{"id":26288,"date":"2012-04-02T07:52:31","date_gmt":"2012-04-02T05:52:31","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/carmelo-ortiz-de-elgea\/"},"modified":"2012-04-02T07:52:31","modified_gmt":"2012-04-02T05:52:31","slug":"carmelo-ortiz-de-elgea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/","title":{"rendered":"Carmelo Ortiz de Elgea"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" title=\"Irudia: Euskonews.com\" alt=\"elkar619.jpg\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0619zbk\/argazkiak\/elkar619.jpg\" \/><\/p>\n<h3>60. hamarkadako gure arte mugimendu hark ez zuen Europan parekorik izan\u00bb<\/h3>\n<p>Gazte-gaztetatik ekin zion pintura munduari eta  hamazazpi urterekin egin zuen banakako lehen erakusketa. Orain Taldea  arte mugimenduaren sortzaile eta bultzatzailea izan zen XX. mendeko  hirurogeietan, euskal artearen bilakaera sakonean eragin zuzena izan  zuena. Euskal Herriko artistarik bikainenetakoa da Ortiz de Elgea.<\/p>\n<p> Gasteiztarra paisajistatzat har daiteke, baserri nahiz hiri-bazterrak  margotu dituelarik aparteko maisutasunez. Bere azken lana Gernikako  bonbardaketa oroitarazteko burutu du.<\/p>\n<p>Pinturara edozein ume iristen den bezala ailegatu  zen. Lau urterekin ekin zion barne kuriositatea paperean plasmatzeari  eta aurreneko zuhaitz, zubi, etxe eta gizaki haiek bilakaera izan badute  ere <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/112151\" target=\"_blank\">Carmelo Ortiz de Elgea<\/a> artistaren baitan bizirik segitzen dute, lehen bezain indartsu.<\/p>\n<p>Carmelo Gasteizen jaio zen, 1944an, eta artean ume  zela jakin izan zuen \u2014agian konturatu gabe\u2014 pintore izan nahi zuela.  Ekin, ekin eta ekin. Horixe izan zen bere goiburua lehen unetik eta  ia-ia hirurogei urte geroago bide bertsutik jarraitzen du, gorputz eta  gogoari aukera zabala emanez. Orain ere, Gernikako bonbardaketaren 75.  urtemuga delarik, gertaera lazgarri haren inguruko sail bat prestatu du,  foru hirian aurkezteko. Eta gero&#8230; lana. Horixe baita Ortiz de Elgeak  dakiena.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>{flvremote}http:\/\/www.euskomedia.org\/MusicGaler\/v000147.flv{\/flvremote}<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Bere lehen arte-agerpen haiek \u2014hirurogeietako  hastapenetan\u2014 Euskal Herri osoko goi mailako artistak ezagutzera eta  beraiekin lankidetza burutzera eraman zuen. Gizon eragilea denez gero, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/111045\" target=\"_blank\">Orain<\/a> taldea sortu zuen <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/95693\" target=\"_blank\">Mieg<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/107793\" target=\"_blank\">Schomer<\/a>, Etxebarria eta <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/65309\" target=\"_blank\">Frailerekin<\/a>, Araban. Eta sintonia berberarekin Gipuzkoako Gaur, Bizkaiko Emen eta Nafarroako Danokeko <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/113083\" target=\"_blank\">Oteiza<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/36023\" target=\"_blank\">Chillida<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/11973\" target=\"_blank\">Basterretxea<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/153130\" target=\"_blank\">Zumeta<\/a>, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/122375\" target=\"_blank\">Ruiz Balerdi<\/a>, Larrea, <a href=\"http:\/\/www.euskomedia.org\/aunamendi\/124376\" target=\"_blank\">Ramos Uranga<\/a>, Morras eta antzerako sortzaileekin murgildu zen euskal espresibitate artistikoa sendotzen eta mundu guztira hedatzen.<\/p>\n<p><strong>\u201cEuropa osoan ez zen halako mugimendu  artistikorik izan. Kalitate handia genuen eta euskal errealitatea  artearen bitartez erakutsi nahi genuen. Ausartak ginen gure  planteamenduetan.Eta taldeek gutxi iraun bazuten ere, banako artistak  bezala egundoko ibilbidea burutu dugu denok\u201d<\/strong> dio Carmelok,  aipatutako artista-multzo horren eraginak erdietsiriko espazioak  zeintzuk diren gogoratuz. Nekez errepikatuko da \u2014ez, behintzat, epe  laburrean\u2014 haien indarra eta helmen artistikoa.