{"id":26206,"date":"2012-03-15T15:20:52","date_gmt":"2012-03-15T13:20:52","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/"},"modified":"2012-03-15T15:20:52","modified_gmt":"2012-03-15T13:20:52","slug":"iruneko-harrien-memoria-galdua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/","title":{"rendered":"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<h2>Iru\u00f1eko harrien memoria galdua: Azken urteetan, hiriaren historia gordetzen zuten aztarna ugari desagerrarazi dituzte Nafarroako erakunde publikoek<\/h2>\n<p><strong>Non daude, gaur egun, Gazteluko Plazako indusketetan topatutako terma erromatarrak? Non, Kondestable jauregiko zaharberritze lanetan aurkitutako aztarnak? Eta zergatik jarri zituzten salgai alderdi zaharreko galtzadarriak, ustez baliorik ez bazuten? Iru\u00f1eko Udalak ez du inoiz garbi azaldu zer egiten duen lurpetik ateratako ondarearekin. Argi dagoena zera da: arrastoak agertu bezain laster, \u00abdesagertu\u00bb egiten direla.<\/strong><\/p>\n<p>Munduko edozein herritan, mendez mende iraun duen ondare materiala izatea harro egoteko moduko zerbait da. Gure arbasoen garaiko jendartea, kultura edota usadioak ezagutzeko balio duten aztarnek berebiziko garrantzia dute historiografia edota arkeologia bezalako esparruetan, eta hortik harago ere, herri baten nortasuna hobe ulertzen eta finkatzen laguntzen dute. Iru\u00f1eko Udalak, ordea, utzikeriaz eta, zenbaitetan, disimulatu gabeko mespretxuz kudeatu ditu hiriaren zorupean topatutako harriak, hezurrak, tresnak eta bestelako arrastoak. Hala, agintarien jarrera honen ondorioz, hiriko historiaren pasarte interesgarrienetako batzuk ezagutzeko aukera ebatsi zaie iruindarrei: Pompaelo polis-aren garrantzia erromatar Inperioaren garaian, baskoien presentzia Iru\u00f1eko Erresumaren hastapenetan, musulmanek izan zuten eragina&#8230; Arian-arian eman du udalak horren inguruko informazioa, froga materialak ezkutatuta eta askotan horiek desagerrarazita.<\/p>\n<p><strong>Termak Gazteluko plazan<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n<p>Zer gertatuko litzateke Italiako edota Ingalaterrako hiri batean indusketak egin eta bertan terma erromatarrak, mosaikoak, Erdi Aroko gaztelu bat eta hilerri musulman bat azaleratuko balira? Seguru asko, berripaper gehientsuenetan emanen lukete albistea, eta aurkikuntza arkeologiko itzelari buruz hitz eginen lukete aldizkari espezializatuetan. Bada, 2001 eta 2003 urteen artean, Gazteluko plazan lurpeko aparkalekua eraikitzeko lanetan, aztarna horiek guztiak (eta dezente gehiago) topatu zituzten Trama taldeko arkeologoek. Iru\u00f1eko polis erromatarrari buruz ordura arte zabaldutako teoria gehienak irauli zituen aurkikuntza. \u00abGarai hartan, eskuinaren planteamendu historiko nagusia Nafarroa eta, bereziki, Iru\u00f1ea botere-gune gisa gutxiestea zen: herrixka bat besterik ez zela, erromatarren hiria Estafeta kaleraino soilik hedatzen zela&#8230; Halakoak errepikatzen zituzten behin eta berriz. Gazteluko plazan azaldutako ondareak, ordea, hankaz gora jarri zituen teoria horiek guztiak. Terma erromatarrak azaleratu zirenean, adituek esan zuten iberiar penintsulako iparraldeko garrantzitsuenak izan zitezkeela, Zaragozan eta Gij\u00f3nen aurkitutakoekin batera. Horrek frogatzen zuen Iru\u00f1ea hiri aberatsa izan zela, eta ez basati talde baten etxe multzoa\u00bb, azaldu du Joxe Abaurrea arkitekto-hirigile eta zinegotzi ohiak.<\/p>\n<p>Nafarroako Gobernuko Kultura departamentuko buru Juan Ramon Corpasek, ordea, aurkikuntza horiek nahikoa garrantzirik ez zutelakoan-edo, parkingaren lanekin aurrera egiteko agindua eman zuen, eta horrek herritarren sumina piztu zuen. Gerora, hezur, tresna eta bestelako arrastoak zabortegian aurkitu zituen auzokide talde batek zabor poltsa eta hondakinen artean. \u00abHondea-makina hartu eta termak azken harri koskorreraino birrindu zituzten. Desastre hutsa izan zen\u00bb, gogoratu du Abaurreak. \u00abNafar establishment-ak ez du inoiz interesik izan gure herriaren benetako historia ezagutzeko. Eta kontua ez da Gazteluko plazara mugatzen. Hamaika aurrekari daude: Nafarroako errege jauregiaren arrastoak, San Frantzisko plazaren azpiko ondarea, katedralean topatutako aztarnak&#8230; Beste edozein herrialdetan, altxor horiek guztiak gorde eta museo batean ikusgai paratuko lituzkete, baina hemen ez. Hemen nahiago dugu aurkikuntza arkeologikoak zakarrontzira bota eta gero turistak erakartzeko ekimen lotsagarriak sustatu, Sanferminetako Museoa kasu\u00bb.