{"id":28347,"date":"2013-04-12T08:56:46","date_gmt":"2013-04-12T06:56:46","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/"},"modified":"2013-04-12T08:56:46","modified_gmt":"2013-04-12T06:56:46","slug":"mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/","title":{"rendered":"Mario Zubiaga: \u00abHitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da\u00bb"},"content":{"rendered":"<p>  <!--more-->  <br \/><strong>Asko hitz egiten da independentziaz, eta helmuga horretara iritsi nahi  duenak badaki bidea langaz betea dagoela. Bide horretako oztopoez,  aukerez, eta\u00a0 kontraesanez, aldiz, gutxi hitz egiten da. Hori da orrion  helburua, horietan sakontzea. Egoera aldatzen ari da Europan, hor dira  Kataluniako eta Eskoziako kasuak, eta Euskal Herriari ere zabal dakioke  bere leihoa. Euskal independentismoa zertan den aztertzeko  elkarrizketatu dugu Mario Zubiaga, EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko  Masterraren burua. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Abertzaletasunean serio hartzen al da independentziaren ideia?<\/strong><\/p>\n<p>Agenda arazoa dago hor eta familia abertzaleko bi korronte handiak  beste gai batzuk jarri dituzte independentziaren aurretik. Ulertzekoa  ere bada, ziklo luze batetik gatoz eta beste batera pasatzen ari gara,  eta trantsizio fase batean gaude. Agian sei hilabete barru bai, batek  daki, baina hau ez omen da estatugintza, naziogintza eta herrigintza\u00a0  jorratzeko unea. Ezker abertzalearentzat garrantzitsuena da aurreko  gatazka ziklo hori behar bezala konpontzea; hau da, akordio zabalak,  elkarrizketa, kontsentsua, PSErekin eta EAJrekin bederen akordio batzuk  lortzea gai horretan\u2026 Filosofia hori dago eta hau aurrera ateratzeko ez  da Estatuarekiko harremana tenkatzea komeni, Katalunian bezala, horrek  ez du konponbidea errazten.<\/p>\n<p>EAJren kasuan, Lizarra-Garazitik aurrera egindako ibilbidea dela eta,  badu trauma historiko bat: alderdi barruan arazoak izan zituzten,  Ibarretxeren plana gaizki bukatu zen eta, gainera, gobernutik kanpo  geratu ziren. Hori guztia bizi izanda, orain ez du arriskatzeko gogorik,  eta euskal estatuaren aldeko hautua egiteak esan nahi du politikoki  arriskatu behar duzula, horrek polarizazio egoera gogor bat dakarrelako.  Gainera, inguruko gertaerek ere eragiten diote eta EAJk beldur dio  Artur Mas-en sindromeari.<\/p>\n<p><strong>Orduan, logikoena da pentsatzea EAJ kudeaketaren eszenatoki horretan  mugituko dela, baldin eta, adibidez, Madrilen zentralismo zorrotzak  beste zerbaitetara behartzen ez badu.<\/strong><\/p>\n<p>Kontua da, ea bide hori zein neurrian den baliagarri gaur egun  autogobernuan edo estatugintzan aurrera egiteko. Egungo euskal  eszenatokiak, kudeaketa hutsean oinarritzen denak, badu abantaila bat  eta zera da, Estatuan Katalunia doala aurretik independentziaren bidean,  eta beraz, Estatuari ez zaiola interesatzen bigarren fronte bat  zabaltzea eta Euskal Herriarekin abegikorragoa izan daitekeela. Sinesten  baduzu bide horrek gaur egun balio duela estatugintzarako \u2013nik ez dut  sinesten\u2013, une honetan agian eman daitezke aurrerapausoak estatutua  betetze bidean edo \u2013EAJk nahi duena\u2013 xedapen gehigarrien bidez etorriko  diren lege zentralizatzaileak hemen aplika ez daitezen.<\/p>\n<p>Eszenatoki mugatu horretan, EAJk badu eroso mugitzeko aukera eta ondo  mamitua du zirrikitu horrek uzten dion marko diskurtsibo orokorra, hau  da, ikuspegi forala eta eskubide historikoen bidea. Azken fase  historikoan, EAJren barruan tentsioan dira bi ideia: batetik, eskubide  demokratikoa, herri honek erabakitzeko duen eskubidea; eta bestetik,  eskubide historikoak, foru eskubideak, eta horiek buruz buruko  harremanetan jartzen zaituzte Espainiarekin. Ezin da ahaztu foruena  derrigorrezko harreman bat bideratzeko modua dela, baina horrekin  derrigorrez jotzen duzu harreman hori Espainiarekin dela, eta  aldebikotasuneko harreman bat egon behar duela. Hortik dator \u201cez  inposatu, ez eragotzi\u201d Josu Jon Imazen esamolde hura. EAJren norabidea  hori izango dela dirudi.<\/p>\n<p><strong>Eta zergatik uste duzu bide horretatik estatugintza eta herrigintza ez direla sendotuko?