{"id":27185,"date":"2012-09-13T09:36:29","date_gmt":"2012-09-13T07:36:29","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/"},"modified":"2012-09-13T09:36:29","modified_gmt":"2012-09-13T07:36:29","slug":"joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/","title":{"rendered":"Joseba Asiron: \u00abIrabazi dugu 2012ko gudua\u00bb"},"content":{"rendered":"<p>\u00a0<\/p>\n<p>  <!--more-->  <\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h3>Joseba Asiron. Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarraren zuzendaria<\/h3>\n<p><strong>Funtsezkoa da 2012a Nafarroako Erresumari buruzko historia ikerlarientzat, eta egindako lanak orain arteko ikuspuntua irauli egin duela dio Joseba Asiron historialariak. Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarra antolatzen aritu da, egunotan egiten ari direna.<\/strong><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120913\/p030_f01.jpg\" width=\"370\" \/><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Aurten 500 urte bete dira Gaztelako tropek Nafarroako  Erresuma konkistatu zutela. Borobila da efemeridea, eta Nafarroako  agendaren erdian egon da gaia maiz. Funtsezkoa izan da horregatik urtea  historialarientzat. Pozik dago orain arte egindako lanarekin Joseba  Asiron arte historialari eta Nabarralde elkarteko kidea. Dioenez, inor  gutxi mintzo da anexioaz orain, baina ez du ukatzen etorkizunarekiko  kezka. \u00abUrteurrena bukatutakoan, anexioaz hitz egiten jarraituko dute  betikoek, baita hori gezurra dela frogatu dugun arren ere?\u00bb. Urtea igaro  du Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarra antolatzen: aurreko  asteburuan hasi zen, Arrasaten (Gipuzkoa), eta igandean amaituko da,  Iru\u00f1eko planetarioan. Konkistaren ondorioei begira jarri ditu  historialariak aurten.<\/p>\n<p><strong>Gizartean oihartzun handia izan du konkistaren urteurrenak. Historiografikoki nolakoa izan da ekarpena?<\/strong><\/p>\n<p>Erabateko  buelta eman zaio gaiari. Lan handia egina zuten zenbait historialarik,  baina esango nuke orain hiru urtera arte kalean bizirik zegoela  eztabaida. Konkista izan ote zen edo anexioa? Orain mundu guztiak argi  ikusi du konkista izan zela. Baina ez da eztabaidarik izan. Sektore oso  bat isilik egon da. Isilik egon dira konkista anexio bat izan zela  esaten urteak pasa dituztenak. Badaramatzagu hiru biltzar kontrakoa  demostratzen eta haiek esandako asko iruzur hutsa direla frogatzen,  baina inork ez du lehengoari eusteko ahorik ireki. Faltan sumatu dut  eztabaida zientifiko hori.<\/p>\n<p><strong>Konkistak euskaran izandako eragina aztertu zenuten larunbatean, Arrasaten. Zein dira ondorio horiek?<\/strong><\/p>\n<p>Koldo  Zuazo hizkuntzalariak esana du euskalkien jatorria ez dela orain arte  uste zen bezain antzinakoa. Euskalkien garapena banaketa politikoaren  ondorioa izan daitekeela dio. Garai batean Iru\u00f1ea zen hiriburua, eta  hortik abiatzen zen Elizaren bitarteko eragina, adibidez. Euskararen  nolabaiteko bateratasuna egon zen garai hartan, baina batasun politikoa  hautsi zenean, beste botere foku batzuk sortu, eta dibertsifikazioa hasi  zen. Louis Davant idazle eta euskaltzainak, poetikoki, lurrikara  batekin alderatu zuen konkista. Tsunami batekin. Izan ere, tsunamia  lurrikara batekin hasten da, itsaso sakonean olatu bat sortzen du gero,  gainazalean sumatzen ez dena, baina lehorrera heltzean olatu erraldoi  bilakatzen da. Orduan agertzen da. Konkista lurrikara izan zen, eta 150  urte geroago Borboidarren inperioa heltzean, konkistaren ondorioz  agertutako baldintza berriek sortu zuten tsunamia. Euskararen galeraren  mapan ageri da hori.<\/p>\n<p><strong>Konkistaren ondorioak aztertu dituzue aurten. Linguistikoak, baita militarrak eta instituzionalak ere.<\/strong><\/p>\n<p>Aurreko  biltzarretan ere hitz egin da ondorioez, baina orain arte tratatu  gabeko gaiak landu ditugu oraingo honetan. Nafar estatuaren deuseztapena  aztertuko du larunbatean Mikel Soraurenek. Klabea da ikuspuntu hori.  