{"id":27913,"date":"2013-01-24T09:19:02","date_gmt":"2013-01-24T07:19:02","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/"},"modified":"2013-01-24T09:19:02","modified_gmt":"2013-01-24T07:19:02","slug":"catalunya-declaracion-de-soberania","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/catalunya-declaracion-de-soberania\/","title":{"rendered":"Catalunya: declaraci\u00f3n de soberan\u00eda"},"content":{"rendered":"<p><strong>Samara Velte <\/strong> <\/p>\n<h2>Kataluniaren subiranotasuna aldarrikatu du hango parlamentuak<\/h2>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/mundua\/2013-01-24\/002\/001\/kataluniaren_subiranotasuna_aldarrikatu_du_hango_parlamentuak.htm\">Berria<\/a><\/p>\n<p><strong>Onartutako adierazpenak dio Katalunia \u00absubjektu politiko eta juridiko subiranoa\u00bb dela eta erabakitzeko eskubidea duela<br \/><\/strong> <strong><br \/> PSCren barruko haustura areagotu da; bost diputatuk ez dute kontra bozkatu nahi izan<\/strong><\/p>\n<p>Kataluniaren subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea aitortzen dituen adierazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak bere hamargarren legegintzaldiko lehen osoko bilkuran. CiUk, ERCk eta ICV-EUiAk elkarrekin aurkeztutako proposamenak aldeko 85 boto jaso ditu: hiru alderdi horietakoak eta CUPen bat \u2014beste bi diputatuak abstenitu egin dira\u2014. Aurkakoak, berriz, 41 izan dira: PPren hamazazpi, Ciutadansen bederatzi eta PSCren hamabost. PPko bi diputatu ez zeuden atzoko saioan, eta PSCko bostek ez dute botorik eman, alderdiko ildo nagusiari desobedituta.<\/p>\n<p> Hauteskundeen ostetik CiUk eta ERCk marraztutako bide orriaren lehen helburua bete du, hortaz, parlamentuak. ICV azken unean batu zaie, aitorpenari zenbait aldaketa egin ostean. CUPek adierazi die erreferendumera doazen proposamenak babestuko dituela, baina ez edozein preziotan. PSC, berriz, inoiz baino zatituago utzi du auziak: alderdiko ildo ofiziala hauteskunde kanpainan baino espainolistago mintzatu da, eta agiriaren aurka agertu da. Horrek gehiago asaldatu du alderdiko sektore katalanista.<\/p>\n<p> Subiranotasun aitorpena onartu aurretik, bere gobernuaren ildo nagusiak gogorarazi ditu Artur Mas presidenteak: ekonomia suspertzea, kohesio soziala eta erabakitzeko eskubidea gauzatzea. Hirurak hertsiki lotuta doaz, harentzat: \u00abDependentziaren emaitza ezagutzen dugu jada: murrizketak, inbertsiorik eza azpiegituretan&#8230; Ez da harritzekoa gizarteak bestelako bide bat nahi izatea. Gure baliabideen jabe bagina, hobeto geundeke\u00bb.<\/p>\n<p> Akordio handiagoarekin joango dira orain Madrilera, Kataluniaren independentziari buruzko erreferenduma adostera. Hura negoziatzeko prest agertu ezean \u2014eta ez dute halakorik espero\u2014, beste bide batzuk bilatuko dituzte. \u00abEz gara ari programa juridiko bat aurkezten, politikoa baizik\u00bb, esan du Joan Herrera ICVko diputatuak. \u00abBorondate politikoa badago, molda daiteke bestea\u00bb.<\/p>\n<p> PSCk horixe jarri du oztopo gisa: Espainiako legeei muzin egitea. \u00abParlamentuak bere aldetik subiranotasuna aldarrikatzea, kontsultarik egin gabe independentziaren alde egitea da\u00bb, esan du Pere Navarro zerrendaburuak. Gogorarazi du \u00abKataluniako herritarrek demokratikoki bozkatutako estatutuak\u00bb ere aintzat hartzen duela Espainiako Konstituzioa, eta hark argi dioela: \u00abSubiranotasuna Espainiako herriak du\u00bb. \u00abHori aldatu nahi baduzue, konstituzioa aldatu beharko duzue, eta hori legearen barruko erreferendum batekin baino ezin da egin\u00bb, gaineratu du Navarrok. \u00abDemokrazia ez da gehiengoarekiko errespetua; instituzioekiko errespetua ere bada\u00bb.<\/p>\n<p> Alderdi subiranistentzat, ordea, inozoa da pentsatzea Espainiak legea aldatzea onartuko lukeenik beraiek nahi duten bezalako erreferendum bat onartzeko. PPko Alicia Sanchez-Camachoren hitzek ere iragarri dute Madrilek zer esango duen: \u00abKataluniari buruz erabakitzeko eskubidea Espainiarena da. Zuek eskatzen duzuena konstituzioaren aurka doa, eta legez kanpokoa da\u00bb. Ezezkoa eman ostean, jaiki eta aretotik irten dira PPko diputatuak.