{"id":27952,"date":"2013-01-30T10:41:50","date_gmt":"2013-01-30T08:41:50","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/tilbert-stegmann-katalanista\/"},"modified":"2013-01-30T10:41:50","modified_gmt":"2013-01-30T08:41:50","slug":"tilbert-stegmann-katalanista","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/","title":{"rendered":"Tilbert Stegmann \/ Katalanista"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p>\u201cElebakartasuna sendatu egiten da\u201d, Tilbert Stegmannen hitzak dira hauek. Lelo honen pean eman du berak bizitza. Hizkuntza guztiak maite ditu, baina halere katalanari dio atxikimendu sutsuena. Gaztetan katalanaren zapalkuntzaz jabetzeak bizitza osorako norabidea eskaini zion. Helburu nagusi bati ekin zion orduan: katalana atzerrian ezagutzera ematea. Geroago, europar hizkuntzak eta hiztunak elkarrengana hurbiltzea izan zuen xede. Hizkuntzen ikastea errazten ahalegindu da azken urteotan, zehazki aztertutako ikaste-ekonomia baten arabera, betiere Europako \u201chizkuntza txikiak\u201d barne hartu nahian.<\/p>\n<p>Alemanez egindako elkarrizketa eta euskarara itzulia.<\/p>\n<div>\n<p><strong>EuroCom: europar hizkuntz aniztasuna babesteko eta sustatzeko ekimena<\/strong><\/p>\n<p>Talde zientifiko batek sortu zuen EuroCom laurogeita hamargarren  hamarkadan, europarron elkar ulertzea bultzatu batetik eta hiztun  kopuruaren aldetik txikiak diren hizkuntzak sustatzeko bestetik. Estatu  zentralistek eta merkatu handien legeek dakarten hizkuntza txikien  bazterketari aurre egiteko ekimena da, Europako unibertsitate  desberdinetako estudianteekin egindako ikerketen bitartez ebaluatua.<\/p>\n<p>Baina EuroCom ez da, inola ere, hizkuntza jakin bat ikasteko metodo  bat gehiago, baizik eta hizkuntzak elkarri hurbiltzeko bide berri bat.  Hizkuntzen senidetasun-harremanez baliatu eta transferentzian  oinarrituriko estrategia erabiliz, ikasteko ahaleginak murriztea baitu  xede. Izan ere, familia bereko hizkuntza bat ezagutzen duen ikaslea ez  da, hizkuntza berri bat bereganatzeko orduan, zerotik abiatzen.<\/p>\n<p>2000 urtekoa dugu EuroCom-en lehen argitalpena: \u201cZazpi galbaheak.  Hizkuntza erromaniko guztietan irakurtzeko ikasketa erraza\u201d, hurbilketa  eleanitz bat hizkuntza erromanikoen mundura, honezkero bederatzi  hizkuntzetara itzulia izan dena. EuroComRom izeneko honi esker,  italiera, katalana, portugesa, frantsesa, gaztelera eta errumaniera  berehala ikas daitezke, irakurmen eta entzumenari begira behinik behin.  Hizkuntzaok banaka irakatsi beharrean, hurbilketa orokor bat eskaintzen  du EuroComRom-ek, hizkuntza horiek elkarren ondoan jarriz eta batetik  bestera dauden urratsak sistematikoki erakutsiz.<\/p>\n<p>Hizkuntza erromanikoen familiarekin hasi eta familia eslaviar nahiz  germaniarretara zabaldu da geroztik metodoa. Ikastegi birtual eta  EuroCom-en argitalpenei buruz gehiago jakin nahi izanez gero:   <a href=\"http:\/\/www.eurocomresearch.net\/\" target=\"_blank\">www.eurocomresearch.net<\/a><\/p>\n<\/p><\/div>\n<p>Bartzelonan eman zenuen haurtzaroa. Nola edo noiz jabetu zinen katalanaren zapalkuntzaz?<\/p>\n<p>Hain zegoen katalana berrogei eta berrogeita  hamargarren hamarkadetan zapaldua, non ni bezalako ume aleman batek ez  zuen Bartzelonako kaleetan katalana sekula entzuteko aukera izaten, ez  eta katalanez irakurtzeko ere. Bertakoak gazteleraz zuzentzen  zitzaizkidan beti. Euren artean ere gazteleraz egiten zuten ni aurrean  egonez gero. Nolabait esateko, estatuak ezarritako autozentsura  erabiltzen zuten. Bakar-bakarrik etxean egiten zen katalanez. 