{"id":27006,"date":"2012-08-14T07:49:05","date_gmt":"2012-08-14T05:49:05","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/"},"modified":"2012-08-14T07:49:05","modified_gmt":"2012-08-14T05:49:05","slug":"elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/","title":{"rendered":"Elizaren ondasunak (I). Gipuzkoako egoera"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<header>\n<h2>Zeharkako erregistroa<\/h2>\n<\/header>\n<p><strong>Gipuzkoan dozenaka eliza erregistratu ditu  gotzaindegiak, zeharkako bide bat erabilita: elizak dauden lurrak jarri  ditu bere izenean<\/strong><\/p>\n<p><em>Gehienak 80koak dira, baina bada erregistro berririk: uztailean egin zuten katedralarena<\/em><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p> <img decoding=\"async\" style=\"margin-bottom: 5px; margin-right: 15px; float: left;\" alt=\"eliza\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120814\/p002_f01.jpg\" width=\"200\" \/> <\/p>\n<p>Nafarroan jarri dute zeresana elizen erregistroek,  baina handik at ere badira mugimenduak. Gipuzkoan ere aritu da Eliza  ondasunak bere izenean jartzen. Zeharkako bide bat erabili du  horretarako Donostiako Elizbarrutiak: eraikinak ez, elizak dauden lurrak  jarri ditu bere izenean. Parrokien izenean ipini ditu ondasunak  Jabetzaren Erregistroan, baina, hori bai, parrokiaren ordezkari gisa  gotzaina jarrita. 1980ko hamarkadakoak dira erregistro gehienak, Jose  Maria Setienen garaikoak. Hala ere, badira aurten eginikoak ere:  Donostiako katedrala dagoen orubea uztailean jarri du bere izenean  gotzaindegiak. Erregistroko paperek diote udala dela jabea.<\/p>\n<p>Eliza  ondasunez jabetzen ari dela Nafarroan azaleratu zuten orain dela bost  urte. Talde baten salaketaren ostean, parlamentuak informazioa eskatu  zion Espainiako Gobernuari. Erantzuna: 1.087 ondasun erregistratu zituen  Iru\u00f1eko eta Tuterako Artzapezpikutzak 1998tik 2007ra, legeak ematen  dizkion abantailez baliatuta. Espainiako zenbait lekutan ere gisa berean  jardun dute gotzainek. Informazioa lortzea izan da arazo, ordea. Areago  orain: PP gobernuan dagoenetik, oztopoak jartzen ari da Espainiako  Justizia Ministerioa \u2014haren menpe dago Jabetzaren Erregistroa\u2014.  Gipuzkoako Batzar Nagusiek, esate baterako, eskatua dute informazioa.<\/p>\n<p>Gobernuak  ez du informaziorik eman, baina Nafarroakoaren gisako jardunak  Gipuzkoan ere badirela jakin ahal izan du BERRIAk. Elizak herri  txikietan eta handietan erregistratu ditu ondasunak.<\/p>\n<p>Mende luzez  inoren izenean ez dira egon elizak eta haiek dauden lurrak. Lehen aldiz  eraman ditu erregistrora Elizak. Hori gertatu da Elduainen. 1982an,  azaroaren 25ean, bi lursail jarri zituzten Santa Katalina parrokiaren  izenean: Santa Katalina eliza bera dagoen orubea, eta Santa Kruz  baselizarena \u2014erre egin zen 2005ean\u2014. Parrokiako agintari gisa Setien  gotzaina ageri da erregistroko paperetan, eta argi diote elizak dauden  lurra dela erregistratutakoa.<\/p>\n<p><strong>Nafarroako jardun bertsua<\/strong><\/p>\n<p>Badaude  aldeak Nafarroako eta Gipuzkoako elizen jardunean. Iru\u00f1eko eta Tuterako  Artzapezpikutzak bere izenean jarri ditu ondasunak; Gipuzkoan,  gehienetan, herri bakoitzeko parrokien izenean. Hala ere, hutsala da  aldea, Gipuzkoan paperetan gotzaina ageri baita arduradun. Nafarroan  argudiatu dute seguruagoa dela artzapezpikutzaren izenean jartzea.<\/p>\n<p>Lege  pribilegioak aprobetxatzea da bi elizbarrutien antzekotasuna.  