<\/p>\n<p> ERCko Oriol Junquerasen arabera, PSC nahasten ari da erabakitzeko eskubidea eta independentzia: \u00abHau ez da proposamen subiranista bat. Hala izango litzateke, baldin eta helburua subiranista garenon asmoa betearaztea balitz. Baina ez da: subiranotasun adierazpen bat da, eta erabat desberdina da. Izan ere, herriaren subiranotasuna herri ororen oinarrizko eskubidea da\u00bb.<\/p>\n<p> PSC eskubide horren alde agertu izan da orain arte: independentziari buruzko erreferenduma egingo luke, nahiz eta gero ezetz bozkatu. Orain, ordea, proposamenaren aurka dago. \u00abHaien programa oso esplizitua da: Katalunia Europako estatu bihurtzeko trantsizio nazionala egin nahi dute\u00bb, esan du Navarrok. \u00abEz diot zilegi ez denik; diot horrek galdeketa aurrez baldintzatzen duela\u00bb.<\/p>\n<p> PSCk atzo goizean jakinarazi zuen proposamenaren aurka bozkatuko zuela. Alderdi sozialistak Kataluniako legebiltzarrean dituen hogei diputatuetatik hamabostek kasu egin diote ildo nagusiari; bost abstenitu egin dira, horretarako baimenik jaso ez arren. Angel Ros, Rocio Martinez Sampere, Marina Geli, Joan Ignasi Elena eta Nuria Ventura dira asmoaren aurka egin nahi izan ez dutenak.<\/p>\n<p> Artur Mas Kataluniako presidenteak herenegun ere ohartarazi zion PSCri \u00abokerreko aldera\u00bb irristatzekotan zegoela: atzo, PPk eta Ciutadansek ongietorria eman zioten Navarrori, hitzez hitz, \u00abdemokraziaren eta legezkotasunaren esparrura\u00bb. Nabarmen deseroso zegoen hura. Sanchez-Camachok UDCri ere hitz egin zion: CiU koalizioa utzi eta, \u00abkoherentziaz\u00bb, proposamenaren aurka bozkatzeko eskatu zion.<\/p>\n<p> <strong>CUPek erabateko babesik ez<\/strong><\/p>\n<p> CUP alderdiko hiru diputatuek neurri batean baino ez dute babestu CiU, ERC eta ICVren proposamena. \u00abBaiezko bat subiranotasunaren eta libreki erabakitzeko eskubidearen alde, eta bi abstentzio prozesua gidatzen hasi zareten moduarengatik\u00bb, azaldu du Quim Arrufatek.<\/p>\n<p> Hasteko, subirano aitortu duten herrialdearen mugak txikitu dituzte; CUPek Herrialde Katalanak osoki hartzea nahi zuen. Bestalde, gardentasun falta leporatu die. Bozkatzekotan, \u00aberabateko subiranotasunaren\u00bb alde egingo dutela azaldu du: \u00abBotere politiko eta ekonomikoa herritarrei emanez. Ezeren aurretik, haien nahia dago\u00bb. CUPek independentziari buruzko erreferenduma berehala nahi du, \u00abalferrikako aurreprozesurik gabe\u00bb; izan ere, tarte horretan murrizketak onartzen jarraituko dutela ohartarazi du Arrufatek.<\/p>\n<\/p>\n<h3>Agiria<\/h3>\n<p>Subiranotasun adierazpenaren bederatzi puntuak<\/p>\n<p>Kataluniako herritarren gehiengoak demokratikoki adierazi duenaren arabera, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesuari ekitea adostu du Kataluniako Parlamentuak, Kataluniako herritarrek euren etorkizun politiko kolektiboa erabaki dezaten, honako printzipio hauen arabera:<\/p>\n<p> <strong>\u2022<\/strong> <strong>Subiranotasuna. <\/strong>Subjektu politiko eta juridiko subirano izateko zilegitasun demokratikoa du Kataluniako herriak.<\/p>\n<p> <strong>\u2022<\/strong> <strong>Zilegitasun demokratikoa. <\/strong>Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesua zorrozki demokratikoa izango da, eta bereziki bermatuko dira aukera aniztasuna eta aukera guztien errespetua. Kataluniako gizartearen barruko erabakien eta elkarrizketaren bidez egingo da hori, herritarren gehiengoaren nahia adierazteko helburuz. Hori izango da erabakitzeko eskubidearen oinarrizko bermea.<\/p>\n<p> <strong>\u2022<\/strong> <strong>Gardentasuna. <\/strong>Beharrezko tresna oro jarriko dira Kataluniako herritarren eskura, gizarte zibil osoak erabateko zehaztasunez izan dezan erabakitzeko eskubidearen berri. Halaber, prozesuan haien parte hartzea bultzatuko da.