{"id":26686,"date":"2012-06-06T09:48:49","date_gmt":"2012-06-06T07:48:49","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/"},"modified":"2012-06-06T09:48:49","modified_gmt":"2012-06-06T07:48:49","slug":"kale-izendegiak-ezkutatzen-duena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/","title":{"rendered":"Kale izendegiak ezkutatzen duena"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p>Iru\u00f1eko historian emakumeek  izan duten garrantzia azaltzeko, ibilaldi gidatua egin du egunotan  Silvia Fernandez IPES elkarteko kide eta historialariak hiriko Alde  Zaharrean.<\/p>\n<p>I\u00f1igo Astiz <span>Iru\u00f1ea<\/span><\/p>\n<div><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120606\/p038_f01.jpg\" width=\"370\" \/> <\/p>\n<p><strong>Iturriaren publikotasuna. <\/strong>Egun Iru\u00f1eko  Katedralaren plaza den tokian zegoen erromatarren foroa garai batean,  baina emakumeek debekatua zuten bertan parte hartzea. Iturriak izan dira  historikoki emakumezkoen gune publikoak. 1790ean ura etxeetara eramaten  hasi zirenean, horregatik, propio zuten espazio publiko bakarrenetariko  bat galdu zuten. Silvia Fernandez historialariaren hitzetan, iturriko  urik ez zuten etxeak hautatu nahi izaten zituzten zerbitzari aritzen  ziren emakumeek. 1902koa da Nabarreria plazako iturria ageri duen  irudia.  \/ A. GARCIA DEAN \/ IRU\u00d1EKO UDAL ARTXIBOA<\/p>\n<p> <img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120606\/p039_f02.jpg\" width=\"370\" \/><\/p>\n<p><strong>Zaharberritzeko beharrik ez. <\/strong>1990eko  hamarkadan kaleratu zuen IPES elkarteak Iru\u00f1eko historian emakumezkoek  izan duten presentziari buruz egindako ikerketa. Hutsune nabarmenak  aurkitu zituzten, eta ibilaldi gidatuak egin zituzten zulo hori betetzen  saiatzeko. Urteak eman dituzte geroztik halakorik egin gabe, eta  asteburuan berritu dute ekimena (irudian). Zaharberritzeko behar  handirik gabe, gainera. Kale izendegiaren kasuan, berbera da egoera:  emakume gutxiren izenak ageri ziren lehen, eta emakume gutxiren izenak  ageri dira orain.  \/ JAGOBA MANTEROLA \/ ARGAZKI PRESS<\/p>\n<p> <img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120606\/p039_f01.jpg\" width=\"370\" \/><\/p>\n<p><strong>Emakume aurpegiko protesta.<\/strong> Iruindarra da  Gamazadaren aurpegia. Mugimendu handia izan zen German Gamazo  politikariak Nafarroako erregimen fiskal berezia desagerrarazteko  proposamena egin zuenean. Protesta handiak izan ziren, eta herritarrek  estatua bat eraiki zuten haien omenez. Manuel Martinez de Ubago  eskultoreak Rosa Oteiza izeneko emakumearen aurpegia jarri zion  irudiari. Protestak ere izan zuen emakume aurpegirik. Arga ibaiertzean  arropa garbitzen aritzen ziren emakumeek, esaterako, pankarta propioa  atera zuten protestetan.  \/ JAGOBA MANTEROLA \/ ARGAZKI PRESS<\/p>\n<\/p><\/div>\n<p>Iru\u00f1e erdia falta zaio Iru\u00f1eari. Emakumeen historia da  falta zaiona. Kale izendegietan, adibidez, nabarmena da ezabaketa, eta  portzentajeek erakusten dute haren neurria. 518 kale zituen Iru\u00f1eak  90eko hamarkadan, eta 36k baino ez zuten emakume izenik. Birjinak dira  haietariko hamabost, eta santuak hamahiru. Eta erlijioarekin lotutako  emakumeak kenduta, hiru hiritar, bi erregina eta eleberri bateko  pertsonaia bat. Besterik ez. Urteekin hazi egin da hiria, eta kale  berriak eraiki dituzte, baina zuloa ez da bete. Kale izendegiak  ezkutatzen duena erakustea da, horregatik, Silvia Fernandez  historialariaren asmoa. Bisita gidatua antolatu du egunotan, Iru\u00f1earen  beste erdia ezagutzeko.<\/p>\n<p>90eko hamarkadan hasi zituzten ibilaldiak  IPES elkarteko kideek, baina ez dute besterik egin geroztik. Larunbat  honetan berritu dute ekimena. Moldaketa handirik ez dute behar izan,  gainera: urteak joan eta urteak etorri, bisitak ez du gaurkotasunik  galdu. Kale izendegia aipatu du Fernandezek berriz frogatzat. Badu  garrantzia gaiak. \u00abHaren bidez sozializatzen da historia. Hari esker  bilakatzen dira historia pertsonaia, gertakari eta sinboloak. Gaur egun,  ezkutuan dago errealitate hori, eta badirudi emakumeok ez garela santa  edo birjinak baino izan. Hiriaren eraikuntzaren historiaren parte izatea  eragozten digute. Gezur historiko bat da\u00bb. <\/p>\n<p>San Jose plazan hasi  du azalpena Fernandezek. K. a.