Espainiako Hipoteka Legeak bidea ematen dio Elizari bere burua ondasun  baten jabe egiteko. Hori egin du Donostian: Parte Zaharreko Koruko Andre  Mariaren basilika dagoen lurra immatrikulatuta dauka Elizak 1983tik.<\/p>\n<p>Zergatik  erregistratu zituzten lurrak, eta ez eraikinak, Nafarroan bezala? Ezin  zutelako, azken batean. 1980ko hamarkadan jo zuen Gipuzkoako Elizak  Jabetzaren Erregistrora, eta orduan ez zeukan modurik eraikin  erlijiosoak bere izenean jartzeko, legeak ez baitzion aukera ematen.  Zeharkako bidea hartu zuen: lursailak bere izenean jarri zituen jabe  gisa azaltzeko. Hori da erregistroaren xedea: publikoki azaltzea  jabetza.<\/p>\n<p>Elizak ez, baina beste eraikin batzuk jar zitzakeen bere  izenean. Bada horrelakorik Gipuzkoan: Aizarnan (Zestoa), apaizetxea  erregistratuta dauka. Lurren jabetza hartzeko aukera ere bazeukan.<\/p>\n<p>Elizak  1998tik dauka aukera eraikin erlijiosoekin gauza bera egiteko.  Gipuzkoan, ordea, apenas hartu duen bide hori. Lursailak erregistratzen  jarraitu du. Azkena, orain dela hilabete pasatxo: Donostiako Artzain  Onaren katedrala dagoen orubea bere izenean jarri zuen Donostiako  Elizbarrutiak \u2014parrokien izenean egin dituzte gehienak, baina hori,  gotzaindegiarenean\u2014. Maiatzaren 23an egin zuen eskaria Jose Ignacio  Munillaren gotzaindegiak, eta uztailaren 7an eman zioten baietza.<\/p>\n<p><strong>Katedraleko lurra, udalarena<\/strong><\/p>\n<p>Eliza  herriaren ondasunez jabetzen ari dela salatu dute Nafarroan. Argia da  Donostiako katedralaren kasua. Elizak eta udalak itun bat egin zuten  1887an; herriko etxeak orube bat utzi zion gotzainari, eliza  eraikitzeko. Baldintza batzuk jarri zizkion. Haietan, argi adierazten da  udala dela lursailaren jabea. Besteak beste, Elizak onartu zuen dena  delakoagatik katedrala ixten badu \u00abjabe den udalari\u00bb itzuli beharko  dizkiola lurrak, eta eliza ere bai. Hala ere, orubea erregistratu egin  du Munillak.<\/p>\n<p>Zaharragoak dira gainerako elizak, eta zailagoa da  ondasun horiek herrienak direla frogatzea. Elduainen Santa Kruz ermita  egitea adostu zuteneko paperak badira. Honela diote: \u00abErmitarik ez  zutenez prozesioak egiteko, [elduaindarrek] beste leku batzuetako  elizetara eta ermitetara jo behar izaten zuten, eta horrek  deserosotasunak sortzen zizkien. Aurrerantzean halakorik ez izateko,  herritarrek eta bizilagunek erabaki dute gurutze santua gurtzeko ermita  bat egitea\u00bb. 1603ko irailaren 21ean onartu zuen baseliza egitea  udalbatzak; 1604ko urriaren 31rako amaitu zituzten obrak.<\/p>\n<p>Ermita  erre zuen suak, eta gaur egun lursaila besterik ez dauka han Elizak.  Beste herri batzuetan, ordea, balio handiko ondasunak eskuratu ditu  Gipuzkoako Elizbarrutiak. Orubeak bakarrik kontuan hartuta ere, handia  da aberastasuna. Pentsa: Donostiako katedrala dagoen lursailak 3.078  metro koadro ditu, hiriburu erdian; Parte Zaharreko Koruko Andre  Mariaren basilikak, 2.773.<\/p>\n<p><strong>Monumentu izendatuta<\/strong><\/p>\n<p>Lursail  hutsak ez dira, nolanahi ere. Balio handiko eraikinak daude horietan.  Katedrala eta Koruko Andre Mariaren basilika monumentu izendatuta dauzka  Eusko Jaurlaritzak. Parte Zaharreko elizak atari ikusgarria du, eta  zaharberritze lan handiak egin dituzte azken urteetan: 2008an itxi egin  zuten urtebete pasatxorako, obrak egiteko; bost milioi euroko  aurrekontua zuten, eta parrokia kexu da orain, erakundeek ez diotelako  eman \u00abagindutako\u00bb dirua. 2,7 milioi euroko zuloa du parrokiak.  Diputazioak milioi bat euro pasa eman dizkio parrokia horri 2007az gero.