{"id":27875,"date":"2013-01-18T10:58:05","date_gmt":"2013-01-18T08:58:05","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/"},"modified":"2013-01-18T10:58:05","modified_gmt":"2013-01-18T08:58:05","slug":"maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/","title":{"rendered":"Maparekin, hobien auzia itxi du UPNk"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<h2>Nafarroan 36ko gerran hil zituztenen hobiak eta halako tokiak mapa batean bildu dituzte: 1.257 hilotz non ehortzi zituzten azaldu dute<\/h2>\n<p> <\/p>\n<p>Nafarroan 36ko gerran hil zituztenen hobiak eta halako tokiak mapa batean bildu dituzte: 1.257 hilotz non ehortzi zituzten azaldu dute<\/p>\n<p> Lanean jarraitzea eta datuak osatzea nahi du oposizioak; \u00abzinez zaila\u00bb dela dio gobernuak<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2013-01-18\/008\/001\/maparekin_hobien_auzia_itxi_du_upnk.htm#despiezea1\" title=\"Kontuak eskatu dizkiote UPNri, Tuteran 49 kalek izen frankista dutelako\">Kontuak      eskatu dizkiote UPNri, Tuteran 49 kalek izen frankista dutelako<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<p>Hobien mapa hobitik atera du Nafarroako Gobernuak. 36ko gerran eta frankismoan hildako pertsonak non hobiratu zituzten mapa batean biltzeko agindua denbora luzez izan du mahai gainean, eta PSNk ardura hartu zutenean bultzada eman zioten gaiari. Gobernu akordioa hautsita, ordea, geldialdian sartu zen auzia. Webgune batean jarri du mapa UPNren gobernuak, baina horren berri ez du eman orain arte hedabideetan. Mapa kaleratuta, gaia itxitzat jo du gobernuak, esanez \u00abbenetan zaila\u00bb izango dela garatzen segitzea. Oposizioak aurkakoa eskatu dio: segitzeko gai horretan lanean.<\/p>\n<p> Eskura jarri duten mapan denera 1.257 pertsona hobiratuta non dauden zehaztu dute, eta 118 hobi komun topatu dituzte. Asko dira gorpu bat edo bi dituztenak, baina tartean badaude pertsona asko hil eta batera lurpera sartu zituztenak ere: Gaztelugibelen, Iru\u00f1ean, adibidez, 298 gorpu hobiratu zituzten. Informazio gehiago ere batu dute hilketa haiei buruz; Gaztelugibelen, jendaurrean fusilatzen zituzten herritarrak, goizean goiz, 06:00etan. Han hil zituzten hirian ezkerreko alderdietan aritzen ziren asko eta asko. Izenak bildu dituzte kasu batzuetan. Nabarmentzekoa da Iru\u00f1errian bertan, Lizarrerrian eta Erriberan topatutako hobien kopuru handia.<\/p>\n<p> Erabat amaitu gabeko lana da, nolanahi ere. Kasu batzuetan mapan bertan adierazi dute hobiak topatu bai baina oraindik ez dakitela barruan zenbat pertsonaren gorpuak egon daitezkeen. Edonola ere, lan hori bukatutzat jo du Javier Morras Justizia kontseilariak: \u00abErabat amaituta dago mapa, eta kontsultatzeko moduan\u00bb.<\/p>\n<p> <strong>PSN zegoela egindako lana<\/strong><\/p>\n<p> Izatez, ez dute orain bukatu. Joan den ekainean, memoria historikoaren alde ari diren elkarteei aurkeztu zieten mapa hori bera, eta iragarri zuten jendaurrean jarriko zutela eskuragarri. PSN zen garai hartan gobernuan, eta Roberto Jimenezek zuen Justizia Departamentuaren ardura. Hautsi zen gobernu koalizioa, eta maparen berririk ez zen izan handik aurrera. Justizia Departamentuan bertan galdera eginda, azaldu dute hilabete batzuk badaramatzala sarean \u201412.000 bisita izan dituela zehaztu dute\u2014, baina aitortu dute hedabideetan ez dutela eman horren berri. \u00abWebgunean ikusteko moduan dago, eta memoria historikoarekin lanean ari direnak jakinaren gainean jarri genituen\u00bb.<\/p>\n<p> Morrasi galdera egin zion PSNk parlamentuan, nolatan denbora behar izan duten mapa sarean jartzeko ekainerako eginda bazegoen eta zergatik ez duten horren berririk zabaldu. Gorabehera teknikoak hartu zituen ahotan hark: \u00abLan bereziak egin behar izan dira mapa egiteko eta kaleratzeko\u00bb. Gainera, nabarmendu du nekeza dela mapak osatzeko zeregina: \u00abInformazioa lausoa da; askotan, ahoz emandakoa eta zehaztugabea. Alor horretako taldeekin aritu gara, herritarren laguntzaz\u00bb.