Une batera arte estatu izan zena nola desegin zuten aztertu du. Paktista  izan zen erregetza batetik absolutismora eman zen jauzia.<\/p>\n<p><strong>Trilogia bat omen dira biltzarrak. Hirugarren hau izango da azkena?<\/strong><\/p>\n<p>Ez  dugu planteatzen besterik. Nafarroako erresumari buruzko ikerketek ez  dute ematen urtero kongresu bat antolatzeko. Hiru urte hauetako  biltzarrak hamarkadetan izandako isiltasunaren ondorio izan dira.<\/p>\n<p><strong>Konkista edo anexioa. Eztabaida hori gaindituta dagoela diozu. Zein da orain, beraz, eztabaida?<\/strong><\/p>\n<p>Nire  susmoa da urte deseroso hau pasatzeko zain dagoela Nafarroako Gobernua.  Gu desagertu eta haiek betiko bertsioa errepikatzen jarraitzeko.  Irabazi dugu 2012ko bataila historiografikoa, baina zer gertatuko da  2013an? Anexioaz hitz egiten jarraituko dute betikoek? Nik lortu nahi  nukeen helburua da konkistari buruzko kontakizuna aldatzea. Eta batez  ere eskolan lortzen da hori. Baina susmoa dut datorren urtean erakundeen  onespena jasoko duten testuliburuetan eutsi egingo diotela betiko  historiari, baita hori gaindituta dagoela jakinik ere. Badut beldur  hori.<\/p>\n<p><strong>Zuen hiru biltzarrak, Xavier Mina elkarteak aurten  egindakoa, UEUrena, Nafarroa Bizirik taldeak egindako hitzaldiak&#8230; Asko  dago oraindik konkistari buruz esateko?<\/strong><\/p>\n<p>Dudarik gabe! Bi  ikerketa bide aipatuko ditut. Zein izan da beaumondar legitimisten  egitekoa? Agramondarrak independentziaren alde eta beaumondarrak  Gaztelaren alde aritu zirela dio historiaren ikuspegi sinplistak, baina  ez da horrela. Badira beaumondar legitimistak ere. Hori da ikerketa ildo  bat, adibidez, eta 1200. urtean Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren galerari  buruzkoa izan daiteke bestea. Asko dago ikertzeko.<\/p>\n<p> <a name=\"despiezea1\"> <\/a> <\/p>\n<div>\n<section>\n<p>Biltzarraren egitaraua<\/p>\n<p><strong>BIHAR, AGOITZEN<\/strong><\/p>\n<p><strong>16:30-18:30. <\/strong> Amaiur, Irulegi eta Legingo gazteluei buruzko hitzaldiak, Juantxo Agirre, Javi Buces eta Peio Gerraren eskutik.<\/p>\n<p><strong>18:30-20:00. <\/strong>Mahai ingurua Joseba Asiron, Pello Iraizoz eta Jokin del Vallerekin.<\/p>\n<p><strong>ETZI, IRU\u00d1EAN<\/strong><\/p>\n<p><strong>10:30-14:00. <\/strong>Jon Oria, Jose Luis Orella, Mikel Sorauren, Lourdes Soria eta Estibalitz Gonzalezen hitzaldiak.<\/p>\n<p><strong>16:00-17:30. <\/strong>Victor Herrero, Arantza Amezagaren hitzaldiak.<\/p>\n<p><strong>17:30-18:30. <\/strong>Komunikazioak.<\/p>\n<p><strong>IGANDEAN, IRU\u00d1EAN<\/strong><\/p>\n<p><strong>10:15-11:45.<\/strong> Mahai ingurua, Idoia Arrieta, Floren Aoiz, Joseba Asiron, Luis M. Mtz Garate eta Joseba Santamariarekin.<\/p>\n<p><strong>11:45. <\/strong>Bisita gidatua.<\/p>\n<p><strong>12:30. <\/strong>Itxiera ekitaldia.<\/p>\n<p><strong>13:45.<\/strong> Anacleto Ortuetari omenaldia.<\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-27185","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Joseba Asiron: \u00abIrabazi dugu 2012ko gudua\u00bb - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Funtsezkoa da 2012a Nafarroako Erresumari buruzko historia ikerlarientzat, eta egindako lanak orain arteko ikuspuntua irauli egin duela dio Joseba Asiron historialariak. Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarra antolatzen aritu da, egunotan egiten ari direna.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Joseba Asiron: \u00abIrabazi dugu 2012ko gudua\u00bb - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Funtsezkoa da 2012a Nafarroako Erresumari buruzko historia ikerlarientzat, eta egindako lanak orain arteko ikuspuntua irauli egin duela dio Joseba Asiron historialariak. Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarra antolatzen aritu da, egunotan egiten ari direna.