<\/p>\n<p>Erregistratutako  lurretan dauden parrokiekin hori guztia. Ordea, erregistratzaileek argi  diote: inork ez dauka betebeharrik ondasunak Jabetzaren Erregistrora  eramateko. Litekeena da jabetza gehiago izatea Elizak. Badauzka lursail  gehiago bere izenean jarrita, katastroan, adibidez, baina horiei buruzko  informazioa lortzea zaila da, pribatua izaten da eta.<\/p>\n<div>\n<section>\n<h3>Zer da immatrikulatzea?<\/h3>\n<p>Ondasun bat Jabetzaren Erregistroan lehen aldiz  erregistratzea da immatrikulatzea. Ondasun horri buruzko orria egiten  dute han, eta kode bat (matrikula) ematen diote. Jabea nor den ere  zehazten dute agirian. Herri gehienetan, elizak-eta erregistratu gabe  egon dira, eta Elizak immatrikulatu egin ditu. Hori egiteko, abantailak  ematen dizkio legeak.<\/p>\n<div>\n<section>\n<h3>Zapaterok tiraderan utzi zuen pribilegioak ezabatzeko legea<\/h3>\n<p>Ondasunak bere izenean jartzeko Elizak dituen  abantailak kentzea esku artean izan zuen PSOEren gobernuak, baina,  azkenean, atzera egin zuen. Erlijio askatasunerako lege proiektuan  proposatu zuen gobernuak pribilegio horiek kentzea. Azkenean, ordea,  atzera egin zuen Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak:  \u00abBeharrezkoa da legea, baina ez presazkoa\u00bb, adierazi zuen. Esan zuen  adostasunik ez zela lege berriari buruz.<\/p>\n<p>Orain, PP gobernuan  dela, ez dago Elizari pribilegioak kentzeko asmorik. Espainiako Senatuan  eztabaidatu zuten auzia uda aurretik; Elizak erregistroan dauzkan  abantailak kentzea proposatu zuten ezkerreko alderdiek. PPk eta CiUk  elkar hartu zuten mozioa atzera botatzeko.<\/p>\n<h3>Iru\u00f1eko Artzapezpikutzak bere izenean jarririko ondasunak.<\/h3>\n<p>1998tik 2007ra, 1.087 ondasun jarri zituen bere  izenean Iru\u00f1eko Artzapezpikutzak; hiru egunean behin, bat. 651 eliza,  191 ermita, bederatzi basilika, bi eliz atari, 42 etxe, 26 lokal, 38  belardi, hamabi mahasti eta frontoi bat.<\/p>\n<h3>Jabetza bai, gastua ez<\/h3>\n<p><strong>Nafarroan mila ondasun baino gehiago jarri ditu bere  izenean Elizak. Uko egin die orain batzuei, egoera txarrean daudelako  isunak jarri dizkiote eta.<\/strong><\/p>\n<p>G. Goikoetxea<\/p>\n<p>Egoeraren berri badaukate Nafarroan, eta beste urrats  batzuk egiten hasi dira orain. Elizak milatik gora ondasun bere izenean  dauzkala jakinda, \u00abpresio egiten\u00bb ari dira. \u00abOndarea erortzen ari da  leku askotan. Elizak ez du konpontzen; herriak egin dezan nahi du.  Udalek badute modua lanak egitera behartzeko, eta, egiten ez badu, isuna  jartzeko\u00bb. Jose Mari Esparza Nafarroako Ondarearen Defentsarako  Plataformako kideak mahai gainean jarritakoa hasi dira egiten. Lezoko  Udalak 45.000 euroko isuna jarri dio Elizari hiru eliza ez  konpontzeagatik. Proposamen bat egin dio hark herriko etxeari orain:  isuna barkatzeko, prest dago jabetzari uko egiteko. Lehenbiziko kasua da  Nafarroan.<\/p>\n<p>Horrelako soka sortuko zenik gutxi esperoko zuen  Esparzak berak, 2007an Tafallako Jabetzaren Erregistrora joan zenean.  Hark jo baitzuen alarma. \u00abTafallako historia idatzi nuen, eta zalantza  sortu zitzaidan, nola geratu ote zen elizaren jabetzaren auzia.  Erregistrora jo nuen galdera egitera\u00bb.<\/p>\n<p>Eliza azkarrago ibili zen.  \u00abSei hilabete aurretik zeukaten erregistratuta Tafallako eliza\u00bb.  Inguruko herrietako parrokiei buruz galdetu, eta berdin. \u00abPrentsara  jotzea erabaki nuen\u00bb. <em>Eskandalu monumentala<\/em> izeneko artikulua kaleratu zuen, besteak beste, BERRIAn. Orduan zabaldu zen auzia.