<\/p>\n<p> Eta orain zer? Maparen ondoren zer pauso egin ez du zehaztu kontseilariak; areago, lan hori ez dagokiola iradoki du. \u00abNahi duenak eta lan egin nahi duenak hor du beste lan tresna bat, izan ikertzailea eta zuzeneko kaltetua. Gizarte sare zabala dago Nafarroan. Aurrerapen handia egin dugu\u00bb. Azalpenak ematean, frankistak aipatu ere egin gabe aritu da Morras. Beste esaldi batzuk erabili ditu agerraldian: \u00abGure historiako pasarte penagarri hura\u00bb, \u00abHizpide ditugun gorabehera negargarri haiek\u00bb eta era horretakoak.<\/p>\n<p> Memoria historikoaren alorrean lanean jarraitzeko eskatu dio oposizioak gobernuari. Jimenez, PSN: \u00abGauza asko falta dira zer gertatu zen argitzeko. Mapa osatu behar da\u00bb. Victor Rubio, Bildu: \u00abGatazkak gainditzeko, behar dira egia, justizia eta erreparazioa. Egiarako pauso bat da mapa, baina dinamikoa behar du izan\u00bb. Patxi Zabaleta, NaBai: \u00abArgitu behar da zeren arabera egiten dituen exhumazioak gobernuak\u00bb.<\/p>\n<p> UPNk hitzik ez lanean segitzeaz. Bego\u00f1a Sanzberro: \u00abLan ona egin da maparekin, guztiok partekatzen dugun historia negargarri hari buruz\u00bb. Morrasek argitu du herritarren ekarpenak aintzat hartuko dituztela. \u00abBaina oso zail izango da deus gehiago topatzea\u00bb.<\/p>\n<p> Hobien mapa eta bildu duten informazio osoa ikusteko, jo webgune honetara:<\/p>\n<p> <strong>fosas.navarra.es<\/strong><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Kontuak eskatu dizkiote UPNri, Tuteran 49 kalek izen frankista dutelako<\/p>\n<p>Frankisten bandoan hildakoen izenak dituzte 49 kalek Tuteran, Nafarroan. Geroa Bai koalizioak eman du datua, eta kontuak eskatu dizkio gobernuari, era horretan ez delakoan betetzen Sinboloen Legea. Izan ere, gobernuak berak jakinarazi du lege hori eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Legea urratzen dituzten udal hautetsiek ez dutela jasoko diru laguntzarik. Horren harira, Geroa Baik Iru\u00f1eko gobernuari galdetu dio neurri hori hartuko ote duen Tuterako alkatearen eta zinegotzien aurka. UPN dago gobernuan herri horretan. \u00abMoral bikoitzez\u00bb aritzea egotzi dio koalizioak alderdi horri: \u00abLegeak onartu bai, eta ez dituzte eurek ere betetzen\u00bb.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h4>\u00abBerandu eta behartuta ari da gobernua\u00bb<\/h4>\n<p>Nafarroako memoriaren aldeko elkarteek egoki ikusten dute hobi komunen mapa. Baina eskatu dute horretan ez geratzeko. Ekarpenak jaso eta mapa osatuz joan behar dela aldarrikatu dute.<\/p>\n<p>Ainara Arratibel Gascon<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Fusilatuei omenaldia egin zieten abenduan Beran, gorpuak hobitik atera eta gero. \/ GORKA RUBIO \/ ARGAZKI PRESS<\/p>\n<p>Berandu egin bada ere, oso garrantzitsua da mapa hau. Aspaldi eskatu genuen guk. Baina Nafarroako Gobernuak orain gutxi arte ez du izan horretarako borondaterik. Hemendik aurrera eskatzen diogu jar ditzala baliabideak ekarpenak jasotzen segitzeko eta mapa berritzen jarraitzeko. Zerbait dinamikoa izan behar du\u00bb. Carlos Otxoak hala laburbildu du Nafarroan memoria berreskuratzeko lanean ari diren elkarteen sentipena, 1936ko gerran eta frankismoan fusilatu zituztenen hobi komunak bilduta Nafarroako Gobernuak egindako mapaz galdetuta. Otxoak ukatu egin du Nafarroako Gobernuak bidalitako eskutitzen bidez jakin dutela mapa amaituta zegoela. Esan du hori egiten aritu den enpresaren bidez jakin dutela amaituta zegoela. \u00abIazko ekainetik ez gara bildu Nafarroako Gobernuarekin\u00bb, zehaztu du. Haren ekimenik eza ere salatu du Otxoak. \u00abBehartuta eta berandu ari da ekimena hartzen. Egin duena egin izan ez balu, lotsagarri geratuko zen\u00bb.