{"id":26548,"date":"2012-05-16T15:16:54","date_gmt":"2012-05-16T13:16:54","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/porrotaren-binomioa\/"},"modified":"2012-05-16T15:16:54","modified_gmt":"2012-05-16T13:16:54","slug":"porrotaren-binomioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/","title":{"rendered":"Porrotaren binomioa"},"content":{"rendered":"<p>  <!--more-->  <\/p>\n<h2>Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa<\/h2>\n<p><strong>Itoizko urtegia eta Nafarroako ubidea ez direla errentagarriak agerian utzi du Rosario Brinquisek, azpiegitura horiei buruz egindako ikerketa lanaren eskutik.<\/strong><\/p>\n<p>Datuak mahai gainean jarri ditu. Eta zalantzarako  tarterik ez dute uzten: ehunka milioi euro jaten duen zulo beltza dira  Itoizko urtegia eta Nafarroako ubidea. Porrot egin du binomioak. Rosario  Brinquisek <em>Itoitz 2012. Analisi ekonomikoa<\/em> izenburuko lana egin  du. Azterketa hori Zaragozako Unibertsitatean garatu du, Pedro Arrojok  zuzendu uraren kudeaketari buruzko masterraren barruan.<\/p>\n<p>Urtegiaren  eta ubidearen atzean dauden zenbakiak agerian utzi ditu Brinquisek,  Itoizko horma eraikitzen hasi zirenetik ia hogei urte igaro direnean:  urtegiak, Nafarroako ubidearen lehen faseak eta lehen faseko lurrak  ureztatzeko lanek 1.751 milioi eurotik goitiko kostua dute. 30 urteko  eperako azterketa egin du egileak. Proiektu osoaren aurrekontua 1.359  milioi euro ingurukoa zen, orain arte egin dena eta ubidearen bigarren  fase osoa kontuan hartuta.<\/p>\n<p>Datu horietatik abiatuz, lanak hiru  ondorio nagusi nabarmentzen ditu: proiektua ez dela errentagarria  gizartearentzat; lanpostu gutxi sortzen dituela; eta ur horniketarako  egindako aurreikuspenak errealitatetik urruti direla. Nafarroako  Gobernuak ezinbertzeko proiektutzat jo izan du beti Itoizko urtegia;  funtsezkotzat, herrialdea garatzeko. Datuek erakusten dute aurreikuspen  horiek batere funtsik gabeko oinarria bazutela. Bertzela erranda, zuzen  zirela Itoizko urtegia beharrezkoa ez zela ohartarazten zutenak.<\/p>\n<p>Proiektuak  egindako inbertsioa berreskuratzeko gaitasun mugatua da arazo  nagusietako bat. 1.751 milioi euroko kostua dute Itoizko urtegiak eta  ubideak, baina azpiegitura horiek zati txiki bat berreskuratzeko aukera  baino ez dute ematen: %27, bakarrik ubidearen lehen fasearekin.  Bigarrena eginez gero, %28ra baino ez litzateke igoko. Kostuak  berreskuratzeko bidea dira, bertzeak bertze, nekazariek ordaintzen duten  kopurua eta urtegiko zentral hidroelektrikoen jarduera.<\/p>\n<p>Brinquisen  ondorioak argiak dira: \u00abProiektuak 30 urteko epean eraginen lukeen  ekoizpen gordina proiektuak eragindako kostuak baino nabarmen  murritzagoa da; ekoizpen gordinak epe horretan 1.296 milioi euroko  kopurua emanen luke; kostua 1.751 milioi eurokoa izanen litzateke, %35  gehiago, alegia; proiektua, beraz, ez da errentagarria gizartearentzat\u00bb.<\/p>\n<p>Horri  lotuta, bada nabarmentzeko bertze kontu bat: gastatutakoa  berreskuratzeko gaitasunik ezak Europak ezarritako uraren zuzentarauaren  aurka egiten duela. Zuzentarau horrek jasotzen baitu funtsezkoa dela  gisa horretako azpiegiturek kostuak berreskuratzea.