<\/strong><\/p>\n<p>Bide horrek Espainiako Konstituzioarekin egiten du topo eta, batez ere,  bere ibilbide osoan Auzitegi Konstituzionalak autogobernuaz egin duen  irakurketarekin. Doktrina hori guztia bertan behera uztea oso zaila da.  Alde batetik, legedi ia guztian dituzu oinarri lege batzuk autonomia  markoa zein den argi definitzen dutena eta, gainera, azken 25 urteetan  hori asko murriztu da. Espainiako sistema politikoa dagoeneko oso  esparru itxia da.<\/p>\n<p>Eskubide historikoen bideak markatzen zaitu, eskema hori  aldebikotasunean oinarritzen da, eta gainera ez da berdintasunezkoa,  harremanaren interpretazioaren gaitasuna batek bakarrik duelako, eta  harremanaren bilakaera alde horrek bakarrik definitzen du.<\/p>\n<div>\n<div><\/div>\n<\/p><\/div>\n<p><strong>Hori EAJren eremuaz egiten duzun analisia. Ezker abertzalea ere lehengo  zikloan harrapatua dagoela aipatu duzu, hau da, lehenik konpondu  gatazka armatuaren ondorioak eta gero ekin berriz independentziaren  bideari. Ba al du beste irtenbiderik?<\/strong><\/p>\n<p>Estatugintzari, naziogintzari, herrigintzari lehentasuna ematen  badiezu, agian presoen gaia lehenago eta hobeto konponduko duzu zuzenean  horretan tematuta baino. Zuk lehentasuna normalizazioan jartzen baduzu,  presoak, ETAren desegitea\u2026 Estatuaren esku zaude. Zuk benetan sinesten  baduzu aldebakartasunean, ezin duzu zure estrategia osoa beste batek  erabakiko duenaren menpe utzi. Estatuarentzat benetako gaia  independentziarena da, eta lortzen badu zu normalizazioaren gaian  katramilatzea, hark ez du presarik. Orduan, nola desblokeatzen da  ikuspegi etiko batetik, sufrimenduaren aldetik lehentasunezkoa den gai  bat? Bada, akaso zeharkako bide batetik. Agian indarrak metatu behar  dira eta gero Estatuarekin denari buruz hitz egin, presoez eta erabaki  eskubideaz. Agian biak aurreikusita daude, A plana (normalizazioa) eta B  plana (independentzia), eta batek porrot egiten duenean bestea  aktibatzen da, edo biak batera, baina uste dut A plana bere mugetara  gerturatzen ari dela. Negoziazioren eredua gaindituta dago jada  paperetan, baina ez oraindik zenbaitzuen buruan.<\/p>\n<p><strong>Eta zeren inguruan egin behar da indar metaketa? Jendeak zergatik erabaki behar du mobilizatzea?<\/strong><\/p>\n<p>Etorkizunari begira ilusioa eskaini behar diozu jendeari, oso zaila da  iraganeko gaiekin herritarrak indar metaketara erakartzea. Presoen  eskubideen inguruan, adibidez, dinamika desmobilizatzailea eta  kontraesankorrean hasten dira halabeharrez: batetik eskubideen defentsa,  presoak gerturazea eta abar, interpelazio gisa, baina bestetik, eremu  horretan zenbait gauza lortzeko, amore eman behar duzu zure historian,  errealitatea ulertzeko eta irakurtzeko zure interpretazioan, barkamena  eskatu\u2026 Eta hori guztia, egin behar da, egin behar delako, helburuak  merezi duelako baina, era berean, horrek ez du ilusio handirik sortzen  herritarrengan.<\/p>\n<p><strong>Dena den, bakearen ideiak oraindik sortzen du ilusioa herritarrengan.<\/strong><\/p>\n<p>Uste dut ilusio sortzaile gisa hori amortizatuta dagoela eta bereak eman duela.<\/p>\n<p><strong>Beraz, bakean gaude eta listo.<\/strong><\/p>\n<p>Bai, eta uste dut estatugintzaren ikuspegitik gizartea beste urrats  batzuk eskatzen ari dela. Euskal gizarte abertzalearen agenda eta  alderdi abertzaleen agenda ez daude koordinatuta.<\/p>\n<p><strong>Eta euskal gizartean, non ikusten duzu zuk independentziarekiko ilusio eta eskaera hori?<\/strong><\/p>\n<p>Ilusio hori apurka ari da mamitzen. Estatugintzaren gaia jorratzen ari  diren taldeak sortzen ari dira han-hemenka, eta alderdi abertzaleek  esku-frenoa jarrita dutela dirudi. Unibertsitatean behintzat sumatzen  ditut mugimenduak, eta horrez gain, ni behintzat dei ugari jasotzen ari  naiz oso esparru desberdinetatik gai honi buruz hitz egiteko. Zerbait  egosten ari da.<\/p>\n<p><strong>Hau da, Katalunian bezala, hemen ere gizarte zibila mugitzen hasi dela esan nahi duzu?<\/strong><\/p>\n<p>Agian bai. Bada ageriko desberdintasun bat Kataluniarekiko, hemen ez da  egon gizarte zibil autonomorik han bezala. Hemen, gatazka armatu  bortitzak hala behartuta, gizarte zibila alderdi politikoen esanetara  egon da. Kataluniako Batzar Nazionalean (ANC) badira alderdiak, baina  hemen baino askoz gizarte autonomoagoa dago.