{"id":28272,"date":"2013-04-02T09:58:51","date_gmt":"2013-04-02T07:58:51","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/gasteiz-1813\/"},"modified":"2013-04-02T09:58:51","modified_gmt":"2013-04-02T07:58:51","slug":"gasteiz-1813","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/","title":{"rendered":"Gasteiz 1813"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<h3>Europaren etorkizuna erabaki zuen borrokaldia<\/h3>\n<p>Gasteizen edonork identifikatu dezake Andra Mari Zuriaren plazan dagoen monumentua. Bonapartistek orain 200 urte galdutako bataila oroitzen du. Nahitaezko irudia gidaliburu turistikoetan. Kale-izendegian ere presentzia nabaria duen jazoera da eta, hala ere, gasteiztarrek ez dute ondo ezagutzen. Nazioartean, ordea, Gasteiz Europako mapan kokatu zuen.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2359\/argazkiak\/gasteiz685.jpg\" width=\"685\" \/><\/p>\n<p>XXI. mende hasieran, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plaza eraberritzeko  proiektua abian jarri zenean, eztabaida bizia sortu zen haren erdian  dagoen monumentuarekin, arrazoi estetikoak medio. Gutxik zekiten zehazki  monumentu horrek oroitu nahi zuena zer zen, askorentzat hortik kendu  behar ez izateko arrazoi nagusia \u201cbetidanik egon delako\u201d zen. Monumentua  1813ko Gasteizko Batailaren mendeurrena gogoratzeko paratu zuten  1917an, eta Gabriel Borr\u00e1s eskultoreak egina da, harriz eta brontzez.  \u201cGasteizko Batailari\u201d goiburua darama, eta behealdean \u201cEspainiako  independentziari\u201d esaldi polemikoa ere bai.<\/p>\n<p>Europa osoan interes, taktika eta joko ugaritako gerra zabalduta zegoen  Napoleonek bere inperioaren hedapena hasi zuenetik. Hainbat herrialdeen  arteko gerra hartan nork bere buruaren alde egiten zuen, eta Euskal  Herriko erakunde eta herritarrek ere modu horretan jokatu zuten. Bada,  Gasteizi, gudaldi handi eta konplikatu hartako erabakigune bilakatzea  suertatu zitzaion. Napoleondar inperioaren azkenaurreko hatsa izan zen  \u2013Waterloon eman zuen azkena\u2013. Orduz geroztik, Arabako hiriburuaren izena  Europako hamaikatxo toki eta idazkitan aurki dezakegu.<\/p>\n<p>Gasteizko 1813ko batailari atzerrian ematen dioten garrantziaz ondo  jabetuta dago Emilio Larreina. Bere semea Eskozian ikasten ari zela,  unibertsitateko irakasle batek \u201cWellingtonen Gasteiz\u201d-ez galdetu zion.  Bere aita Gasteizko Batailan aditua zela erantzun zion. \u201cOrdutik, nire  semea ez zen unibertsitatean biziko, irakaslearen etxean baizik\u201d.<\/p>\n<p>Larreina, Gasteiz 2013 Elkarte Historikoaren lehendakaria da. Gaiaz idatzi den libururik zehatzenetakoa (<em>La Batalla de Vitoria 1813. El fin de la aventura<\/em>)  argitaratu zuen 2009an. Liburua idazteko batailaren ibilbidea egiten  zuenean, arrunta zitzaion ingelesak aurkitzea. \u201cGaur egun gehiago dakite  batailari buruz Ingalaterran Gasteizen baino\u201d. Hala dio, Patxi Vianak  ere, elkarteko idazkariak.<\/p>\n<h5>Ingelesen gutizia, frantsesen salbazioa<\/h5>\n<p>Iberiar Penintsulako Gerran edo Espainiako Independentzia Gerran  (1808-1814), Gasteiz gune estrategiko bihurtu zen. Bailenen galdu  ondoren Jos\u00e9 Bonapartek Montehermosoko jauregian ezarri zuen bere  gortea. Okupazioaren momenturik gorena 1813ko ekainaren 21ean jazo zen,  batailaren egunean.<\/p>\n<p>\u201cNapoleonen 60.000 soldadu iritsi ziren \u2013dio Larreinak\u2013 eta hurrengo  egunean 80.000 \u2018aliatu\u2019 (britainiarrak, portugaldarrak, espainiarrak\u2026),  haiei kontra egiteko prest. Arabako lautadan 170.000 lagun pilatu ziren,  halakorik ez zen ikusiko XX. mendeko 70eko hamarkadara arte. Batailaren  egunean, goizeko zortzietan, kanoikadak entzuten hasi ziren  herritarrak. Egun osoa kanoikadak entzuten, gero eta gertuago: lehenengo  mendietan, gero lautadan\u2026\u201d.<\/p>\n<p>Frantsesek euren ihesaldian zeramaten gehiegizko zamak, garrantzi  handia izan zuen batailaren epilogoan. Gasteiztik Frantziara joateko  bide naturala, Debako haranetik igarotzen dena, itxita zegoen Durana  herriaren parean. Horregatik, Aguraina abiatu ziren gaurko Gasteizko  Santa Luzia auzoan barrena. Bide hori jarraituz muino bat igaro behar  zuten. Ezinezkoa zen hori gurdiekin igarotzea, eta militarrek eta  ihesean zihoazen beste hainbat familiek, zeramaten guztia utzi behar  izan zuten. Hara zer dioen orduko bertso batek:<\/p>\n<p><em> Kotxe ta karromato,<br \/> litera ta burdi,\u00a0<br \/> Bitoria&#8217;n gelditu da<br \/> ondasuna lodi,\u00a0<br \/> gainera artilleria<br \/> bertan dabe itxi,<br \/> frantsesen erregeentzat<br \/> ezta lotsa gutxi.