{"id":26789,"date":"2012-06-26T14:40:42","date_gmt":"2012-06-26T12:40:42","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/"},"modified":"2012-06-26T14:40:42","modified_gmt":"2012-06-26T12:40:42","slug":"nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/","title":{"rendered":"Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe"},"content":{"rendered":"<p><strong>  <!--more-->  <br \/>Krimen bat gertatu da Nafarroan. Bertako finantza erakunde sendoena,  errotuena, 157 milioi euroren truke hil dute. <\/strong><strong>Apenas bi urtetan,  Nafarroako Kutxak bere balioaren %88 galdu du  kudeaketa txarraren  ondorioz, eta azkenean Caixabank-ek erosi du. Hauek  dira hilketaren bost  pausoak. Arduradunek libre segitzen dute.<\/strong><\/p>\n<p>Nafarroak garapenerako finantza tresna garrantzitsua galdu du; aurrezki  kutxako langileek berregituraketa prozesu gogorra jasan beharko dute  \u2013Caixabanken arabera mila lanpostu galduko dira talde osoan\u2013; Foru  Gobernuak eta Iru\u00f1eko Udalak ikusi dute nola desagertu diren euren esku  publikoetatik 1.100 milioi euro; gizarte ekintzara 55 milioi euro  bideratu zituen CANek 2008an, 2012an 17 milioi besterik ez dira  izango&#8230; Nola gertatu da e<em>konomizidioa?<\/em><\/p>\n<h3>Lehen pausoa: Hazi, hazi eta hazi<\/h3>\n<p>Enrique Go\u00f1i 2000. urtean iritsi zen Nafarroako Kutxara (CAN) Miguel  Sanz foru erkidegoko presidentearen eskutik, eta 2002an zuzendari  izendatu zuten.<\/p>\n<p>Aurretik CANeko zuzendari ohi Lorenzo Riezuk idatzitako txosten kritiko  baten arabera, Go\u00f1iren hazkunde politikak eraman du CAN egungo  egoerara.<\/p>\n<p>Riezuren testua dinamita hutsa da eta funtsean dio CANek momentu  okerrenean hasi zuela hazkunde paregabea, eta okerreko bidetik gainera.<\/p>\n<p>CANek 2005etik 2008ra hamabi aldiz biderkatu zuen higiezinetan eta  bulegoetan egindako gastua, hain justu prezioak gorenean zeudenean. Hau  da, sekulako inbertsioa egin zuen, gero etekinik eman ez baina balioa  galdu zuten eraikinetan.<br \/> Bestalde, goi karguak ugaritu egin ziren erakundean eta beste askori  erretiro baldintza lotsagarriak eskaini zizkieten \u2013gutxienez horrelako  20 kasu daudela dio Riezuk, izen abizenik eman gabe\u2013.<\/p>\n<p>Urte horietan irabaziak ez ziren produkzioan oinarritu, CANek  enpresetan zituen partaidetzak saldu zituen (Auna, Sodena, Planasa,  Gesnavarra\u2026) eta diru hori mozkina balitz bezala hartu zuen. Guztira  1.000 milioi eurotik 600 milioi inguru modu horretan lortu zuen  erakundeak.<\/p>\n<p>Aldiz, proiektu ez oso fidagarrietako inbertsioa hirukoiztu egin zuen. Aktibo seguruak saldu eta arriskutsuak erosi.<br \/> 2009an, krisitzarrak harrapatuta zegoenerako, kaudimena %14tik %9ra  murriztua zuen kutxak, hau da, eskuan zuen hamar sosetik bat baino ez  zen berea. Horrela sartu zioten pozoi hilgarria.<\/p>\n<h3>Bigarren pausoa: nabarrismo-krisiak jota<\/h3>\n<p>Krisia aitzakia hartuta finantza erakundeen fusio prozesua hasi zen  2009ko hondarretan eta horrekin batera aurrezki kutxen pribatizazioa eta  banku bihurtzea.<\/p>\n<p>Ekonomia aditua den Juan Mari Arregi kazetariak behin baino gehiagotan  aipatu izan duen gisan, Nafarroako Kutxak Euskal Herriko finantza  sistemaren \u201czati naturala\u201d behar luke izan; Aurrezki Kutxen Federazio  Euskal-Nafarra oinarri hartzea besterik ez dago, talde egonkorra eta  kaudimentsua lortzeko.<\/p>\n<p>Botika eskuan izan arren, nahiago izan zuten ez ematea. CANek Caja  Canarias eta Caja Burgosekin egin zuen bat, eta 2010eko martxoan Banca  C\u00edvica sortu zuten. Askorentzat irizpide politikoak \u2013ideia nabarristak\u2013  lehenetsi ziren erabaki horrekin.<br \/> Egoitza soziala Sevillan paratu zuten eta bidaideen finantza egoera ere  ez zen uste bezain ona suertatu. Hala, finantza-ingeniaritza harrigarri  baten ondoren, 3.900 milioi euroko baliabideak izatetik, 2.400 milioi  izatera igaro zen taldea.