<\/p>\n<p>Terma erromatarren eta musulmanen hilerriaren arrastoak zabortegira bota zituztela jakiteak hautsak harrotu zituen herrialdean, eta horren ondorioz, Nafarroako Gobernuak erabaki zuen biltegi bana eraikitzea Cordovillan eta Iru\u00f1ean, Orvina inguruan, ondare materiala gordetzeko. Azken urteetan, ordea, bi eraikin horiek eraitsi egin dituzte, eta inork ez daki nora bidali dituzten bertan gordeta zeuden pieza guztiak. \u00abMisterio bat da. Ez Iru\u00f1eko Udalak ezta Gobernuak ere ez dute argibiderik ematen, eta auskalo material hori guztia non egonen den gaur egun\u00bb, kexu da zinegotzi ohia.<\/p>\n<p><strong>Kondestableko baskoiak<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n<p>2005ean, artean Gazteluko plazako aurkikuntzek harrotutako hautsak oraindik desagertu ez zirela, ondarearekin lotutako beste polemika batek bete-betean jo zuenUPNren udal taldea. Kondestableko jauregia zaharberritzeko lanetan, 153 hilobi azaleratu ziren. Adituen arabera, V eta VIII. mende arteko arrastoak ziren, eta hezurrekin batera, armak, eraztunak eta bitxiak ere topatu zituzten.<\/p>\n<p>Aurkikuntza egin bezain laster, Iru\u00f1eko Udaleko arduradunek esan zuten bisigodoen aztarnak besterik ez zirela, eta ez zutela balio historiko handirik. Ondarearen Defentsarako Herri Ekimenaren ikerlariek, alta, kontrako iritzia plazaratu zuten. Hilobietan armak eta bitxiak agertu izanak, antza, gorpuak bisigodoenak ez zirela adierazten omen zuen, bisigodoen artean lurperatze guztiak armarik eta bestelako apaingarririk gabe egiten baitziren: \u00abLurperatutako pertsonetako batek zortzi eraztun zituen eskuetan, eta horietako bat gainontzeko arrastoak baino dezente zaharragoa zen. Erran nahi baita VI. mendeko pertsona horrek oinordetzan jaso zuela eraztuna, eta garai hartan, oso lagun gutxik gorde zezaketen halako bitxi bat. [&#8230;] Horrek guztiak frogatzen du Kondestablen lurperatutako horiek oso pertsona garrantzitsuak izan zirela bere garaian\u00bb, esan zuen ekimeneko kide den Pello Iraizoz historialariak [Zazpika, 2007-IX-2] . Aditu horren ustez, Kondestableko jauregian azaleratutakoa ez zen bisigodoen hilobia, baskoi buruzagien nekropolia baizik.<\/p>\n<p>Gazteluko plazako aurkikuntzen aferarekin gertatu bezala, hilobi guztiak desmuntatu, jatorrizko kokapenetik altxatu eta Cordovillako biltegira eraman zituzten; eta berriz ere, informazioa zabaltzeko orduan administrazioak erakutsitako jarrera opakua salatu zuten oposizioko alderdiek eta Ondarearen Defentsarako Herri Ekimenak .<\/p>\n<p><strong>Galtzadarriak Beasainen<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n<p>Terma erromatarrek edota hilobi musulmanek bezainbesteko garrantzirik ez duten arren, Iru\u00f1eko ondareaz hitz egitean, ezin Alde Zaharreko galtzadarriak aipatu gabe utzi.<\/p>\n<p>1997an, hiriko auzo hori oinezkoentzat egiten hasi ziren. Txapitela, Mercaderes eta inguruko kaleak izan ziren lehenengoak, eta Fernando Redon arkitekto arduradunak esan zuen XVIII. mendeko galtzadarriak deserosoak zirela, ez zirela funtzionalak eta jendeak behaztopa egiten zuela haiekin. Hitz bitan esanda: ez zuten balio. Eta kendu egin zituen. Horien ordez, kareharrizko harlauza modernoak jarri zituzten. Neurriak protesta handiak ekarri zituen, eta polemika areagotu egin zen handik urtebetera, harlauza berriak galtzadarri zaharrak baino askoz azkarrago hondatzen zirela frogatu zenean -harri mota hori porotsuegia zela ondorioztatu zuten udal teknikariek-. Kaleen zaharberritzearen arduradunek ere atzera egin behar izan zuten, eta oinezkoentzako bihurtu behar zituzten alderdi zaharreko gainontzeko karriketan, galtzadarriak paratu zituzten berriro, lauzekin tartekatuta.<\/p>\n<p>Prozesu horretan, alta, milaka galtzadarri desagertu ziren. Hasiera batean kendutakoak, alegia. Iru\u00f1eko Udalaren esanetan, egoera txarrean zeuden harriak soilik kendu zituzten, ordurako berrerabili ezin zirenak. 2007ko urtarrilean, alta, iruindar talde batek alderdi zaharretik desagertutako galtzadarri galduak Beasainen topatu zituen. Eta, harrigarria badirudi ere, ez zeuden egoera txarrean. Aitzitik, inoiz baino itxura hobea zuten.<\/p>\n<p>Ondarearen Babeserako Herri Ekimeneko kideak izan ziren, hain zuzen ere, Beasainera joan zirenak, bertoko udalak gonbidatuta, Igartzako multzo historikoaren lanak ikustera. XIV. mendeko etxe multzoa da Igartza, baina XVI. edota XIX. mendeetako eraikinak ere badaude bertan. 2004tik geroztik, inguru osoa zaharberritzeari ekin zion Beasaingo Udalak, eta galtzadaren txanda iritsi zenean, galtzadarri mota konkretu bat hautatu zuen berritze lanez arduratzen zen batzorde teknikoak. XVIII. mendetik iruindarrek zapaldu izan duten galtzadarri hori bera.