<\/em><\/p>\n<p>Tropa aliatuek pertsekuzioa eten zuten altxor hura jasotzeko; antza,  haien buru Wellington jeneralari ez zitzaion batere gustatu, horrek  salbatu baitzuen frantziar gudarostearen zati handiena.<\/p>\n<p>Gasteiz kalte handirik izan gabe libratu bazen ere \u2013hirian ondasun  ugari zituen Miguel Ricardo de \u00c1lava jeneralak esku hartu zuelako\u2013, ez  zen berdin gertatu frantsesek aurrerago bisitatu zituzten herriekin.  Gosez eta egarriz, Aguraina iritsi ziren eta herria arpilatu zuten.<\/p>\n<h5>Okupazioaren lazturak<\/h5>\n<p>Gasteiztarrek etxean giltzapetuta bizi izan zuten bataila hura, zer  gertatuko zen jakin gabe. \u201cFrantsesen porrota benetako askapena izan zen  Gasteizko gizartearentzat\u201d, dio Jose Mar\u00eda Ortiz de Orru\u00f1ok.\u00a0 Historia  Garaikidean doktore da Ortiz de Orru\u00f1o, EHUko irakasle, eta Gasteiz 2013  elkarteko kidea bera ere: \u201cArpilatzeak eta zerga itogarriak jasan  zituzten sei urteko okupazioan\u201d. 1800 inguruan 6.500 biztanle bizi ziren  Gasteizen. Gerra garaian, ostera, 20.000tik gora izatera iritsi ziren,  tropak barne.<\/p>\n<p>Ortiz de Orru\u00f1oren esanetan bizitza oso desorosoa zen harresien  barruan, soldaduentzako kuartelik ez zegoen eta hainbeste jenderentzako  ogia egiteko laberik ere ez: \u201cSoldaduek herritarren etxeetan hartzen  zuten ostatu, mailaren arabera. Konde eta markesek jeneralei egiten  zieten abegi, eta herritarrek, soldadu soilei\u201d.<\/p>\n<p>Aziendak ere murrizketa latza jasan zuen gainpopulazioaren ondorioz.  Nekazariek idi-pareak eta animaliak galdu zituzten. Soldaduen esku  geratu ziren, nola materiala garraiatzeko hala besterik gabe jateko.  \u201cUztak ere galdu zituzten, aziendak elikatzeko erabili baitziren.  Borrokaldi hark urte osorako gosea ekarri zuen, uzta jasotzeko sasoian  gertatu baitzen\u201d, dio EHUko irakasleak.<\/p>\n<h5>Fiskalitate progresiboaren aurrekaria?<\/h5>\n<p>Vienako Batzarrean (1819) nazioarteko hitzarmena sinatu zuten, Frantzia  eragindako ezbeharrak ordaintzera behartzeko. Galerak  konpentsatzearren, euskal diputazioek kalte guztien kontua egin zuten.  Azkenean, ez zuten ezer jaso, Espainiak, potentzia handiaren izaerarik  gabe, presioa egiteko gaitasun oro galdu zuelako. Ortiz de Orru\u00f1ok garbi  du: \u201cPrusiarrek, austriarrek eta beste guztiek kobratu ondoren,  diputazioen txanda iritsi zenean, ez zegoen dirurik\u201d.<\/p>\n<p>Okupazioak iraun zuen bitartean, frantsesek ogasuna proportzionalki  arrazionalizatu zutela esan ohi da. Bada, irakasleak \u00f1abardura txiki bat  dakarkigu: \u201cXedea ez zen gizarte bidezkoagoa egitea, biztanleria  ustiatzea baizik\u201d. Napoleonen politikaren arabera, okupazioa okupatuek  ordaindu behar zuten. 1810ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Thouvenot  jeneralaren agindupeko administrazio-barruti bakar batean gelditu  zirenean, enperadoreak argi utzi zion dirurik ez ziola bidaliko  Paristik.<\/p>\n<p>Egoera horri aurre egiteko, Thouvenotek bi berrikuntza ekarri zituen:  zergen unibertsaltasuna \u2013denek ordaindu behar zuten, nobleziak eta  elizgizonek barne\u2013 eta proportzionaltasuna \u2013norbanakoaren  aberastasunaren arabera ordaintzea\u2013. Dena den, neurri liberal horiek  bazuten itzalik: \u201cKausa inperialaren\u201d aldeko ekarpena saritzeko,  ordainagiriak diru gisa onartu ziren herri-ondasunen enkantean, ezer  balio ez zuten paper-zatiak, alegia.<\/p>\n<h5>\u201cEspainiarra da beste ezer izan nahi ez duena\u201d<\/h5>\n<p>Emilio Larreinaren iritziz paradoxikoa da kontua. Napoleonek Gasteizen  lehenik eta Waterloon ondoren galdu eta hiruzpalau urte geroago, Europa  osoa altxatu egiten da \u201chiritarrak izan nahi dutelako, eta ez  subditoak\u201d.<\/p>\n<p>Nortasun nazionalaren kontzeptu abstraktua, askatasun eta eskubideen  garapenarekin ulertu behar da, bai Euskal Herrian \u2013liberalismoaren eta  tradizionalismoaren arteko tentsioak gerra karlistetan izan zuen  adierazpenik gorena\u2013 eta bai Europa osoan. Ortiz de Orru\u00f1oren esanetan  \u201cguretzat funtsezkoak diren kontzeptuak \u2013askatasuna, berdintasuna\u2013,  duela 200 urteko ikasketarik gabeko baserritarrentzat zentzugabekeri  hutsa ziren\u201d.