{"id":28001,"date":"2013-02-06T09:51:31","date_gmt":"2013-02-06T07:51:31","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/"},"modified":"2013-02-06T09:51:31","modified_gmt":"2013-02-06T07:51:31","slug":"euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/","title":{"rendered":"Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/gaia39201es.html\">Traducci\u00f3n al espa\u00f1ol<\/a><\/p>\n<p>Euskal      dantzen Irakaskuntzan dihardugunok nahitanahiez erantzun behar izan diogu      galdera bati: Zer da gure ikasleei irakasten dieguna? Zein da proposatzen      diegun eredua? Ongi erantzuteko aurretik onartu beharko genuke <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/27617\" target=\"_blank\">dantza<\/a> tradizionalean aritzeko era ezberdinak daudela, historian zehar eman diren      prozesu ezberdinen ondorioz. <\/p>\n<p>Eztabaidarako apunte hauek plazan egiten den dantza tradizionala ardatz moduan      hartzen dute, dantza soziala deiturikoa. Eszenatokietan egiten den folkloreaz      luzaz solas daiteke, baina norbaitek interesa badu, jo dezake <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/136280\" target=\"_blank\">Juan      Antonio Urbeltz<\/a>ek eginiko \u201c<a href=\"http:\/\/www.dantzan.com\/edukiak\/argia-como-memoria\" target=\"_blank\">Argia      como memoria<\/a>\u201d idazlan interesgarriari.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/argazkiak\/gaia39201_01.jpg\" border=\"0\" height=\"228\" width=\"360\" \/><\/p>\n<p><strong>Ez gara duela 100 urte bezala bizitzen. Ez dugu duela      100 urte bezala dantzatzen<\/strong><\/p>\n<p>Eta duela 50 urte bezala ezta ere. Azterketa eta proposamen honen gaia plaza      dantza dela onartuz, gizartekideen arteko harremanetarako erabiltzen den dantza      ludikoa, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena, inolako zalantzarik gabe      aurrera eraman dezakegu aurretik planteatutako baiezpena: ez dugula dantzatzen      duela 50 urte bezala.<\/p>\n<p>Dantza tradizionala ez delako isolaturik dagoen sistema koreografiko bat;      gizarte batetik sortzen da eta gizarte horrekiko lotura handia du. Gizartea      moldatzen den heinean, dantza bera moldatzen da. Baina aldi berean beste sistema      batzuekin harremanetan dago ere bai: arte eszenikoak, beste dantza motak&#8230;      Beste aldetik herrialde batean dantza batzuek garrantzi handia baldin badute,      baldintzatu dezakete ere plazetako dantzen estiloa (puntak, gorpuzkera).<\/p>\n<p>Munduan zehar dantza tradizionalaren garapenean garrantzi handia izan duen      prozesu bat dantza honen akademizazioa izan da, eta inguru soziokulturaren      arabera, prozesu honek fase ezberdinak izan ditu. Zer ulertzen dugu artikulu      honetan dantzaren akademizazioaz?: dantza tradizionalean dantzaren arau klasiko      batzuen aplikazioa (jatorri ezberdinetakoak): estruktura ezberdinak, estiloak,      aritzeko erak.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/argazkiak\/gaia39201_02.jpg\" border=\"0\" height=\"220\" width=\"360\" \/><\/p>\n<p>Esan bezala leku aunitzetako dantza tradizionaletan eragina izan du fenomeno      honek: Mallorkako jotatik Gipuzkoako urratsetara, Eskoziako dantzetatik Zuberoako      punt\u00fcetara&#8230; ez da gure dantzetan bakarrik ematen. Gure dantzek, dudarik      gabe, akademizazio prozesu ezeberdinak izan dute: XVII-XVIII. mendetako korte      dantzen eragina, XIX. mendean baletaren eragina, XX. mendearen manierismo      estetikoaren aztarnak&#8230; Guk bereziki gure dantzetan eman den azken prozesu      hau aztertuko dugu, erabiltzen ditugun dantza ereduetan oraindik agerian dagoelako.      Hori baita oinarrian dagoen arazoa: zein den transmititu nahi dugun dantza      eredua. <\/p>\n<p> Dantzaren akademizazioa ez da berez prozesu kaltegarri bat. Gu geuk, dantza      maisuok, dantza irakasten dugunean, estrukturatzen dugu eta moldatzen dugu      neurri batean, akademizatzen dugu irakatsi ahal izateko. Garapen prozesu natural      bat da, mestizaia naturala, fenomeno soziokulturalen komunikazioaren islada.      Batzuetan oso aberasgarri, dantza tradizionalaren mugetan mantentzen bada,      perspektiba galdu gabe, eta gizarteak modu naturalean onartzen badu belaunaldiz      belaunaldi transmisioari bidea zabaltzen, Gipuzkoako eta Zuberoako zenbait      dantzen kasuetan gertatzen den moduan.