\u00a0\u00a0 Hemen ere, fronte  ikuspegi horiek desagertzen diren neurrian, gizarte autonomoa sendotuz  joango da.<\/p>\n<p><strong>Ekimenak aipatuta, hor dago Udalbiltzaren berpiztea\u2026\u00a0 Hori zuk  aipatutako ezker abertzalearen B planaren aktibatze maila bat izan  liteke.<\/strong><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Argia\" href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2363\/mario-zubiaga\">http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2363\/mario-zubiaga<\/a><strong><br \/><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-28347","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Mario Zubiaga: &quot;Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da&quot; - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Euskal independentismoa zertan den aztertzeko elkarrizketatu dugu Mario Zubiaga, EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko Masterraren buru\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Mario Zubiaga: &quot;Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da&quot; - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Euskal independentismoa zertan den aztertzeko elkarrizketatu dugu Mario Zubiaga, EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko Masterraren buru\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-04-12T06:56:46+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Xabier Letona\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Mario Zubiaga: \u00abHitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da\u00bb\",\"datePublished\":\"2013-04-12T06:56:46+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\\\/\"},\"wordCount\":1031,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\\\/\",\"name\":\"Mario Zubiaga: \\\"Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da\\\" - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-04-12T06:56:46+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Euskal independentismoa zertan den aztertzeko elkarrizketatu dugu Mario Zubiaga, EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko Masterraren buru\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Mario Zubiaga: &#8220;Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da&#8221;\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Mario Zubiaga: \"Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da\" - Nabarralde","description":"Euskal independentismoa zertan den aztertzeko elkarrizketatu dugu Mario Zubiaga, EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko Masterraren buru","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Mario Zubiaga: \"Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da\" - Nabarralde","og_description":"Euskal independentismoa zertan den aztertzeko elkarrizketatu dugu Mario Zubiaga, EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko Masterraren buru","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-04-12T06:56:46+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Xabier Letona","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Mario Zubiaga: \u00abHitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da\u00bb","datePublished":"2013-04-12T06:56:46+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/"},"wordCount":1031,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/","name":"Mario Zubiaga: \"Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da\" - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-04-12T06:56:46+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Euskal independentismoa zertan den aztertzeko elkarrizketatu dugu Mario Zubiaga, EHUko Euskal Nazionalismoari buruzko Masterraren buru","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/mario-zubiaga-qhitz-magiko-bat-balego-hori-aldebakartasuna-daq\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Mario Zubiaga: &#8220;Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da&#8221;"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28347","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28347"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28347\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28347"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28347"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28347"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}