-ko 75-74. urtean Pompeio jeneralak  pausalekutzat hautaturiko gunean. Baina ez horregatik bakarrik. Bertan  da hiriko lehen emakumezko maisu eskola izan zena ere. 1885ean eraiki  zuten, eta Mari Ana Sanz izan zen lehen zuzendaria. Eraikinez eraikin  egin du ibilbidea gero. Kalez kale. Betiere, izendegian ageri ez diren  izenak mihian. Ez da zerrenda motza. Katalina erregina aipatu du,  esaterako, San Lorentzoko ate inguruan; Rita Aginaga abeslaria Karmen  kaleko zortzigarrenean; Leonor Ollakarizketa saltzailea Udaletxeko  plazan, auto eta txofer propioa omen zuen <em>La Turca<\/em> ezizeneko prostituta&#8230;<\/p>\n<p>Iturrien  garrantzia azpimarratu du Fernandezek Nabarrerian. \u00abHori zen emakumeek  gune publikoan beste emakumeekin egoteko zuten gune nagusia\u00bb. Ez zen  horretarako bestelako aukera handirik, eta horregatik 1790eko kexak.  Orduan hasi ziren Iru\u00f1ean etxeetarako iturriko ura eramaten. \u00abGarapen  ikurtzat azaldu dute aldaketa hori historialariek beti, baina  emakumearentzat ez zen dena hain positiboa izan. Galdu egin zuen propio  zuen espazio publiko bakarra: iturriarena. Ez zen halako aurrerapena  haien ustez, eta zerbitzariek horregatik aukeratu nahi izaten zituzten  iturriko urik ez zuten etxeak lanerako. Iturrira joan ahal izateko\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Mitoen arrakalak<\/strong><\/p>\n<p>Guneka  ere azaldu du emakumeen presentzia Fernandezek. Merkatariak ziren  nagusi Mercaderes kalean, garbitzaileak Arga ibaiaren ertzetan, eta  prostituta franko izaten zen garai bateko Ma\u00f1ueta kaleko bainuetan.  Zerbitzari eta inude ziren beste asko. \u00abHistoriak dio emakumea  industrializazioaren garaian hasi zela lanean, baina hori ez da egia.  Beti lan egin dute emakumeek. Industrian sartzean, ordea, gizonekin hasi  ziren lehian ordainpeko lanpostuengatik, eta horregatik esaten da  orduan sartu zirela lan munduan, baina ez da egia\u00bb.<\/p>\n<p>Amatasunaren  mitoaren aurka ere mintzo da historia. Karmen kalean dago froga,  Fernandezek dioenez. \u00abGarai batean, tornu bat zegoen kale honetan.  Umearen kargu egiterik ez zuten emakumeek hor uzten zituzten haurrak,  eta tornua biratu, eta hartu egiten zituzten tornuko umeen etxeko mojek.  Umeekiko erabateko eskaintzaren ideia garaikidea da. Beti hala izan  dela saldu digute, baina gezurra da hori\u00bb.<\/p>\n<p>Latza ere bada  historia. Emakumeen aurkako bortizkeriaren lekuko dira hiriko plazak.  Bortizkeria publiko eta instituzionala. Hortaz ari da Fernandez Udaletxe  plazan, han udaletxerik ere ez zegoen garaiaz, 1757an. \u00abPublikoki  zigortzen zituzten hemen emakumeak, baita hil ere. Adulterioagatik,  esaterako. Hemen zigortu zituzten Maria de Caparroso tuterarra eta haren  senarra. Eskuin eskua moztu zieten lehenik, eta garrotez hil zituzten  gero\u00bb. Artxiboetatik berreskuratutako historia bat da. Izen bat baino  ez, baina gehiago izan ziren gisa horretako kasuak.<\/p>\n<p>Emakumeak eta  erlijioa. Banaezina dirudi binomioak kaleen izenetan. Mediku, musikari,  zientzialari edo bestelako edozein ofizioko kideak dira gizonak;  santuak eta birjinak emakumeak. Erlijioa babesleku ere izan da, ordea,  emakume askorentzat Fernandezek dioenez. Kale Nagusian ari da.  \u00abAskatasun gunea zen komentua. Ezkontza zen helburu bakarra garai  batean. Lesbianek edo ezkondu nahi ez zuten gazteek hor bazuten aukera  bat bizi ahal izateko. Gainera, komentu askok baratze propioa ere izaten  zuten, eta emakumeek autogestionatutako tokiak ere baziren horregatik\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Erregina ikusezinak<\/strong><\/p>\n<p>Kale  izendegian ez da jende xume horren arrastorik ageri, baina ezta  erreginenik ere, kasik. Takonera ingurura heltzean eman du azalpena  gidariak. \u00abHemen oso erregina borrokalari eta esanguratsuak izan dira,  baina ez dute aitortzarik. Azken urteetan egindako kale berrietako bati  eman diote Toda Aznarez Iru\u00f1eko Erresumako erreginaren izena. Baina ez  dago askoz gehiago\u00bb. Proposamena ere egin zioten udalari IPESekoek.  