{"id":26766,"date":"2012-06-19T08:24:03","date_gmt":"2012-06-19T06:24:03","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/"},"modified":"2012-06-19T08:24:03","modified_gmt":"2012-06-19T06:24:03","slug":"kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/","title":{"rendered":"Kantauriko labar artea Europako zaharrena dela frogatu dute"},"content":{"rendered":"<p>  <!--more-->  <\/p>\n<h3>&#8216;Science&#8217; aldizkariak azalean agertu du EHUko Marcos Garcia doktoreak parte hartutako ikerketa bat<\/h3>\n<p><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-06-15\/036\/001\/kantauriko_labar_artea_europako_zaharrena_dela_frogatu_dute.htm#despiezea1\" title=\"\u00abAgian, neanderthalak 'sapiens'-ak bezain 'sapiens' ziren kultura aldetik\u00bb\">\u00abAgian, neanderthalak &#8216;sapiens&#8217;-ak bezain &#8216;sapiens&#8217; ziren kultura aldetik\u00bb<\/a><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Europan aurkitutako labar artearen lagin zaharrena Frantziako Chauvet  haitzuloan zegoela uste zuten adituek (Chauveteko zaldiak, 32.000 urte).  Orain dela gutxi, Abri Castaneteko sabaiak (37.000 urte, Frantzian hori  ere) hartu zuen <em>ohore<\/em> hori. Eta orain, berriz, nazioarteko  hainbat unibertsitatek zein erakundek egindako ikerketa batek beste leku  bat markatu dute: Kantauri isurialdeko haitzuloak, Asturiastik Euskal  Herrira doan lerro osoa. <\/p>\n<p>Europako  Paleolitoko labar arte  antzinakoenaren laginak dituzte Kantabriako eta Asturiasko (Espainia) 11  haitzulok, besteak beste, El Castillok, Altamirak eta Tito Bustillok;  uranio\/torio desintegrazio teknika berritzaileak hala frogatu du.  Kantabriako El Castillon 40.800 urte baino gehiago dituen irudi bat  datatu dute (disko gorri bat); uste baino 10.000 urte inguru gehiago  ditu. 37.300 urteko antzinatasuna jarri diote, gainera, haitzulo  horretako esku negatibo gorri bati; eta Altamirako kobazuloan, berriz,  klabiforme gorri batek (triangelu handia) 35.600 urte dituela kalkulatu  dute. Guztira 50 artelan datatu dituzte.<\/p>\n<p>EHUko Historiaurrea eta Arkeologia Saileko kide Marcos Garcia da <em>Science<\/em> aldizkariak bere azalera ekarri duen ikerketaren egileetako bat;  ikertzaileak utzi dituzten erakundeen artean daude, Bristol, Bartzelona,  Sheffield, Alcala de Henares eta Kantabriako unibertsitateak, Giza  Eboluzioaren Espainiako Ikerketa Zentro Nazionala (Burgos) eta  Altamirako Museoa ere. <\/p>\n<p>Uranio\/torio desintegrazio teknika  berritzailea erabili dute, karbono-14 proba baztertuta. Irudi gorriak  datatzeko ez du balio; izan ere, materia koloratzaile ez-organikoa  delako, burdin oxidoa. Karbono-14 beltzarekin erabili izan da asko,  ikatza baita, gai organikoa. Hala, arlo paleoklimatikoan baliatzen den  teknika labar artera ekarri dute adituek. Oso lagin kantitate txikiekin  oso data  zehatzak lortu dituzte. Oinarrizko lehengaia pinturaren azpian  eta gainean metaturiko kaltzita izan da, eta ez pintura bera. Modu  horretan, ez zaie kalterik egiten pinturei, ez baita beharrezkoa  irudiaren materia koloratzailetik ezer erauztea. <\/p>\n<p><strong>Neanderthalak, bai ala ez?<\/strong><\/p>\n<p>Bristolgo  Unibertsitateko Alistair Pikek zuzendu duen ikerketa horrek ondorio  garrantzitsuak ditu labar artearen alorrean eta horrek gizateriaren  historian duen kokapenean. Altamirako irudi batek 35.600 urte edukitzeak  esan nahi du uste baino 15.000 urte lehenago hasi zela labar artea  Altamiran, eta gizakiak hainbatetan izan direla han sabaiak eta paretak  margotzen azken 30.000 urteetan. Beste ikuspegi bati bide ematen dio,  beraz.