<\/p>\n<p><strong>Plazatik eszenatokira, eszenatokitik plazara<\/strong><\/p>\n<p>Dantza Taldeen sorrerarekin batera eszenatokia folklorearen ardatz garrantzitsu      bezala sortzen da. Lehenengo dantza taldeen sorreraren gainean artikulu asko      idatzi dira, eta ez dugu gaia hau jorratuko oraingo honetan. Azpimarratu behar      dena, nire ustez, folklorearen inguruan ematen den perspektiba aldaketa: Ikasgune      eta dantzaleku moduan plaza desagertzen den heinean, folklore beraren ardatz      eta helburu nagusietako bat sortzen da: eszenatokia. Dantza taldeek, eta ez      gizarteak berak, dantzaren garapena kudeatzen dute, eta horrela hein handi      batean dantzaren egokitze prozesua logiko eta naturala apurtzen da.<\/p>\n<p>Dantza Taldeek, asmo onez dudarik gabe, dantza sozialak plazatik ateratzen      dituzte eszenatokira eramateko, baina bide batez moldatzen dituzte garaiko      modetara egokitzeko (baleta, adibidez). Dantzaren ezaugarri garrantzitsuena      ikusgarritasuna dugu, eta horretarako dantzarien arteko berdintasuna bilatzen      da. Estetikari ematen zaio ludikotasunari kentzen zaion garrantzia, eta, egia      esan, garai hartako ikusleentzat, kronikei kasu egiten badiegu, zinez ikusgarria      suertatzen zen emaitza.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/argazkiak\/gaia39201_03.jpg\" border=\"0\" height=\"268\" width=\"360\" \/><\/p>\n<p>Baina segidan kontrako bidea sortzen da eta eszenatokiak plazetarako ereduak      bilakatzen dira, gertakari horrek ekartzen dituen ondorioekin: indibidualismoaren      galera, berdintasuna lortzearen alde estiloa gutxiestea, estetika eta koreografia      aldaketak koordinazio eta ikusgarritasunaren mesedetan&#8230;<\/p>\n<p>Eszenatokia, beraz, protagonista dugu, aunitzetan plaza bera eszenatokia      bihurtzen da eta folklorearen subjektua aldatzen doa: gizartetik dantza taldeetara,      eta horrela lehen planteatu diren prozesuak arintzen dira. Gero eta dantza      taldeetako dantzari gehiago daude eta gero eta jende arrunta gutxiago plazetan      dantzan.<\/p>\n<p><strong>Nik ez dakit euskaraz, nik ez dakit dantzan<\/strong><\/p>\n<p>Azken mendean eman den Dantza tradizionalaren akademizazio prozesua ulertzeko,      euskarak izan duen garapen prozesuarekin parekatu dezakegu:<\/p>\n<p>Elementu ezberdinek baldintzatua, dantza, hizkuntzarekin gertatzen den moduan,      anitza zen hasiera batean, herri bakoitzak bazituen bere \u00f1abardurak,      eta \u00f1abardura hauek elkarren ondoan egon daitezken herrien izaeren      ezaugarri bereizgarriak bilakatzen dira: ezberdin dantzatzen dute ezberdinak      direlako. Eszenatokia eta dantza taldeetako dantzari sasiprofesionala, duen      balet eta akrobazia kutsuarekin, dantza tradizionalaren eredua bilakatzeak      zera ekartzen du: nahiz teknikoki perfektuak ez izan harremanetarako modu      natural moduan lehen dantza egiten zuten askok dantzatzeari utzi zioten. ETBn      erabiltzen den euskara ulertzen ez duen aitonaren moduan, euskaraz gaizki      egiten duela uste duena, berak ezagutu dituen dantzak ez dutela baliorik pentsatzen      du, taulen gainean gazteek egiten dituzten urrats akrobatikoak ikusten dituenean.      Eta \u201cdantzan badakizu?\u201dgalderaren aurrean, erantzuten du \u201cez\u201d,      eta arrazoia du: berak ez daki \u201cdantza hori\u201d egiten.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/argazkiak\/gaia39201_04.jpg\" border=\"0\" height=\"240\" width=\"360\" \/><\/p>\n<p>Euskararen kasuan euskalkiekin gertatu zen moduan, Euskal Herriko dantza      tradizionalak dituen \u00f1abardura askoren degradazio prozesua ematen da.      Globalizazioa gure dantzetara iristen da eta horrekin batera estiloaren zenbait      aldaketa: puntak hartzen du oinazpiaren lekua, jauziak belaunen suspensioarena,      bizkar hezurraren zuzentasunak gerriaren malgutasunarena. Besoek naturalak      ez diren jarrerak irudikatzen dituzte, jatorrizko izaera ludikotik urrunduak.      Berezko mugimendua galtzen da eta bere lekua baletan erabiltzen den mugimendu      behartuaren sistemak hartzen du: mugimenduaren logika galtzen da haren estetika      manieristaren mesedetan.<\/p>\n<p>\u201cDantza Batua\u201d sortzen da, dantzatzeko era berri bat, ez hobekiago,      ez makurrago, ezberdina, besterik ez. Dantza tradizionalean aritzeko tradizioak      ez dakarren era berria, ikuskizun ikusgarriak egiteko dantzatzeko era ikusgarri      bat.