<\/p>\n<p>Beasaingo arduradunek esan zuten Iru\u00f1eko aldirietako biltegi pribatu batean erosi zituztela galtzadarriak. Guztira, 8.400 harri, bakoitza bost euroan. Beraz, Iru\u00f1eko Udalarentzat hondatuak egoteagatik erabilezinak ziren galtzadarriak 42.000 euroan saldu zituen salerosle pribatu batek. Iru\u00f1ean baliorik ez zuenari balioa eman zioten handik 70 kilometro eskasera. Bestalde, Iru\u00f1etik gertuago, Oltza herrian, jauregi baten ingurumariak zaharberritu dituzte azkenaldian, eta 36 metroko luzera duen galtzada oso bat Iru\u00f1eko harriekin egin dute.<\/p>\n<p>Gertatutakoa argituko zuela esan zuen Yolanda Barcina Iru\u00f1eko orduko alkateak, baina orain arte inork ez du azalpenik eman. Barcinak alkatetza utzi zuen, eta Iru\u00f1eak ez du harrien memoria galdua berreskuratu.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.gaur8.info\/edukiak\/20120310\/327177\/Iruneko-harrien-memoria-galdua-Azken-urteetan-hiriaren-historia-gordetzen-zuten-aztarna-ugari-desagerrarazi-dituzte-Nafarroako-erakunde-publikoek\"><strong>Gaur8<\/strong><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iru\u00f1eko harrien memoria galdua: Azken urteetan, hiriaren historia gordetzen zuten aztarna ugari desagerrarazi dituzte Nafarroako erakunde publikoek Non daude, gaur egun, Gazteluko Plazako indusketetan topatutako terma erromatarrak? Non, Kondestable jauregiko zaharberritze lanetan aurkitutako aztarnak? Eta zergatik jarri zituzten salgai alderdi zaharreko galtzadarriak, ustez baliorik ez bazuten? Iru\u00f1eko Udalak ez du inoiz garbi azaldu zer egiten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-26206","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Iru\u00f1eko harrien memoria galdua - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua: Azken urteetan, hiriaren historia gordetzen zuten aztarna ugari desagerrarazi dituzte Nafarroako erakunde publikoek\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua: Azken urteetan, hiriaren historia gordetzen zuten aztarna ugari desagerrarazi dituzte Nafarroako erakunde publikoek\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-03-15T13:20:52+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gaur8\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruneko-harrien-memoria-galdua\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruneko-harrien-memoria-galdua\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua\",\"datePublished\":\"2012-03-15T13:20:52+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruneko-harrien-memoria-galdua\\\/\"},\"wordCount\":1144,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruneko-harrien-memoria-galdua\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruneko-harrien-memoria-galdua\\\/\",\"name\":\"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2012-03-15T13:20:52+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua: Azken urteetan, hiriaren historia gordetzen zuten aztarna ugari desagerrarazi dituzte Nafarroako erakunde publikoek\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruneko-harrien-memoria-galdua\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruneko-harrien-memoria-galdua\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/iruneko-harrien-memoria-galdua\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua - Nabarralde","description":"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua: Azken urteetan, hiriaren historia gordetzen zuten aztarna ugari desagerrarazi dituzte Nafarroako erakunde publikoek","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua - Nabarralde","og_description":"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua: Azken urteetan, hiriaren historia gordetzen zuten aztarna ugari desagerrarazi dituzte Nafarroako erakunde publikoek","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-03-15T13:20:52+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Gaur8","Tiempo de lectura":"6 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua","datePublished":"2012-03-15T13:20:52+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/"},"wordCount":1144,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/","name":"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2012-03-15T13:20:52+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua: Azken urteetan, hiriaren historia gordetzen zuten aztarna ugari desagerrarazi dituzte Nafarroako erakunde publikoek","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/iruneko-harrien-memoria-galdua\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Iru\u00f1eko harrien memoria galdua"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26206","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26206"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26206\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26206"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26206"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26206"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}