1961ean,  hogei urte neuzkala, Ibizan egon nintzen eta orduan entzun nuen  lehenbiziko aldiz katalana. Horrela izan nuen katalanaren berri.<\/p>\n<p>Geroztik, katalan kultura eta hizkuntza arrakastaz  eraman dituzu atzerrira, horretan aitzindari izan zarelarik. Zertarako  sustatu hiztun kopuru txikia duen hizkuntza baten ezagutza kanpoan?<\/p>\n<p>Gizadiaren aberastasuna hizkuntza-aniztasunean  datza, naturan espezie-aniztasunaren arloan gertatzen den bezalaxe.  Hizkuntz aniztasuna murriztu nahi izateak, gizaki eta kulturen  sormenaren mugatzea Dakar berekin. Hizkuntza aldetik desberdina den  kultura bakoitzak, bere buruaren jabe izateko aukera izan behar du beste  kulturen ondoan, honekin batera ideia aniztasuna sustatzen delarik.  Bestelakoak diren hizkuntza guztiek parada eder bat ematen digute  errealitateari eta bizitzari ikuspegi desberdinei begiratzeko. Ikuspuntu  amerikar batetik mundu mailan ezarritako gizarte monolinguistiko edo  monopolitiko bat, berdina bezain pobrea litzateke.<\/p>\n<p>Horrexegatik eman beharko lukete kultura eta  hizkuntza guztiek beren burua ezagutzera. Munduko beste bizilagunek  ezagut ditzaten. Zentzu horretan \u201cesportatu\u201d beharko litzateke hizkuntza  txikien ezagutza. Halaber katalana eta euskara. Zenbat eta nazio eta  kultura gehiagok elkar ondo ezagutu, hainbat eta etsaiaren irudia eta  etsaigoaren kontzeptua bera ere kolokan. Ez ohi dugu arinkeriatan auzoa  etsaitzat hartu, bere hizkuntza ikasiz gero, hitz bakar bat bada ere.<\/p>\n<p>Nolako interesa zegoen Alemaniako unibertsitateetan zu bertan katalana ezagutzera eman nahian hasi zinenean?<\/p>\n<p>Aleman zientzialariak, hizkuntza erromanistikoetan  adituak bereziki, duela 175 urte hasi ziren katalanarekiko jakin-mina  agertzen, Frantzia, Italia, Ingalaterra eta Europa osoko  hizkuntzalariengan eragina izanik. Berdin euskarari doakionez. Baina  egun katalanak abantaila handia dauka: berezko toki bat eskuratu du  aleman unibertsitateetako Erromanistika Sailetan, beste hizkuntza  erromaniko \u201chandien\u201d ondoan. Azken hogei urteotan, <em>Deutscher Katalanistenverband <\/em>(Aleman katalanisten Elkartea), <em>Frankfurteko Oficina Catalana-Katalanisches Kulturb\u00fcro <\/em>eta <em>Zeitschrift f\u00fcr Katalanistik <\/em>(Katalanistikako  Aldizkaria) sortu genituenetik, 28 eta 33 artean izan dira katalana  irakatsi duten unibertsitateak. Munduko beste herrialdeetan baino  gehiago. Espainian bertan baino gehiago azpimarratu nahi nuke, non  orain, hain zuzen, Kataluniaren gaitzespena nagusi baita, ia-ia gorrotoa  esango nuke nik.<\/p>\n<p><em>\u201cL\u2019\u00fanica alternativa de superviv\u00e8ncia per al  catal\u00e0 dep\u00e8n de tenir un estat propi que li doni suport. Nom\u00e9s hi veig  futur si els catalans fan pressi\u00f3 popular pac\u00edfica fins a esdevenir un  nou estat de la Uni\u00f3 Europea.\u201d <\/em>(Katalanak estatu bat du beharrezko  euskarria, bizirik iraungo badu. Ikusten dudan etorkizun bakarra,  herriak presio baketsua egitean datza, Europa Elkarteko estatu berria  bihurtu arte). Estatu bat izatea betebeharreko baldintza da katalana eta  euskara gal ez daitezen? Baliteke euskararako baldintza hori nahikoa ez  izatea honezkero?<\/p>\n<p>Katalanentzat oinaze etengabea da hizkuntzari  eustea eta espainolen zentralismopean katalanaren kontrako joerari aurre  egin behar izatea. Katalanak <em>dolor de llengua <\/em>delakoaz  (hizkuntzaren minaz) bizi dira, Larreula katedratikoak izenburu hori  daraman 400 orriko bere liburuan argi erakutsi duenez. Berezko estatu  bat izatea Europa Elkarteko estatu-federazioaren barruan, horixe da  katalanaren etorkizuna bermatu dezakeen bakarra. Berdin euskarari buruz.  