<\/p>\n<p> <strong>\u2022<\/strong> <strong>Elkarrizketa. <\/strong>Espainiako Estatuarekin, Europako instituzioekin eta nazioarteko komunitatearekin hitz egingo eta negoziatuko da.<\/p>\n<p> <strong>\u2022<\/strong> <strong>Kohesio soziala. <\/strong>Kataluniako gizartearen eta lurraldearen batasuna bermatuko da, baita gizarteak behin baino gehiagotan adierazi duen nahia ere: Katalunia herri bakar gisa mantentzea.<\/p>\n<p> <strong>\u2022<\/strong> <strong>Europartasuna.<\/strong> Europako Batasunaren sorrerako printzipioak defendatuko eta bultzatuko dira, batez ere herritarren oinarrizko eskubideak; demokrazia, ongizate estatuarekiko konpromisoa, Europako herrien arteko elkartasuna eta aurrerapen ekonomiko, sozial eta kulturala.<\/p>\n<p> <strong>\u2022<\/strong> <strong>Legezkotasuna. <\/strong>Demokrazia indartzeko eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko dauden lege esparru guztiak erabiliko dira.<\/p>\n<p> <strong>\u2022<\/strong> <strong>Parlamentuak funtzio nagusia.<\/strong> Kataluniako gizartea ordezkatzen duen instituzioa izaki, prozesu honetako rol nagusia parlamentuak du; horrenbestez, printzipio hau bermatzen duten lan mekanismo eta dinamikak adostu eta zehaztu beharko dira.<\/p>\n<p> <strong>\u2022<\/strong> <strong>Parte hartzea.<\/strong> Herrigintzaren eta ahal beste indar politikoren parte hartzea bultzatu beharko dute Kataluniako Parlamentuak eta Generalitateak, baita eragile ekonomiko eta sozialena eta erakunde kultural eta zibikoena ere. Printzipio hau bermatzeko mekanismoak zehaztu beharko ditu.<\/p>\n<\/p>\n<p>Analisia<\/p>\n<h3>Katalunia bada nor<\/h3>\n<p><strong>Xabin Makazaga<\/strong><\/p>\n<p>Burujabetzaren auziak CiU Convergencia i Unioko bi aldeetan, eta baita PSC Kataluniako Sozialisten Alderdiaren bi sentsibilitateetan ere, haustura eragin duela zabaldu dute Espainian, bozkarioz bezala, Artur Masen abentura subiranistaren zentzugabekeria erakutsi nahian edo. CDCren eta UDCren arteko federazioa zartatu egin da. Apurtu PSCren barne kohesioa.<\/p>\n<p> Adierazpenaren eguna hurbildu ahala, eragile politikoek urteetako anbiguotasun kalkulatua utzi eta <em>bai<\/em> edo <em>ez<\/em> argiago bat aukeratu behar izan dute. Bistakoa da horrek, ezinbestean, tentsioa eragin duela <em>bai baina ez<\/em> anbiguoan urteak eman dituztenengan. Ezin da ukatu burujabetza adierazpenak CiUko bi indarren barruan liskar zakarra sortu duena; PSC ere ez dago Ernest Maragallek-eta alderdia utzi zutenean baino osoago.<\/p>\n<p> Baina atzoko adierazpenak zerbait hautsi badu, Espainiako Konstituzioari men egin behar zaiola dioen idatzi gabeko printzipioa hautsi du. Konstituzio horren testuaren kontrako desobedientzia ekintza baita CiUk, ERCk eta ICV-EUiAk sustatu eta Kataluniako Parlamentuaren ia bi herenek onartu duten adierazpena. Kataluniako herria, zilegitasun demokratikoagatik, subjektu politiko eta juridiko burujabea dela onartu baitute.<\/p>\n<p> Espainiako Konstituzioarekin talka egiten du, nabarmen, adierazpen horrek. Subiranotasun nazionala Espainiako herrian datzala baitio konstituzioak, eta herri hori zatiezintzat baitauka. Kataluniako Parlamentuak, aldiz, erakunde legezkoa eta demokratikoki hautatua, subiranotasuna Kataluniako herriak duela onartu du. Eta lurralde berean ezin dira bi subiranotasun egon. Hori Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ere arrazoitzen du, Kataluniako Estatutuari buruzko ebazpenean.<\/p>\n<p> Europan estatu berri bat osatzeko helburua adierazpenetik erauzita, ICV-EUiA erakartzea lortu dute CiUk eta ERCk; eta CUP alderdia ere bai, baiezko kritiko batekin, ezker abertzaleak Ibarretxeren planari eman zion erantzuna gogora ekarriz. Baina PSC ez, nahiz eta erabakitzeko eskubidearen defentsa jaso zuten hauteskunde programan, PSOE kontra egonagatik. Bozkatu, ordea, kontra bozkatu zuten atzo, <em>burujabetza<\/em> Espainiako legediaren araberakoa izan behar dela argudiatuta. Horrek eragin du tentsioa, eta bost diputatu kritikok saihestu egin dute bozketa. 