<\/p>\n<p>Ortiz de Elgearentzat pintura jai alaia izan da.  Bere estilo eta joeraren bila etengabe aritu delarik aurkikuntzaz bete  du bere karrera, eta gogozko ahalegina asebete animikoa bilakarazten  jakin izan du. Oihal baten aurrean jartzen denean zer aterako zaion,  eskua nondik joango zaion ideiarik eduki gabe askatasun osoa eskaintzen  dio bere sormenari eta pintura jaia bihurtzen da Carmeloren baitan.  Horren ondorioz, oihalean aurrera egiten duen neurrian harriduraz  betetzen du bere izpiritua eta burututako aurkikuntzak zorion-leherpena  eragiten dio. Horrexegatik pintatzen duela aitortzen du Carmelok,  artearen abenturak ekartzen dion abenturarako ahalmenarengatik, alegia.  Eta horretan segitzen du. Emozioak sorrarazten dio pintura.  Emozioarengatik margotzen du.<\/p>\n<div><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0619zbk\/argazkiak\/elkar61901.jpg\" alt=\"Carmelo Ortiz de Elgea\" \/> <\/p>\n<p>\u201cEguneko pinturaren kontzepzioan nabil baina italiar zein espainiar  errenazimentuko pinturaz blai nago. Nire belakiak asko xurgatu du.\u201d<\/p>\n<\/p><\/div>\n<p>Autodidakta dela berresten duen arren, irakasle  mordoa izan duela utzi nahi du garbi. Uccello,  Vel\u00e1zquez,  Piero de la  Francesca, Goya, eta beste hamaika goi artistaren iturrietatik edan du  Ortiz de Elgeak. Ziur dago bere pinturak askoz gehiago hartu duela XV.ko  artistengandik XX.koengandik baino, nahiz eta artista garaikide  askorenganako mirespena sentitzen duen. <strong>\u201cEguneko pinturaren  kontzepzioan nabil baina italiar zein espainiar errenazimentuko pinturaz  blai nago. Nire belakiak asko xurgatu du\u201d<\/strong> adierazten du.<\/p>\n<p>Bere bilaketa jarraikian sariak jaso ditu Ortiz de  Elgeak eta horietako bat Gernikako bonbardaketaren urtemuga  esanguratsua gogoratzearren eskatu zioten saila da. Erronka handia izan  zen berarentzat baina birritan pentsatu gabe onartu zuen, sinbolismoz  jositako lantegi horretan bere barne emozionala husten gai izango  zelakoan. Eta behin saila amaituta, satisfaziotik hitz egiten du,  helburua lortu duela oihuka dezakeelarik.<\/p>\n<div><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0619zbk\/argazkiak\/elkar61902.jpg\" alt=\"Carmelo Ortiz de Elgea\" \/> <\/p>\n<p>\u201cEuropa osoan ez zen halako mugimendu artistikorik izan. Kalitate  handia genuen eta euskal errealitatea artearen bitartez erakutsi nahi  genuen.\u201d<\/p>\n<\/p><\/div>\n<p>Hala ere, azken obra horretan bakarka aritu bada  ere, ez ditu abenturako antzinako artista lagun haiek ahanzten.  Kidetasun artistiko zein izpiritualak eramaten du sarritan lankidetzara  eta pozik gogoratzen ditu berriki Basterretxea eta Zumetarekin izan  dituen erakusketa magistralak. Badira, ordea, hain plasmaketa  konkreturik izan gabe bestelako kolaborazio sendo dutenak, eta alde  horretatik Carmelok aparteko sentimendu berezia agertzen du Juan Mieg  bere lagunarenganako.<\/p>\n<p>Carmelo Ortiz de Elgeak lanean aurkitzen du  plazerra eta bere bidea egitasmoz beterik dago. Burutuz joango den  heinean pintore gasteiztarraren irudiak hazten segituko du, ohiko bere  jarduera zintzoaren kariaz. Euskal zeru-mugako artistarik bikainenetakoa  dugularik, egunekoak ez ezik baita geroko belaunaldi jantziek ere jakin  beharko dute Ortiz de Elgearen izen eta izanaz.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Euskonews\" href=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0619zbk\/elkar_eu.html\">http:\/\/www.euskonews.com\/0619zbk\/elkar_eu.html<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>60. hamarkadako gure arte mugimendu hark ez zuen Europan parekorik izan\u00bb Gazte-gaztetatik ekin zion pintura munduari eta hamazazpi urterekin egin zuen banakako lehen erakusketa. Orain Taldea arte mugimenduaren sortzaile eta bultzatzailea izan zen XX. mendeko hirurogeietan, euskal artearen bilakaera sakonean eragin zuzena izan zuena. Euskal Herriko artistarik bikainenetakoa da Ortiz de Elgea. Gasteiztarra paisajistatzat har [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-26288","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Carmelo