<\/p>\n<p>Baina arazoa sortzen da \u201cdantza batua\u201d hori jarraitu behar den      eredutzat hartzen dugunean, \u201cdantzari ona\u201d izendatzen duena&#8230;      jakina, altuera ezberdinetan egonik, eszenatokiaren eta plazaren perspektibak      derrigorrez ezberdinak izan behar dira.<\/p>\n<p><strong>Jotaren adibidea<\/strong><\/p>\n<p>Akademizazioak gure dantzetan izan duen eraginaren adibidea jota izan daiteke:      jota, fandango, orripeko, lehenengoa&#8230; Dantza hau, Euskal Herrian XIX. mendean      bereziki hedatua eta herrikoitua, XX. mendean aldaketa sakonak jasaten ditu,      Jota lehiaketen sorrerak sortzen duen dantzatzeko era jatorrizko ereduetatik      urrun xamar gelditzen baita.<\/p>\n<p>Nola dantzatzen zen jota Euskal Herrian? Dudarik gabe askatasun gehiagorekin      urratsei dagokienez, malgutasunarekin, mugimendu naturalak eta logikoak erabiltzen,      estruktura musikala kontuan harturik gerria eta belaunak dantzaren ardatza      bihurtzen..<\/p>\n<p>Bartolo Lasak, Zeberioko dantza maisuaren aburuz, jota ongi dantzatzeko:<\/p>\n<p><em>\u201cBurua geldi eukin behar da, garritik bera kaderatako bisagrak      mogidu, eta garrie astindu, jitanak narruten dabizenean moduen\u201d<\/em><\/p>\n<p>Eta horrela egiten zen Bizkaia osoan, ez Arratian bakarrik, eta Nafarroako      iparraldean ere bai, Pontxio Irurtia, Leitzako musikariak Txistulariak aldizkarian      argitaratutako artikulu batean idazten duen bezala <em>(Txistulariak 153.      kanttarien basoa)<\/em>:<\/p>\n<p><em>\u201cBerrogeitamarreko hamarkadaren hasierako fandangoa, patxadan eramaten      zen, hankak arin, gerria abailduz&#8230; Gune edo punturik garrantzitsuena ez      zegoen oinetan gerriaren kulunkadan baizik, gerrien gora beherantz hori eperdiaren      ezker-eskubiratzeak nabarmenagotzen zuelarik\u201d.<\/em><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/argazkiak\/gaia39201_05.jpg\" border=\"0\" height=\"242\" width=\"360\" \/><\/p>\n<p>Berdin adierazten zuen, mende batzuk lehenago Santa Teresa apaiza, bere liburu      batean fandangoari buruz zenbait gomendio emanik<em> (\u201cEuscal-errijetaco      <br \/> olgueeta ta dantzeen neurrizco-gatz-ozpinduba\u201d)<\/em>:<\/p>\n<p><em>\u201c&#8230;Bestian pandanguan nos arpegijakin, nos besuakin, nos sabeleekin,      nos albuakin alkar ez joko, bai joko neska ta mutil, menio desonestubak ta      lotsarizkuak geratu bagarik egiten deutseezala alkarri\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Irakurleak dantzariak plazan dantzatzen ikusi baditu, Suelto lehiaketetatik      \u201cmenio desonestubak\u201d horietatik baino askoz hurbilago dagoen haien      dantzatzeko era horrekin, dantza honetan akademizazioak izan duen eragina      ulertuko du.<\/p>\n<p>Ondorio garrantzitsu bat: gizarteak lehiaketetan egiten den jota hartzen du      eredutzat, ez plazetan sortu zena. Horri esker dantza, musikaren aurrean naturalki      sortzen den erantzun psikomotriza izan beharrean, gutxik egin dezaketen ariketa      gimnastikoa bilakatzen da. Bitartean jende gehiena, garai batean dantzariak      izan zitezkeenak, jabetzen da inoiz ezin izanen duela halako maila teknikorik      lortu, eta nahiago du ikusle soilak izaten.<\/p>\n<p><strong>Etorkizunerako proposamen bat<\/strong><\/p>\n<p>Hau da gure hipotesia: dantza taldeen eginkizunen ardatza eta helburu den eszenatokiaren      sorrerak dakarren akademizazioak dantzatzeko era berri bat sortu du eta ez      dugu era hori ukatu behar. Gure folklorearen aberastasun koreografiko eta      estilistikoaren zati bat da, bere garapenaren beste urrats bat.<\/p>\n<p>Hori bai, dantzarako gune moduan plaza berreskuratzeko ahaleginari lagundu      nahian, plaza dantzak irakatsi aurretik desakademizatzen baditugu uste dut      lagungarria izan daitekeela gure helburu honetarako: lurrarekin kontaktua      eta bikotearen jokoa berreskuratzea, jendearekin eta espazioarekin harremana      birsortzea, hankak izateaz gain txorkatilak, belaunak eta gerria dugula gogoratzea,      norberaren dantzatzeko estiloa bultzatzea&#8230; dantzaren gozamena demokratizatzea,      hitz batean.<\/p>\n<p>Dantza akrobatikoa dantzari eta eszenatokietarako uzten      badugu, eta lortzen badugu dantza naturala plazara itzultzea, baliteke 50      urte barru egokipen naturalaren prozesu bati esker, plazan arituko diren dantzariek      beste modu batez dantzatzea, folklore bizirik irauten duenaren seinalea.