1978an Espainiako Konstituzioaren eztabaidan PSCko diputatuek eta CDCko Miquel Rocak egin zuten gisa berean, Francisco Letamendia <em>Ortzi<\/em>-k autodeterminazio eskubidearen aukera sartzeko eskatu eta <em>desagertu<\/em> egin baitziren, kontra ez bozkatzearren.<\/p>\n<p> Burujabetzaren adierazpena sustatu dutenek \u00abokerreko aldean\u00bb jartzea leporatu diote PSCri; argazkian, izan ere, PP eta Ciutadansekin lerratuta agertuko dira. Kataluniaren adierazpena \u00abPP eta PSOEren araberakoa\u00bb izan behar bada hori ez dela erabakitzeko eskubidea erantzun diote Pere Navarrori.<\/p>\n<p> Artur Masek ez du nahi besteko babesa lortu parlamentuan, CiUk hauteskundeetan espero zituen emaitzak lortu ez zituen gisa berean. Baina 85 diputatu burujabetzaren alde agertu dira, eta gizartearen zati handi bat, gehiengo kualifikatu bat, tiraka dute. Mas burujabetzaren saltsa horretan sartu bada, Espainiaren ukazioagatik bai, baina Diada eguneko olatuak bere bulegotik arrastaka aterarazi zuelako izan da. Gizarte zibilak sortutako olatu horrek Duran i Lleida bera ere, orain hain kritiko, eraman zuen irailaren 11ko manifestazioraino. Eta itsasoak Kataluniako lurrak bustitzen jarraituko duela, hori behintzat gauza segurua da.<\/p>\n<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h3>Parlamentuko atariko elkarretaratzea. \/ &#8211; \/ BERRIA<\/h3>\n<p>Babesa agertzeko, udaletxe aurrean elkarretaratzeak<\/p>\n<p>Kataluniako Parlamentuak burujabetzaren aldeko adierazpena eztabaidatzen zuen bitartean, jendetza bildu zen egoitzako atarian, Batzar Nazional Katalanak eta Independentziaren aldeko Udalerrien Batzarrak deituta. Herriz herri, udaletxe atarietan ere elkarretaratzeak egin zituzten arratseko zazpietan.<\/p>\n<p> Independentziaren aldeko prozesua bultzatzeko, laguntza eskatu diete bi elkarteek herritarrei, eta \u00abestatu propioaren aldeko gehiengo soziala\u00bb are eta zabalagoa izateko, zuzenean parte hartzeko eskatu dute. Kataluniako \u00abbazter guztietara\u00bb iristeko unea dela diote, herritarrek autodeterminazio eskubidea modu argi batean adierazteko modua izan dezaten.<\/p>\n<p> Elkarretaratzeetara deitzeaz gain, Batzar Nazional Katalanak gutun bana helarazi ere ere egin zien PSC eta CUPeko diputatuei atzoko eztabaidaren bezperan, bi alderdietakoei edukiz desberdina, burujabetzaren aldeko botoa eman zezaten eskatzeko. Presio bide hori indartsuagoa izan zedin, gutun ereduak herritarren esku jarri zituzten, nahi zuenak bidaltzeko. 12.000 bazkide ditu elkarteak.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><strong>Be\u00f1at Zaldua<\/strong><\/p>\n<h2><\/h2>\n<h2>El Parlament proclama \u00absujeto pol\u00edtico soberano\u00bb a Catalunya<\/h2>\n<p><a title=\"Gara\" href=\"http:\/\/gara.naiz.info\/paperezkoa\/20130124\/384348\/es\/El-Parlament-proclama-sujeto-politico-soberano-Catalunya\">Gara<\/a><\/p>\n<p><strong>Abre una legislatura clave con una declaraci\u00f3n hist\u00f3rica apoyada por 85 parlamentarios frente a 41. Cinco electos del PSC deciden no votar en disconformidad con la postura de la direcci\u00f3n<\/strong><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>La lectura del unionismo ser\u00e1 simple: la Declaraci\u00f3n de Soberan\u00eda aprobada ayer cont\u00f3 con el apoyo 85 diputados, solo uno m\u00e1s que la declaraci\u00f3n aprobada el 28 de setiembre de 2012 a favor del derecho a decidir; mientras que los votos en contra pasaron de 21 hace unos meses a 41 ayer. El dato es real, pero no refleja la complejidad de la votaci\u00f3n que se vivi\u00f3 ayer en el Parlament de Catalunya, en la que se reivindic\u00f3 el car\u00e1cter de \u00absujeto pol\u00edtico y jur\u00eddico soberano\u00bb del Principat.