<\/p>\n<p> Duela egun batzuk izan zuten Nafarroko Gobernuaren berri. Egin zuten bilera eskaria onartu du UPNren gobernuak. \u00abBaina pena da guk ibili behar izatea haien atzetik. Horrekin argi geratzen zein borondate duen [Yolanda] Barcinaren gobernuak gai honetan sakontzeko, justizia egiteko eta gertatu zena argitzeko. Hori oso larria da. 3.500etik gora pertsona fusilatu baitzituzten\u00bb.<\/p>\n<p> Bileran, iazko ekainean hartutako konpromisoei eusteko eskatuko diote. \u00abOrduan, Roberto Jimenezekin [PSN] bildu ginen. Baina argi dago hartu zituzten konpromisoak ez zituela Roberto Jimenezek hartu, Nafarroako Gobernuak baizik. Gobernu baten konpromisoak ziren, eta nahi duguna da betetzea\u00bb.<\/p>\n<p> Bilera hartan, Jimenez ez ezik, mapa egin duen enpresako teknikariak egon ziren. Haiek mapa nola egingo zuten azaldu zieten, eta zituzten ekarpenak bildu. Hartan hartutako konpromisoak ontzat eman zituzten memoria egiteko lanean ari diren elkarteek.<\/p>\n<p> Horregatik, horiek betetzeko exijitu diote Nafarroako Gobernuari. Hartutako konpromisoen artean bi nabarmendu ditu Otxoak. Batetik, hitzeman zieten diru sail bat jarriko zutela ekarpen gehiago biltzeko eta mapa berritzen jarraitzeko. \u00abHorren inguruan ez dakigu ezer. Gainera, bada jendea ekarpenak egiten ari dena. Baina ez dago inor hori koordinatu eta mapa berrituz joateko. Hutsune handi bat ikusten dugu alde horretatik\u00bb.<\/p>\n<p> Bestetik, agindu zieten babestu egingo zituztela jada ezagunak diren hobi komunak. \u00abFuntsezkoa da horiek babestea. Zoritxarrez, nahikoa galdu ditugu. Asko eta asko suntsitu dira errepideak eta etxeak eraiki zituztelako gainean\u00bb.<\/p>\n<p> Bileran, argi mintzatzeko eskatuko diote foru gobernuari. \u00abJakin nahi dugu noraino iritsi nahi duten honetan guztian. Nik pertsona baikorra naiz izatez, baina kasu honetan ez dut itxaropen handirik. Esan bezala, ikusi dugu nola jokatu izan duen orain arte\u00bb.<\/p>\n<p> Mapa egin duen enpresaren lana ona izan dela iritzi dio. \u00abHaiekin izandako elkarlana egokia izan da. Gure ekarpenak jaso dituzte, eta alde horretatik ez dugu kexarik. Orain ere gurekin harremanetan jarraitzen dute. Uste dugu mapa tresna aproposa eta baliagarria dela desobiratzeak egiteko. Batez ere, familiek hala nahi badute\u00bb.<\/p>\n<p> Hortik harago joateko beharra ere nabarmendu du, eta beharrezko ikusten du gertatu zena argitzeko testigantzak biltzen jarraitzea. Hobiak bilatzen jarraitu behar dela esan du: \u00abTestigantza horiek, gainera, ahalik eta azkarrena bildu behar ditugu. Garai haietan bizi izan zirenak hiltzen ari zaizkigu, eta haien kontakizunak funtsezkoak dira\u00bb.<\/p>\n<p> Mapan agerian geratzen da, Otxoaren ustez, zein den egoera. \u00abLeku batzuetan, asko ikertu da; beste batzuetan, ez. Kontua da ikertu den lekuetan lanean jarraitzea, eta ikertu ez den tokietan ikertzen hastea. Ziurrenik, denetan aurkituko da zerbait\u00bb.<\/p>\n<p> Udalei eta Nafarroako Gobernuari horretarako laguntza eskatu die. \u00abKrisiagatik ez dagoela horretarako dirurik esango digute. Baina hau ez da diru kontu bat. Borondate politiko eta justizia kontua da. Eskatzen ari garena logikoa da. Batzuek prestutasuna agertzen dute, baina beste batzuek, batere ez\u00bb. Presioa egiten jarraituko dute, eta neurriak eskatzen. \u00abOraindik asko falta da argitzeko\u00bb.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p> <a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2013-01-18\/008\/001\/maparekin_hobien_auzia_itxi_du_upnk.