<\/p>\n<p>Nafarroako  Parlamentuak eskatu zuen informazio xehatua, eta artzapezpikuaren  jarduna azaleratu. \u00abIsilik aritu da Eliza, ez publikoki. Ondasunak  erregistratzeko, jendaurrean jarri behar dute eskaria beste guztiek;  Elizak, ez\u00bb, salatu du Esparzak. Informazioa biltzen segitzea da  taldearen xedea. \u00abEz da Nafarroako arazoa soilik; leku guztietan egin  dute. Ez dakit zergatik inork ez duen deus esaten beste herrialdeetan\u00bb.<\/p>\n<p>Isiltasuna  izan da Iru\u00f1eko eta Tuterako Artzapezpikutzaren estrategia.  Aldian-aldian erantzun du, argudio berberak emanez: elizak bereak  dituela \u00abaspaldi-aspalditik\u00bb eta legezkoa dela bere izenean jartzea.  BERRIA orain bi hilabete jarri zen harremanetan gotzaindegiarekin,  elkarrizketa bat eskatzeko; oraindik ez du \u00abdenborarik\u00bb izan eskariari  erantzuteko.<\/p>\n<p><strong>Gero eta babes handiagoa<\/strong><\/p>\n<p>Plataformak  indarra hartzen jarraitzen du bitartean. \u00abSekulako erabakiak eta  onarpenak ari dira izaten\u00bb, nabarmendu du Esparzak. Alor politikoan,  ehun udalek baino gehiagok bat egin dute Elizaren jardunari aurre  egiteko; Zangozako eta Tafallako herriko etxeak batu dira azkeneko.  Babesa auzitegietan ere beharko dute, nolanahi ere. \u00abGobernuek eta  parlamentuek jarrera aldatzen badute, epaileak ere hasiko dira. Uholdea  sortzea da kontua\u00bb, dio plataformako kideak. Mugimenduak gero eta babes  handiagoa du herritarren aldetik: \u00abLortu dugu garrantzitsuena: gizartea  gure alde jartzea. Elizari inork ez dio zuritzen aurpegia, kristauek ere  ez\u00bb.<\/p>\n<div>\n<section>\n<h3>Elizaren ondasunei buruzko erreportaje sorta BERRIAn<\/h3>\n<p>Elizak ondasunak bere izenean jarri izanak sortutako  auziari buruz erreportaje sorta bat argitaratuko du aste honetan  BERRIAk. Gaur hasi du saila, Gipuzkoako egoeraren berri emanez. Lege  ikuspegitik eta historikotik ere aztertuko du auzia bihartik aurrera,  baita herriz herriko kasuak ere, adituen eta lekukoen iritziekin.<\/p>\n<h3>Bere izenean dituen eraikinen zergarik ez du pagatzen Elizak<\/h3>\n<p>Ondasunak bere izenean oldean jarri arren, Elizak ez du gastu berezirik  horiek mantentzen. Zergarik ez du pagatzen eraikin horiengatik.  Kulturako lekuak salbuetsita egoten dira, eta, Eliza katolikoaren  kasuan, baita etxeak, lokalak eta bestelakoak ere. Hainbat udaletan  mozioak onartu dituzte horren aurka.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2012-08-14\/002\/001\/Donostiako_Artzain_Oneko_lurrak_erregistratu_ditu_Elizak_uztailean.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2012-08-14\/002\/001\/Donostiako_Artzain_Oneko_lurrak_erregistratu_ditu_Elizak_uztailean.htm<\/a><\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n<\/section>\n<\/div>\n<\/section>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zeharkako erregistroa Gipuzkoan dozenaka eliza erregistratu ditu gotzaindegiak, zeharkako bide bat erabilita: elizak dauden lurrak jarri ditu bere izenean Gehienak 80koak dira, baina bada erregistro berririk: uztailean egin zuten katedralarena \u00a0 Nafarroan jarri dute zeresana elizen erregistroek, baina handik at ere badira mugimenduak. Gipuzkoan ere aritu da Eliza ondasunak bere izenean jartzen. Zeharkako bide bat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-27006","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Elizaren ondasunak (I). Gipuzkoako egoera - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Gipuzkoan dozenaka eliza erregistratu ditu gotzaindegiak, zeharkako bide bat erabilita: elizak dauden lurrak jarri ditu bere izenean\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Elizaren