<\/p>\n<p>La Declaraci\u00f3n finalmente aprobada cont\u00f3 con los 85 votos que suman los diputados de CiU, ERC e ICV-EUiA, m\u00e1s uno de los de la CUP, que quiso mostrar su apoyo cr\u00edtico al texto aprobado a trav\u00e9s de la abstenci\u00f3n de sus otros dos diputados.<\/p>\n<p>Pero el Parlament tambi\u00e9n vot\u00f3 la Declaraci\u00f3n propuesta por la propia CUP, si cabe m\u00e1s soberanista que la aprobada, en la que votaron a favor sus tres diputados -con la abstenci\u00f3n de la bancada de ERC-. No es err\u00f3neo, por lo tanto, se\u00f1alar que fueron 87 los votos a favor de la soberan\u00eda pol\u00edtica y jur\u00eddica de Catalunya.<\/p>\n<p>En la bancada del `no&#8217; la complejidad aun fue mayor. Al esperado voto en contra de los 28 diputados del PP y Ciutadans se les sumo la decisi\u00f3n de la direcci\u00f3n del PSC de oponerse a la Declaraci\u00f3n. La suma de todos los diputados ser\u00eda entonces de 48 votos. Sin embargo, el `no&#8217; se quedo en 41. Dos de estos siete votos que faltan se explican por la ausencia de dos diputados del PP enfermos, por lo que no tienen carga pol\u00edtica alguna.<\/p>\n<p>S\u00ed la tiene, sin embargo, la decisi\u00f3n de no votar que tomaron cinco diputados socialistas, profundamente molestos con la decisi\u00f3n de su c\u00fapula. Sin especular cual hubiera sido el sentido de los votos de estos cinco diputados, cabe destacar que, eliminados del recuento, quedan 87 diputados a favor de la soberan\u00eda catalana de un total de 130, lo que supone el 66,92%, es decir, algo m\u00e1s de dos tercios de los votos.<\/p>\n<p><strong>Votaci\u00f3n hist\u00f3rica<\/strong><\/p>\n<p>Los principales impulsores de la Declaraci\u00f3n, CiU y ERC, no ocultaron su satisfacci\u00f3n tras el maratoniano pleno del Parlament, que no dudaron en calificar de \u00abhist\u00f3rico\u00bb. As\u00ed lo entendi\u00f3 tambi\u00e9n en Euskal Herria el diputado general de Gipuzkoa, Martin Garitano, que felicit\u00f3 \u00abal pueblo de Catalunya\u00bb tras la votaci\u00f3n del Parlament. Por su parte, el Ayuntamiento de Donostia se solidariz\u00f3 con Catalunya mediante una `senyera&#8217; colgada en uno de los balcones del consistorio.<\/p>\n<p>Durante el debate previo a la votaci\u00f3n, el secretario general de CiU, Oriol Pujol, consider\u00f3 la declaraci\u00f3n como \u00abclara y n\u00edtida\u00bb, y no dud\u00f3 en sacar pecho y asegurar que \u00abestamos escribiendo la Historia\u00bb. Pujol tambi\u00e9n valor\u00f3 los esfuerzos de CiU, ERC, ICV-EUiA y la CUP por negociar, frente a la actitud \u00abde otros que se han limitado a ir en contra de todo\u00bb. \u00abNo entendemos la resistencia a utilizar la palabra soberan\u00eda\u00bb, declar\u00f3 en una clara referencia al PSC.<\/p>\n<p>Antes de la votaci\u00f3n, el presidente de ERC, Oriol Junqueras, anticip\u00f3 que \u00abhoy-por ayer- puede ser un d\u00eda hist\u00f3rico y solemne; depender\u00e1 de la actitud de los diputados\u00bb.<\/p>\n<p>El l\u00edder de los republicanos defendi\u00f3 el derecho a decidir como una \u00abnecesidad econ\u00f3mica y social de gran urgencia\u00bb para Catalunya y asegur\u00f3 que \u00abla resoluci\u00f3n se puede resumir en una sola palabra: democracia\u00bb. El tercer apoyo sin fisuras a la Declaraci\u00f3n provino de los 13 diputados de ICV-EUiA, cuyo secretario general, Joan Herrera, dedic\u00f3 buena parte de su discurso a desmontar los argumentos del PSC, declararando que \u00abya ha habido intentos de reformar el Estado en un sentido federalista y han fracasado todos\u00bb.<\/p>\n<p>El l\u00edder ecosocialista se\u00f1al\u00f3 que \u00abno es un debate entre soberanistas y no soberanistas, sino entre los que quieren un debate democr\u00e1tico\u00bb, y a\u00f1adi\u00f3 que la legalidad es, en realidad, una cuesti\u00f3n pol\u00edtica, ya que \u00absi hay voluntad pol\u00edtica, se encuentra la f\u00f3rmula jur\u00eddica\u00bb. Aun as\u00ed, Herrera insisti\u00f3 en la necesidad de negociar con el Estado y en que \u00abel proceso debe agotar\u00bb todas las opciones. \u00abEspa\u00f1a tiene la oportunidad de decidir si es una Constituci\u00f3n o una democracia\u00bb, concluy\u00f3.