Eskolako  hizkuntz eredua oso euskalduna izan arren, gizarteko hizkuntz eredua ez  bada neurri berean euskalduna, indartsuenak, gaztelaniak, irabazten du  partida. Euskara biziberritzeko prozesuan, eskola gabe ezin dugu, baina  eskolarekin bakarrik ere ez.<\/p>\n<p><strong>Euskara maila eskasa dute A  ereduko ikasleen %86k, B eredukoen %42k eta D eredukoen %25ek. Egokia  ote da euskara tituluetatik salbuestea?<\/strong><\/p>\n<p>Ikasketak euskaraz  egiten dituenak behar du aitorpen bat. Nolakoa behar den erabakitzeko,  ondo neurtu behar da zer gaitasun eskuratzen den; euskararen kasuan  bereziki, bai baitakigu ikasleek eskuratzen duten gaitasuna ez dagoela  soilik hizkuntz ereduaren esku. Aitorpen bat egitearen aldekoa naiz.  Ikasketak euskaraz egiten dituen bati, lortzen duen euskara maila  lortzen duela, gizarteak ezin dio eskatu bere hezkuntza sistemaren bidez  eman dion euskara gaitasuna baino altuagoa, eskolan eskuratu duen  gaitasun profesional horretan jarduteko. Euskara hizkuntza normalizatua  ez denez, gaitasun diferentea dute ikasleek. Hori gehiegitan lotu dugu  eskolarekin soilik, gizarteko beste faktore batzuekin duen zerikusia  ahaztuta. Maila aitortu? Noski. Zein? Eskuratzen den batez bestekoa.  Horrek ez du esan nahi ez denik gaitasuna hobetu behar. Hobetu behar da,  jakina.<\/p>\n<p><strong>Dekretuari eutsiko diozue.<\/strong><\/p>\n<p>Ez dugu dekretu  hori ukitzeko asmorik. Guk beste prozedura bat jarraituko genuen  dekretua egiteko. Oinarria izango zen azterketa bat egitea: egoera  soziolinguistikoa, sarea&#8230; Dekretua eginda dago, eta ez dugu ukitzeko  asmorik.<\/p>\n<p><strong>Legez, oinarrizko irakats-aldia amaitzean euskaraz  eta gazteleraz komunikatzeko gai izan behar da. Datuek esan nahi dute  legea urratzen dela?<\/strong><\/p>\n<p>Esan nahi dute A eredua nahitaez  gainditu behar dela. Gurasoek erakutsi dute. Progresiboki eta etengabe, A  eredua hutsaren hurrengoa izatera iristen ari da, gurasoek erabakita.  Badakite euskara gaitasun hobea eskura daitekeela euskara ordu gehiago  dituzten ereduetan. Hizkuntz ereduen oinarrian printzipio bikoitz bat  dago: gurasoei aitortzen zaie eskubidea  seme-alaben irakats-hizkuntza  nagusia aukeratzeko, eta obligazioa dago derrigorrezko hezkuntza  amaitzean bi hizkuntza ofizialetan behar besteko gaitasuna edukitzeko.  Printzipio horien uztardurarekin jarraitu behar da, emaitza oso onak  izan baitira euskara biziberritzeari egindako ekarpenean. Emaitzak  perspektibaz ikusi behar dira. Prozesu honi ekitean, %8 ere ez ziren  euskaraz irakasteko gai ziren irakasleak. D eredua gero eta onarpen  handiagoa izatera iritsi da, B eredua ere bai, eta A eredua bertan  behera erori da. Hori gurasoek erabaki dute. Ohartzen al gara zer-nolako  indarra ematen dion horrek euskara biziberritzeko prozesuari? Indar  sozial horri ez genioke bizkarra eman behar.<\/p>\n<p><strong>Hiru eleko eredua probatzen ari dira.<\/strong><\/p>\n<p>Gure  hezkuntzak eleaniztuna izan behar du. Jarri behar da helburu bezala  ikasle eleanitzak sortzea. Ezinbestez, euskarak izan behar du ardatz  nagusi, gure hizkuntza propioa izateaz gain, bi hizkuntzen arteko  harremana asimetrikoa delako eta euskara delako ahulena. Gakoa da  hizkuntz helburuak finkatzea. Derrigorrezko hezkuntza amaitzean bermatu  behar da ikasleek edukitzea bi hizkuntza ofizialetan gaitasun praktikoa.  Hori zehaztu behar da: maila bakoitzerako gutxieneko helburuak jarri  behar dira ikasle guztientzat. Xede berberak euskaraz eta gaztelaniaz;  ingelesean, maila apalagoa. Atea ez zaio itxi behar laugarren hizkuntza  batera hurbiltzeari. Esperimentazioa behar da, jakiteko zein helburu  diren anbizioz baina era errealistan plantea daitezkeenak. Egoera  soziolinguistikoa askotarikoa izanik, helburuek gutxienekoak eta batez  bestekoak eskura ditzakeenak izan behar dute. Egingarriak. Aukera  irekita utzi behar da eskola bakoitzak helburuak hobetzeko.