<\/p>\n<p>2010eko uztailean Europako 91 bankuri estres testak egin zizkieten;  horietako zazpik baino ez zuten suspenditu, tartean Banca C\u00edvicak.  Testaren arabera, banku berriak 1.600 milioi gal zitzakeen krisia  areagotuz gero; zati handi bat adreilu hutsa zen.<\/p>\n<p>Beraz, kapitala lortzea hil hala bizikoa zuen Banca C\u00edvicak ataka  horretatik ateratzeko. AEBetako JC Flowers marrazoak eskaintza egin  zion: 450 milioi euro inbertitzea, bankuaren %49 omen zena. Banca  C\u00edvicak ezetz esan zuen, baina agerian geratu zen bankuaren benetako  balioa.<\/p>\n<h3>Hirugarren pausoa: Espainiako Bankuari amen<\/h3>\n<p>Ordurako Banca C\u00edvica konpasa galduta zebilen, eta okerreko  morroiarengana jo zuen injekzio bila: Espainiako bankuen  berregituraketarako funtsari (FROB) 977 milioi euro erregutu zizkion  2011 hasieran. Kopuru hori bost urtean itzuli beharko du bankuak,  %7,5eko interesarekin. Inork ez du dirua doan uzten, entzun diegu  berrikitan Europako handi-mandiei.<\/p>\n<p>Gainera, operazioaren beste aurpegia ere nozitu zuen: Espainiako Bankuak CajaSol hartzera derrigortu zuen taldea.<\/p>\n<p>CajaSol-ek berankortasun tasa handia zuen eta C\u00edvica taldean sartu  zenean FROBek emandako dirutik 500 milioi euro erabili behar izan ziren  Andaluziako kutxaren etorkizuneko galerak konpentsatzeko.<\/p>\n<p>Taldean kutxa bat gehiago izateak, CANen erabakitzeko ahalmena ahuldu  zuen. Hortik aurrera Enrique Go\u00f1ik CajaSoleko Antonio Pulidorekin  erdibana eduki zuen presidentzia.<\/p>\n<h3>Laugarren pausoa: Burtsara datu \u201chipotetikoekin\u201d<\/h3>\n<p>Bankiaren eskandaluaren harira gertaera ilun baten berri jakin dugu  orain gutxi. Bai Bankiak eta bai Banca C\u00edvicak, burtsara irten aurretik  ez zituzten euren finantza egoerak ikuskatu, legeak exijitzen duen  bezala.<\/p>\n<p>Banca C\u00edvicak, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari  (CNMV) informazio txostena eman zion eta bertan garbi dio 2008 eta  2009ko datuak \u201cilustratiboak eta hipotetikoak\u201d direla, urte horietan  bankua oraindik sortu gabe zegoelako.<\/p>\n<p>Kapitala hil ala bizi. Banca C\u00edvica burtsara korrika eta presaka irten  zen 2011ko uztailean. Akzioak 2,7 euroan saldu zituen estreinakoz \u2013bere  balio teorikoaren %60 baino ez\u2013, eta hala ere, geroztik beherantz egin  du etengabe; egun 1,4 euro inguruan eros liteke entitatearen akzioa, hau  da, bankuak %40 galdu du.<\/p>\n<h3>Bosgarren eta azken pausoa: Goian bego<\/h3>\n<p>Hilabeteotan, Banca C\u00edvicak lan erreforma baliatu du pertsonaleko  \u201cgastuak\u201d murriztuz \u2013150 milioi euro\u2013 balantzea berdintzeko, baina 1.248  milioi euro behar zituen Gobernuaren probisio baldintza berriak  betetzeko, kapitalaz gain. Ezinezkoa.<\/p>\n<p>Iragan martxoaren 26an eman zuten akordioaren berri Banca C\u00edvicak eta  Caixabank-ek. Azkenekoak 1.000 milioi euroren truke erosi du lehena eta  CANen jabeek 157 milioi euro jasoko dute.<\/p>\n<p>Maiatzean CANeko administrazio kontseiluak egin duen bileran, erabaki  dute Caixabank-ek Nafarroako finantza entitate historikoa irenstea. CAN  banku erraldoiaren %1,4 baino ez da izango eta eragiteko ahalmena  ezerezean geratu da.<\/p>\n<p>Azken labankada izan da.<\/p>\n<p>Goian bego.<\/p>\n<div>\n<h2>CANen ardura berezia izan dutenak<\/h2>\n<p><strong>Jose A. Asiain:<\/strong> CANeko presidente. 150.000 euro kobratzen ditu urtean.<\/p>\n<p><strong>Alvaro Miranda:<\/strong> Administrazio kontseiluko kide. Dietak kobratzea \u201cetikoa\u201d dela uste du.<\/p>\n<p><strong>Jose L. S\u00e1nchez de Muniain:<\/strong> Barcinaren eskuin eskua. \u201cCAN pribatua da\u201d esan du.<\/p>\n<p><strong>Ricardo Marti Fluxa:<\/strong> 2010ean 56.000 euro jaso zituen batzordeetako dietetan.<\/p>\n<p><strong>Jose Luis Erro:<\/strong> 2004tik da CANeko kontseilu ezberdinetako kide. 48.500 euro jaso zituen 2010ean.