<\/p>\n<p><strong>La CUP: un s\u00ed, dos abstenciones<\/strong><\/p>\n<p>Por parte de la CUP, su diputado Quim Arrufat se\u00f1al\u00f3 que, despu\u00e9s del resultado de las elecciones, no convocar la consulta ser\u00eda \u00abun fraude\u00bb, por lo que asegur\u00f3 que \u00abla CUP celebra y avala la declaraci\u00f3n de esta tarde\u00bb. Tal y como lo ven\u00eda haciendo a lo largo de los d\u00edas anteriores al pleno, Arrufat expres\u00f3 varias cr\u00edticas al texto aprobado y al modo en el que se est\u00e1 desarrollando el proceso soberanista, empezando por lo que entiende como una \u00abvinculaci\u00f3n\u00bb de la consulta a la acci\u00f3n del Govern, frente a lo que destacan que \u00absiempre que el pa\u00eds ha avanzado, ha sido gracias a la movilizaci\u00f3n popular\u00bb.<\/p>\n<p>Arrufat tambi\u00e9n critic\u00f3 que el proceso empiece con renuncias como la de la territorialidad de los Pa\u00efsos Catalans o el enmarque del proceso en la Uni\u00f3n Europea. \u00ab\u00bfQu\u00e9 soberan\u00eda nos quedar\u00e1 en una consulta avalada por la UE?\u00bb se pregunt\u00f3 el diputado independentista, a\u00f1adiendo que apuestan por \u00abun proceso que permita hacer realizables todos los proyectos pol\u00edticos y econ\u00f3micos, no solo uno\u00bb. Por todo ello, Arrufat resumi\u00f3 as\u00ed la decisi\u00f3n de la CUP: \u00abUn voto a favor de la soberan\u00eda y dos abstenciones por c\u00f3mo se est\u00e1 llevando el proceso\u00bb.<\/p>\n<p>Una de las notas de la jornada la protagonizaron los diputados del PP, que nada m\u00e1s votar en contra de la Declaraci\u00f3n abandonaron su esca\u00f1o y salieron del hemiciclo, sin esperar a conocer el resultado.<\/p>\n<p>El discurso de su secretaria general, Alicia S\u00e1nchez-Camacho, apenas aport\u00f3 nada nuevo al discurso que el PP desarrolla desde hace meses contra el proceso catal\u00e1n y, en contra de lo que indican los resultados de las elecciones, asegur\u00f3 que \u00abla mayor\u00eda de Catalunya no quiere la independencia\u00bb.<\/p>\n<p><strong>La Declaraci\u00f3n agrava la crisis en el PSC<\/strong><\/p>\n<p>La noticia del d\u00eda, obviamente, fue la Declaraci\u00f3n de Soberan\u00eda, pero por las consecuencias que podr\u00eda tener, la divisi\u00f3n del PSC en la votaci\u00f3n fue el segundo aspecto m\u00e1s comentado de la jornada. Tras marear la perdiz durante dos semanas, el grupo parlamentario del PSC se reuni\u00f3 ayer por la ma\u00f1ana para decidir que, finalmente, votar\u00edan en contra de la Declaraci\u00f3n, aline\u00e1ndose de esta manera con la bancada unionista. De hecho, en sus discursos, los l\u00edderes del PP y Ciutadans no dudaron en dar la \u00abbienvenida al PSC al lado de la democracia y la legalidad\u00bb, ahondando de esta manera, m\u00e1s si cabe, en la herida en el seno del socialismo catal\u00e1n. Y es que la decisi\u00f3n de la c\u00fapula del partido -alineada con los postulados de Ferraz- no sent\u00f3 nada bien en el sector catalanista. En los d\u00edas previos, varias cabezas visibles de dicho sector, como Marina Geli, Joaquim Nadal o Montserrat Tura, ya mostraron su malestar por el discurso de la direcci\u00f3n y tras la votaci\u00f3n de ayer, el propio Nadal declar\u00f3 que no se ve \u00abcon \u00e1nimo\u00bb de seguir en el Consejo Nacional.<\/p>\n<p>Dentro del Grupo Parlamentario, el martes trascendi\u00f3 que cinco diputados hab\u00edan pedido la libertad de voto, algo que fue inmediatamente rechazado por la direcci\u00f3n del partido. No le sirvi\u00f3 de mucho, ya que en la votaci\u00f3n de ayer, esos cinco diputados optaron por romper la disciplina y no votar. En clave interna, adem\u00e1s, se trata de nombres con peso: la ex consellera Marina Geli; el alcalde de Lleida, \u00c0ngel Ros; el l\u00edder del movimiento Avan\u00e7em, Joan Ignasi Elena, Rocio Mart\u00ednez-Sampere y N\u00faria Ventura.