Estatuak hobeto bermatu dezakeelako euskal gizartearen zati batek  bederen beti bere hizkuntza egitea eta bizitzea.<\/p>\n<p>Zein egoeratan ikusten duzu katalana gaur?<\/p>\n<p>Ez zait iruditzen katalanaren beraren bilakaera  geldi dagoenik, kontua da ea katalanek Espainiarekiko ezkontza  inposatutik banatzea lortzen duten ala ez, behin betikoz dibortzio argi  bati ekiteko. Orduan izango da katalana esan gabe doan Kataluniako lehen  hizkuntza, bertako biztanle guztien hizkuntza-aniztasun indibidual  handiarekin batera, jakina.<\/p>\n<p><em>\u201cSuperior\u201d languages continuously try to keep the other languages hidden. <\/em>(Hizkuntza  \u201cnagusiagoak\u201d beti saiatzen dira besteak izkutuan gordetzen). Hala esan  zenuen behin. Erromanistikako estudianteei estat\u00faen barruko arazo  soziolinguistikoak, diglosiaren egoera, hizkuntzen zapalkuntza eta  gutxiagotzea&#8230; behar beste erakusten al zaizkie?<\/p>\n<p>Ingeles esaldi horrek dioena zuzena da,  zoritxarrez. Ahal den guztia egiten dugu guk gure estudianteek ez  dezatela bakarrik espainolaren eta frantsesaren berri izan, baizik eta  beste lurralde erromanikoetako hizkuntzen eta kulturena ere. Gure  EuroComRom ikastaroetan, bi hizkuntza ikusi beharrean, hamar ezagutzen  dute. Horri esker ohartzen dira hizkuntza \u201ctxikiagoak\u201d frantses eta  espainoletik hurbil daudela, eta oso erraza izan daitekeela hizkuntza  horiek guztiak bereganatzea.<\/p>\n<p>Hitz egin dezagun ahaideko hizkuntzen ikastea errazteko sortua den EuroComRom ikasmetodoaz.<\/p>\n<p>\u201cEuroCom\u201d honek \u201ceurocomprehension\u201d edo \u201celkar  ulertze europarra\u201d esan nahi du. Gure lehen arloa hizkuntza  erromanikoena izan zen, \u201cRom\u201d. Zera erakusten du metodo honek: hizkuntza  erromaniko batetik abiatuta, familia bereko beste hizkuntza guztiak %  70an irakurtzen has gaitezkeela segituan, hizkuntzok ikasi beharrik  gabe. <em>Intelligent guessing <\/em>delakoaren bitartez (asmatze argia),  hizkuntza batean ditugun ahalmenak familiako beste hizkuntza berri  batera eramaten dira. Batez ere irakurmenaz ari gara hemen, eta ahozko  ulermenaz. Urratsez urratseko prozedura honetan, transferentzian baliatu  behar garen \u201czazpi galbaheak\u201d zehaztu ditugu.<\/p>\n<p>EuroCom metodoaren ikuspegitik beraz, Babeleko zigorra baino, zoriona da hizkuntzen aniztasuna.<\/p>\n<p>Bai, hizkuntza aniztasuna aberastasuna da esan  bezala. Bibliako istorioa gaizki interpretatu ohi da, nire ustez. Izan  ere, gatazka eta gizakien arteko ezadostasunak hizkuntza bakar baten  barruan ere gerta daitezke-eta. Espainolek katalanak gorrotatzen  dituzte, nahiz eta katalanek gazteleraz ere badakiten.<\/p>\n<p>EuroCom eslaviar eta germaniar hizkuntza familietara  ere hedatu da honezkero. Ez dirudi ordea, euskarak tokirik izan  dezakeenik hor, europar hizkuntza izanda ere, hizkuntza isolatua denez,  seniderik gabea, alegia.<\/p>\n<p>Bai, noski, tokia izan dezake. Nola? Euskara  barruko elkar ulertzea bideratuz, hau da, euskaldun guztiei beste  euskalkiak ikasteko baliabide azkarrak eskainiz. Batua nahiz euskalkiak,  euskaldun guztien euskara-maila orokorraren osagai izan behar dira.  Eskoletan nahiz unibertsitateetan, halako \u201cEuskoCom\u201d bat irakatsi  beharko litzateke, beste euskalkiekiko begirunea pizteko.