Izendegia gaika berritzeko gomendatu zieten. Badago non hautatua.<\/p>\n<p>Osoa  zen proposamena. Artista izenak, erregina izenak, ofizio izenak,  politikan parte hartu duten emakumeak&#8230; \u00abEgin genuen proposamenean  sozialistak, abertzaleak, anarkistak eta klase guztietako emakumeak  aipatu genizkien udal arduradunei. Parte hartze politikoan aitzindari  izan ziren pertsonak hautatu genituen. Nafarroa osoa gurutzatu zuen,  adibidez, Dolores Baleztena karlistak. Kamioi bat gidatzen omen zuen,  eta mitinak ematen zituen batean eta bestean, erregearen, foruen eta  erlijioaren alde. Nafarroako errepideetan kamioiarekin ibili zen lehen  emakumea izan omen zen\u00bb.<\/p>\n<p>Hezkuntzan hasten da dena. \u00abIrakasleak  dira mundu osoan feminismoaren aitzindariak. Ez soilik Nafarroan. Gaur  egun bazterketarik nabarmenena duten herrialdeetan ere hezkuntzara  sarbidea duten emakumeak dira kontzientzia hartzen lehenak\u00bb. Ibilbidean  etengabeak dira ikastolen sorkuntzan zer esana izan duten emakumeen  erreferentziak, eta maiz ateratzen da Emakume Abertzaleen Batza izeneko  taldearen izena ere. Zapaterian zuten egoitza. \u00abOso talde interesgarria  da\u00bb, azaldu du Fernandezek. \u00abEusko Alderdi Jeltzalearen ideologia  hedatzen laguntzeko transmisio uhal izateko sortu zen berez, baina  autonomia handia izan zuten. Oso testu esanguratsuak idatzi zituzten.  Prefeministak direla esan behar nuen, baina ez, ez, feministak izan  ziren\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Bi begien beharraz<\/strong><\/p>\n<p>Garrantzitsuak denak.  Historiaren parte guztiak. Baina baita ikusezinak ere,  gehien-gehienetan. \u00abInork ez ditu ikusi emakume hauek\u00bb, dio Fernandezek.  \u00abHiri honetako historialari sonatu batek ere aitortu zidan hori.  &#8216;Historia guztia begi bakarrarekin ikusi dudala ohartu naiz&#8217;, esan  zidan. Artxiboetan informazio iturri batzuk edo besteak hauta ditzakezu,  eta daudenak ere modu batera edo bestera irakur ditzakezu. Dena alda  dezake aukera horrek. Abeltzainez aritzean gizonezko abeltzainez baino  ez dira ari testuak, gaztelua eraiki zutenez ari direnean, gaztelua  eraiki zuten gizonez soilik&#8230; Erabatekoa izan da ezabaketa\u00bb.<\/p>\n<p>Hutsune hori betetzea izan zen 90eko hamarkadan IPES elkartearen asmoa, eta horregatik abiatu zuten ikerketa. <em>Ellas, las mujeres en la historia de Pamplona<\/em> izeneko liburua idatzi zuten Silvia Fernandezek, Paco Rodak, Ana Diez  de Urek eta Sonia Pinillosek. Hartara jo dezake gaia sakonago aztertu  nahi duenak. Salbuespen bat da, ordea, Fernandezen arabera. Hutsunea  hutsune baita oraindik. Kale izendegien atzealdeari begiratu behar zaio  oraindik Iru\u00f1eari beste Iru\u00f1e erdia aurkitzeko.<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-06-06\/038\/001\/kale_izendegiak_ezkutatzen_duena.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2012-06-06\/038\/001\/kale_izendegiak_ezkutatzen_duena.htm<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iru\u00f1eko historian emakumeek izan duten garrantzia azaltzeko, ibilaldi gidatua egin du egunotan Silvia Fernandez IPES elkarteko kide eta historialariak hiriko Alde Zaharrean. I\u00f1igo Astiz Iru\u00f1ea Iturriaren publikotasuna. Egun Iru\u00f1eko Katedralaren plaza den tokian zegoen erromatarren foroa garai batean, baina emakumeek debekatua zuten bertan parte hartzea. Iturriak izan dira historikoki emakumezkoen gune publikoak. 