{"id":27925,"date":"2013-01-25T10:27:56","date_gmt":"2013-01-25T08:27:56","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/"},"modified":"2013-01-25T10:27:56","modified_gmt":"2013-01-25T08:27:56","slug":"hiztun-gazteen-identitate-berriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/","title":{"rendered":"Hiztun gazteen identitate berriak"},"content":{"rendered":"<p>  <!--more-->  <br \/>Orain berriro, Iru\u00f1ean nenbilela, ikasketa bidaiarako dirua biltzen ari zen gazte talde bat gerturatu zitzaidan. Espainieraz agurtu ninduten, eta nik, \u201ckaixo\u201d. \u201cKaixo\u201d beraiek ere, eta espainieraz ekin zion hizketari taldeko batek. Nik euskaraz egin nion, eta, harriduraren antzeko zerbait adierazten zuen aurpegiarekin begiratu ondoren, espainieraz jarraitu zuen berriz ere. Solaskideak euskaraz ulertzen zuenez, nik neurean jarraitu nuen, eta berak berean.<\/p>\n<p>Agur esan aurretik, ordea, sosak diru-zorroan sartzearekin batera, non ikasten duten galdetu nien. Euskarazko irakaskuntza ume-umetatik jasotakoak dira. Txantxetan edo, dirua bueltan hartzeko zorian nengoela esan nien, eta, espainieraz zergatik egin zidaten galdetu nienean, jendeak euskaraz ez dakiela erantzun zidaten, nik hala egin ez banie bezala.<\/p>\n<p>Badakigu egoera nolakoa den, gazte askok ez dutela euskaraz egiten ikastetxetik kanpo, euskara obligazioa dela eta abar. Jakin ere badakigu bazterretan badirela euskaldunoi arraro begiratzen digutenak hizketan hasten garenean. Beraiek jakingo dute zergatik (besteok susmoren bat badaukagu, dena den), baina euskaldun batek beste euskaldun bati aurpegi harekin begiratzea ez da gauza bera. Solaskide izan nuenari martziano bati bezala zergatik begiratu zidan galdetu nion, hitz horrexekin; baina, jakina, ez zuen jakin zer esan.<\/p>\n<p>Neska-mutil horien ikastetxean euskaldunak dira irakasleak, eskolaz kanpoko jardueretako begiraleak, langile gehienak eta guraso batzuk. Euskaraz hezi izan dituzte, eta sobera ere ohituta daude heldu euskaldunekin hartu-emanean. Eta ez, ez da arrunta giro hori ezagutzen duen euskal hiztun batek beste bati horrela begiratzea, gaztea izan arren. Beharbada, nik nire komunitateko kide bezala identifikatu nuen euskaraz bazekiela jakin nuenean; eta izan daiteke berak ni irakasleren batekin edo errebelatzeko bideren batekin identifikatu izana, baina ez dut uste kontua hortik datorrenik. Bera berean aritu zen, salmentan, lasai asko gainera, ni inongo identitaterekin bateratu gabe, geure arteko loturarik ikusi gabe. Atsegin eta arin aritu zen, dirua lehenbailehen poltsaratu eta ospa egiteko.<\/p>\n<p>Begiratzeko modu haren ondoren, gogora etorri zitzaizkidan Jone Miren Hernandezek azaldutako kontu batzuk (Hernandez J. M. 2011, Udaltop. \u00abEta hizkuntza kare-morteroa izango balitz? Euskara eta identitatearen inguruko hainbat hausnarketa\u00bb, www.udaltop.com): ikerketa batean, Elgoibarko 19 urteko gazte euskaltzale batek adiskideentzat euskara frikia zela bota zuen. Bestetik, Hernandezek zioen gure diskurtso modernoak identitateak eta hizkuntza lotzen dituela, baina eskema hori gaindituta dagoela, gazte batzuen kasuan behintzat.<\/p>\n<p>Gaztetasuna definitzen du(t)en prozesu soziale(t)an, euskaldun izateak ez du gure garaiko taldeetan hartzen zuen indar definitzaile bera hartzen, ez eta gazteekiko edo beste adin taldeekiko harremanetan definitzerakoan ere. Hizkuntzaren transmisioarekin, kalitatearekin eta erabilerarekin kezkatuta gabiltza denok, eta mota askotako euskarazko espazio ahalik eta osoenak eman nahi dizkiegu gazte horiei. Beharko eman, zer erremedio; baina gaztetasuna definitzen eta garatzen den prozesu horietan, Hernandezek aipatzen zituen motibazioak eta emozioak non geratzen zaizkigu, nolakoak dira? Hizkuntzarekikoak ere hor nonbait dabiltza.<\/p>\n<p>Bistakoa da gazte horien kasuan eskema hori ez daukatela barneratuta, euskararekin behintzat ez; eta, beste maila batera ekarrita, dagoeneko jauzi ere egin diotela \u201ceuskaraz ari zaidanari nik euskaraz egiten diot\u201d eskemari, inoiz bereratu badute. Guk zalantzan jartzen ez genuen hori, emaitza bakarreko eragiketa zen hori, ezberdina da gazte horientzat, besteak beste taldeen eta norbanakoen identitateak dibertsifikatu egin direlako, eta, ondorioz, praktikak; eta irudipena daukat atzeratzen ari garela identitate horiei arnasa ematen dieten emozioen eta motibazioen ikerketekin.