<\/p>\n<p>Baina Altamiraren (leku zehatz baten) garrantzitik harago, <em>Homo sapiens<\/em> eta <em>Homo neanderthalensis<\/em>-aren gaitasun sinbolikoaren eztabaida biziari ere eragiten dio. Labar artearen sorrera gizaki modernoari egozten zaio; <em>Homo sapiens<\/em>-arekin  dago loturik zuzenean. Baina ikerketa honen ondorioek zabalik uzten  dute beste aukera bat: Neanderthalgo gizakia  izatea irudi batzuen  egilea.<\/p>\n<p>Hipotesi hori erabat baztertzen dute espezie horri  margotzeko gaitasuna ukatzen diotenek, besteak beste, Juan Luis Arsuaga  Atapuercako aztarnategiko zuzendariak. Kontua da <em>Homo sapiens-<\/em>aren eta <em>Homo neanderthalensis<\/em>-aren  arteko muga kronologikoak asko estutzen ari direla. Gizaki modernoaren  arrastorik zaharrenak 41.500 urtekoak dira Kantauriko isurialdean. <em>Science-<\/em>n argia ikusi duen lanaren egileek diote Europara iritsi ziren lehenengo <em>Homo sapiens<\/em>-ek  bazutela ordurako sinbolismoarekin jokatzeko ahalmena. Datazioen  ondorio bat da hori, baina Neanderthalgo gizakiaren esku hartzearen  aukera ere ez dute baztertu.<\/p>\n<p>Ikerketagai izan diren Kantabria eta  Asturiasko haitzuloak munduko ondare izendaturik ditu Unescok, eta  izendapen hori lortutako multzoan dira, halaber,  Santimami\u00f1e  (Kortezubi, Bizkaia), Altxerri (Aia, Gipuzkoa) eta Ekain (Deba,  Gipuzkoa). Horiek ere Kantauriko isurialdeko haitzuloak dira, baina  labar artea berriagoa dute, Madeleine aldikoa (15.000-13.000).<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><strong>Marcos Garcia Diez. EHUko Historiaurreko doktorea<\/strong><\/p>\n<h2>\u00abAgian, neanderthalak &#8216;sapiens&#8217;-ak bezain &#8216;sapiens&#8217; ziren kultura aldetik\u00bb<\/h2>\n<p><strong>X.M. <span>Donostia<\/span><\/strong><\/p>\n<p>Historiaurreari buruzko errendimendu altuko ikerketa taldeko kide da Marcos Garcia Diez EHUko irakaslea. <em>Homo neanderthalensis<\/em>-ak mundu sinbolikoan jarduteko gaitasuna zuela ez du ukatzen. \u00abHaien apaingarriak eta lepokoak aurkitu dira\u00bb, dio. <em>Sciencie<\/em>-n argitaratutako ikerketak \u00abinoiz baino gehiago\u00bb zabalduko du Neanderthalgo gizakiaren gaitasun sinbolikoaren eztabaida.<\/p>\n<p><strong>Uranio\/torio  desintegrazio teknika eginez gero,  Kantabrian eta Asturiasen egin  bezala, Euskal Herrian ere datazio zaharragoak lor daitezke?<\/strong><\/p>\n<p>Arenazan  (Galdames) eta Venta Laperran (Karrantza) agian bai, baina Ekainen,  Altxerrin eta Santimami\u00f1en ez dut uste; horko margoak berriagoak dira,  baita itxuraz ere. <\/p>\n<p><strong>Baliatu duzuen metodoa Frantzian eginez gero, datazioak atzeratuko lirateke han ere?<\/strong><\/p>\n<p>Beharbada, baina horrek guk zabaldu dugun teoria besterik ez luke indartuko.<\/p>\n<p><strong>Zein da teoria hori?<\/strong><\/p>\n<p><em>Homo neanderthalensis<\/em>-aren  gaitasun sinbolikoa ukatzen ez duena. 40.800 urteko datazioa egin dugu;  bi espezieen arteko trantsizioa ordukoa da, 41.000 urtekoa. Zergatik ez  zuen margotu Neanderthalgo gizakiak, lepokoak egiteko gai izan zela  frogaturik bada? Beharbada, neanderthalak kultura aldetik <em>sapiens<\/em>-ak bezain <em>sapiens<\/em> izan ziren, hitz hori guretzat gorde dugun arren. Biologikoki neanderthalak ziren, baina kulturan? <\/p>\n<p><strong><em>Homo sapiens<\/em> etorri berriek margotuko zituzten beharbada&#8230;<\/strong><\/p>\n<p>Agian, bai; baina, <em>Homo sapiens<\/em> antzinakoenen arrastoak Europan, Errumanian daude, eta 38.500 urte  dituzte; arrasto genetikoak, ez beste objektuak. Zer pentsatu behar  dugu?<\/p>\n<p><strong>El Castilloko 40.800 urteko irudia <em>Homo neanderthalensis<\/em> batek margotuko zuela esaten ari zara?<\/strong><\/p>\n<p>Seguruenera, bai, une horretan espezie nagusia Neanderthalgo gizakia izango zelako, nahiz eta bere gailurrean ez egon.