{"id":26861,"date":"2012-07-18T15:30:50","date_gmt":"2012-07-18T13:30:50","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/"},"modified":"2012-07-18T15:30:50","modified_gmt":"2012-07-18T13:30:50","slug":"ni-fernando-benetan-faltsarioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/","title":{"rendered":"Ni, Fernando, benetan faltsarioa"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<div>\n<div>\n<p>Zeruetatik ari natzaizue, nafarrak! Alboan Elisabet  emaztea, katolikoa oso bera. Santu egingo omen naute, Vatikanoan zein  Gaztelan. Hura bai beata! Ulerkor eta etsi onean barkatu baitzidan  neskatila bizkaitarra haurdun utzi izana Gernikara jo behar izan zuenean  Jaurerriko Foruak zin eta sinatzera. Gainera, kristandadeari sekulako  mesedea egin zion juduak erbesteratuz. Garbiketa etnikoa izan arren,  Eliza Santuaren izenean burututako erabakia izan zen, eta errekisatutako  ondasunak kristautasunaren esku jarri zituen. Ez juduak bakarrik!  Granadako erresuma ere eskuratu genuen elkarrekin, musulmanek \u00abguri\u00bb  ezer konkistatu ez baziguten ere aspaldiko 711. urte hartan.<\/p>\n<p>Harira, nafarrak! Jakina da 500. urteurrena dagokizuela aurtengoan, bai horixe!<\/p>\n<p>Asaldatuak ikusten zaituztet: \u00abKonkista, konkista, konkista izan  zen!!!\u00bb Bai, ba! Halaxe erabaki genuen! Ez ahaztu, baina, bide xamurrak  erabiltzen hasia nintzela. Hara:<\/p>\n<p>Hasteko, ez ezazuela inolaz ere ahaztu Nafarroako  erregearen seme naizela, hala da. Usurpatzailea gure aita Joan II.a?  Esamesak eta inbidia. Eta ni neu Zangozan jaiotzeko nintzen, nafar,  Gorteak bertan bilduta zeudela. Aragoiko Sos-en jaioa banaiz, amaren  jokaldi borobilarengatik izan zen: interes politikoak ehuneko ehun.  Gurasoengandik datorkigu \u00abbitxo-bitxo\u00bb aritzeko abilezia nonbait!  (Makiavelok eskertua, e!).<\/p>\n<p>1476an Nafarroako errege \u00abintitulatu\u00bb nintzen, aita eta Leonor arreba  bera ere desafiatuz. Ez al zenuten usaintzen \u00abberez\u00bb letorkizuena?<\/p>\n<p>Gure seme Juan, zuen Katalina erreginarekin ezkondu nahi izan genuen  1483an. \u00abBatu bitez Koroak eta boterea\u00bb ari nintzaion neure buruari. Eta  Elisabetek Lizarrako merindadea Erresumatik bereizi eta Gaztelan  txertatuko zuela mehatxu egin arren, frantsesaren aldeko hautua egin  zenuten, jakinik zein etsai nagusitzat genuen hura (Italiako lurrak,  baita Eliza Katolikoaren hierarkia ere kontrolatzearren&#8230;).<\/p>\n<p>1491n zuen erregin-erregearekin adostu genuen beraien seme-alabak  ezingo zituztela ezkondu gure baimenik gabe; tropak genituen zuen  Erresuman; noble askok fideltasuna zor ziguten; 1497an tratuan ibili  ginen Frantziarekin, Nafarroa Napolirekin trukatzeko. Katalina  erreginaren alaba Madalena printzesa bahitua genuen, eta Medina del  Campon hil egin zitzaigun 1504ean. Zoritxarrez horixe! Zenbat eta zenbat  kontu&#8230;  XXI. mendeko nafarrak! Zer uste duzue zinetela duela bost  mende?<\/p>\n<p>Gure emazte Elisabet txit katolikoa 1504. urte berean hiltzerakoan,  berriz ere egin nuen aproba modu diplomatikoak erabiliz: Germana  Foix-ekoarekin ezkondu nintzen! Baina, urteak aurrera, eta bestelako  oinordekorik gabe, manu militari ekitea besterik ez zitzaidan geratzen.  