{"id":26530,"date":"2012-05-14T13:50:13","date_gmt":"2012-05-14T11:50:13","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/"},"modified":"2012-05-14T13:50:13","modified_gmt":"2012-05-14T11:50:13","slug":"nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/","title":{"rendered":"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<div>Oharra: 2011ko apirilean  defenditu genuen gure  tesia, eta laburpen bat dakargu orriotara. Tesia osorik  irakurri nahi  duenak jo dezala helbide honetara: <a href=\"https:\/\/www.educacion.gob.es\/teseo\/imprimirFicheroTesis.do?fichero=24596\" target=\"_blank\">https:\/\/www.educacion.gob.es<\/a><\/div>\n<p>Hizkuntza aldakorra da berez, ez da gauza estatiko bat, aldatuz doa  etengabe, eta aldakortasun hori ikuspuntu askotatik azter daiteke.  Dialektologiaren helburua da hizkuntza espazioan eta geografian zehar  nola aldatzen den aztertzea (diatopia), eta marko horretan kokatzen da  gure tesia. <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/96791\/142857\" target=\"_blank\">Nafarroa<\/a>ko ipar-mendebaleko lau ibarretako euskara aztertu dugu: <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/52577\" target=\"_blank\">Imotz<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/21430\" target=\"_blank\">Basaburu<\/a> Nagusia, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/86184\" target=\"_blank\">Larraun<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/21404\" target=\"_blank\">Araitz<\/a>-Betelu.  Hizkera horiek espazioan nola banatzen eta egituratzen diren ikertu  dugu, herritik herrira eta eskualdetik eskualdera aldatuz edo berdinduz  doazen hizkuntza-ezaugarriak identifikatuz, eta betiere denbora (alegia,  ardatz diakronikoa, historia) eta beste ikuspuntu batzuk ere aintzat  harturik.<\/p>\n<h3>Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu: Nafarroako ipar-mendebaleko lau ibar<\/h3>\n<p>Nafarroako mendialdean daude gure tesian aztertu ditugun lau ibarrak;  Euskal Herriaren erdigunean, Nafarroako ipar-mendebaleko ertz batean,  eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/104738\" target=\"_blank\">Iru\u00f1e<\/a>tik zein <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/76749\" target=\"_blank\">Gipuzkoa<\/a>tik  hurbil. Ibarrotako herriek Nafarroako beste herri batzuk dituzte beren  mugetan, eta, Araitz-Beteluren kasuan, baita Gipuzkoako beste batzuk  ere.<\/p>\n<div><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/argazkiak\/gaia62403_01.jpg\" alt=\"Gure azter-eremuko herriak eta haien mugakideak\" height=\"375\" width=\"610\" \/> <\/p>\n<p>Gure azter-eremuko  herriak eta haien mugakideak.<\/p>\n<\/p><\/div>\n<p>Dialektologiaren ikuspuntutik, oso kokagune interesgarria da. Izan  ere, Euskal Herriaren erdigunean egonik, alderdi askotako eraginak bildu  dira eremu horretara; erdiguneetako hizkeretan, isoglosak elkarrekin  gurutzatu ohi dira, konbergentzia handiko eremuak izaten dira, eta oso  ohikoa da halako guneetan continuum linguistikoak eta trantsizio-eremuak  eratzea.<\/p>\n<p>Bestalde, Erdi Arotik hasita Iru\u00f1ea eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/140964\" target=\"_blank\">Tolosa<\/a> lotzen zituen bide zaharrak bete-betean harrapatzen du gure  iker-eremua. Merkatari eta salerostunen joan-etorria etengabea izan zen  bide hartan, eta horrek, jakina, arrastoa utzi zuen bideak zeharkatzen  zituen herri eta ibarretan. Azken batean, Nafarroaren eta Gipuzkoaren  arteko harremanen lekuko paregabea dugu Iru\u00f1ea eta Tolosa arteko bide  zaharra (hartaz gehiago jakiteko, ikus Recondo 2010).