<\/p>\n<p><strong>Euskaltegiek diote hezkuntzari baino garrantzi gutxiago eman zaiola alor horri. Doakotasuna eskatu dute.<\/strong><\/p>\n<p>Euskararen  biziberritzean lan eskerga egin dute, inoiz behar beste aitortuko ez  dena. Derrigorrezko hezkuntza sistemak egin du kuantitatiboki ekarpen  handiena. Euskaltegiak badirudi beste maila batean ikusten ditugula. Ez  da horrela. Ehun bat mila elebidun sortu izana zor zaie, eta beste  milaka pertsonak erdaldun elebakar izateari utzi diote. Euskaltegien  lana ikaragarria da. Baina ez daude derrigorrezko hezkuntzaren barruan.  Ordaintzen da euskara ikasteagatik, baina jakina da alde ikaragarria  dagoela euskara edo beste hizkuntza bat ikasteagatik ordaintzen denaren  artean, normala denez. Finantzaketa publiko inportantea bideratzen da  euskaltegi publiko eta itunpekoetara.<\/p>\n<p><strong>Matrikulazioetan  jaitsiera izan da, hasieran esperotakoa ez izanda ere. Krisia soilik ez,  euskarak prestigioa galdu izana aipatu dute arrazoi gisa.<\/strong><\/p>\n<p>Euskarari  prestigioa emateko saio handiak egin behar dira, eta herri agintariek  zeregin handia dute. Arreta ikaragarria jarri behar dugu euskararen  prestigio soziala areagotzeko. Prestigio soziala handitzen den neurrian,  eragina ziur izango du euskaltegietako matrikulazioan. Ez dut uste  onera egin dugunik, eta tarte handia dago aurrera egiteko.  Erantzukizunez hartzen dudan egitekoa da.<\/p>\n<p><strong>Aurrera ez da egin, beraz. Eta atzera?<\/strong><\/p>\n<p>Ez  nuke esango atzera egin denik ere. Baina fenomeno sozialetan, aurrera  egiten ez duzunean, ondoko beste hizkuntza batzuek aurrera egiten  badute, zuk atzera egiten duzu. Ez da ezer gertatu objektiboki esateko  euskararen aurkako jardunak azaldu direla eta aldekoak ez. Egia da  euskararen aurrerabidea zalantzan jartzen duten diskurtsoek badutela  orain urte batzuk baino indar handiagoa plaza publikoan. Baina bistakoa  da euskara hazi egin dela gure gizartean. EAEri buruz ari naiz, ez  Nafarroaz edo are gutxiago Iparraldeaz. Hazkunde hori ez zen inolaz ere  gertatuko gizartearen atxikimendurik ez balitz. Aurrera ez dugu egin  prestigio sozialean, eta, segur aski, erlatiboki egin dugu atzera, beste  hizkuntza batzuen prestigioa areagotu delako.<\/p>\n<p><strong>Deigarri da: krisiarekin, hizkuntzak ikasteko izen-emateak asko handitu dira; euskara ikastekoak, aldiz, jaitsi.<\/strong><\/p>\n<p>Prestigioarekin  du zerikusia. Ez nator bat esatean krisiak azaltzen duela jaitsiera.  Izan dezake eragina, baina euskara ikasteagatik baino gehiago ordaintzen  bada beste hizkuntza batzuk ikasteagatik, eta horietan ez bada  beherakadarik gertatu, krisiarekin ezin azal daiteke. Krisian egon, eta,  gainera, euskara ikasteari ez bazaio behar den adinako balio sozialik  aitortzen, ez bazaio behar besteko prestigiorik ematen, alde batera  uzten da. Horri buelta ematen ahalegindu behar dugu. Jaurlaritzaren  mezuak garbia izan behar du: euskararen auzia bizikidetza sozialaren  auzia da. Euskara zenbat eta indartsuago izan gure arteko bizikidetza  ere sendoagoa eta harmoniatsuagoa izango denez, aktiboki bultzatu behar  dugu euskara ez dakiten herritarrek ikasteko pausoa eman dezaten.<\/p>\n<p><strong>Kontsumitzaileen hizkuntz eskubideen dekretua eztabaida iturri izan da. Zer egiteko asmoa daukazue?<\/strong><\/p>\n<p>Dekretu  horren inguruan manipulazio asko egin da. Kontsumitzaileen hizkuntz  eskubideak aitortu eta bete daitezen neurriak ezartzen ditu. Hankak  lurrean genituela egin genuen dekretua, progresibotasunean oinarrituta.  Enpresa handienentzat zen, eta urte batzuetako epea jarri zen  obligazioak betetzeko. Epe hori aurten betetzen da. Azterketa bat egingo  dugu, ikusteko zer neurritan betetzen den dekretua. Gutxi betetzen  bada, neurriak hartu beharko dira; normal eta neurri zabalean betetzen  bada, igual pentsatu beharko da eragin eremua zabaltzea. Errealitateak  esango du. Betetzen ez bada, betearazteko neurriak hartu beharko ditugu.