Ez zen bidezkoa halako erresumatxo batek Frantzia eta Espainietako  Koroak genituen auzi handiak desorekatzea.<\/p>\n<p>Gainera, zeuen artean ere oso zatituak zineten: 1199-1200ean gure  arbaso Alfontso VIII.a Gaztelakoak (ni bezain maltzur eta praktikoa  bera; testamentuan emandako hitza ere jan zuena!) Araba eta Gipuzkoa  konkistaz adquisivit baitzituen. Gero Sonsierra eta  Urantzia ingurua  galdu, gerra zibila&#8230; Ez al zineten Vianako Printzearen aldekoak?  Beaumondarrak? Beraiek lagundu ninduten Nafarroren konkistan! Onar  ezazue beti zabiltzatela zatituak eta elkarren aurka. Inoiz bilduko  bazinete, eta indar bakarra sortu, beste era batera negoziatu beharrean  aurkituko ginateke. Hara zein ados genbiltzan Gaztela eta Aragoiko  Koroak zuen aurka! Eta Frantziak edo Europak benetan lagundu al  zintuzteten?<\/p>\n<p>Gogoratzen nire suhia Ingalaterrako Henrike VIII.ak euskal kostaldera  frantsesaren aurka bidalitako tropak 1512ko ekainean bertan? Eta Aragoi  aldetik beste armada majoa bidalia nuela nire sasiko-seme Zaragozako  artzapezpikuaren agindutara Erronkariko sarrera kontrolatzearren&#8230;<\/p>\n<p>Mezua jaso ezazue: zuen erresumatxoa xake pieza  soila zen. Hartara&#8230; hobe neronek jatea! Aita Santuaren Bulda  faltsifikatuz bazen ere! Jakina zen gure erresumetan Aita Santua alde  genuela, eta heterodoxoen aurka behar zuela jokatu. Bulda idazterakoan  zertxobait aurreratu nintzen, bai, baina baita pontifizearen oniritzia  jaso handik gutxira ere. Honen berehalako heriotzan ez duzue susmo  txarreko ezer ikusi beharrik, zenbait madarikatuk diotenari segika.<\/p>\n<p>Konkista beharrezkoa zen. Zilegitasun puntu bat falta bazen ere,  legalitatea ezarri ezarri zen. Aragoiko Koroan sar nezakeen Nafarroa,  baina gero aproposagoa iruditu zitzaidan Gaztelakoan txertatzea.<\/p>\n<p>Gaztelan nik? Bai horixe! Alaba Joana genuen tarteko. Erotu nuela?  Bera erotu zen; nik gobernatzeko ardura hartu besterik ez nuen egin.<\/p>\n<p>Gogoratzen? Burgosen, 1515ean, nafar ordezkaririk gabe&#8230; baina  legalitate osoz: Fernando I.a Nafarroakoa bilakatu nintzen! Gauzatua!<\/p>\n<p>Nire heriotzaren ostean 1516ko erresuma errekuperatu nahia  anekdotatxoa besterik ez zen izan Gaztelarentzat; zuentzat, berriz,  porrota: erregeak lur jota, eta Pedro Nafarroakoa mariskala preso. Nahiz  erregeekiko jator izan, gure arerioa zen, eta hori&#8230; ordaindu egiten  da! Zein ongi jokatu zuen biloba Karlos I.ak, zuen IV.ak, mariskala  Cuencako Atienzan zepo eta katez eusterakoan: presoen urrunketa,  nafarrak bera bisitatzea debekatuz, umildu nahiz&#8230; Gero Simankara&#8230;  Zenbait zintzoren patua: heriotza!<\/p>\n<p>Henrike II.a Albretekoaren 1521eko inbasio ahalegina ulertuko zuen  Karlosek, baina, berriz ere, Frantzisko I.aren jokoa zen. Xakean ari zen  frantsesa: armada bidali Nafarroa berreskuratzera, baina Henrikerik  gabe. Berez, Gaztela eraso nahi zuen: bestela, nola ulertu Logro\u00f1oren  bila abiatzea?<\/p>\n<p>Gure Karlos ez zen kikilduko: hortxe Noaingo porrota. Zer diozue?  Aurkari nobleei zerbait zor bazaie, Amaiur eta Hondarribian bereari  zintzo eta leial eutsi ziotenei ohore! Eskerrak San Frantziskok itzali  zuen Migel eta Joan anaien balentria! Baina, tira, uler ezazue,  nafarrak: zuenak egin zuen!