<\/p>\n<p>Meilletek dioenez, \u201cez dago hizkuntza bat ulertzerik, erabiltzen duen  jendearen bizi-baldintzen berri izan gabe; are gehiago, ezin da  erlijiorik edo giza ohiturarik benetan ulertu, haien arabera bizi  direnen hizkuntza ezagutu gabe\u201d (2001 [1924]: 13-14). Giza harremanek  zuzenean eragiten dute hizkuntzan, eta, beraz, dialektologian ere  aintzat hartu beharreko arlo bat da, giza harremanetan aurkituko baitugu  hizkuntzan islatzen diren gertakari ugariren azalpena eta arrazoia.<\/p>\n<p>Ildo horretatik, gure eremuko herritarrak nondik nora ibili diren eta  gaur egun nondik nora ibiltzen diren aztertu dugu gure tesian. Adibide  gutxi batzuk emango ditugu. Esate baterako, Imotzen, mendebaleko ertzean  den <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/66939\" target=\"_blank\">Goldaratz<\/a> herriak harreman estua izan du ondoko herri larraundarrekin (<a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/83965\" target=\"_blank\">Oderitz<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/94140\" target=\"_blank\">Madotz<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/21469\" target=\"_blank\">Astitz<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/9480\" target=\"_blank\">Arruitz<\/a>), eta horrek arrastoa utzi du hango euskaran; adibide bat ematearren, Imozko gainerako herriek &#8211;<em>ea<\/em>, &#8211;<em>ie<\/em> eta &#8211;<em>ue<\/em> bukaerak erabiltzen dituzte &#8211;<em>e<\/em>, &#8211;<em>i<\/em> eta &#8211;<em>u<\/em> bokalez amaitutako hitzei &#8211;<em>a<\/em> mugatzailea gehitzean, hurrenez hurren. Goldaratzen, aldiz, Larraunen bezala, &#8211;<em>ii<\/em>, &#8211;<em>ii<\/em> eta &#8211;<em>uu<\/em> ageri dira (<em>itxea<\/em> vs <em>itxii<\/em>, <em>itturrie<\/em> vs <em>itturrii<\/em>, <em>sue<\/em> vs <em>suu<\/em>, eta abar). Hain zuzen, ezaugarri horretan desberdin jokatzen dute Imotzen ezker-ertzeko <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/83584\" target=\"_blank\">Muskitz<\/a> herrian ere, &#8211;<em>ia<\/em>, &#8211;<em>ie<\/em> eta &#8211;<em>ue<\/em> erabiltzen baitute han (<em>itxia<\/em>, <em>itturrie<\/em>, <em>sue<\/em>); ezaugarri horretan eta beste sail batean, ondoko Gulibar, Txulapain, Atetz eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/137633\" target=\"_blank\">Ultzama<\/a> ibarrei loturik ageri da Muskitz. Eta, giza harremanei begiratzen  badiegu, ikusiko dugu Muskitzek harreman berezia izan duela alderdi  horrekin (festak, lana, kofradia&#8230;).<\/p>\n<div><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/argazkiak\/gaia62403_03.jpg\" alt=\"Astitz herria, Larraun\" height=\"403\" width=\"610\" \/> <\/p>\n<p>Astitz herria, Larraun.<\/p>\n<\/p><\/div>\n<p>Basaburu Nagusian, iparraldeko herriek (<a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/73116\" target=\"_blank\">Igoa<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/11677\" target=\"_blank\">Arrarats<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/13561\" target=\"_blank\">Beruete<\/a>)  eremu berezia osatzen dute hizkerari dagokionez, eta hango herritarren  harreman sozioekonomikoetan dago horren azalpena: batetik, Basaburu  Txikiko herrien eragina sumatzen da (<a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/46542\" target=\"_blank\">Eratsun<\/a>go eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/43683\" target=\"_blank\">Ezkurra<\/a>ko ardiak Igoako, Arrarasko eta Berueteko mugetan ibiltzen ziren), eta, bestetik, Larraungo <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/19671\" target=\"_blank\">Aldatz<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/32665\" target=\"_blank\">Etxarri<\/a> edota <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/129968\" target=\"_blank\">Uitzi<\/a> aldekoa (Aldazko eta Berueteko soroak elkarren ondo-ondoan daude, eta maiz topo egiten zuten). Hegoaldeko herriek (<a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/39723\" target=\"_blank\">Erbiti<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/53408\" target=\"_blank\">Gartzaron<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/104528\" target=\"_blank\">Orokieta<\/a>), berriz, Ultzama dute ondoan, eta nabaria da hango euskararako isuria (hiru herri horietatik,<a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/52336\" target=\"_blank\"> Ilarregi<\/a>ko errotara joaten ziren garia edo artoa ehotzera).<\/p>\n<p>Larraunen, ipar-mendebaleko herriak (Uitzi, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/67880\" target=\"_blank\">Gorriti<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/17405\" target=\"_blank\">Azpirotz<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/46749\" target=\"_blank\">Errazkin<\/a>) Araitz-Beteluri loturik sumatu ditugu (<a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/21414\" target=\"_blank\">Atallu<\/a>ko  eta Gorritiko umeak eskola berean elkartzen ziren XX. mendearen  hasieran, Gorritin). Bestalde, Gorriti igarobide garrantzitsua izan da  gipuzkoarrentzat (<a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/103695\" target=\"_blank\">Aralarko San Migel<\/a>a  joateko, estraperloan ibiltzeko, eta abar); hala, gure tesian  ondorioztatu dugunez, hantxe hasten da sumatzen Gipuzkoako eta  erdialdeko hizkeren eragina.<\/p>\n<p>Erdialdeko euskararen eragina bete-betekoa da Araitz-Betelun, erabat  Tolosari eta Tolosaldeari begira bizi baitira han (garai batean oso  garrantzitsua izan zen, esate baterako, Tolosako feria), eta hori  hizkuntzan ere islatzen da. Alderantziz ere, erakargune suertatu da  Araitz-Betelu <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/20512\" target=\"_blank\">Amezketa<\/a>ko eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/18154\" target=\"_blank\">Bedaio<\/a>ko herritarrentzat; <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/21412\" target=\"_blank\">Azkarate<\/a>ko  San Fermin jai ospetsuak dira horren lekuko (morroi-trukeak,  ezkontza-tratuak eta azoka txikia izaten zituzten). Eta bada, horretaz  gainera, muga ondoko nafar eta gipuzkoarrak belaunaldietan zehar  elkarrekiko harremanean jarri dituen lokarri sendo bat: artzaintza.<\/p>\n<p>Herrien eta herritarren arteko harremanez gainera, gure azter-eremuko  bilgune eta erakargune nagusiak zein diren aztertu dugu: feriak (<a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/53088\" target=\"_blank\">Irurtzun<\/a>goa  eta Tolosakoa, batez ere), erromeriak (Trinitatea, San Urbano, San  Bartolome Gorostietakoa, Aralarko San Migel) edota Plazaola trena.<\/p>\n<h3>Irizpide metodologikoak<\/h3>\n<p>Gaur egungo euskara mintzatua izan da gure ikergaia. Alabaina, gaur  egungoa ulertzeko, ezinbestekoa da aurreko egoera ere ezagutzea, eta,  horregatik, atzera begira jarri gara askotan, eta testu zaharrak ere  arakatu ditugu, ikerketa diakronikoen eta hizkuntzalaritza historikoaren  ildotik.<\/p>\n<p>Dialektologia kontrastiboaren ildoari heldu diogu; alegia, gure  inguruko eskualdeak eta are urrutiagokoak ere aintzat hartu ditugu,  ezaugarriak eta are ezaugarri multzoak non hasten eta non bukatzen diren  ezagutze aldera.<\/p>\n<p>Ikerketarako datuak gerok bildu ditugu bertatik bertara. Horretarako,  zenbait teknika erabili ditugu: elkarrizketa bideratua,  hizkuntza-inkestak eta behaketa parte-hartzailea.