<\/p>\n<p><strong>Baieztapen horrek hautsak harrotuko ditu.<\/strong><\/p>\n<p>Badakit; <em>Homo neanderthalensis<\/em> espeziearen eztabaida indartu eta aberastuko da.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-06-15\/036\/001\/kantauriko_labar_artea_europako_zaharrena_dela_frogatu_dute.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-06-15\/036\/001\/kantauriko_labar_artea_europako_zaharrena_dela_frogatu_dute.htm<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-26766","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Kantauriko labar artea Europako zaharrena dela frogatu dute - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"&#039;Science&#039; aldizkariak azalean agertu du EHUko Marcos Garcia doktoreak parte hartutako ikerketa bat\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Kantauriko labar artea Europako zaharrena dela frogatu dute - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"&#039;Science&#039; aldizkariak azalean agertu du EHUko Marcos Garcia doktoreak parte hartutako ikerketa bat\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-06-19T06:24:03+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Xabier Martin\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Kantauriko labar artea Europako zaharrena dela frogatu dute\",\"datePublished\":\"2012-06-19T06:24:03+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\\\/\"},\"wordCount\":780,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\\\/\",\"name\":\"Kantauriko labar artea Europako zaharrena dela frogatu dute - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2012-06-19T06:24:03+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"'Science' aldizkariak azalean agertu du EHUko Marcos Garcia doktoreak parte hartutako ikerketa bat\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Kantauriko labar artea Europako zaharrena dela frogatu dute\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Kantauriko labar artea Europako zaharrena dela frogatu dute - Nabarralde","description":"'Science' aldizkariak azalean agertu du EHUko Marcos Garcia doktoreak parte hartutako ikerketa bat","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Kantauriko labar artea Europako zaharrena dela frogatu dute - Nabarralde","og_description":"'Science' aldizkariak azalean agertu du EHUko Marcos Garcia doktoreak parte hartutako ikerketa bat","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-06-19T06:24:03+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Xabier Martin","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Kantauriko labar artea Europako zaharrena dela frogatu dute","datePublished":"2012-06-19T06:24:03+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/"},"wordCount":780,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/","name":"Kantauriko labar artea Europako zaharrena dela frogatu dute - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2012-06-19T06:24:03+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"'Science' aldizkariak azalean agertu du EHUko Marcos Garcia doktoreak parte hartutako ikerketa bat","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kantauriko-labar-artea-europako-zaharrena-dela-frogatu-dute\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Kantauriko labar artea Europako zaharrena dela frogatu dute"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26766","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26766"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26766\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26766"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26766"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26766"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}