{"id":26189,"date":"2012-03-13T09:54:12","date_gmt":"2012-03-13T07:54:12","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/"},"modified":"2012-03-13T09:54:12","modified_gmt":"2012-03-13T07:54:12","slug":"1512ko-topikoei-aurre-egiten","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/","title":{"rendered":"1512ko topikoei aurre egiten"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p>Nafarroako konkista<\/p>\n<h3>1512ko topikoei aurre egiten<\/h3>\n<p>\u201cNafarroa oinarrian espainola da\u201d baina \u201cKonkista justifikatzen  jarraitzea arinkeria bat da gaur egun\u201d. Halaxe adierazi zuen Mar\u00eda Puy  Huici Go\u00f1i historialariak bere En torno a la conquista de Navarra (1993)  liburuan pentsatzen zuena, konplexurik gabe, kontraesanak eta barne  zalantzak biluzirik utzita. Huici Go\u00f1iren idazlanak ederki astindu zuen  historia ofiziala, eta ederki ordaindu zuen atrebentzia.<\/p>\n<div style=\"width: 400px;\"><img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2314\/argazkiak\/1512400.jpg\" alt=\"Huici Go\u00f1i: \u201cNafarren erresistentzia esan izan dena baino handiagoa izan zen\u201d.\" \/> <\/p>\n<div>Huici Go\u00f1i: \u201cNafarren erresistentzia esan izan dena baino handiagoa izan zen\u201d.<\/div>\n<\/p><\/div>\n<p>Hainbat topiko elikatu izan dira XIX. mendetik Nafarroako konkistaren  inguruan. Topiko horiek zabaltzeko orduan Victor Praderak leundu zuen  bidea, bere Fernando el Cat\u00f3lico y los falsarios de la historia (1922)  liburuarekin, eta frankismoan Opus Deiko unibertsitatearen bidez  hegemoniko bihurtu ziren. Segidan batzuk: 1512an ez zen konkistarik  izan, anexioa baizik; Fernando Katolikoak eskubide osoz bereganatu zuen  Nafarroa Gaztelarentzat, Aita Santuaren baimenarekin; Pirinioetako  \u201cerreinu txikia\u201d modernitatera sartu zen; frantsesen kontrako gerra izan  zen; nafarrek erraz onartu zuten aldaketa, aeque principaliter  (berdinen artekoa) izan zelako\u2026 Azken batean, 1512an jazotakoa ona izan  zela Nafarroarentzat.<\/p>\n<p>Navarrismoaren inguruan azken urteetan aldaketa batzuk sumatu dira.  Esaterako, historialarien eta politikarien artean jadanik ez da  zalantzan jartzen konkista bat izan zela. Hala eta guztiz ere, topiko  horien mamia defendatzen segitzen du ildo ofizialak. UPNk 500.  urteurrenaren harira bere militanteen artean zabaldutako gutuna leitzea  besterik ez dago (\u201ckonkista ez zen bereziki odoltsua izan\u201d) edo Preg\u00f3n  siglo XXI kultura aldizkarian 2012ko otsailean argitaratu diren hainbat  akademikoren artikuluak aztertzea (\u201cNafarroak ezer gutxi egin zezakeen,  salbu eta bere patua itxarotea\u201d). Konkista ukatzetik, konkista  justifikatzera igaro dira.<\/p>\n<p>Eta orain, egin ariketa ezinezko bat irakurle: joan 19 urte atzera eta  saiatu gaur egungo justifikazioei prisma hartatik erantzuten. Horixe  egin zuen Mar\u00eda Puy Huici Go\u00f1ik En torno a la conquista de Navarra  liburuarekin, historialariarena eta igarlearena. Egun oraindik bizirik  dirauten topikoak banan-banan desegin zituen eta esaldi gogoangarria  iltzatu zien ordura arte lubakiaren alde berean izan zituen kideei: \u201cXX.  mendean hura justifikatzen jarraitu nahi izatea, nolabait, biolentzia  defendatzea da\u201d.<\/p>\n<p><strong>Comptos Ganberan zer aurkitu zuen?