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/kanalak.berria.info\/euskara\/kolaboratzaileak\/151\/hiztun_gazteen_identitate_berriak.htm\">http:\/\/kanalak.berria.info\/euskara\/kolaboratzaileak\/151\/hiztun_gazteen_identitate_berriak.htm<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-27925","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Hiztun gazteen identitate berriak - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Guk zalantzan jartzen ez genuen hori, emaitza bakarreko eragiketa zen hori, ezberdina da gazte horientzat, besteak beste taldeen eta norbanakoen identitateak dibertsifikatu egin direlako, eta, ondorioz, praktikak; eta irudipena daukat atzeratzen ari garela identitate horiei arnasa ematen dieten emozioen eta motibazioen ikerketekin.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Hiztun gazteen identitate berriak - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Guk zalantzan jartzen ez genuen hori, emaitza bakarreko eragiketa zen hori, ezberdina da gazte horientzat, besteak beste taldeen eta norbanakoen identitateak dibertsifikatu egin direlako, eta, ondorioz, praktikak; eta irudipena daukat atzeratzen ari garela identitate horiei arnasa ematen dieten emozioen eta motibazioen ikerketekin.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-01-25T08:27:56+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Elvira Lizeaga\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Hiztun gazteen identitate berriak\",\"datePublished\":\"2013-01-25T08:27:56+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\\\/\"},\"wordCount\":522,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\\\/\",\"name\":\"Hiztun gazteen identitate berriak - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-01-25T08:27:56+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Guk zalantzan jartzen ez genuen hori, emaitza bakarreko eragiketa zen hori, ezberdina da gazte horientzat, besteak beste taldeen eta norbanakoen identitateak dibertsifikatu egin direlako, eta, ondorioz, praktikak; eta irudipena daukat atzeratzen ari garela identitate horiei arnasa ematen dieten emozioen eta motibazioen ikerketekin.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Hiztun gazteen identitate berriak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Hiztun gazteen identitate berriak - Nabarralde","description":"Guk zalantzan jartzen ez genuen hori, emaitza bakarreko eragiketa zen hori, ezberdina da gazte horientzat, besteak beste taldeen eta norbanakoen identitateak dibertsifikatu egin direlako, eta, ondorioz, praktikak; eta irudipena daukat atzeratzen ari garela identitate horiei arnasa ematen dieten emozioen eta motibazioen ikerketekin.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Hiztun gazteen identitate berriak - Nabarralde","og_description":"Guk zalantzan jartzen ez genuen hori, emaitza bakarreko eragiketa zen hori, ezberdina da gazte horientzat, besteak beste taldeen eta norbanakoen identitateak dibertsifikatu egin direlako, eta, ondorioz, praktikak; eta irudipena daukat atzeratzen ari garela identitate horiei arnasa ematen dieten emozioen eta motibazioen ikerketekin.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-01-25T08:27:56+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Elvira Lizeaga","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Hiztun gazteen identitate berriak","datePublished":"2013-01-25T08:27:56+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/"},"wordCount":522,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/","name":"Hiztun gazteen identitate berriak - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-01-25T08:27:56+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Guk zalantzan jartzen ez genuen hori, emaitza bakarreko eragiketa zen hori, ezberdina da gazte horientzat, besteak beste taldeen eta norbanakoen identitateak dibertsifikatu egin direlako, eta, ondorioz, praktikak; eta irudipena daukat atzeratzen ari garela identitate horiei arnasa ematen dieten emozioen eta motibazioen ikerketekin.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hiztun-gazteen-identitate-berriak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Hiztun gazteen identitate berriak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27925","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27925"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27925\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27925"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27925"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27925"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}