<\/p>\n<p>Pentsatzen jarri al zarete zertan ariko ote zen zuen errege Henrike  Labritekoa Italiako lurretan tropa inperialen aurka? Jakin al duzue  inoiz frantses erregearekin batera hartu genuela preso Pavian? Ze  pintatzen zuen han, Nafarroa Garaia bere hartan utzita? Ze dirutza eta  soldaduen bizitza jokatzen zuen Italian bere erresuma konkistatua  geniola? Hainbeste maite al zintuzten?<\/p>\n<p>Egia da Karlosek ez zuela lasai bere kontzientzia konkistaren  zilegitasunaz&#8230; Testamentuan, eta infernuaren beldur, bere seme Filipe  IV.ari enkargua utzi zion auzia azter zezan, ez baitzituen denak  berarekin. Dokumentuak txikitu, epaile partzialak, epe luze eta  nahitazko alferkeriak. Jada konkistaren legalitatea ontzat emana zen,  nahiz Pirinioez gaindi erreklamazio ugari izan.<\/p>\n<p>A! Eta zein egoki erabili genuen \u00abTierra de Bascos\u00bb toponimoa Nafarroa Beherea aipatzeko, ezta? Inork gogoratzen al du?<\/p>\n<p>Erresumaren erakundeak ofizialki gorde  zitzaizkizuen, ez kexa! Ez zineten Gaztelako Erresuma, ezta Leongoa, ez  Jaurerri, ez Probintzia: Nafarroako Erresumak zirauen! Gorte eta guzti.  Erregeordea gurea da, eta baita \u00abzuena\u00bb ere. Txanponduko duzue, eta  ikurrak zeuenak izango dira \u00aben estos nuestros reynos\u00bb. Tarteka  tiki-mikiak sorraraziko ditugu, zuen txanponetan \u00abHispaniarum Rex\u00bb  jarriaz, baina gero erreklamazioak onartzen genituen (\u00abSe haga por la  orden y forma que el Reino lo pide\u00bb), baina, beti ere, sakoneko \u00abarazoa\u00bb  estaltzeko izango da. Erregeon ordinalen kontuak ere hari beretik  datoz. Garrantzia emango diozue, baina guretzat arditeak dira.<\/p>\n<p>500 urte! Bada zerbait! Horixe dena Espainiaren onerako&#8230;<\/p>\n<p>Jazarriz eta estutuz, zenbait agintari nafarrek zentralismoaren  mesedetan etsi dute, eta egungo status quo deritzona egonkortua dirudi.<\/p>\n<p>Egia da, eta onartu beharra, behin betiko menderaezin bilakatzen ari  zaigula zuen sustraiko bizi-nahia. Inpotentziaz, euskararen lurralde  horretan mendez mende dirauzuen garra sumatzen dizuet! Ez nabil trankil,  neure lana ederki bete nuen arren.<\/p>\n<p>Badakigu zer den Faltsario izatea, baina&#8230; tira&#8230; gutxi batzuk  besterik ez zarete horretaz jabetzen. Mundu osorako eta ehunka urtetan  Katolikoa naiz, je!<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>* Mikel Legorburu Arzamendi. Historialaria eta numismatikaria<\/p>\n<\/p><\/div>\n<\/p><\/div>\n<p><a title=\"Gara\" href=\"http:\/\/gara.net\/paperezkoa\/20120718\/352598\/eu\/Ni-Fernando-benetan-faltsarioa\">http:\/\/gara.net\/paperezkoa\/20120718\/352598\/eu\/Ni-Fernando-benetan-faltsarioa<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zeruetatik ari natzaizue, nafarrak! Alboan Elisabet emaztea, katolikoa oso bera. Santu egingo omen naute, Vatikanoan zein Gaztelan. Hura bai beata! Ulerkor eta etsi onean barkatu baitzidan neskatila bizkaitarra haurdun utzi izana Gernikara jo behar izan zuenean Jaurerriko Foruak zin eta sinatzera. Gainera, kristandadeari sekulako mesedea egin zion juduak erbesteratuz. Garbiketa etnikoa izan arren, Eliza Santuaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-26861","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Ni, Fernando, benetan faltsarioa - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Erresumaren erakundeak