<\/p>\n<p>Enpleguei  dagokienez, nekazaritzari lotutako merkatuaren egoerak ondorio du  Nafarroako ubideak ureztatutako lurretan laboreak ereitea, batez ere,  eta, beraz, lanpostu gutxi sortzen direla nabarmendu du Brinquisek: \u00ab227  lanpostu urtean. Kontuan hartu behar da batez ere artoa ari direla  ereiten\u00bb. Lehen faseak 22.300 hektarea jasotzen ditu. <\/p>\n<p>Hirugarrenik,  lanean agerian gelditu da ur horniketarako erabilerak hagitz gutxi  garatu direla; espero baino nabarmen gutxiago. \u00abAurreikuspena zen ur  horniketarako urtean 60 hektometro kubo bideratzea; erabiltzen ari diren  ur kopurua 2,7 hektometro kubokoa da\u00bb. Ur sarean 48 milioi eurotik  goitiko inbertsioa egin da, ura herritarren esku jartzeko. Urtegiak 418  hektometro kuboko gaitasuna du.<\/p>\n<p>\u00abProiektuak, ziurrenik, eragin  positibo zehatzak izanen ditu, baina, oro har, urtegiari eta ubideari  buruz lanak ematen duen ikuspegia ez da batere itxaropentsua, egungo  datuak kontuan hartuta aurreikusten den errentagarritasunak ez baitu  egindako gastua justifikatzen\u00bb.<\/p>\n<p>Brinquisen lanak, gainera,  egileak berak azpimarratu duenez, ez ditu kontuan hartu Itoizko  urtegia-Nafarroako ubidea binomioak eragindako ingurumen kostuak.  \u00abProiektuak ingurumenean eragindako kalteen inguruko jarraipenari  buruzko daturik ez dago. Horrek anitz zailtzen du etorkizunean ikerketak  egiteko aukera, proiektua egin aurretik eta ondotik ingurumenaren  egoera ezagutu ahal izateko\u00bb.<\/p>\n<p>Analisi ekonomikoa da Brinquisek  egin duena, eta hark jasotako datuetan ere, ondorioz, ez da islatzen  urtegiari eta ubideari lotutako gizarte gatazkak izandako eragina. Ezin  da bazter utzi, ordea, hogei urtez urtegiaren aurka aritu zirela egun  urtegiaren azpian diren herrietako biztanleak.<\/p>\n<p>Gizartea bitan  zatitu zuen Itoizko proiektuak, eta hogei urte luzez porlanezko horma  batek erabat baldintzatuta bizi izan ziren Itoitz, Artozki, Agoitz eta  inguruko herrietako bizilagunak. Urtegia egiteko, hain zuzen ere,  Itoitz, Artozki, Orbaitz, Ezkai, Muniain, Gorritz eta Artzi eraitsi  zituzten 2003. urtean, bai eta Nagoreren erdia ere.<\/p>\n<p><strong>\u00abEuropako baratzeko eredu\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Herriok  \u00abgizarte osoaren interesaren alde\u00bb eraitsi zituen Nafarroako Gobernuak.  Erakunde horretako agintariek behin eta berriz errepikatu dute, hain  zuzen,  Nafarroaren garapenerako ezinbertzekoak direla Itoizko urtegia  eta Nafarroako ubidea. Are gehiago, azpiegitura horien arrakasta  nabarmendu izan dute, behin baino gehiagotan.<\/p>\n<p>2006an, halaxe  mintzatu zen orduko Nafarroako presidente Miguel Sanz: \u00abItoizko  urtegia-Nafarroako ubidea binomioa Espainiako ur azpiegitura nagusietako  bat da; haren eskutik, Espainiako nekazaritzaren garapenerako giltzarri  bilakatzen da Nafarroa, Europako baratzeko eredu\u00bb.<\/p>\n<p>Errealitateak  zer ikusteko gutxi du Sanzen diskurtsoarekin, Brinquisen lanak agerian  utzi duenez. Antz handia du, ordea, urtegiaren aurkako borrokan parte  hartu zuten hainbat adituk iragarritakoarekin. Pili Yoldik eta Fito  Jimenezek koordinatu <em>Itoitz 1994<\/em> txostenean, adibidez, argi eta  garbi esaten zuten Nafarroako ekonomiaren ikuspuntutik lehorreko lurrak  ureztatzeko inbertsioa ez zela errentagarria. Txostenean salatu zuten,  halaber, ustezko errentagarritasun horri buruzko ikerketarik ere ez  zutela egin urtegiaren eta ubidearen bultzatzaileek.<\/p>\n<p>Hori kontuan  hartuta, 1990eko hamarkadan jada Nafarroako ubidearen bigarren fasea ez  egiteko aukera jarri zuten urtegiaren aurkakoek mahai gainean. Susmo  hori bazuten. Egun, Nafarroako Gobernuak berak egindako urratsek jarri  dute bigarren fase hori kolokan.