<\/strong><\/p>\n<p>Deierriko Ziritza herrixkan jaioa, Mar\u00eda Puy Huici Go\u00f1i eskola-irakasle  izan zen urte askoan. Berandu heldu zion historia ikertzeari, 46 urte  zituela egin zen Filosofia eta Letretan doktore, Zaragozako  Unibertsitatean, eta tesi garrantzitsua idatzi zuen Nafarroako Gorteen  inguruan. Tesiaren ondorioak liburu batean bildu zituen 1963an: Las  Cortes de Navarra durante la Edad Moderna. Hasieran mundu akademikoan  onarpen gutxi izan zuen arren, urteen poderioz ikerlana erreferentzia  bihurtu zen Nafarroako historiaren zati hura arakatu nahi zuten  guztientzat.<\/p>\n<div>\n<div><\/div>\n<blockquote><p><\/p><\/blockquote><\/div>\n<p>Jubilatu zenean, jadanik izen handiko historialari bihurturik, proiektu  erabakigarri bati ekin zion: Comptoseko Ganbera ikertzeari. Nafarroako  erreinuko kontu-auzitegia 1836an desagerrarazi zuten, zentralismoaren  goraldi betean; 1980an Nafarroako Parlamentuak eraikina goitik behera  eraberritu eta erakundea berriz martxan jarri zuen. Interes politiko  handia zegoen Nafarroaren izaera foralean sakontzeko eta testuinguru  horretan proposatu zioten Huici Go\u00f1iri Comptos Ganberako funtsak  ikertzea, XIV. eta XV. mendeez Europan dagoen artxiborik  aberatsenetakoa. Hilabete batzuetako lana izan behar zuena, 20 urteko  eta lau liburukitako obra mardula bilakatu zen. Baina tarte horretan,  1512ko konkistaren inguruan zituen ideiak zeharo aldatu zituen. Zer  gertatu zen? Zer aurkitu zuen dokumentu zahar haietan?: \u201cArgitasun  gehiagoz ikusi ahal izan dut 100 urtez okupazio-gudaroste baten pean  egon ginela, eta horrek lehen ulertzen ez nituen gauza asko azaldu  dizkit\u201d.<\/p>\n<p>Huici Go\u00f1ik ez zuen erreparorik izan iraganeko hanka sartzeak  korrejitzeko \u2013\u201corain, askoz dokumentazio gehiago ikusi dudala, Gorteen  liburuan esandako gauza batzuk aldatuko nituzke\u201d\u2013. Konkistaren inguruko  konklusioekin En torno idatzi zuen ausarki, jakinik bere inguruko  politikari eta historialarien kritika jasoko zuela. Nafarroako Gobernuak  ez zuen liburua publikatu nahi izan, hortik atera kontuak.<\/p>\n<p>Comptos Ganberaz egindako lan erraldoia eskertzeko, erakunde horren  domina jaso zuen 1995ean, eta Karlos III.aren Gurutzea ere eman zion  2001ean Nafarroako Gobernuak, besteak beste Nafarroako ereserkiaz  egindako lana aintzat hartuz. Fitsik ere ez En torno liburuaz. Mar\u00eda Puy  Huici Go\u00f1i 2008ko apirilaren 11n hil zen; Diario de Navarrak ohar  zabala kaleratu zuen hurrengo egunean, baina ez zioen ezer konkistari  buruzko bere ideiez, ezer ez En torno liburuaz, tabua bailitzan.<\/p>\n<p><strong>Beamondarrak konkistaren kontra<\/strong><\/p>\n<p>Liburuko esaldi bakoitza historiografia foral eta espainiarrak  Nafarroako konkistaz sortutako irudikariaren kontrako torpedo bat da:  Fernandok denak engainatu zituen eta zalantzak zituen konkistaren  zilegitasunaz; gerra ez zen frantsesen kontra egin, Nafarroako  Estatuaren kontra baizik; Nafarroa ez zen sekula Frantziarekin  anexionatu; esatea Gaztelak Nafarroa eraso zuela Frantziaren aldera  lerrokatu zelako, zinismoa da; Bloiseko tratatua Katolikoaren azken  aitzakia izan zen konkista hasteko; Nafarroa erreinu txikia zen arren ez  zegoen abandonaturik, estrategikoa zen\u2026 eta segi.<\/p>\n<p>Bestalde, Huici Go\u00f1ik Comptoseko Ganberan egindako lanari esker,  xehetasunez zuen beamondarrek XV. mendean izandako bilakaeraren berri,  eta En torno liburuan tarte handi bat eskaini zion gaiari. Asko idatzi  izan da beamondarrek Nafarroako konkistan izan zuten parte hartzeaz.  Behin eta berriz gogoratzen da Leringo kondea \u2013beamondarren burua\u2013  Iru\u00f1ean sartu zela Albako Duke gaztelarraren ondoan. Nafarren zati batek  konkista onartu eta parte hartu zuela iradokitzen dute testu ofizialek,  Fernando Katolikoaren plataforma sendoa izan zela leinu hura. Huici  Go\u00f1ik sekulako garrantzia eman zion hori guztia gezurtatzeari.