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Eusko News\" href=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/gaia39201eu.html\">http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/gaia39201eu.html<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Traducci\u00f3n al espa\u00f1ol Euskal dantzen Irakaskuntzan dihardugunok nahitanahiez erantzun behar izan diogu galdera bati: Zer da gure ikasleei irakasten dieguna? Zein da proposatzen diegun eredua? Ongi erantzuteko aurretik onartu beharko genuke dantza tradizionalean aritzeko era ezberdinak daudela, historian zehar eman diren prozesu ezberdinen ondorioz. Eztabaidarako apunte hauek plazan egiten den dantza tradizionala ardatz moduan hartzen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-28001","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Ongi erantzuteko aurretik onartu beharko genuke dantza tradizionalean aritzeko era ezberdinak daudela, historian zehar eman diren prozesu ezberdinen ondorioz.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ongi erantzuteko aurretik onartu beharko genuke dantza tradizionalean aritzeko era ezberdinak daudela, historian zehar eman diren prozesu ezberdinen ondorioz.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-02-06T07:51:31+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/argazkiak\/gaia39201_01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Patxi Laborda\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan\",\"datePublished\":\"2013-02-06T07:51:31+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/\"},\"wordCount\":1321,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0392zbk\\\/argazkiak\\\/gaia39201_01.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/\",\"name\":\"Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0392zbk\\\/argazkiak\\\/gaia39201_01.jpg\",\"datePublished\":\"2013-02-06T07:51:31+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Ongi erantzuteko aurretik onartu beharko genuke dantza tradizionalean aritzeko era ezberdinak daudela, historian zehar eman diren prozesu ezberdinen ondorioz.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0392zbk\\\/argazkiak\\\/gaia39201_01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0392zbk\\\/argazkiak\\\/gaia39201_01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan - Nabarralde","description":"Ongi erantzuteko aurretik onartu beharko genuke dantza tradizionalean aritzeko era ezberdinak daudela, historian zehar eman diren prozesu ezberdinen ondorioz.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan - Nabarralde","og_description":"Ongi erantzuteko aurretik onartu beharko genuke dantza tradizionalean aritzeko era ezberdinak daudela, historian zehar eman diren prozesu ezberdinen ondorioz.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-02-06T07:51:31+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/argazkiak\/gaia39201_01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Patxi Laborda","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan","datePublished":"2013-02-06T07:51:31+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/"},"wordCount":1321,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/argazkiak\/gaia39201_01.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/","name":"Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/argazkiak\/gaia39201_01.jpg","datePublished":"2013-02-06T07:51:31+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Ongi erantzuteko aurretik onartu beharko genuke dantza tradizionalean aritzeko era ezberdinak daudela, historian zehar eman diren prozesu ezberdinen ondorioz.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/argazkiak\/gaia39201_01.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0392zbk\/argazkiak\/gaia39201_01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-plaza-dantzen-akademizazioaren-inguruan\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28001","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28001"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28001\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28001"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28001"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28001"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}