<\/p>\n<p>Nafarroako Gobernuko Landa  Garapen, Industria, Lan eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goikoetxeak  bilera egin zuen joan den otsailaren 20an Espainiako Nekazaritza,  Elikadura eta Ingurumen ministro Miguel Arias Ca\u00f1eterekin. Bilera hartan  Nafarroako ubidearen bigarren fasea berraztertzeko beharra jarri zuen  Goikoetxeak mahai gainean. Eta jarrera horri eutsi zion joan den  martxoan Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian. \u00abBigarren fase  hori egiteko modurik egokiena aztertu behar dugu, eta bertzelako  alternatibak kontuan hartu. Agerikoa da egungo egoera ez dela duela  hamabost urteko bera\u00bb.<\/p>\n<p>Trukean, lehendabiziko fasea handitzeko  asmoa agertu du Nafarroako Gobernuak, Tafalla eta Sesma artean. 15.000  hektarea hartuko lituzke lehen faseko bertze zati horrek. Martxoko  agerraldian, Goikoetxeak erran zuen Nafarroako Gobernuak erabakia  bizpahiru hilabetean hartuko zuela. Oraindik ez dute deus argitu. <\/p>\n<p>Brinquisen  lanak oraindik garatu gabeko ubidearen faseei ere egiten die so.  Gomendioa argia da: lehen faseko hutsak eta lan egiteko moduak bazter  uztea, \u00abinbertitutako diru publikoari, bai eta eragindako ingurumen  kostuei ere, ahalik eta errentagarritasunik handiena ateratzeko\u00bb. Hori  lortzeko, proposamen zehatzak egiten ditu Brinquisek: \u00abKostuak  berreskuratzeko indarrean dauden oinarriak ezartzea; informazioa  zabaltzerakoan gardentasunez jokatzea; eta herritarren parte hartzea  sustatzea\u00bb. Hau da, orain arte egin ez dena egitea.<\/p>\n<p> <a name=\"despiezea1\"> <\/a> <\/p>\n<div>\n<section>\n<p><em>Pedro Arrojo. Zaragozako Unibertsitateko irakaslea<\/em><\/p>\n<h3>\u00abNegozio txarra egin du Nafarroak Itoitzekin\u00bb<\/h3>\n<p><strong>E. Elizondo <span>Iru\u00f1ea<\/span><\/strong><\/p>\n<p>Itoizko urtegiaren aurka hasieratik lan egin du Pedro  Arrojok (Madril, 1951). Uraren Kultura Berria fundazioko bultzatzaile  nagusietako bat da.<\/p>\n<p><strong>Zuk zuzendu duzu Rosario Brinquisen lana. Zer deritzozu?<\/strong><\/p>\n<p>Bazela  garaia lan hori egiteko. Denborak erakutsi du arrazoi osoa genuela  Itoizko urtegiari ezetz erraten genionok. Brinquisen lanak horixe  ondorioztatu du. Hortxe daude datuak. Paperean jasota.<\/p>\n<p><strong>Urtegia egina dago, ordea, eta Nafarroako ubidearen lehen fasea ere bai.<\/strong><\/p>\n<p>Proiektu  horiekin negozio hagitz txarra egin du Nafarroako gizarteak. Kudeaketa  publikoaren bertze hainbat esparrutan ikusi duguna ikusi dugu proiektu  horren atzean ere: uraren kudeaketa pribatizatu egiten dela, baina ez  oro har, baizik eta bakarrik inbertsioa egiten duenarentzat  errentagarritasuna bermatuta gelditzen den ataletan. Itoizko urtegia eta  Nafarroako ubidea arrakasta handitzat aurkeztu dituzte Nafarroako  agintariek herritarren aurrean; kontuak egin, eta agerian gelditzen da  jarritako diruaren %80tik goiti ez duela berreskuratuko estatuak.  Nafarroako gizartea ez da nekazaritza gizarte bilakatuko proiektuon  eskutik. Eta sortu diren lanpostuen kopurua hagitz eskasa da.<\/p>\n<p><strong>Inbertsioa egin duenaren errentagarritasuna aipatzen duzunean, itzalpeko ordainsariaz ari zara, ezta?<\/strong><\/p>\n<p>Bai.  