ofizialki gorde zitzaizkizuen, ez kexa! Ez zineten Gaztelako Erresuma, ezta Leongoa, ez Jaurerri, ez Probintzia: Nafarroako Erresumak zirauen! Gorte eta guzti\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Ni, Fernando, benetan faltsarioa - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Erresumaren erakundeak ofizialki gorde zitzaizkizuen, ez kexa! Ez zineten Gaztelako Erresuma, ezta Leongoa, ez Jaurerri, ez Probintzia: Nafarroako Erresumak zirauen! Gorte eta guzti\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-07-18T13:30:50+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Mikel Legorburu Arzamendi\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Ni, Fernando, benetan faltsarioa\",\"datePublished\":\"2012-07-18T13:30:50+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\\\/\"},\"wordCount\":1055,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\\\/\",\"name\":\"Ni, Fernando, benetan faltsarioa - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2012-07-18T13:30:50+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Erresumaren erakundeak ofizialki gorde zitzaizkizuen, ez kexa! Ez zineten Gaztelako Erresuma, ezta Leongoa, ez Jaurerri, ez Probintzia: Nafarroako Erresumak zirauen! Gorte eta guzti\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Ni, Fernando, benetan faltsarioa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Ni, Fernando, benetan faltsarioa - Nabarralde","description":"Erresumaren erakundeak ofizialki gorde zitzaizkizuen, ez kexa! Ez zineten Gaztelako Erresuma, ezta Leongoa, ez Jaurerri, ez Probintzia: Nafarroako Erresumak zirauen! Gorte eta guzti","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Ni, Fernando, benetan faltsarioa - Nabarralde","og_description":"Erresumaren erakundeak ofizialki gorde zitzaizkizuen, ez kexa! Ez zineten Gaztelako Erresuma, ezta Leongoa, ez Jaurerri, ez Probintzia: Nafarroako Erresumak zirauen! Gorte eta guzti","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-07-18T13:30:50+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Mikel Legorburu Arzamendi","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Ni, Fernando, benetan faltsarioa","datePublished":"2012-07-18T13:30:50+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/"},"wordCount":1055,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/","name":"Ni, Fernando, benetan faltsarioa - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2012-07-18T13:30:50+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Erresumaren erakundeak ofizialki gorde zitzaizkizuen, ez kexa! Ez zineten Gaztelako Erresuma, ezta Leongoa, ez Jaurerri, ez Probintzia: Nafarroako Erresumak zirauen! Gorte eta guzti","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ni-fernando-benetan-faltsarioa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Ni, Fernando, benetan faltsarioa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26861","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26861"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26861\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26861"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26861"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26861"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}