<\/p>\n<p><strong>Jaurlaritza bera noiz izango da gai zerbitzu guztiak euskaraz emateko?<\/strong><\/p>\n<p>Hori  da erronketako bat. Perspektibaz ikustea oso inportantea da. Orain  hamar urte baino gehiago errespetatzen dira hizkuntz eskubideak, baina  egiteko dagoena handia da. Egiteko dagoenak ez gaitu eraman behar  egindakoa ez ikustera, eta egindakoak ez gaitu eraman behar  autoatseginkeriara eta egiteko dagoena ahaztera. Bi tresna garrantzitsu  ditugu. Batetik, Jaurlaritzako euskararen erabilerarako bosgarren plana  egingo dugu aurten: ardatz nagusi moduan izango ditu euskara zerbitzu  hizkuntza bezala bermatzea eta euskara lan hizkuntza bezala ere  erabiltzea gero eta gehiago. Bestetik, Elebide sendotuko dugu:  herritarrari adierazi nahi diogu euskara erabiltzeko eskubidea baliatu  behar duela eta Jaurlaritzaren babesa eta animoa duela. Eskubideak  urratu direla uste duenean, jakin nahi dugu. Neurri zuzentzaileak  hartzeko oso baliagarri zaigu.<\/p>\n<p>Gainera, bada elementu berritzaile  bat Jaurlaritzan: hizkuntz politikaren zeharkakotasuna. Bere euskara  unitatea eratuko du sail bakoitzak. Horien egitekoa izango da, Hizkuntz  Politikarako Sailburuordetzaren irizpideei jarraiki, sail bakoitzaren  eremuan hizkuntz irizpideak finkatu eta garatzea, eta euskara  erabilerarako plana finkatu eta garatzea. Lehentasunezkotzat hartuz,  sail bakoitzaren eremuan herritarren hizkuntz eskubideak errespetatzea.<\/p>\n<p><strong>Ertzaintza eta Osakidetza. Beltzune kroniko bihurtutako alorrak al dira?<\/strong><\/p>\n<p>Ezin  dezakegu onartu kronifikatuta daudela. Egia da behin eta berriro  agertzen direla bi alor horiek, justiziarekin batera, Arartekoaren eta  Europako Batzordearen txostenetan. Ez da atzera egin sektore horietan.  Aurrera egin da. Osakidetzan orain hamar urte baino gehiago erabiltzen  da euskara. Egiteko ikaragarria dago, eta gobernua ahaleginduko da.  Sailek arduraz eta erantzukizunez begiratzen diote, eta neurriak hartuko  dituzte. Osakidetzan, adibidez, euskararen erabilera plana 2011n amaitu  zen, eta 2012 osoan ez zuten egin. Egingo dugu.<\/p>\n<p><strong>Euskara  lehenesteko asmoa dute erakunde batzuek. EAJk programan aipatu zuen  eremu batzuetan egin litekeela. Zer egingo du Jaurlaritzak?<\/strong><\/p>\n<p>Kontzeptua  Euskararen Legean bertan dago zenbait esparrutarako: hedabideak,  hezkuntza&#8230; Euskarak behar ditu eremu batzuk gero eta neurri handiagoan  ohikotasunez erabiltzeko. Parteka ditzake eta partekatu behar ditu  guneak beste hizkuntza batzuekin. Hor jokatu behar du. Baina,  partekatzeaz gain, behar ditu eremu batzuk non ohikotasunez eta normal  erabiltzen den hizkuntza, nagusiki erabiltzen dena, izango den.  Jaurlaritzak bultzada emango du. Egoera aztertu behar da: non eta nola.<\/p>\n<p><strong>Euskararen Legeak 30 urte eginda, EAJk dio gara daitekeela. Zertan?<\/strong><\/p>\n<p>Lege  horrek ikaragarrizko balioa du. Euskara biziberritzeko prozesuan EAEn  eman den aurrerakada ezin da ulertu lege horrek eman duen aukeraz jabetu  gabe. Herritarrei hizkuntz eskubideak aitortu zizkien, eta horiek  bermatzeko obligazioak jarri herri agintariei. Adostasun politiko eta  sozial handi batean oinarritu zen. Hori da giltzarri etorkizunera begira  ere. Legea ez dago agortuta. Gizarte honek euskara biziberritzeko  prozesuan egin nahiko lukeen zer ezin da egin lege hori dagoelako? Gaur  egiten dena egiten jarraitzeko edo gehiago ere egiteko aukera ematen du.  Kolokan jarri ordez, balia gaitezen legeaz, aurrera segitzeko. Pausoak  emateko mugak ez daude legean. Askoz gehiago daude gizartean. Oinarrizko  ditugu lege babesa, hizkuntz politika aktiboa eta herritarren  atxikimendua. Ezinbestekoa da legeak erakutsi zuen bidea garatzea:  adostasuna.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<div>\n<section>\n<h3>\u00abJokoan ez dago euskararen iraupena, bizi-indarra baizik\u00bb<\/h3>\n<p><strong>G. Goikoetxe<\/strong>a <span>Donostia<\/span><\/p>\n<p><em>Mozketak izango dira hizkuntz politikan ere, baina  euskalgintzarekiko elkarlanari eutsi nahi dio Baztarrikak, nahitaezko  dela eta.