Itoitzen, batetik, berreskuratzeko inolako asmorik gabe jarri den diru  publikoa dugu. Dirutza. Bertzetik daude ustez bitartekaritza lana  egiteko sortu diren enpresa publikoak, Aguacanal adibidez. Enpresek  osatutako finantza egitura oso bat dago hor, eta diru publikoa  erabiltzen du. Hirugarrenik, sektore pribatua dago. Pribatua denez, hor  inork ezin du dirurik galdu. Eta, horregatik, esparru hori pribatizatu  egiten da, eta ura negozio bilakatzen da. Argi dago Itoitz egiteak  dirutza publikoa xahutuko duela; baina enpresa pribatu horiek daude  neurgailuak dauden tokian. Kobratu ahal izanen duten tokian. Merkatua  bereganatzen dute, eta, funtsean, monopolioa dute. Onurak pribatizatu  egiten dituzte, eta galerak, berriz, gizartearen esku uzten dira.  Enpresa horiek daude ura banatzen den tokian. Nekazariak ura jasotzeko  ordaindu egin behar du.<\/p>\n<p><strong>Eta nekazarientzat errentagarria da proiektua?<\/strong><\/p>\n<p>Ez.  Ustez, Nafarroako ubidearekin Nafarroa paradisu bilakatu behar zuten;  denetarik erein eta landu ahal izanen zela erraten zuten proiektuaren  bultzatzaileek. Baina errealitatea ez da hori. Errealitatea da guk  aspaldi erran genuena, Europak diruz lagundutako laboreekin ari direla  lanean. Horrekin ezin da Itoitzen eta ubidearen gisako obra bat  ordaindu.<\/p>\n<p><strong>Lehen fasea baino ez dago egina; bigarrena berraztertu behar omen dute. Zer deritzozu?<\/strong><\/p>\n<p>Nik  ez dut uste bigarren fasea eginen dutenik. Ez dute onartu nahi atzera  egin behar dutela, baina ari dira proiektua bazter uzteko bidea  bilatzen. Bertzeak bertze, dirurik ez dagoelako.<\/p>\n<p><strong>Bigarren fasea egiten ez bada, agerian geldituko da proiektu osoa.<\/strong><\/p>\n<p>Lotsagarria da Itoitzekin gertatu dena. Nik uste dut eztabaida sakona eta zabala behar dela proiektuari buruz.<\/p>\n<p><strong>Zaila da, oraindik ere, halako eztabaida bat martxan jartzea?<\/strong><\/p>\n<p>Bada,  bai. Kosta egiten zaigu gaizki egin dena agerian uztea. Proiektu batek  ez badu ustez eman behar zuena ematen, norbaiti eskatu beharko genioke  erantzukizuna. Baina hori hemen ez da gertatzen. Autokritikarako  gaitasunik ez da. Baina kontua hori da; milaka milioi xahutu dugula, eta  zertarako? Proiektua justifikatuko lukeen lanposturik ere ez da sortu.  Erantzukizun politikoak badira.<\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n<p> <a name=\"despiezea2\"> <\/a> <\/p>\n<div>\n<section>\n<h3>Uraren Kultura Berria fundazioak batzarra eginen du Beiren<\/h3>\n<p>Itoitz izanen da protagonista nagusietako bat Uraren  Kultura Berria fundazioak asteburuan Beiren (Nafarroa) eginen duen  batzar nagusian. Ostiraletik igandera bitarte, Itoizko urtegiari eta  Nafarroako ubideari buruz eginen dute eztabaida parte hartzaileek.  Larunbatean, goizez batzarra eginen dute fundazioko kideek. 18:00etatik  aurrera, Itoitzi hainbat aldetatik eginen diote so. Zaragozako  Unibertsitateko Ekonomia irakasle Pedro Arrojok, Rosario Brinquisek eta  Juan Jesus Corcin Erriberriko nekazariak parte hartuko dute. Juan  Antonio Sainzek Lizarraldeko nekazariak ordezkatuko ditu, eta Ignacio  Gil nekazaritza ereduez ariko da. Igandean amaituko da topaketa.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2012-05-16\/020\/001\/Itoizko_zuloa.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2012-05-16\/020\/001\/Itoizko_zuloa.htm<\/a><\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-26548","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Porrotaren binomioa - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Itoizko urtegia eta Nafarroako ubidea ez direla errentagarriak agerian utzi du Rosario Brinquisek, azpiegitura horiei buruz egindako ikerketa lanaren eskutik.