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2013-01-18\/008\/001\/maparekin_hobien_auzia_itxi_du_upnk.htm<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroan 36ko gerran hil zituztenen hobiak eta halako tokiak mapa batean bildu dituzte: 1.257 hilotz non ehortzi zituzten azaldu dute Nafarroan 36ko gerran hil zituztenen hobiak eta halako tokiak mapa batean bildu dituzte: 1.257 hilotz non ehortzi zituzten azaldu dute Lanean jarraitzea eta datuak osatzea nahi du oposizioak; \u00abzinez zaila\u00bb dela dio gobernuak Kontuak eskatu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-27875","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Maparekin, hobien auzia itxi du UPNk - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Nafarroan 36ko gerran hil zituztenen hobiak eta halako tokiak mapa batean bildu dituzte: 1.257 hilotz non ehortzi zituzten azaldu dute\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Maparekin, hobien auzia itxi du UPNk - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Nafarroan 36ko gerran hil zituztenen hobiak eta halako tokiak mapa batean bildu dituzte: 1.257 hilotz non ehortzi zituzten azaldu dute\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2013-01-18T08:58:05+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Garikoitz Goikoetxea\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Maparekin, hobien auzia itxi du UPNk\",\"datePublished\":\"2013-01-18T08:58:05+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\\\/\"},\"wordCount\":1338,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\\\/\",\"name\":\"Maparekin, hobien auzia itxi du UPNk - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2013-01-18T08:58:05+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Nafarroan 36ko gerran hil zituztenen hobiak eta halako tokiak mapa batean bildu dituzte: 1.257 hilotz non ehortzi zituzten azaldu dute\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Maparekin, hobien auzia itxi du UPNk\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Maparekin, hobien auzia itxi du UPNk - Nabarralde","description":"Nafarroan 36ko gerran hil zituztenen hobiak eta halako tokiak mapa batean bildu dituzte: 1.257 hilotz non ehortzi zituzten azaldu dute","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Maparekin, hobien auzia itxi du UPNk - Nabarralde","og_description":"Nafarroan 36ko gerran hil zituztenen hobiak eta halako tokiak mapa batean bildu dituzte: 1.257 hilotz non ehortzi zituzten azaldu dute","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2013-01-18T08:58:05+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Garikoitz Goikoetxea","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Maparekin, hobien auzia itxi du UPNk","datePublished":"2013-01-18T08:58:05+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/"},"wordCount":1338,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/","name":"Maparekin, hobien auzia itxi du UPNk - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2013-01-18T08:58:05+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Nafarroan 36ko gerran hil zituztenen hobiak eta halako tokiak mapa batean bildu dituzte: 1.257 hilotz non ehortzi zituzten azaldu dute","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/maparekin-hobien-auzia-itxi-du-upnk\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Maparekin, hobien auzia itxi du UPNk"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27875","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27875"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27875\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27875"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27875"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27875"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}