<\/em><\/p>\n<p><strong>Seaskako ikastolak eta Nafarroan euskararen alde ari  diren taldeak larri dira. Jaurlaritzaren babesa izango dute?  Murrizketak hor izango dira?<\/strong><\/p>\n<p>Murrizketak politika publiko  guztietan izango dira. Aurrekontuak prestatzeko prozesuan gaude; ez  dakigu nolako eragina izango duten. Gure nahia ez da Iparraldeko  ikastolei bizkarra ematea. Ikuskizun dago zer neurritako kolaborazioa  izango den posible.  Murrizketak izango dira. Jaurlaritzak, hasteko  behintzat, 1.200 milioi gutxiago izango ditu. Gipuzkoako Foru  Aldundiaren urteko aurrekontua halako bi gutxiago.<\/p>\n<p><strong>Hedabideetan, erdaldunak dira nagusi. Zer egin liteke herritarrak euskarazko hedabideetara hurbiltzeko?<\/strong><\/p>\n<p>Guztiok  geure buruari galdetu behar diogu zer egin dezakeen bakoitzak. Herri  aginteek euskarazko hedabideei babesa ematen jarraitu behar dute,  laguntzen eta kontsumoa sustatzen. Hedabideek eurek ere beren buruari  galdetu behar diote \u2014galdetzen diote\u2014 kontsumitzaile potentzialak erreal  bihurtzeko zer egin dezaketen. Gero eta gehiago dira euskarazko  hedabideak kontsumitu ditzaketenak. Aztertu beharko da zer egin litekeen  horiek erakartzeko.<\/p>\n<p><strong>Urteroko laguntza deialdiak ez, itunak nahi dituzte komunikabideek.<\/strong><\/p>\n<p>Hitz  egin beharko da horretaz. Ateak irekita dauzkat. Baina ez dakit itunena  den bidea. Ulertzen dut egonkortasunaren interesa eta helburua egotea.  Aztertu beharko da hori nola lor daitekeen.<\/p>\n<p><strong>Erakundeen eta euskalgintzaren arteko elkarlana maiz aipatu duzu. Zer rol jokatu beharko luke bakoitzak?<\/strong><\/p>\n<p>Jaurlaritzari  dagokio nagusiki bi helburu nagusiren aldeko lanean aritzea: euskararen  hazkunde soziala eta euskal komunitatea trinkotzea. Gaur jokoan ez dago  euskararen iraupena, bizi-indarra baizik. Partida hori batez ere  etxean, lagun artean jokatzen da. Beharrezkoa dugu euskarak hazten  jarraitzea, gero eta herritar gehiagoren bigarren hizkuntza izatea eta  lehen hezkuntza gisa dutenek hala jarraitzea, gehiago izan daitezen  euskara ohikotasunez erabiliko dutenak. Bestela, gerta daiteke  euskaldunak gero eta gehiago izatea baina euskararen bizi-indarra makala  izatea. Egunerokotasuna da garrantzitsua hori sendotzeko. Jaurlaritzari  lidergoa markatzea dagokio. Gizarte ekimeneko mugimenduek zer egin  dezakete? Herritarren euskararekiko atxikimendua, borondatea eta gogoa  sortzeko agenteak dira. Indar ekonomiko, politiko eta mediatiko handirik  ez duten hizkuntzak bizi-indarrez aurrera ateratzeko, ezinbesteko da  herritarren borondatea. Horrekin soilik ez, baina hori gabe ezin da  aurrera egin. Borondatea, gogoa, motibazioa eta hizkuntzarekiko  identifikazioa eta erakarpena landu eta sendotzea herri ekimeneko  eragileen egitekoa da nagusiki.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2013-02-10\/008\/001\/_Hizkuntz_politika_zeharka_bideratuko_da_sail_bakoitzaren_bitartez_.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2013-02-10\/008\/001\/_Hizkuntz_politika_zeharka_bideratuko_da_sail_bakoitzaren_bitartez_.htm<\/a><\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-28414","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskarak hizkuntza-politika ez, politika behar du - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Eguneroko jardunean aurrera egitea du erronka euskarak, Baztarrikaren esanetan, eta horretan indarra egiteko asmoa du. Iragarri du Eusko Jaurlaritzak zeharkako gai gisa hartuko duela hizkuntz politika, sail guztietarako.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskarak hizkuntza-politika ez, politika behar du - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Eguneroko jardunean aurrera egitea du erronka euskarak, Baztarrikaren esanetan, eta horretan indarra egiteko asmoa du. Iragarri du Eusko Jaurlaritzak zeharkako gai gisa hartuko duela hizkuntz politika, sail guztietarako.