ondasunak (I). Gipuzkoako egoera - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gipuzkoan dozenaka eliza erregistratu ditu gotzaindegiak, zeharkako bide bat erabilita: elizak dauden lurrak jarri ditu bere izenean\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-08-14T05:49:05+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120814\/p002_f01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Garikoitz Goikoetxea\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Elizaren ondasunak (I). Gipuzkoako egoera\",\"datePublished\":\"2012-08-14T05:49:05+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/\"},\"wordCount\":1505,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120814\\\/p002_f01.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/\",\"name\":\"Elizaren ondasunak (I). Gipuzkoako egoera - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120814\\\/p002_f01.jpg\",\"datePublished\":\"2012-08-14T05:49:05+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Gipuzkoan dozenaka eliza erregistratu ditu gotzaindegiak, zeharkako bide bat erabilita: elizak dauden lurrak jarri ditu bere izenean\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120814\\\/p002_f01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120814\\\/p002_f01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Elizaren ondasunak (I). Gipuzkoako egoera\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Elizaren ondasunak (I). Gipuzkoako egoera - Nabarralde","description":"Gipuzkoan dozenaka eliza erregistratu ditu gotzaindegiak, zeharkako bide bat erabilita: elizak dauden lurrak jarri ditu bere izenean","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Elizaren ondasunak (I). Gipuzkoako egoera - Nabarralde","og_description":"Gipuzkoan dozenaka eliza erregistratu ditu gotzaindegiak, zeharkako bide bat erabilita: elizak dauden lurrak jarri ditu bere izenean","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-08-14T05:49:05+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120814\/p002_f01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Garikoitz Goikoetxea","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Elizaren ondasunak (I). Gipuzkoako egoera","datePublished":"2012-08-14T05:49:05+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/"},"wordCount":1505,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120814\/p002_f01.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/","name":"Elizaren ondasunak (I). Gipuzkoako egoera - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120814\/p002_f01.jpg","datePublished":"2012-08-14T05:49:05+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Gipuzkoan dozenaka eliza erregistratu ditu gotzaindegiak, zeharkako bide bat erabilita: elizak dauden lurrak jarri ditu bere izenean","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120814\/p002_f01.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120814\/p002_f01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elizaren-ondasunak-i-gipuzkoako-egoera\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Elizaren ondasunak (I). Gipuzkoako egoera"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27006","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27006"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27006\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27006"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27006"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27006"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}