<\/p>\n<p>Datuak bildu ondoren, datu horiek aztertu, eta dialektologia-analisia  egin dugu. Horrek lanerako irizpide metodologiko egokiak definitzea eta  finkatzea ekarri digu; kontuan izanik Euskal Herriaren erdigunean  dagoela gure iker-eremua (alegia, hainbat eremutako indar linguistikoak  metatu dira han), ezaugarriak era berezi batean konbinatuta ageri  zaizkigu. Hona gure irizpide metodologikoen funts nagusia: berrikuntza  sistematiko partekatuak lehenetsi ditugu gure ikerketan, baina beste  ezaugarri mota batzuk ere aintzat hartu ditugu, baldin eta berrikuntza  sistematikoen ondoan jarrita koherentzia geolinguistikoa agertzen badute  (alegia, eremu geografiko bera partekatzen badute).<\/p>\n<h3>Tesiaren ondorio nagusiak<\/h3>\n<p>Orain arte, batez ere lau azpieuskalki definitu izan dira euskara nafarraren baitan: ipar-ekialdekoa (Bidasoaldea eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/12187\" target=\"_blank\">Baztan<\/a>),  hego-nafarrera, erdigunekoa eta hego-mendebalekoa (Sakanako erdialdea).  Nafarroaren mendebaleko ertzean dauden hizkerei dagokienez (gure  eremuko hizkerak tartean), argitu beharreko auzia zen euskara nafarretik  kanpo ala haren barnean sailkatu behar ote diren, eta, horretaz  gainera, halaber, argitu beharra zegoen, hizkera horiek nafartzat hartuz  gero, nafarreraren zein ataletan sailkatu behar ote diren.<\/p>\n<div><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/argazkiak\/gaia62403_04.jpg\" alt=\"Etxaleku, Imotz\" height=\"403\" width=\"610\" \/> <\/p>\n<p>Etxaleku, Imotz.<\/p>\n<\/p><\/div>\n<p>Gure eremuko hizkerak sakonki aztertu ondoren, gure ondorioa izan da  euskara nafarrean sartu beharrak direla Imotz, Basaburu Nagusia eta  Larraungo hego-ekialdea, eta euskara nafarraren eta erdialdeko  euskalkiaren arteko zubi-hizkeratzat jo beharrak direla Larraungo  ipar-mendebala eta Araitz-Betelu. Batez ere euskalkien ezaugarri  definitzaileetan oinarritu gara erabaki hori hartzeko: Imotzen, Basaburu  Nagusian eta Larraungo hego-ekialdean, euskara nafarraren bost  ezaugarriak ageri dira (salbuespenen bat tarteko), eta Larraungo  ipar-mendebalean eta Araitz-Betelun, aldiz, ezaugarri horietatik bakarra  ageri da. Erdialdeko euskalkiaren ezaugarri definitzaile urriak ere ez  dira, ordea, bete-betean erabiltzen Larraungo ipar-mendebalean eta  Araitz-Betelun, eta ez litzateke metodologikoki zuzena hizkerok  erdialdeko euskalkian txertatzea; horregatik, Larraungo ipar-mendebala  eta Araitz-Betelu bi euskalkien tarteko hizkeratzat edo zubi-hizkeratzat  jotzea iruditu zaigu egokiena.<\/p>\n<p>Baina auzia ez da hor amaitzen. Izan ere, Imotzen, Basaburu Nagusian  eta Larraungo hego-ekialdean, dena ez da bat: Etxaleku-Gartzaron  lerrotik ekialderako hizkerek ezaugarri sail bat partekatzen dute, lerro  horretatik mendebaleko hizkeren bestelakoa. Hizkuntza-muga nabarmena  sumatu dugu lerro horretan; jauzi linguistikoa handi samarra da, baina  ez, nolanahi ere, lerrotik bi aldeetarako hizkerak euskalki banatan  sailkatzeko adinakoa: zuzenagoa deritzogu mintzook azpieuskalki banatan  paratzea, nafarreraren baitan betiere. Izan ere, lerro horretan aurkitu  ditugun ezaugarri banatzaileak ez dira euskalki-mailakoak (bi aldeetara  ageri baitira euskalki nafarraren berezko ezaugarriak),  azpieuskalki-mailakoak baizik: lerrotik ekialderako herrietan badira  Nafarroako erdigunean hedatu diren hainbat ezaugarri, gainerako  herrietan ageri ez direnak, eta, aldi berean, lerrotik mendebalerakoetan  badira Nafarroako mendebaleko hainbat ezaugarri, gainerakoetan ageri ez  direnak. Horrenbestez, azpieuskalkien ezaugarri definitzaileei