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Porrotaren binomioa - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Itoizko urtegia eta Nafarroako ubidea ez direla errentagarriak agerian utzi du Rosario Brinquisek, azpiegitura horiei buruz egindako ikerketa lanaren eskutik.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-05-16T13:16:54+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Edurne Elizondo\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/porrotaren-binomioa\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/porrotaren-binomioa\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Porrotaren binomioa\",\"datePublished\":\"2012-05-16T13:16:54+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/porrotaren-binomioa\\\/\"},\"wordCount\":1508,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/porrotaren-binomioa\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/porrotaren-binomioa\\\/\",\"name\":\"Porrotaren binomioa - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2012-05-16T13:16:54+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Itoizko urtegia eta Nafarroako ubidea ez direla errentagarriak agerian utzi du Rosario Brinquisek, azpiegitura horiei buruz egindako ikerketa lanaren eskutik.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/porrotaren-binomioa\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/porrotaren-binomioa\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/porrotaren-binomioa\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Porrotaren binomioa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Porrotaren binomioa - Nabarralde","description":"Itoizko urtegia eta Nafarroako ubidea ez direla errentagarriak agerian utzi du Rosario Brinquisek, azpiegitura horiei buruz egindako ikerketa lanaren eskutik.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Porrotaren binomioa - Nabarralde","og_description":"Itoizko urtegia eta Nafarroako ubidea ez direla errentagarriak agerian utzi du Rosario Brinquisek, azpiegitura horiei buruz egindako ikerketa lanaren eskutik.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-05-16T13:16:54+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Edurne Elizondo","Tiempo de lectura":"8 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Porrotaren binomioa","datePublished":"2012-05-16T13:16:54+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/"},"wordCount":1508,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/","name":"Porrotaren binomioa - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2012-05-16T13:16:54+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Itoizko urtegia eta Nafarroako ubidea ez direla errentagarriak agerian utzi du Rosario Brinquisek, azpiegitura horiei buruz egindako ikerketa lanaren eskutik.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/porrotaren-binomioa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Porrotaren binomioa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26548","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26548"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26548\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26548"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26548"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26548"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}