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-09-13T07:36:29+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120913\/p030_f01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"I\u00f1igo Astiz\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Joseba Asiron: \u00abIrabazi dugu 2012ko gudua\u00bb\",\"datePublished\":\"2012-09-13T07:36:29+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/\"},\"wordCount\":720,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120913\\\/p030_f01.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/\",\"name\":\"Joseba Asiron: \u00abIrabazi dugu 2012ko gudua\u00bb - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120913\\\/p030_f01.jpg\",\"datePublished\":\"2012-09-13T07:36:29+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Funtsezkoa da 2012a Nafarroako Erresumari buruzko historia ikerlarientzat, eta egindako lanak orain arteko ikuspuntua irauli egin duela dio Joseba Asiron historialariak. Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarra antolatzen aritu da, egunotan egiten ari direna.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120913\\\/p030_f01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120913\\\/p030_f01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Joseba Asiron: \u00abIrabazi dugu 2012ko gudua\u00bb\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Joseba Asiron: \u00abIrabazi dugu 2012ko gudua\u00bb - Nabarralde","description":"Funtsezkoa da 2012a Nafarroako Erresumari buruzko historia ikerlarientzat, eta egindako lanak orain arteko ikuspuntua irauli egin duela dio Joseba Asiron historialariak. Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarra antolatzen aritu da, egunotan egiten ari direna.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Joseba Asiron: \u00abIrabazi dugu 2012ko gudua\u00bb - Nabarralde","og_description":"Funtsezkoa da 2012a Nafarroako Erresumari buruzko historia ikerlarientzat, eta egindako lanak orain arteko ikuspuntua irauli egin duela dio Joseba Asiron historialariak. Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarra antolatzen aritu da, egunotan egiten ari direna.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-09-13T07:36:29+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120913\/p030_f01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"I\u00f1igo Astiz","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Joseba Asiron: \u00abIrabazi dugu 2012ko gudua\u00bb","datePublished":"2012-09-13T07:36:29+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/"},"wordCount":720,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120913\/p030_f01.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/","name":"Joseba Asiron: \u00abIrabazi dugu 2012ko gudua\u00bb - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120913\/p030_f01.jpg","datePublished":"2012-09-13T07:36:29+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Funtsezkoa da 2012a Nafarroako Erresumari buruzko historia ikerlarientzat, eta egindako lanak orain arteko ikuspuntua irauli egin duela dio Joseba Asiron historialariak. Euskal Herriko Historialarien III. Biltzarra antolatzen aritu da, egunotan egiten ari direna.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120913\/p030_f01.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120913\/p030_f01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/joseba-asiron-lirabazi-dugu-2012ko-guduar\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Joseba Asiron: \u00abIrabazi dugu 2012ko gudua\u00bb"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27185","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27185"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27185\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27185"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27185"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27185"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}