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Argia\" href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2359\/gasteiz-1813\">http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2359\/gasteiz-1813<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Europaren etorkizuna erabaki zuen borrokaldia Gasteizen edonork identifikatu dezake Andra Mari Zuriaren plazan dagoen monumentua. Bonapartistek orain 200 urte galdutako bataila oroitzen du. Nahitaezko irudia gidaliburu turistikoetan. Kale-izendegian ere presentzia nabaria duen jazoera da eta, hala ere, gasteiztarrek ez dute ondo ezagutzen. Nazioartean, ordea, Gasteiz Europako mapan kokatu zuen. XXI. mende hasieran, Gasteizko Andra Mari [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-28272","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Gasteiz 1813 - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Gasteizen edonork identifikatu dezake Andra Mari Zuriaren plazan dagoen monumentua. Bonapartistek orain 200 urte galdutako bataila oroitzen du.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Gasteiz 1813 - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gasteizen edonork identifikatu dezake Andra Mari Zuriaren plazan dagoen monumentua. Bonapartistek orain 200 urte galdutako bataila oroitzen du.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-04-02T07:58:51+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2359\/argazkiak\/gasteiz685.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Urko Saenz de Buruaga\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Gasteiz 1813\",\"datePublished\":\"2013-04-02T07:58:51+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/\"},\"wordCount\":951,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/astekaria\\\/docs\\\/2359\\\/argazkiak\\\/gasteiz685.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/\",\"name\":\"Gasteiz 1813 - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/astekaria\\\/docs\\\/2359\\\/argazkiak\\\/gasteiz685.jpg\",\"datePublished\":\"2013-04-02T07:58:51+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Gasteizen edonork identifikatu dezake Andra Mari Zuriaren plazan dagoen monumentua. Bonapartistek orain 200 urte galdutako bataila oroitzen du.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/astekaria\\\/docs\\\/2359\\\/argazkiak\\\/gasteiz685.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/astekaria\\\/docs\\\/2359\\\/argazkiak\\\/gasteiz685.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/gasteiz-1813\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Gasteiz 1813\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Gasteiz 1813 - Nabarralde","description":"Gasteizen edonork identifikatu dezake Andra Mari Zuriaren plazan dagoen monumentua. Bonapartistek orain 200 urte galdutako bataila oroitzen du.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Gasteiz 1813 - Nabarralde","og_description":"Gasteizen edonork identifikatu dezake Andra Mari Zuriaren plazan dagoen monumentua. Bonapartistek orain 200 urte galdutako bataila oroitzen du.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-04-02T07:58:51+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2359\/argazkiak\/gasteiz685.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Urko Saenz de Buruaga","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Gasteiz 1813","datePublished":"2013-04-02T07:58:51+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/"},"wordCount":951,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2359\/argazkiak\/gasteiz685.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/","name":"Gasteiz 1813 - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2359\/argazkiak\/gasteiz685.jpg","datePublished":"2013-04-02T07:58:51+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Gasteizen edonork identifikatu dezake Andra Mari Zuriaren plazan dagoen monumentua. Bonapartistek orain 200 urte galdutako bataila oroitzen du.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2359\/argazkiak\/gasteiz685.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.argia.com\/astekaria\/docs\/2359\/argazkiak\/gasteiz685.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/gasteiz-1813\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Gasteiz 1813"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28272","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28272"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28272\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28272"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28272"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28272"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}