{"id":27976,"date":"2013-02-04T10:16:46","date_gmt":"2013-02-04T08:16:46","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/"},"modified":"2013-02-04T10:16:46","modified_gmt":"2013-02-04T08:16:46","slug":"206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/","title":{"rendered":"206 fusilaturen gorpuak aurkitu dituzte Nafarroan 2003. urtetik"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<h3>Memoria historikoari buruzko legea eskatu dio Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak parlamentuari<\/h3>\n<p>Azken hamarkadako lanak izan du emaitzarik. Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak, memoria historikoaren arloan lanean ari diren bertze hainbat talderekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin, 45 hobi aztertu ditu 2003. urtetik; 206 gorpu aurkitu ditu haietan. Gorpu horietako 121 lur azpitik atera dituzte, eta 88 jada haien senideen eskuetan dira.<\/p>\n<p> \u00abLan handia egin dugu, baina lan handia dago egiteko. Ehunka nafar dago, oraindik ere, desagertuta\u00bb. Joseba Ezeolazarenak dira hitzak, Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko bozeramailearenak. Argi du gizarte osoari dagokiola lan hori egitea, oraindik desagertuta diren nafar horiek bilatzea alegia. \u00abGizarte osoa ukitzen duelako memoria historikoaren auziak\u00bb. Lan horretan urratsak egiteko, hain zuzen ere, memoria historikoari buruzko legea eskatu diote fusilatuen senideek Nafarroako Parlamentuari.<\/p>\n<p> Gerra fronterik ez zen izan Nafarroan, baina 3.400 pertsona baino gehiago fusilatu zituzten herrialde horretan. Hil zituzten toki berean egindako hobietan lurperatu zituzten haietako anitz. Franco hil eta gero, 1970eko hamarkadako bigarren erdian, hobi horietako anitz aurkitu eta gorpuak lur azpitik ateratzen hasi ziren fusilatuen senideak. \u00abEraildakoen aztarnak berreskuratzeko lanak azken hamarkadan izan du segida, batez ere memoria historikoaren legearen eskutik\u00bb. Lege hori Espainiako Kongresuak onartu zuen 2007. urtean.<\/p>\n<p> Erakunde publikoen parte hartzea hagitz garrantzitsua dela nabarmendu du Ezeolazak, hain zuzen. Fusilatutako pertsona baten gorpuzkinak lurretik ateratzeko aukera izan arteko bidea ez baita erraza, senideek nabarmendu dutenez. \u00abAurretik ikerketa lan sakona egin behar da\u00bb.<\/p>\n<p> <strong>Ezkaban, zailtasunak<\/strong><\/p>\n<p> Ezkaba gotorlekua jarri dute fusilatuen senideek haien lanak izaten dituen zailtasunen adibide. Gotorlekuko hilobian 131 gorpu aurkitu zituzten memoria historikoaren esparruan ari diren taldeek eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek, eta guztiak identifikatuta daude jada. \u00abGotorlekuaren inguruan, ordea, hobi gehiago bada. Hori badakigu, baina hobi horietan dauden gorpuak identifikatzea oso zaila da\u00bb, azaldu du Ezeolazak.<\/p>\n<p> Erakunde publikoen esku dago, zenbaitetan, identifikazioa errazten ahal duten urratsak egitea, baina erantzuna ez da beti izaten senideek espero dutena. Horixe nabarmendu du Olga Altzegak, Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko presidenteak: \u00abBadakigu Salamancan (Espainia) <em>Nafarren hobia<\/em> izeneko eremu bat dagoela; uste dugu hainbat gorpu badela han, baina zaila da jakitea noren aztarnak diren. Errazagoa izanen litzateke Iru\u00f1eko espetxeko artxiboa aztertzeko aukera bagenu. Badakigu 36ko abuztuaren 15ean hil zituztela. Aurreko egunean Iru\u00f1eko espetxetik nor atera zuten jakinez gero, lana errazagoa izanen litzateke. Baina trabak jartzen dizkigute artxibo horretara jo ahal izateko\u00bb.<\/p>\n<p> Halako egoeretan memoria historikoari buruzko lege bat izatea lagungarria izanen litzatekeela erran du Altzegak. \u00abErakunde publikoek zabaltzen ahal dituztelako elkarteontzat itxita dauden ateak\u00bb.<\/p>\n<p> Itxita dauden ate guztiak zabaltzeko ordua dela argi dute fusilatuen senideek. \u00abEskubidea dute eraildako pertsonak non dauden jakiteko, doluari modu egokian aurre egin ahal izateko\u00bb, erran du Joseba Ezeolazak.<\/p>\n<p> Bozeramaileak onartu du hainbat kasutan ezinezkoa izanen dela aurkitutako gorpuzkinak identifikatzea eta, halakoetarako, proposamena egin du senideen elkarteak: \u00abIru\u00f1eko hilerrian fusilatuen omenezko toki bat zehaztea; edo Ezkaba gotorlekukoa fusilatuen omenezko hilerri bilakatzea\u00bb, Ezeolazaren hitzetan.<\/p>\n<p> <strong>Arecesen, gudarien bila<\/strong><\/p>\n<p> Euskal Herritik at, Asturiasko (Espainia) Areces herrian lanean hasiko dira asteburuon Aranzadiko kideak. Dozenaka gudariren gorpuzkiak daude han, Euskaldunen Zelaian lurperatuta. Kandido Saseta komandatearekin batera hil zituzten, frontean.