<\/p>\n<p>Euskalki bat erabiltzen duten euskaldunek batuari  beldurra galtzea litzateke helburu nagusia, edota batuaz baino ez  dakitenek, beste euskalkiak ere ikastearen beldur ez izatea.<\/p>\n<p>Hori da. Esan gabe doa euskaldun guztiek dutela  batuaren beharra. Baina euskaldun bakoitzak bere euskalkia aintzat  hartzen dela eta bizirik jarraitzeko eskubidea ere baduela jakin behar  du. Batuak eta beste euskaldunen sorterriko euskalkiek duten eskubide  bera, hots. Hau eskoletan irakatsiko balitz \u2014aste gutxi behar dira,  EuroCom ikasbidea oso azkarra baita\u2014 batuaren eta beste euskalkien  elkarbizitza baketsua bultzatuko genuke, bai eta euskaldun guztien  hizkuntzan oinarritutako kontzientzia eta autoestima sendotu ere.<\/p>\n<p>Duela zenbait urte, Frankfurteko Unibertsitatean,  Jost Gippert hizkuntzalari eta kaukasologoarekin eta Hans-J\u00fcrgen Puhle  politologoarekin batera, euskara irakurletza bat sustatu zenuen. Bete al  dira orduko helburuak eta nahiak?<\/p>\n<p>Pozik gaude batetik gure unibertsitatean Euskal  Liburutegia sortu dugulako, Biblioteca Catalana eredu hartuta (36000  dauzkagu bertan), baita euskal irakurle bat dugulako ere. Pozgarria  zaigu bestalde, ikasleak euskara ikasteko biltzeko gai izatea, bereziki  Hizkuntzalaritza Orokorrekoak.<\/p>\n<p>Bestetik, polita litzateke euskal erakundeek liburu  gehiago bidaliko balizkigute, literatura, hizkuntza eta kultura  arloetan argitaratu berri den liburu bakoitzetik esaterako. Proposamen  hau bideragarria dela iruditzen zait. Ondo legoke baita ere, urtero  mintegiko estudianteekin bidaia bat antolatzea Frankfurtetik Euskal  Herrira. Ikasle hauek harreman pertsonal bat izan dezaten euskal  munduarekin, bai eta euskal estudianteekin elkartruke iraunkor bat  gauzatzeko ere.<\/p>\n<p><a title=\"Eusko News\" href=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0656zbk\/elkar_eu.html?iturria=boletina&amp;alea=0656\"><br \/><\/a><\/p>\n<p><a title=\"Eusko News\" href=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0656zbk\/elkar_eu.html?iturria=boletina&amp;alea=0656\">http:\/\/www.euskonews.com\/0656zbk\/elkar_eu.html?iturria=boletina&amp;alea=0656<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cElebakartasuna sendatu egiten da\u201d, Tilbert Stegmannen hitzak dira hauek. Lelo honen pean eman du berak bizitza. Hizkuntza guztiak maite ditu, baina halere katalanari dio atxikimendu sutsuena. Gaztetan katalanaren zapalkuntzaz jabetzeak bizitza osorako norabidea eskaini zion. Helburu nagusi bati ekin zion orduan: katalana atzerrian ezagutzera ematea. Geroago, europar hizkuntzak eta hiztunak elkarrengana hurbiltzea izan zuen xede. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-27952","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Tilbert Stegmann \/ Katalanista - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"europar hizkuntzak eta hiztunak elkarrengana hurbiltzea izan zuen xede. Hizkuntzen ikastea errazten ahalegindu da azken urteotan, zehazki aztertutako ikaste-ekonomia baten arabera, betiere Europako \u201chizkuntza txikiak\u201d barne hartu nahian.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Tilbert Stegmann \/ Katalanista - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"europar hizkuntzak eta hiztunak elkarrengana hurbiltzea izan zuen xede. Hizkuntzen ikastea errazten ahalegindu da azken urteotan, zehazki aztertutako ikaste-ekonomia baten arabera, betiere Europako \u201chizkuntza txikiak\u201d barne hartu nahian.