begira  ondorioztatu dugu zilegi dela Imozko eta Basaburu Nagusiko ekialdeko  hizkerak nafarreraren erdiguneko azpieuskalkian txertatzea (Ultzama,  Atetz, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/99046\" target=\"_blank\">Odieta<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/1520\" target=\"_blank\">Anue<\/a>, Txulapain, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/1108\" target=\"_blank\">Arakil <\/a>eta  Itza ibarrekin batera), Imozko eta Basaburu Nagusiko ekialdean bai  baitira azpieuskalki horren ezaugarri nagusiak, eta beste azpieuskalki  batean barneratzea, berriz, Imozko eta Basaburuko mendebala, eta  Larraungo hego-ekialdea. Hain zuzen, eta hemen dator berritasuna,  nafarreraren mendebaleko azpieuskalkian txertatu ditugu arestiko hizkera  horiek: hizkera horiek, Nafarroako mendebaleko beste hizkera batzuekin  batera, badute Nafarroako mendebalekotzat jo daitekeen ezaugarri sail  bat; bere-berezko ezaugarriak dira, eremu horretan sortuak eta eremu  horretako esklusiboak, eta hizkera horiekin azpieuskalki bat osatzeko  ahala ematen dute, gure ustez.<\/p>\n<p>Mendebaleko azpieuskalkia egiaz nafarreraren baitako beste  azpieuskalki bat ote den zalantza ibili dugu buruan, baina datuek gure  proposamena berresten dute: hizkera horiek badituzte euskara nafarraren  ezaugarri definitzaileak, eta badituzte, halaber, euskara nafarraren  gainerako hizkeretan ageri ez diren beste ezaugarri batzuk; mendebaleko  azpieuskalkia definitzen duten ezaugarriak, hain zuzen. Objektiboki, bi  baldintza horiek aski dira Nafarroako mendebaleko hizkerak beste  azpieuskalki batera biltzeko. Oraingoz, beraz, honako hizkera hauek  dakusagu azpieuskalki horretan: Imozko eta Basaburu Nagusiko mendebala,  Larraungo hego-ekialdea, Basaburu Txikiko mendebala (Ezkurra eta  Eratsun) eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/74916\" target=\"_blank\">Goizueta<\/a>.  Azpieuskalki horren ezaugarri nagusiak badituzten aldetik,  azpieuskalkiaren partaide lirateke, halaber, Larraungo ipar-mendebala,  Araitz-Betelu, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/100011\" target=\"_blank\">Leitza<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/3361\" target=\"_blank\">Areso<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/2428\" target=\"_blank\">Arano<\/a>;  baina euskalki nafarraren ezaugarri nagusiak falta dira hizkera  horietan, eta ezin hartu ditugu, horrenbestez, nafarreraren baitako  hizkeratzat, eta zubi-hizkeratzat hartu ditugu, dagoeneko aipatua dugun  bezala.<\/p>\n<p>Ezaugarri supradialektalek ere gure ikuspegia indartzen dute:  Nafarroa eta Ipar Euskal Herria alde batera, eta Euskal Herriko  erdialdea eta mendebala beste batera jartzen dituzten ezaugarri  hautatuei begira, ekialdeari loturik ageri dira Imotz eta Basaburu  Nagusia (eta, zenbaitetan, baita Larraungo hego-ekialdea ere), eta  mendebalari loturik, aldiz, Larraun eta Araitz-Betelu. Horrek areago  indartzen du Araitz-Betelu eta Larraungo ipar-mendebala zubi-hizkeratzat  hartzearen ideia.<\/p>\n<p>Honetan datza, beraz, nafarreraren mendebaleko azpieuskalkia osatzen  duten hizkeren ezaugarri-konbinazioa: batetik, badituzte euskara  nafarraren bost ezaugarri definitzaileak; bestetik, badituzte Nafarroako  mendebaleko zenbait ezaugarri definitzaile; eta, azkenik, ekialdeari  begira daude Euskal Herria bitan banatzen duten ezaugarri  supradialektaletan, nahiz baden Euskal Herriko erdialdeko hizkeretarako  isuria ere. Jakitun gara, ordea, auzia itxi gabe dagoela oraindik:  batetik, Basaburu Txikia ez dugu behar bezala ezagutzen, eta, bestetik,  ezta Malerrekako hegoaldeko herriak ere (<a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/148354\" target=\"_blank\">Zubieta<\/a>).  