<\/p>\n<p>Bere ustez Fernando Katolikoak beamondarren eta agramondarren arteko  borroka aprobetxatu zuen Nafarroan eskua sartzeko; gerra zibila  elikatzeko lagundu zituen beamondarrak: \u201cHori da egiaz nahi zuena:  lehenik erreinua deuseztatu, gero konkistatu ahal izateko\u201d. Eta lortu  zuen, bi leinuen arteko ezinikusia handia zelako oso. Beamondarrak  1512ko kanpainan buru-belarri aritu ziren, egia da, baina ondoren  gertatutakoa beste upel bateko ardoa izan zen. Huici Go\u00f1ik dio Leringo  kondea eta enparauak konkistarekin harrituta zeudela, areago, iturri  klasikoak aipatzen ditu esanez Albako dukea ez zela batere fidatzen  beamondarrez, agramondarrak bezainbeste zelatatzen zituela. 1513an  Nafarroako Gorteetan beamondarrek Fernando Katolikoari zin egin  ziotenean, mehatxupean egin zuten (Crimen de lesa Magestad); Nafarroa  Gaztelara eransteko 1515eko akta ofizialean ez dago ordezkari nafarrik,  ezta beamondar bat bera ere\u2026 \u201cEz alda arraroa?\u201d galdetzen du bere  kolkorako Huici Go\u00f1ik. \u201c1512an beamondarrak engainaturik sentitzen dira  eta gaztelarren kontra egiten dute\u201d, horra liburuko ondorio nagusietako  bat.<\/p>\n<p><strong>Okupazioa: \u201cOraindik ondorioak jasaten ari gara\u201d<\/strong><\/p>\n<p><a title=\"Argia\" href=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2314\/nafarroako-konkista\">http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/2314\/nafarroako-konkista<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nafarroako konkista 1512ko topikoei aurre egiten \u201cNafarroa oinarrian espainola da\u201d baina \u201cKonkista justifikatzen jarraitzea arinkeria bat da gaur egun\u201d. Halaxe adierazi zuen Mar\u00eda Puy Huici Go\u00f1i historialariak bere En torno a la conquista de Navarra (1993) liburuan pentsatzen zuena, konplexurik gabe, kontraesanak eta barne zalantzak biluzirik utzita. Huici Go\u00f1iren idazlanak ederki astindu zuen historia ofiziala, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-26189","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>1512ko topikoei aurre egiten - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"\u201cNafarroa oinarrian espainola da\u201d baina \u201cKonkista justifikatzen jarraitzea arinkeria bat da gaur egun\u201d. Halaxe adierazi zuen Mar\u00eda Puy Huici Go\u00f1i historialariak bere En torno a la conquista de Navarra (1993) liburuan pentsatzen zuena, konplexurik gabe, kontraesanak eta barne zalantzak biluzirik utzita\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"1512ko topikoei aurre egiten - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"\u201cNafarroa oinarrian espainola da\u201d baina \u201cKonkista justifikatzen jarraitzea arinkeria bat da gaur egun\u201d. Halaxe adierazi zuen Mar\u00eda Puy Huici Go\u00f1i historialariak bere En torno a la conquista de Navarra (1993) liburuan pentsatzen zuena, konplexurik gabe, kontraesanak eta barne zalantzak biluzirik utzita\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-03-13T07:54:12+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2314\/argazkiak\/1512400.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Urko Apaolaza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"1512ko topikoei aurre egiten\",\"datePublished\":\"2012-03-13T07:54:12+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/\"},\"wordCount\":962,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/argia-astekaria\\\/docs\\\/2314\\\/argazkiak\\\/1512400.