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-01-30T08:41:50+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Elena Mart\u00ednez Rubio \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/tilbert-stegmann-katalanista\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/tilbert-stegmann-katalanista\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Tilbert Stegmann \\\/ Katalanista\",\"datePublished\":\"2013-01-30T08:41:50+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/tilbert-stegmann-katalanista\\\/\"},\"wordCount\":1385,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/tilbert-stegmann-katalanista\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/tilbert-stegmann-katalanista\\\/\",\"name\":\"Tilbert Stegmann \\\/ Katalanista - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-01-30T08:41:50+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"europar hizkuntzak eta hiztunak elkarrengana hurbiltzea izan zuen xede. Hizkuntzen ikastea errazten ahalegindu da azken urteotan, zehazki aztertutako ikaste-ekonomia baten arabera, betiere Europako \u201chizkuntza txikiak\u201d barne hartu nahian.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/tilbert-stegmann-katalanista\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/tilbert-stegmann-katalanista\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/tilbert-stegmann-katalanista\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Tilbert Stegmann \\\/ Katalanista\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Tilbert Stegmann \/ Katalanista - Nabarralde","description":"europar hizkuntzak eta hiztunak elkarrengana hurbiltzea izan zuen xede. Hizkuntzen ikastea errazten ahalegindu da azken urteotan, zehazki aztertutako ikaste-ekonomia baten arabera, betiere Europako \u201chizkuntza txikiak\u201d barne hartu nahian.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Tilbert Stegmann \/ Katalanista - Nabarralde","og_description":"europar hizkuntzak eta hiztunak elkarrengana hurbiltzea izan zuen xede. Hizkuntzen ikastea errazten ahalegindu da azken urteotan, zehazki aztertutako ikaste-ekonomia baten arabera, betiere Europako \u201chizkuntza txikiak\u201d barne hartu nahian.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-01-30T08:41:50+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Elena Mart\u00ednez Rubio ","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Tilbert Stegmann \/ Katalanista","datePublished":"2013-01-30T08:41:50+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/"},"wordCount":1385,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/","name":"Tilbert Stegmann \/ Katalanista - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-01-30T08:41:50+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"europar hizkuntzak eta hiztunak elkarrengana hurbiltzea izan zuen xede. Hizkuntzen ikastea errazten ahalegindu da azken urteotan, zehazki aztertutako ikaste-ekonomia baten arabera, betiere Europako \u201chizkuntza txikiak\u201d barne hartu nahian.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/tilbert-stegmann-katalanista\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Tilbert Stegmann \/ Katalanista"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27952","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27952"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27952\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27952"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27952"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27952"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}