<\/p>\n<p>La oposici\u00f3n a la direcci\u00f3n, adem\u00e1s, no se limita a los cinco diputados d\u00edscolos. A \u00faltima hora de ayer, 70 militantes y alcaldes del PSC salieron en su defensa con un comunicado en el que critican \u00abla deriva de la actual direcci\u00f3n\u00bb. B.Z.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Samara Velte Kataluniaren subiranotasuna aldarrikatu du hango parlamentuak Berria Onartutako adierazpenak dio Katalunia \u00absubjektu politiko eta juridiko subiranoa\u00bb dela eta erabakitzeko eskubidea duela PSCren barruko haustura areagotu da; bost diputatuk ez dute kontra bozkatu nahi izan Kataluniaren subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea aitortzen dituen adierazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak bere hamargarren legegintzaldiko lehen osoko bilkuran. CiUk, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[106],"tags":[],"class_list":["post-27913","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-catalunya"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Catalunya: declaraci\u00f3n de soberan\u00eda - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Kataluniaren subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea aitortzen dituen adierazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak bere hamargarren legegintzaldiko lehen osoko bilkuran. CiUk, ERCk eta ICV-EUiAk elkarrekin aurkeztutako proposamenak aldeko 85 boto jaso ditu: hiru alderdi horietakoak eta CUPen bat \u2014beste bi diputatuak abstenitu egin dira\u2014. Aurkakoak, berriz, 41 izan dira: PPren hamazazpi, Ciutadansen bederatzi eta PSCren hamabost. PPko bi diputatu ez zeuden atzoko saioan, eta PSCko bostek ez dute botorik eman, alderdiko ildo nagusiari desobedituta.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Catalunya: declaraci\u00f3n de soberan\u00eda - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Kataluniaren subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea aitortzen dituen adierazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak bere hamargarren legegintzaldiko lehen osoko bilkuran. CiUk, ERCk eta ICV-EUiAk elkarrekin aurkeztutako proposamenak aldeko 85 boto jaso ditu: hiru alderdi horietakoak eta CUPen bat \u2014beste bi diputatuak abstenitu egin dira\u2014. Aurkakoak, berriz, 41 izan dira: PPren hamazazpi, Ciutadansen bederatzi eta PSCren hamabost. PPko bi diputatu ez zeuden atzoko saioan, eta PSCko bostek ez dute botorik eman, alderdiko ildo nagusiari desobedituta.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-01-24T07:19:02+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Hemeroteca\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"15 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/catalunya-declaracion-de-soberania\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/catalunya-declaracion-de-soberania\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Catalunya: declaraci\u00f3n de soberan\u00eda\",\"datePublished\":\"2013-01-24T07:19:02+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/catalunya-declaracion-de-soberania\\\/\"},\"wordCount\":2979,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Catalunya\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/catalunya-declaracion-de-soberania\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/catalunya-declaracion-de-soberania\\\/\",\"name\":\"Catalunya: declaraci\u00f3n de soberan\u00eda - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-01-24T07:19:02+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Kataluniaren subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea aitortzen dituen adierazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak bere hamargarren legegintzaldiko lehen osoko bilkuran. CiUk, ERCk eta ICV-EUiAk elkarrekin aurkeztutako proposamenak aldeko 85 boto jaso ditu: hiru alderdi horietakoak eta CUPen bat \u2014beste bi diputatuak abstenitu egin dira\u2014. Aurkakoak, berriz, 41 izan dira: PPren hamazazpi, Ciutadansen bederatzi eta PSCren hamabost. PPko bi diputatu ez zeuden atzoko saioan, eta PSCko bostek ez dute botorik eman, alderdiko ildo nagusiari desobedituta.