<\/p>\n<p><strong>Yolanda Barcina: <\/strong>Kontrol batzordean egon da urteetan  eta ezkutuko batzordeetan ere bai. Ez dakigu zer erabaki hartu dituen,  baina milaka euro jaso ditu dietetan.<\/p>\n<p><strong>Miguel Sanz:<\/strong> CANeko lehendakari 2010 arte.  Administrazio kontseilua \u201cdespolitizatu\u201d zuen ardurak sahieste aldera,  baina dietak jasotzen segi zuen.<\/p>\n<p><strong>Enrique Go\u00f1i:<\/strong> CANeko eta Banca C\u00edvicako zuzendari izan da. Hondamendiaren erantzule nagusitzat dute. 1,2 milioi euroko soldata izan du.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Argia\" href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2328\/can\">http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2328\/can<\/a><\/p>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-26789","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Apenas bi urtetan, Nafarroako Kutxak bere balioaren galdu du kudeaketa txarraren ondorioz, eta azkenean Caixabank-ek erosi du. Hauek dira hilketaren bost pausoak. Arduradunek libre segitzen dute.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Apenas bi urtetan, Nafarroako Kutxak bere balioaren galdu du kudeaketa txarraren ondorioz, eta azkenean Caixabank-ek erosi du. Hauek dira hilketaren bost pausoak. Arduradunek libre segitzen dute.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-06-26T12:40:42+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe\",\"datePublished\":\"2012-06-26T12:40:42+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\\\/\"},\"wordCount\":950,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\\\/\",\"name\":\"Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2012-06-26T12:40:42+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Apenas bi urtetan, Nafarroako Kutxak bere balioaren galdu du kudeaketa txarraren ondorioz, eta azkenean Caixabank-ek erosi du. Hauek dira hilketaren bost pausoak. Arduradunek libre segitzen dute.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe - Nabarralde","description":"Apenas bi urtetan, Nafarroako Kutxak bere balioaren galdu du kudeaketa txarraren ondorioz, eta azkenean Caixabank-ek erosi du. Hauek dira hilketaren bost pausoak. Arduradunek libre segitzen dute.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe - Nabarralde","og_description":"Apenas bi urtetan, Nafarroako Kutxak bere balioaren galdu du kudeaketa txarraren ondorioz, eta azkenean Caixabank-ek erosi du. Hauek dira hilketaren bost pausoak. Arduradunek libre segitzen dute.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-06-26T12:40:42+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Urko Apaolaza","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe","datePublished":"2012-06-26T12:40:42+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/"},"wordCount":950,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/","name":"Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2012-06-26T12:40:42+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Apenas bi urtetan, Nafarroako Kutxak bere balioaren galdu du kudeaketa txarraren ondorioz, eta azkenean Caixabank-ek erosi du. Hauek dira hilketaren bost pausoak. Arduradunek libre segitzen dute.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nola-hil-kutxa-bat-kartzelan-amaitu-gabe\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Nola hil kutxa bat kartzelan amaitu gabe"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26789","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26789"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26789\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26789"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26789"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26789"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}