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-04-22T06:37:01+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130210\/p008_f01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ane Ablanedo Larrion\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"10 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Euskarak hizkuntza-politika ez, politika behar du\",\"datePublished\":\"2013-04-22T06:37:01+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/\"},\"wordCount\":1952,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20130210\\\/p008_f01.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/\",\"name\":\"Euskarak hizkuntza-politika ez, politika behar du - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20130210\\\/p008_f01.jpg\",\"datePublished\":\"2013-04-22T06:37:01+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Eguneroko jardunean aurrera egitea du erronka euskarak, Baztarrikaren esanetan, eta horretan indarra egiteko asmoa du. Iragarri du Eusko Jaurlaritzak zeharkako gai gisa hartuko duela hizkuntz politika, sail guztietarako.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20130210\\\/p008_f01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20130210\\\/p008_f01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskarak hizkuntza-politika ez, politika behar du\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskarak hizkuntza-politika ez, politika behar du - Nabarralde","description":"Eguneroko jardunean aurrera egitea du erronka euskarak, Baztarrikaren esanetan, eta horretan indarra egiteko asmoa du. Iragarri du Eusko Jaurlaritzak zeharkako gai gisa hartuko duela hizkuntz politika, sail guztietarako.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Euskarak hizkuntza-politika ez, politika behar du - Nabarralde","og_description":"Eguneroko jardunean aurrera egitea du erronka euskarak, Baztarrikaren esanetan, eta horretan indarra egiteko asmoa du. Iragarri du Eusko Jaurlaritzak zeharkako gai gisa hartuko duela hizkuntz politika, sail guztietarako.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-04-22T06:37:01+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130210\/p008_f01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Ane Ablanedo Larrion","Tiempo de lectura":"10 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Euskarak hizkuntza-politika ez, politika behar du","datePublished":"2013-04-22T06:37:01+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/"},"wordCount":1952,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130210\/p008_f01.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/","name":"Euskarak hizkuntza-politika ez, politika behar du - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130210\/p008_f01.jpg","datePublished":"2013-04-22T06:37:01+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Eguneroko jardunean aurrera egitea du erronka euskarak, Baztarrikaren esanetan, eta horretan indarra egiteko asmoa du. Iragarri du Eusko Jaurlaritzak zeharkako gai gisa hartuko duela hizkuntz politika, sail guztietarako.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130210\/p008_f01.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20130210\/p008_f01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskarak-hizkuntza-politika-ez-politika-behar-du\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskarak hizkuntza-politika ez, politika behar du"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28414","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28414"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28414\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28414"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28414"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28414"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}