<\/p>\n<p> Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gudarien gorpuak Euskal Herrira ekartzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Aranzadiren esku utzi dute egin beharreko ikerketa lanaren ardura. Eta asteburuon ekinen diote lan horri. Ingurua aztertzen hasiko dira, urratsez urrats aurrera egiteko.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2013-02-02\/012\/001\/Aitortzaren_bila.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2013-02-02\/012\/001\/Aitortzaren_bila.htm<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Memoria historikoari buruzko legea eskatu dio Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak parlamentuari Azken hamarkadako lanak izan du emaitzarik. Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak, memoria historikoaren arloan lanean ari diren bertze hainbat talderekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin, 45 hobi aztertu ditu 2003. urtetik; 206 gorpu aurkitu ditu haietan. Gorpu horietako 121 lur azpitik atera dituzte, eta 88 jada [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-27976","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>206 fusilaturen gorpuak aurkitu dituzte Nafarroan 2003. urtetik - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Memoria historikoari buruzko legea eskatu dio Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak parlamentuari\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"206 fusilaturen gorpuak aurkitu dituzte Nafarroan 2003. urtetik - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Memoria historikoari buruzko legea eskatu dio Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak parlamentuari\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-02-04T08:16:46+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Edurne Elizondo\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"206 fusilaturen gorpuak aurkitu dituzte Nafarroan 2003. urtetik\",\"datePublished\":\"2013-02-04T08:16:46+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\\\/\"},\"wordCount\":537,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\\\/\",\"name\":\"206 fusilaturen gorpuak aurkitu dituzte Nafarroan 2003. urtetik - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-02-04T08:16:46+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Memoria historikoari buruzko legea eskatu dio Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak parlamentuari\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"206 fusilaturen gorpuak aurkitu dituzte Nafarroan 2003. urtetik\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"206 fusilaturen gorpuak aurkitu dituzte Nafarroan 2003. urtetik - Nabarralde","description":"Memoria historikoari buruzko legea eskatu dio Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak parlamentuari","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"206 fusilaturen gorpuak aurkitu dituzte Nafarroan 2003. urtetik - Nabarralde","og_description":"Memoria historikoari buruzko legea eskatu dio Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak parlamentuari","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-02-04T08:16:46+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Edurne Elizondo","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"206 fusilaturen gorpuak aurkitu dituzte Nafarroan 2003. urtetik","datePublished":"2013-02-04T08:16:46+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/"},"wordCount":537,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/","name":"206 fusilaturen gorpuak aurkitu dituzte Nafarroan 2003. urtetik - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-02-04T08:16:46+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Memoria historikoari buruzko legea eskatu dio Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak parlamentuari","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/206-fusilaturen-gorpuak-aurkitu-dituzte-nafarroan-2003-urtetik\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"206 fusilaturen gorpuak aurkitu dituzte Nafarroan 2003. urtetik"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27976","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27976"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27976\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27976"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27976"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27976"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}