1790ean ura etxeetara [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-26686","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Kale izendegiak ezkutatzen duena - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Iru\u00f1eko historian emakumeek izan duten garrantzia azaltzeko, ibilaldi gidatua egin du egunotan Silvia Fernandez IPES elkarteko kide eta historialariak hiriko Alde Zaharrean.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Kale izendegiak ezkutatzen duena - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Iru\u00f1eko historian emakumeek izan duten garrantzia azaltzeko, ibilaldi gidatua egin du egunotan Silvia Fernandez IPES elkarteko kide eta historialariak hiriko Alde Zaharrean.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-06-06T07:48:49+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120606\/p038_f01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"I\u00f1igo Astiz\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Kale izendegiak ezkutatzen duena\",\"datePublished\":\"2012-06-06T07:48:49+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/\"},\"wordCount\":1290,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120606\\\/p038_f01.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/\",\"name\":\"Kale izendegiak ezkutatzen duena - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120606\\\/p038_f01.jpg\",\"datePublished\":\"2012-06-06T07:48:49+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Iru\u00f1eko historian emakumeek izan duten garrantzia azaltzeko, ibilaldi gidatua egin du egunotan Silvia Fernandez IPES elkarteko kide eta historialariak hiriko Alde Zaharrean.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120606\\\/p038_f01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20120606\\\/p038_f01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Kale izendegiak ezkutatzen duena\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Kale izendegiak ezkutatzen duena - Nabarralde","description":"Iru\u00f1eko historian emakumeek izan duten garrantzia azaltzeko, ibilaldi gidatua egin du egunotan Silvia Fernandez IPES elkarteko kide eta historialariak hiriko Alde Zaharrean.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Kale izendegiak ezkutatzen duena - Nabarralde","og_description":"Iru\u00f1eko historian emakumeek izan duten garrantzia azaltzeko, ibilaldi gidatua egin du egunotan Silvia Fernandez IPES elkarteko kide eta historialariak hiriko Alde Zaharrean.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-06-06T07:48:49+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120606\/p038_f01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"I\u00f1igo Astiz","Tiempo de lectura":"6 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Kale izendegiak ezkutatzen duena","datePublished":"2012-06-06T07:48:49+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/"},"wordCount":1290,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120606\/p038_f01.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/","name":"Kale izendegiak ezkutatzen duena - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120606\/p038_f01.jpg","datePublished":"2012-06-06T07:48:49+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Iru\u00f1eko historian emakumeek izan duten garrantzia azaltzeko, ibilaldi gidatua egin du egunotan Silvia Fernandez IPES elkarteko kide eta historialariak hiriko Alde Zaharrean.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120606\/p038_f01.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20120606\/p038_f01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kale-izendegiak-ezkutatzen-duena\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Kale izendegiak ezkutatzen duena"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26686","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26686"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26686\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26686"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26686"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26686"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}