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/\",\"name\":\"1512ko topikoei aurre egiten - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/argia-astekaria\\\/docs\\\/2314\\\/argazkiak\\\/1512400.jpg\",\"datePublished\":\"2012-03-13T07:54:12+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"\u201cNafarroa oinarrian espainola da\u201d baina \u201cKonkista justifikatzen jarraitzea arinkeria bat da gaur egun\u201d. Halaxe adierazi zuen Mar\u00eda Puy Huici Go\u00f1i historialariak bere En torno a la conquista de Navarra (1993) liburuan pentsatzen zuena, konplexurik gabe, kontraesanak eta barne zalantzak biluzirik utzita\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/argia-astekaria\\\/docs\\\/2314\\\/argazkiak\\\/1512400.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/argia-astekaria\\\/docs\\\/2314\\\/argazkiak\\\/1512400.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"1512ko topikoei aurre egiten\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"1512ko topikoei aurre egiten - Nabarralde","description":"\u201cNafarroa oinarrian espainola da\u201d baina \u201cKonkista justifikatzen jarraitzea arinkeria bat da gaur egun\u201d. Halaxe adierazi zuen Mar\u00eda Puy Huici Go\u00f1i historialariak bere En torno a la conquista de Navarra (1993) liburuan pentsatzen zuena, konplexurik gabe, kontraesanak eta barne zalantzak biluzirik utzita","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"1512ko topikoei aurre egiten - Nabarralde","og_description":"\u201cNafarroa oinarrian espainola da\u201d baina \u201cKonkista justifikatzen jarraitzea arinkeria bat da gaur egun\u201d. Halaxe adierazi zuen Mar\u00eda Puy Huici Go\u00f1i historialariak bere En torno a la conquista de Navarra (1993) liburuan pentsatzen zuena, konplexurik gabe, kontraesanak eta barne zalantzak biluzirik utzita","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-03-13T07:54:12+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2314\/argazkiak\/1512400.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Urko Apaolaza","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"1512ko topikoei aurre egiten","datePublished":"2012-03-13T07:54:12+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/"},"wordCount":962,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2314\/argazkiak\/1512400.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/","name":"1512ko topikoei aurre egiten - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2314\/argazkiak\/1512400.jpg","datePublished":"2012-03-13T07:54:12+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"\u201cNafarroa oinarrian espainola da\u201d baina \u201cKonkista justifikatzen jarraitzea arinkeria bat da gaur egun\u201d. Halaxe adierazi zuen Mar\u00eda Puy Huici Go\u00f1i historialariak bere En torno a la conquista de Navarra (1993) liburuan pentsatzen zuena, konplexurik gabe, kontraesanak eta barne zalantzak biluzirik utzita","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2314\/argazkiak\/1512400.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2314\/argazkiak\/1512400.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/1512ko-topikoei-aurre-egiten\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"1512ko topikoei aurre egiten"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26189","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26189"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26189\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26189"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26189"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26189"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}