Baliteke, hizkera horiek guztiak behar bezala ezagututa eta aztertuta,  mendebaleko azpieuskalkia deitu dugunaren mugak aldatu behar izatea,  baina etorkizuneko lanek erabakiko dute hori.<\/p>\n<div><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/argazkiak\/gaia62403_02.jpg\" alt=\"Nafarroako euskararen banaketa\" height=\"375\" width=\"610\" \/> <\/p>\n<p>Nafarroako euskararen banaketa.<\/p>\n<\/p><\/div>\n<p>Nafarroako mendebaleko zubi-hizkerei dagokienez, erdialdeko  euskalkiaren eta euskalki nafarraren tarteko hizkerak dira Larraungo  ipar-mendebala, Araitz-Betelu, Leitza, Areso eta Arano: bi euskalkion  ezaugarri definitzaile gehienak falta dituzte, baina, bestalde,  badituzte Nafarroako mendebaleko ezaugarri definitzaileak, eta  mendebalerantz egiten dute Euskal Herriko ekialdea eta mendebala  banatzen dituzten ezaugarri supradialektaletan. Azken batean, erdialdeko  euskalkitik hurbilago daude gainerako hizkera nafarrak baino.<\/p>\n<p>Hona, beraz, gure azter-eremuan dakusagun banaketa: batetik, Imozko  eta Basaburu Nagusiko ekialdea (nafarreraren erdiguneko azpieuskalkian);  bestetik, Imozko eta Basaburu Nagusiko mendebala, eta Larraungo  hego-ekialdea (nafarreraren mendebaleko azpieuskalkian); eta, azkenik,  Larraungo ipar-mendebala eta Araitz-Betelu (nafarreraren mendebaleko  azpieuskalkiaren eta erdialdeko euskalkiaren arteko zubi-hizkerak).<\/p>\n<p>Nafarroako mendebaleko euskararen gainean argi pixka bat egitea izan  da gure asmoa; proposamen bat ekarri dugu, ikuspegi bat, baina ikergaia  ez da amaiturik. Etorkizuneko lanek gure proposamena osatzen? eta  zuzentzen? eta areago finkatzen lagunduko dute; oraindik ere ez ditugu  behar bezala ezagutzen gure eremuaren ingurumarian diren zenbait hizkera  (Basaburu Txikia, muga nafarraren ondoko hizkera giputzak, eta are  Malerrekako hegoaldea), eta guztiok ezagutzeak Nafarroako mendebaleko  hizkeren gaineko ikuspegia zabaltzen eta zehazten lagunduko du, ezbairik  gabe.<\/p>\n<h4>Bibliografia<\/h4>\n<p>Apalauza Ollo, A., 2007, \u201cImotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu ibarretako lexikoaren azterketa\u201d, <em>ASJU<\/em> XLI-1, 163-224.<\/p>\n<p>__, 2008a, <em>Imozko euskara<\/em>, Nafarroako Gobernua: Iru\u00f1ea.<\/p>\n<p>__, 2008b, \u201cNafarroako ipar-mendebaleko euskara: Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu\u201d, <em>FLV<\/em> 107, 63-104.<\/p>\n<p>__, 2011a, <em>Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa<\/em>, doktore-tesia, UPV\/EHU [https:\/\/www.educacion.gob.es\/teseo\/imprimirFicheroTesis.do?fichero=24596].<\/p>\n<p>__, 2011b, \u201cNafarroako ipar-mendebaleko lau ibarretako lexikoaren azterketa\u201d, <em>Iker<\/em> 26, <em>Pirinioetako hizkuntzak. Lehena eta oraina<\/em>, Euskaltzaindia, 1.157-1.172.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Eusko News\" href=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/gaia62403eu.html\">http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/gaia62403eu.html<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Oharra: 2011ko apirilean defenditu genuen gure tesia, eta laburpen bat dakargu orriotara. Tesia osorik irakurri nahi duenak jo dezala helbide honetara: https:\/\/www.educacion.gob.es Hizkuntza aldakorra da berez, ez da gauza estatiko bat, aldatuz doa etengabe, eta aldakortasun hori ikuspuntu askotatik azter daiteke. Dialektologiaren helburua da hizkuntza espazioan eta geografian zehar nola aldatzen den aztertzea (diatopia), eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-26530","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Dialektologiaren helburua da hizkuntza espazioan eta geografian zehar nola aldatzen den aztertzea (diatopia), eta marko horretan kokatzen da gure tesia\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Dialektologiaren helburua da hizkuntza espazioan eta geografian zehar nola aldatzen den aztertzea (diatopia), eta marko horretan kokatzen da gure tesia\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-05-14T11:50:13+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/argazkiak\/gaia62403_01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Amaia Apalauza Ollo\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"9 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa\",\"datePublished\":\"2012-05-14T11:50:13+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/\"},\"wordCount\":1830,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0624zbk\\\/argazkiak\\\/gaia62403_01.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/\",\"name\":\"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0624zbk\\\/argazkiak\\\/gaia62403_01.jpg\",\"datePublished\":\"2012-05-14T11:50:13+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Dialektologiaren helburua da hizkuntza espazioan eta geografian zehar nola aldatzen den aztertzea (diatopia), eta marko horretan kokatzen da gure tesia\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0624zbk\\\/argazkiak\\\/gaia62403_01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0624zbk\\\/argazkiak\\\/gaia62403_01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa - Nabarralde","description":"Dialektologiaren helburua da hizkuntza espazioan eta geografian zehar nola aldatzen den aztertzea (diatopia), eta marko horretan kokatzen da gure tesia","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa - Nabarralde","og_description":"Dialektologiaren helburua da hizkuntza espazioan eta geografian zehar nola aldatzen den aztertzea (diatopia), eta marko horretan kokatzen da gure tesia","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-05-14T11:50:13+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/argazkiak\/gaia62403_01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Amaia Apalauza Ollo","Tiempo de lectura":"9 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa","datePublished":"2012-05-14T11:50:13+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/"},"wordCount":1830,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/argazkiak\/gaia62403_01.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/","name":"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/argazkiak\/gaia62403_01.jpg","datePublished":"2012-05-14T11:50:13+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Dialektologiaren helburua da hizkuntza espazioan eta geografian zehar nola aldatzen den aztertzea (diatopia), eta marko horretan kokatzen da gure tesia","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/argazkiak\/gaia62403_01.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0624zbk\/argazkiak\/gaia62403_01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-ipar-mendebaleko-hizkeren-egitura-geolinguistikoa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26530","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26530"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26530\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26530"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26530"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26530"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}