Ortiz de Elgea - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Gazte-gaztetatik ekin zion pintura munduari eta hamazazpi urterekin egin zuen banakako lehen erakusketa. Orain Taldea arte mugimenduaren sortzaile eta bultzatzailea izan zen XX. mendeko hirurogeietan\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Carmelo Ortiz de Elgea - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gazte-gaztetatik ekin zion pintura munduari eta hamazazpi urterekin egin zuen banakako lehen erakusketa. Orain Taldea arte mugimenduaren sortzaile eta bultzatzailea izan zen XX. mendeko hirurogeietan\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-04-02T05:52:31+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0619zbk\/argazkiak\/elkar619.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Carmelo Ortiz de Elgea\",\"datePublished\":\"2012-04-02T05:52:31+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/\"},\"wordCount\":705,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0619zbk\\\/argazkiak\\\/elkar619.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/\",\"name\":\"Carmelo Ortiz de Elgea - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0619zbk\\\/argazkiak\\\/elkar619.jpg\",\"datePublished\":\"2012-04-02T05:52:31+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Gazte-gaztetatik ekin zion pintura munduari eta hamazazpi urterekin egin zuen banakako lehen erakusketa. Orain Taldea arte mugimenduaren sortzaile eta bultzatzailea izan zen XX. mendeko hirurogeietan\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0619zbk\\\/argazkiak\\\/elkar619.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0619zbk\\\/argazkiak\\\/elkar619.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/carmelo-ortiz-de-elgea\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Carmelo Ortiz de Elgea\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Carmelo Ortiz de Elgea - Nabarralde","description":"Gazte-gaztetatik ekin zion pintura munduari eta hamazazpi urterekin egin zuen banakako lehen erakusketa. Orain Taldea arte mugimenduaren sortzaile eta bultzatzailea izan zen XX. mendeko hirurogeietan","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Carmelo Ortiz de Elgea - Nabarralde","og_description":"Gazte-gaztetatik ekin zion pintura munduari eta hamazazpi urterekin egin zuen banakako lehen erakusketa. Orain Taldea arte mugimenduaren sortzaile eta bultzatzailea izan zen XX. mendeko hirurogeietan","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-04-02T05:52:31+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.euskonews.com\/0619zbk\/argazkiak\/elkar619.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Carmelo Ortiz de Elgea","datePublished":"2012-04-02T05:52:31+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/"},"wordCount":705,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0619zbk\/argazkiak\/elkar619.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/","name":"Carmelo Ortiz de Elgea - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0619zbk\/argazkiak\/elkar619.jpg","datePublished":"2012-04-02T05:52:31+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Gazte-gaztetatik ekin zion pintura munduari eta hamazazpi urterekin egin zuen banakako lehen erakusketa. Orain Taldea arte mugimenduaren sortzaile eta bultzatzailea izan zen XX. mendeko hirurogeietan","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.euskonews.com\/0619zbk\/argazkiak\/elkar619.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0619zbk\/argazkiak\/elkar619.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/carmelo-ortiz-de-elgea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Carmelo Ortiz de Elgea"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26288","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26288"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26288\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26288"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26288"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26288"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}