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/catalunya-declaracion-de-soberania\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/catalunya-declaracion-de-soberania\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/catalunya-declaracion-de-soberania\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Catalunya: declaraci\u00f3n de soberan\u00eda\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Catalunya: declaraci\u00f3n de soberan\u00eda - Nabarralde","description":"Kataluniaren subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea aitortzen dituen adierazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak bere hamargarren legegintzaldiko lehen osoko bilkuran. CiUk, ERCk eta ICV-EUiAk elkarrekin aurkeztutako proposamenak aldeko 85 boto jaso ditu: hiru alderdi horietakoak eta CUPen bat \u2014beste bi diputatuak abstenitu egin dira\u2014. Aurkakoak, berriz, 41 izan dira: PPren hamazazpi, Ciutadansen bederatzi eta PSCren hamabost. PPko bi diputatu ez zeuden atzoko saioan, eta PSCko bostek ez dute botorik eman, alderdiko ildo nagusiari desobedituta.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Catalunya: declaraci\u00f3n de soberan\u00eda - Nabarralde","og_description":"Kataluniaren subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea aitortzen dituen adierazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak bere hamargarren legegintzaldiko lehen osoko bilkuran. CiUk, ERCk eta ICV-EUiAk elkarrekin aurkeztutako proposamenak aldeko 85 boto jaso ditu: hiru alderdi horietakoak eta CUPen bat \u2014beste bi diputatuak abstenitu egin dira\u2014. Aurkakoak, berriz, 41 izan dira: PPren hamazazpi, Ciutadansen bederatzi eta PSCren hamabost. PPko bi diputatu ez zeuden atzoko saioan, eta PSCko bostek ez dute botorik eman, alderdiko ildo nagusiari desobedituta.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-01-24T07:19:02+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Hemeroteca","Tiempo de lectura":"15 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Catalunya: declaraci\u00f3n de soberan\u00eda","datePublished":"2013-01-24T07:19:02+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/"},"wordCount":2979,"commentCount":0,"articleSection":["Catalunya"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/","name":"Catalunya: declaraci\u00f3n de soberan\u00eda - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-01-24T07:19:02+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Kataluniaren subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea aitortzen dituen adierazpena onartu du Kataluniako Parlamentuak bere hamargarren legegintzaldiko lehen osoko bilkuran. CiUk, ERCk eta ICV-EUiAk elkarrekin aurkeztutako proposamenak aldeko 85 boto jaso ditu: hiru alderdi horietakoak eta CUPen bat \u2014beste bi diputatuak abstenitu egin dira\u2014. Aurkakoak, berriz, 41 izan dira: PPren hamazazpi, Ciutadansen bederatzi eta PSCren hamabost. PPko bi diputatu ez zeuden atzoko saioan, eta PSCko bostek ez dute botorik eman, alderdiko ildo nagusiari desobedituta.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/catalunya-declaracion-de-soberania\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Catalunya: declaraci\u00f3n de soberan\u00eda"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27913","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27913"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27913\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27913"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27913"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27913"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}